Eibartik

Oporretan

Bai, hau blogau oporretan egongo da datozen astiotan. 6 urtez jo-ta-ke biharrian, eta uda honetan atsedenaldi txiki bat hartzia pentsau dau. Bai, badakit: blog batian nahi danian idazten da. Ez dago derrigortasunik eta bakotxak nahi dabena eta nahi daben erritmuan idazten dau. Orduan, ez dago zertan esan bihar oporretan garela. Nahi bada idatzi; ez bada nahi, ez idatzi. Izan be, lehenago be euki izan dittut antzeko etenaldixak; ezer idatzi ez doten 2-3 asteko atsedenaldiren bat. Baina oinguan kontzientzia osoz izango da. Aurten "erronka" txiki bat ipini detsat nere buruari: uda honetan ez dot blogian idatziko, ez dot Twitterrik ixotuko, ez dot Facebookik begiratuko, ez dot Bloglines erabiliko... Bizpahiru hilabeteko baraualdixa, desintoxikazitzeko; kolesterola jaisteko. Onerako izango dalakuan: edo probarako, behintzat. Ba, horixe: Oporretan! A! hori bai, horrek ez dau esan gura, edozein momentutan nere asmua aldatu eta kontrakua egingo ez dotenik. ;-)  2010/07/06 - 02:55:02

