Gipuzkoa Euskara
Euskararen Normalkuntzarako Zuzendaritza Nagusiaren albistegia
Russenorsk: Iparralde Urruneko pidgina
Ezagunak dira errusiarren eta eskandinaviarren arteko harreman historikoak. Aitzitik, ez da hain ezaguna bi herrialdeak Europako iparralde urrunenean lingua franca bat ezartzera iritsi izana. 2010/03/11 - 17:48:04
Iparraldea gazteei begira
Iparraldea eta honen kulturaren aberastasuna gazteei, eta batez ere hegoaldeko gazteei, hobeki ezagutaraztea, hara zein den «Iparraldea XXI», Euskal Kultur Erakundeak ekoiztu duen 18 minutako filmaren erronka. Interneten oraidanik ikusgai da. 2010/03/05 - 11:27:03
Gidabaimenaren bidegorria
Zergatik euskara EAEn ofiziala dela 30 urte baino gehiago bete direnean Gipuzkoako gazte guztiek gidabaimena gaztelaniaz ateratzen dute? 2010/03/01 - 18:38:03
Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa
Terminologia juridiko-administratiboak gaur egun dituen eginkizunez mintzatuko dira administrazioko eta hizkuntzalaritzako adituak Iruñean, 2010eko martxoaren 4an. 2010/02/24 - 13:19:02
Gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak HizBeGia 07 izeneko ikerketa burutu zuen 2007an, Siadeco ikerketa, plangintza eta aholkularitza enpresak koordinatutako Teknikari programaren barruan. Gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioen inguruko inkesta kuantitatiboa izan zen. 2010/02/24 - 09:28:01
Udaltop 2010: nerabeen aisia eta lagunartea
Udaltop jardunaldien bigarren edizioa apirilaren 21ean eta 22an izango da. Aurten landuko den gaia Nerabeen aisia eta lagunartea izango da, eta Zer eta nola egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko? galderari erantzuna ematen ahaleginduko dira. 2010/02/19 - 15:43:03
Nafarroako administrazioan euskara sustatzea debekatua
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak Administrazioan euskaraz ere bai kanpaina bertan behera utzi du. Nafarroako Euskararen Institutuak, Euskarabideak , Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan euskararekiko sentiberatasuna eta aldeko jarrerak sustatzeko kanpaina aurreikusi zuen 2009ko egitasmoen artean. 2010/02/15 - 09:26:04
Gazteen hizkuntza erabileraz
Gazteen hizkuntza erabileraz 2008an eta 2009an egindako ikerketa lan baten emaitzak aurkeztu berri ditu Soziolinguistika Klusterrak . 2010/02/04 - 13:06:03
Le catalan, la langue de 10 millions d'européens
Urtero otsaila inguruan azoka bat egiten da Paris Expo Porte de Versaillesen , Porte de Versaillesetik gertu. Azken 25 urteotan, profesionalentzat eta, oro har, publiko guztientzat hizkuntza-merkatuaren erakusleiho izan den jazoera garrantzitsua da Expolangues . Ikastaro berriak, akademiak, irakaskuntza-metodoak eta teknologia guztiak elkarrekin lehiatzen dira arreta erakarri nahian. 2010/02/01 - 13:42:17
Bidean da Ziberkomikien 2. eskola-lehiaketa
Ziberkomikien eskola-lehiaketa antolatu du, bigarren urtez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak, Saure argitaletxea laguntzaile duelarik. 2010/01/27 - 18:02:05
