barnemuinetan
barnemuinetan murgilduta. sentimenduen diktadura, bestearen ametsak konkistatu, beti amodiozko ametsak. lurrari lotzen zaituzten hitzak banan-banan irentsi: zoriona itsasoko arrain handiena da soilik.
begira
Eta hau guztia hartu eta beste modu batez begiratuko bagenu? Botila buruz bera jarri eta barrukoa eroriko ez balitz? 2008/05/02 - 01:28:01
autarkia
pentsamenduak izatea, ikuslerik gabeko jaiotza urrutiko sirena hotsak taupaden erritmora guztia sinetsita bizi: ozeano barea ez da existitzen, ez da engranajerik apurtzen. 5 milimetrora ikusitako egiaren a(g)urrean heriotza presentziala da. sentimenduak birziklatzeko makinan kedarren bazka da guztia, ideien autarkiak bere buruaz beste egin zuen eguna ez da historiako liburuetan azaltzen. 2008/04/17 - 00:08:02
rotaflex
Fakultatera bidean rotaflex erraldoi bat aurkitu dugu eta entxufatuta zegoenez, pixka bat jolastea erabaki dugu. Basakeria galanten bat okurritu aurretik, ongi babestu ditugu geure buruak eskularru eta belarrietako tapakiekin — 80. hamarkadako aurikular diskretoen pareko horiekin, adibidez — . Gero itzelezko artelanak suntsitu ditugu batere esfortzurik gabe. Hor joan dira hegan Knuth, Aho-Sethi-Ullman, Stallings eta parekoen lanak. Tintazko txorrotak zipriztindu gaitu baina gure amorrua baretu da. Gauzak bere lekuan utzi eta egunerokoan jarraitu dugu. Noizean behin ongi baitator bidetik pixka bat aldentzea, okasioak eskatu ahala eta gogo-haizeari entzungor eginda. 2008/04/10 - 17:36:02
aukerak
Ezina gailendu da makinen errepikapenean. Ekintza bera mila eta bat gauz lokartzera eramana izan da, ilargi-goseak hamaika izarretan banandu du. Zer dira ba pusketa horiek guztiak batera joango ez balira? Eta zure eskua hartu eta nirearekin bat egiteko aukerak balira? 2008/03/29 - 04:16:10
idatzi ezin diren urratsak
Gaurko egunkariak atzetik zabaldu ditugu eta orriek makal egin dute bere bidea, ezohiko norantzan galduta, hasierara ailegatzeko batere asmorik gabe. Bart, inprentek gogorik gabe inprimatu dute familia baten samina, eguraldirik ospelena aurreikusi dute herriaren maparen gainean. Leku jakin batera iritsita, planto egin eta bertan utzi ditugu ikusi nahi ez genituen orrialdeak; historiak ez zuen halakorik merezi tinta beltzean ez eta gorrian ere. Hortik aurrerakoa idazteko gai izango garen dudatan jarriz, aterkia hartu eta kalera irten gara. Erabakia hartu dugu: idatzi ezin diren urratsak kalean emango ditugu. 2008/03/08 - 18:19:17
tea eskuan
2008/03/07 - 00:12:18
lau egia berdadero
2008/03/05 - 20:08:22
baina zein ederra bitartean
Tostadak berriro erre zaizkit gaurkoan. Hori gogora ekarri dudanean ikusi zaitut, irribarrez ta isilka. Tira, gaurko ametsetan agertu ote zaren susmoa piztu zait orduan. Pentsatzen ikusi zaitut gero eta gerturatu egin zara, halabeharrez. Itxuraz mutu geratu naizen arren, barruko zalaparta xurgatzeko ahalegin betean egon naiz. Benetan. Pixka bat lasaitzea lortu dut begirada soil batekin; ez nuen tostadak bezala bukatzeko batere gogorik. Apurka-apurka, hitzen bat zein beste trukatu dugu. Tramite hutsa, beharbada. Azkenean, baina, tokitik altsa eta aldenduz joan gara. Gertutasunez eta lasai hitz egiten saiatu naiz, igande gauetako abestien antzerako doinuan. Berriro ikusi zaitut irribarrez, baina ametsetan bezala, zorionetik deblauki esnatu naiz. Motza izan da, baina zein ederra bitartean. 2008/02/28 - 23:44:31
salbuespena
Gaua zoro zebilen eta ilargiak mila buelta eman zituen bere begiak aurkitu arte. Ez nekien zer pentsatu maitasunaz, agian zerbeza baten gertutasunak gehiago emango zidan, gehiago baloratzen ninduen. Txorakeriak pentsatzeari utzi, azken tragoa eman eta beste bat hartzera gonbidatu nuen. Askotan burua galtzen dugu maitasunaren itxuragatik, gorde nuen kolkorako. Gau hori ez zen salbuespena izango. 2008/02/16 - 16:58:05
notimeforlove
2008/02/12 - 14:44:07
