Mathiasen kopilotua

abenturak eta desbenturak

El asco

Lagun on batek gomendatu zidan liburua, eta bete-betean asmatu ere. Horacio Castellanos Moyak 1996an idatzi zuen El asco. Thomas Bernhard en San Salvador . Antza, idazle austriarraren estiloa imitatu nahian idatzi zuen, 36 eguneko tartean, ia-ia joko bat bailitzan. Liburua argitaratu eta El Salvadorretik ihes egin behar izan zuen, heriotza mehatxuak jaso eta gero. Izan ere, hango gizartearen kritika benetan latza da liburua, inoiz irakurri dudan testurik gogorrenetakoa. Eta artean motz geratu zela, hainbat iritzi leundu beharrean aurkitu zela dio egileak. Roberto Bolaño zenaren arabera, Castellanos Moyaren libururik onena da El asco . Niri dagokidanez, hauxe izan da irakurri dudan Moyaren aurreneko liburua, ez azkena. Thomas Bernharden libururen bat irakurtzeko gogoa ere piztu dit. Inoiz El Salvadorrera doazen guztiendako, bertako egoerarekin interesatuendako liburu aproposa. Eta kontuz gero hango Pilsener garagardoarekin!  2010/07/13 - 18:44:08

Olariz

Egileak berak oparitu zidan liburua eta kuriositatea neukan Josu Arteaga arrasatearraren Historia universal de los Hombres Gato irakurtzeko. Di-da baten irakurtzen den eleberria da. Esaldi laburrak dituelako. Atal batek bestera bultzatzen zaituelako. Irakurketa errazten duen letra tamaina egokia daukalako. Umorea eta krudelkeria tartekatzen dituelako. Gizarte baten galeraren berri ematen duelako, baita bizi dugun krisiaren jatorriarena ere. Arderá hasta los cimientos. Quién sabe cuándo y cómo. Desgarrado por sus propias fauces quizás. Algunos tendrán la tentación de corregir el rumbo pero será en vano. El final está escrito. Los días están contados para el mundo que aniquiló Olariz. Un mundo que maquilla sus instintos de guerra y muerte con palabrería hueca. Condenado a estallar con sus falacias al modo de metralla. Contra sí mismo. Olarizetik gertu kokatzen du egileak Obaba ( Un pueblo bien cerquica de Olariz ). Eta Olarizeko biztanleak benetan bitxiak dira, narratzailearengandik hasita... Enfin, gomendatzeko moduko eleberria.  2010/07/08 - 20:10:01

Olatuak eta vuvuzelak

 2010/06/14 - 08:53:01

Gregorio Gálvez

Gregorio Gálvez Herri Irratiko esatari mitikoari egindako elkarrizketa zekarren atzo El Diario Vasco egunkariak. Bai, ni ere potrotaraino nago 'mitiko' hitzaren gehiegizko erabilpenaz, baina Gregoriok merezi ez badu..., adios! Ohera joan aurretik irakurri nituen Gregoriok esandakoak, gustura, irribarrea ezpainetan. Eta ze ona testuari laguntzen dion argazkia! Joan dira bai, isilean, Herri Irratiko esatari asko eta asko. Haien hainbat irratsaioren zapore goxoa utzi zidan Ricardo Aldarondok Gregorio Galvezi egindako elkarrizketa. Izan direnei eta Onda Vascan izaten jarraitzen dutenei, eskerrik beroenak eta zorte on! Eta gora Gregorio bezalako punkiak!  2010/06/03 - 17:51:03

Jose Luis Elkoro Libre

Txikitatik ezagutzen dut eta estimu handia izan diot beti Jose Luis Elkorori. Horregatik eta kalean egon beharko lukeelako, bat egiten dut Jose Luis Elkororen aldeko plataformarekin . Imanol Murua Uriak 2007ko irailean Elkorori egindako elkarrizketa, kajoian gordeta neukana, hemen . PS. Oso kartel politxa egin dute gainera... Ikaragarri gustatu zait autobus paradan ikusi dudanean.  2010/05/27 - 19:51:11

