Harrapatu!
Ikusten det ikusten deeeet...
Aurrekoan, negar muskilean isildu gabe ari zan ume bihurri bati, susto bat eman nion, terrazan eserita geunden lagunen belarriak lehertuko ziren bestela dezibelio-festa hartan. Isildu zan halako batean: pakea. Baina nola utzi mutikotxo gizarajoa aurpegi harekin? Jolasten hasi nintzen berarekin. Erabili nuen hutsik egiten ez duen jolasa - parrezka hasi zan momentuan -, eta ondoren, hop, beste trikimailu bat bururatu zitzaidan. Bere kamiseta altxatu eta... - Utzidazu zer ikusten dan zulo hortatik! - Ze zulo? - Txilborretik! (begia txilborrera eraman eta...) - Aibaaaaaaa... Igeldoko montañarusa ikusten da!!! .... Utzi ikusten berriz? Aibaaaaa... Guggenheima! Guggenheima ikusten da! .... - Odain nik! 2008/05/03 - 23:32:04
Bat-bateko kanping denda
Bi aulki alde batean, beste bi aulki bestean, edredoi pare bat, kriseilu bat eta... Irudimena! Gu ez bagoaz mendira, betor mendia gugana. Edo nola montatu kanping-denda bat bost minututan! Gero, oheratu aurretik, kriseiluaren laguntzarekin, ipuitxo bat irakurri eta... Lotara! ZZzzzzzZZzzzzZZZZzzzz.... ____ 2008/03/22 - 01:40:29
Marrazki lehiaketa
Ume gehienek oso gustoko dute marrazkiak egitea, eta zuk... Praktika zeharo galduta daukazun arren, txikitan ere oso zalea zinen, ezta? Hamar marrazki egin behar dira. Batek 5 gauza aukeratzen ditu, eta besteak beste bost. Banaka, biek esandako marrazkiak egin behar dira. Gero komeriak izaten dira zein dan politena erabakitzen, baina zintzotasuna lagun, - eta azerikeria pixka bat, nola ez ba - irabazlea zein izan dan hitzartzen da. Hirugarren baten iritzia ere eskatu liteke, jakina. Hemen erakusten dizuet atzo egindako lehiaketaren mosaikoak. Bistan danez, nik arrastorik ere ez itsas-zaldiek ze mutur daukaten. Nere Ronaldiñoa berriz, ez didazue ukatuko, berea baino mila aldiz lortuagoa ;-) Primeran pasatzen dute. ____ 2008/01/10 - 11:22:32
fotomaton
Egoera berezia da. Fotomatonean sartu, danak estu estu, eta flax-aren zain, kilimak, jun harago, ai kendu beso hori hortik, ukondo hori nere begi paretik fuera faborez! Nahikoa parre egiten da. Beren xarma dute gainera fotomatonen ateratako argazkiek, eta, oroimenen bat edo beste itsatsita, zoragarri geratzen dira bulegoko mahai gainean, edo ordenagailuaren atzeko paretan. ____ 2008/01/10 - 11:22:32
Ipuin laburtxo bat
Jakina da umeak oso ipuinzaleak direla. Errez murgiltzen dira istorioen barruan, eta primeran pasatzen dute. Nik izugarri ondo pasatzen det ipuiak kontatzen. Hemen daukazue adibidetxo bat. Baditu bere akatsak, lehenengo ahaleginean grabatutakoa da, baina tira, umeak oso esijenteak ere ez dira. Erakutsiezue, eta baldin gustatzen bazaie, hamar minututan behintzat entretenituta izango dituzue. Ipuia, Garak beinhola argitara eman zuen euskal ipuinen bildumako bosgarrena. Jainko-jainkosek ez dakite dena. Testuak: Isabel Miller Marrazkiak: Olatz Aguado 2008/01/10 - 11:22:31
Modelo desfilea
Euria kalean. Etxea umez beteta. Zer egin? Ez da gauza haundirik behar. Izara zahar batzuk, eta makilaje pixka bat. _ 2007/01/02 - 14:18:05
Dantzan dantzan!
Telebistari begira hain sarri egon beharrean... Zergaitik ez musika jarri, eta dantzan hasi? Helduok "3 en 1" premian sentituko gera hasieran, baina soltatzen jun ahala, asko gozatuko degu, eta zorte pixkabatekin... Ohitura bihurtu igual! Kilikagarria dana benetan, ohe gainean dantza egitea! Adi! Arriskutsua ere izan daiteke. Zaindu ohe ingurua trastez libre egon dadin. Tarteka min hartzen dute, lurrera eroriz edo alkarren kontra txoke eginez, baina segituan dira dantzan berriz ere. Adibidetxo bat nahi dezuenok... Hemen konexio motelagoa dezuenok. _ 2007/01/02 - 14:18:05
Nere laguna zera?
Umeari esan: - Etorri txikitxo, galdera bat egin behar dizut: - Zer? - berak - Nere laguna zera? - Bai. (?¿?) Eta orduan estutu on on bat eman. Besarkatu fuerte fuerte, aspabientoak eginez, aiiiiiii!!! Baina ze jatorra zeran! Eta pakean utzi. Handik minutuerdira. Jon, kepa, Aritz... Nere laguna zera? - Baieeeeetz! - Berak - Eta berdin. Besarkatu fuerte fuerte. Aspabientoak, muxuak dozenaka. Eta pakean utzi. Eta handik minutuerdira berriz, eta berriz, eta berriz. Umea aspertu arte. Tira, ez dira aspertzen. Parre egiten dute, eta oso gustora hartzen dituzte besarkada, laztan, muxu eta igurtziak. Aspertzen diren momentuan, lehenxeago edo geroxeago aspertu egingo baitira hainbesteko "maitasunaz"... - Nere laguna zera? - Ez! - esango dizute. Orduan jun eta zaplada mordoa eman, serioaren plantak eginez. - Joe!! - A! Zeuk esan dezu! Ez zera nere laguna! Eta parre algaren ondoren, atzera erasoa! - Nere laguna zera? Segun zer gustatzen zaien gehiago, muxuak edo zapladak, gauza bat edo bestea esango dizute. Primeran pasatzen dute. Eta zuk ere bai, izan ere, behingoagatik zeu zera astuna, ez beraiek! _ 2007/01/02 - 14:18:05
Hartu txanpona!
Behatz erakuslea eta potoloarekin txanpon bat hartu, eta eskeini umeari: Hartu, zuretzat! Eta hartzera dijoanean... ilusioz beteta... Ta! Bihotza luzatu! (txanpona atzean gordez) Behatzari heltzen diote. Ez dira txanponera iristen. Behin eta berriz, jolasa errepikatu. Ez dute etsitzen (azkenean saria jasotzea espero baitute, jakina.) _ 2007/01/02 - 14:18:05
Donutsssssssss!
Primeran pasa nahi badezu zuk, eta asko gozatu haiek, emaiezu sorpresa bat: Telebista ikusten edo nunbaiten entretenituta daudela, erakutsiezu espero ez duten jaki gozo gozo bat. - Zeinek nahi du donuts goxo goxo bat? Korrika jungo zaizkizu atzetik, zoratzen. Ihes egin etxe guztian zehar. Ibili oheen gainetik, aulkien atzetik iskin eginez behin eta berriz, umeei sorpresatxoa erakutsiz baina behin eta berriz ukatuz. Eta nahikoa korrika eta parre egin dezuenean, eman donutsak umeei noski. Eta txupatu ondo behatzak ! _ 2007/01/02 - 14:18:05
