Nire begietatik
ZORIONAK BIKOTE!
2008/05/06 - 19:48:01
ENTZUTEAREN GARRANTZIA
Atzo Comunicación Humana arloan lan bat aurkeztu behar izan nuen entzutearen garrantziaz. Zenbat min egin dezakeen entzuna ez izatea, askotan entzun baino entzuleak ere hitz egin behar duela, zerbait kontatu nahia batez ere guretzat garrantzitsua dena eta entzuleak gutaz paso egitea,... Mila adibide eta zein baino zein garrantzitsuagoa. Harritu ninduen klaseko andra batek esan zuena. Metroan musikarekin goazenok errespetu falta daukagula. Metroan nire ipod-a pizten dut eta musika baxu-baxu eramaten dut: nire belarriek ez sufritzeko eta ondokoak ez molestatzeko. Kaskoak jarrita badauzkat eta ikusten badut norbaitek zerbait galdetzeko asmoa duela, kentzen ditut. Ezagun edo lagunen bat topatzen badut, kendu eta berarekin hizketa hasten naiz. Ez dut gezurra esango, askotan kaskoak jartzen ditut ondoan doazenen elkarrizketak ez entzuteko. Beste batzuk hor ibiltzen dira egunkari eta liburu artean ia zer entzuten duten. Minutu horietan musikaren laguntzaz erlaxatzen naiz: ez ditut ume txikien negarrak entzun behar, edo Athletic-en partiduaren kronika, asteburuko ligeak, andreen seme-alaben gorabeherak,... 2008/04/29 - 19:09:03
LA TORTUGA DE DARWIN
Aspaldi ez nintzela antzerkira joaten, bi urte gutxi gorabehera. Larunbatean lagun batzuekin joan nintzen La tortuga de Darwin antzezlana ikustera Arriagara . Carmen Machi aktoresa asko gustatzen zaigu, igandero Aida telesailean ikusten dugu La tortuga de Darwin antzezlanean, historiari errepaso polit bat ematen zaio. Barre egin behar denean barre egiten da, une estuak daude, tristeak,... Harrigarria Machiren gaitasuna interpretatzeko, ahotsaren proiekzioa (beste aktoreei entzuteko txarto pasatu genuen), nola bereganatzen duen publikoa,... Maizago joan beharko gara antzerkira, horrelako ezuste politak hartzera. 2008/04/28 - 01:00:03
LIBURUAREN EGUNA
2008/04/23 - 12:34:01
IPAR URIBEKO BERTSOLARI TXAPELKETA
Berriro martxan! Bi urterik behin Bizkaiko Bertsolari Txapelketa antolatzen da eta udaberrian eskualdeetako txapelketak. Gure eskualdekoa, Ipar Uribekoa, gaur hasten dan Sopelako Ander Deuna Ikastolan. Sei Aurten aurpegi berri asko egongo dira. Algortako Bertsolari Eskolako gaztetxuek parte hartuko dute lehen aldiz (gaztetxu, gazte,... ez dakit zer diren!) eta pozgarriena, Itzubaltzetako bertso-eskolako bi kide ere. Txapelketa baino, aukera izaten da jendearekin egoteko, bertso-eskoletako eta inguruko bertsozaleak batzeko. Ez dut aukera askorik jendearekin izateko, aurten ere epaile izatea egokitu zaidalako. Beste era bat bertsolaritza bizitzeko, baina era berean atsegin dudana. Gogorrena? Lagunak epaitzea! Gaur lehenengo zita! Gozatu eta onenak irabaz dezala! 2008/04/18 - 12:09:03
GETXOKO EUSKARA AHOLKU BATZORDEA
2008/04/07 - 17:09:03
ERRESPETU FALTA
2008/04/02 - 04:38:08
GAI-JARTZAILEAREN AULKITIK
2008/03/27 - 03:56:37
"PERTSONA BAT, NAHIZ ETA TXIKIA IZAN, BETI IZANGO DA PERTSONA"
2008/03/21 - 15:22:36
PIROPOAK SORTZEN
2008/03/15 - 02:48:21