Calella de Palafrugell, Empordá

 2010/07/01 - 01:20:07

Flickr berritu dute

 2010/06/28 - 21:08:06

Mundiala

Inoiz baino gogo eta interes gehiago jarri dut aurten mundialean. Disfrutatzen ari naiz. Partiduekin, taldeen gora-beherekin eta mundialeko porrarekin! Erabat murgildu naiz vuvuzelen burrundaran. Lehenengo fasea amaituta, aurreneko ondorioak ateratzeko ordua. Lanean porra egin dugu. Etiam eta Mendicute izan dira kakati bakarrak; besteok hortxe Uste dut porra horri esker inoiz baino sutsuago dihardudala mundiala jarraitzen. Bestela ere jarraituko nuke, jakina (futboleko mundialak, atletismokoak, saski-baloikoak edo Porran 11 talde hartu behar genituen bakoitzak (32 dira guztira), baina 4 taldetan banatuta (faboritoak, talderik onenak, ez hain onak, eta txarrak). Dena hartzen da kontuan: garaipenak, fasea pasatzea, aldeko eta aurkako golak... Kasu bakoitzean hainbat puntu. Lehia bizia daukagu! Porrari egindako gainbegiratuarekin errepasoa emango diot mundialaren lehenengo zatiari. Hauek izan dira nire aukerak: Faborito nagusiak (1 hartzeko): Brasil edo Espainia. - Nik Espainia hartu dut. Mundiala irabazten badu, gutxienez puntu batzuk emango dizkit. Gaitzerdi. Faboritoak (3 hartzeko): Argentina, Holanda, Portugal, Alemania, Frantzia, Ingalaterra, Italia. - Alemania . Talde gazte eta kalitatekoa dauka. Dena normal joanda Argentina izango zuen finalerdietan (hala dirudi) eta Maradonak ez dit konfidantzarik ematen. Alemania hartu eta Argentina utzi nuen. - Holanda . Sailkapen-talde erraza zeukan (Danimarka, Japonia eta Kamerun). Finalerako bidean Brasilen koadro berean dago, baina itxaropena neukan (eta daukat). Egia da azken urteotan ez direla fin-fin ibili, baina kalitatea daukate, talde orekatua, eta gola. - Ingalaterra . Sailkapen-talde erraza zeukan eta koadro erraza finalerako bidean (Frantzia-Uruguai-Mexiko-Serbia-Ghana... izan zitekeen bere arerio finalerako bidean). Ia-ia finalista ikusten nuen. Baina sailkapen faseko bigarren geratu, Algeriaren aurka berdinduta, eta kaka. Dagoeneko kalean da. Hortxe galdu dut porra. - Italia eta Frantzia ez nituen ondo ikusten. Eta Portugal Brasilen taldean zegoen eta Espainiarekin gurutzatuko zela zirudien (hala izan da). Tartekoak (3 hartzeko): Serbia, Uruguai, Kamerun, AEB, Mexiko, Suitza, Nigeria, Txile, Paraguai, Grezia. - Ez zitzaidan kostatu hiru aukeratzea: Paraguai, AEB eta Serbia . Lehenengo fasea aise gaindituko zutela pentsatzen nuen. Aukera asko zituztela. Batez ere, Paraguaik, Italiak sekula ez duelako lehenengo fase ona egiten. AEB ere bere mailan ibili da. Baina Serbiak huts egin dit. Azken partidako azken minutuan penaltia izan zuen sailkatzeko... eta kale! Kauen! AEB ere kanpoan da honezkero, baina Paraguai ondo ikusten dut. Zorte pixka batekin, finalerdietan. :-) - Txile ere ondo ikusten nuen, baina Brasilen aurka gurutzatzen zen zortzirenetan. Hor jai daukala uste dut (Ameriketako sailkapen fasean erraz irabazi zion arren). - Uruguai edo Mexiko aukeratzekotan ere izan nintzen, baina talde hori ez nuen batere garbi ikusten (Frantzia eta Hegoafrika ere hortxe zeuden). Zein sailkatuko zen? Zein ez? Zalantza larregi. Gaizki egin nuen, garbi dago. Uruguaik egundoko puntu extra pila emango ditu porran. Eskasak (4 hartzeko): Boli Kosta, Algeria, Ghana, Japonia, Danimarka, Hegoafrika, - Hego Korea sailkatuko zela iruditzen zitzaidan. Puntutxo batzuk eman dizkit. - Hegoafrika ere hartu beharra zegoen. Herrialde antolatzaileak beti sailkatu izan dira bigarren faserako. Aurten izan ezik, jakina. Kaka. - Eta beste biak? Ez zegoen aukera handirik. Zeelanda Berria hartu nuen, Italiaren taldean egonda punturen bat lortuko zuelakoan. Halaxe izan da. Eta Danimarkari ere aukeraren bat ikusten nion; bere taldean Japonia baino hobea zelakoan. Baina Japoniak ezustekoa eman zuen. Ezusteko gutxi Orain arte ez dirudi Mundialak ezusteko handirik eman duenik. Faboritoen artean ez, behintzat. Frantzia eta Italiaren porrota lehendik ere iragarrita zegoen. Brasil , Alemania eta Argentina ren nagusitasuna ere bai. Espainia k lehenengo partidan huts egin zuen, baina sailkapena ondo bideratu du. Eta ez dauka koadro zaila finalera bidean. Nekatuta daude, eta txisparik gabe. Xavi ez da Xavi. Eta Espainia (Barça bezala), Xavi da. Hala ere, uste dut hurrengo partidetan hobera egingo dutela. Oraindik ere faboritoen artean ikusten dut. Uruguai k ez du beste munduko ezer egin, baina biderik zailena egin du. Ghana gaindituz gero, finalerdietan. Holanda erraz sailkatu da, baina benetako partida batean ikusteko gogoz nago. Bihar Eslovakia izango du parean; gainditzen badu, Brasil. Ea noraino heltzen den. Japonia edo Ghana ere hortxe daude, nolabaiteko ezustekoa emanda. Baina ez dut uste askoz urrunago helduko direnik. Egia esateko, mundiala oraintxe hasi da. Final zortzirenetan eta laurdenetan ikusiko da zein dagoen ondo eta zein ez horrenbeste. Alemania, Argentina, Brasil, Holanda, Espainia? Zein moldatuko da ondoen hil-ala-biziko partidetan? Zortea eta arbitroak ere lagun izan beharko dituzte. Orain arte Alemania bakarrik ikusi dugu. Erraz-erraz gainditu du Ingalaterra. Gauean Argentina-Mexiko; Maradonaren taldeak lan egin beharko du. Eta bihar Brasil; eta Holanda; eta etzi Espainia-Portugal... Puf! Disfrutatzeko!  2010/06/27 - 18:07:03

Dantzari eguna, Kezka (eta beste)

Ostiralean dantza jaialdia izan genuen Eibarren. Kezka Dantza Taldeak antolatutako "Dantzari eguna". Kezkako dantzari guztiak Untzagan ikusi genituen jira-bueltaka. Ikuskizun polita izan zen. Dantzari eguna Joan zen ostiralean Dantzari Eguna izan genuen Eibarren. Kezka Dantza Taldeak antolatzen du urtero eta, nolabait esateko, ikasturte amaierako jaialdia da. Urte guztian zehar Kezkako umeek (eta baita nagusiek ere) ikasitako dantzak plazaratzen dituzte Untzagan. Aurten lehenengo pertsonan bizi izan dugu, gainera. Maddik 6 urte bete ditu eta Kezkan hasi da ikasturte honetan. Esango nuke, oro har, oso gustura ibili dela Kezkan dantzan ikasten. Egia da azken asteotan nekatuta ere bazegoela (ikasturte amaieretan ume gehienei gertatzen zaie), baina ostiralean poz-pozik irten zen plazara (hor, argazkian, andereñoren azken orduko argibideak jasotzen). Ekitaldi polita izan zen. Talde bakoitzak dantza bat edo bi egin zituen eta ikusleok (gehienbat guraso eta aittitta-amamok) asko disfrutatu genuen. Onenak, zelan ez, lehenengo mailakoak :-) Hementxe dantzan: Argazki gutxi batzuk ere igo ditut Flickr-era . Esango nuke Dantzari Eguna oso egun aproposa dela umeentzat. Urte guztian zehar ikasi dutena plazan erakutsi, jende aurrean dantzan egin, lotsa eta harrotasun puntu batekin... Umeak pozarren zeuden bariku gauean! Euskal jaia Dantzari eguna, jakina, ez da Kezkak antolatzen duen ekitaldi bakarra. Orain dela 3 aste, Kezkak antolatutako beste jai bat Eibarren: Eibarko Euskal Jaia ( argazki batzuk Flickren ). Hor ere ederto pasatu genuen: goizeko dantzaldian, herri-bazkarian, eta arratsaldeko erromerian. Umeentzat, ostera, Dantzari Eguna hobea izan zen. Askoz gehiago disfrutatu zuten. Euskal Jaiko dantzaldietan oraindik galduta sentitzen dira eta ikuskizunak luzeegiak egiten zaizkie. Euskal jaian Ezpalak ikuskizuna ere izan zen (Kezkaren webgunean informazio ugari: programa , kronika eta oihartzuna ). Kezkan dantzan ikasten Aurten, gainera, lotura estuagoa izan dut Kezkarekin. Erromerietan-eta sarri astindu izan ditut oinak, baina ezin esan dantzan egiten dakidanik, ezta hurrik eman ere. Aspaldi ikasteko gogoz, baina astirik ez. Eta aurten, alaba apuntatu dela eta ni ere dantzan ikasten hasi naiz. Eta oso gustura. Merezi du. Jende askori entzun diot eurek ere nahiko luketela. Tira, ba, ez da batere zaila: irailean izena eman eta etorri: arin-arin, fandango... Erdizka eta hiru!  2010/06/22 - 10:39:06

Antxoa "gorritan"

 2010/06/20 - 23:54:10

Kanpoko igarilekua prest

 2010/06/16 - 09:50:12

Marraskilo ederra

 2010/06/15 - 22:17:03

Nola birziklatu

 2010/05/28 - 10:25:07

84 Charing Cross Road (Helene Hanff, 1970)

Nere amak, joan zen astean. "Hau liburuau ez dozu irakorri? Hartuizu. Delizia bat da". Liburu epistolarra, idazle baten korrespondentziarekin osatutakoa. Helene Hanff idazleak eta Londresko liburu-denda bateko langileek 20 urtean zehar izandako eskutitz-trukea da 84 Charing Cross Road . 1949. urtea. Mundu-gerra amaitu berri. Helene Hanff idazlea New Yorken bizi da. Bakartia, kultura handikoa, diruz urri baina liburuak erosteko gosez. Ameriketan dirua dago, baina liburu merke eta ganorabakoak besterik ez. Ozeanoaren beste aldean, Frank Doel, Londresko Charing Cross kaleko Marks & Co liburu-denda zaharreko langilea. Ingalaterran oraindik ere gerraren aztarnak gain-gainean dituzte eta ez dago ez janaririk, ez dirudik ezertarako. Bai, baina, liburu ederrak eta literatura maite duten lagunak. Bien artean izandako eskutitzak biltzen ditu eleberri honek. Liburuak, literatura eta liburu-denda bat. Dena goxotasun, umore eta benetakotasun printza batzuekin hornituta. Horixe da liburu hau. Kultu-liburu ere bilakatu da askorentzat. Antzezlanak eta filmak ere ekarri zituen bere sasoian. Ondo dago. 100 orrialde eskas, siesta sasoian irakurtzeko modukoa, gustura, liburu artean.  2010/05/19 - 21:55:04