Sigriden heriotza

Martitzenean, autoan irratian entzuten nentorrela, sorpresa ederrarekin egin nuen topo. Radio 3 irratiko El postre saioan Joan Boix eta Ricard Ferrándiz elkarrizketatu zituzten eta haiengandik jakin nuen nire txikitako idolo baten itzuleraz. Bai, Ambrós eta Victor Moraren lekukoa jaso dute Boixek eta Ferrándizek eta Capitán Trueno bueltatu da berriro, hamazazpi urteko isilunearen ostean. Ondo ulertu banuen, Capitán Truenoren 618 titulu kaleratu izan dira 1956an lehen alea argitaratu zenetik. Nonbait egongo dira txikitako nire album haiek! Frantziako hegoaldean omen dagoen Druiden Lakua izeneko parajean inspiratu zen Ferrándiz istorio berria idazteko, eta ondo dokumentatu ondoren, Ediciones B argitaletxekoei primerakoa iruditu zitzaien proiektua. Victor Mora beraren bedeinkapena ere jaso omen du El último combate -k. Ez da erronka makala Joan Boixek eta Ricar Ferrándizek hartutakoa. Eta hementxe topatu ditut hainbat komentario haien lanaren gainean... Sigriden heriotzari dagokionez, hura marrazterakoan erabat emozionatu zela eta tartetxo batez lanari utzi egin behar izan ziola esan zuen Joan Boixek martitzenean, El postre irratsaioan. Eta Ricard Ferrándizek aurreratu zuenez, ez da hau Capitán Truenoren azken abentura izango. Sigrid eta kapitaina hil arren, Star Warseko trilogiarekin egin zuten prekuelaren (inor enteratu zen marketing operazio harekin?) antzeko zerbait egingo dute, Capitán Trueno iraganera bidaliz, gaztetako borroketara... Pertsonaiarik maltzurrenak ere itzuliko dira. Agian hobe izango da horrela. Izan ere, ezin dut imaginatu Crispín ezkonduta eta seme-alabekin... ¡Hola! baino mamitsuago ei dator El último combate . Ezin dut gehiago itxaron. Banoa korrika kioskora.  2010/05/21 - 09:45:02

Ekintza literarioa

Martxoaren azkenetan lagun baten deia jaso nuen, liburuak etxetik ateratzeko beharra zuela eta nahi banuen eramateko denak. Liburuz betetako lau kaja eman zizkidan eta nik ere etxean espazioa soberan ez dudala konturatu nintzen gero... Gainera, liburu horietako asko baneuzkan lehendik; beste batzuk irakurriak nituen; eta interes apur bat eukita ere, banekien beste mordoxka bat sekula ez nituela irakurriko. Zer egin? Bookcrossing moduko bat egitea bururatu zitzaidan eta horretan ibili naiz martxoaren 30etik hona, liburuak uzten han eta hemen, beti ere eserlekuren baten: autobus geltokitan, parke eta pasealekutan, elizetako ataritan, auzotan, Pol-Poleko iturrian... Liburuak primeran daude (gehienak RBAk orain dela urte batzuk kaleratutako bilduma batekoak dira) eta kasu askotan sekula zabaltzeke, plastikotxoarekin bilduta oraindik. Hortxe ezkutuan askatu ditudan liburuen zerrenda, bateren batekin interesa izanez gero..., zortea izango zenutelakoan: El club de la buena estrella (Amy Tan), El turista accidental (Anne Tyler), El camino (Delibes), El invierno en Lisboa (Muñoz Molina), Memorias de África (Isak Dinesen), Pabellón de reposo (Cela), Alfanhuí (Sánchez Ferlosio), Crónica del rey pasmado (Torrente Ballester), La inmortalidad (Milan Kundera), Don Juan (Torrente Ballester), Retorno a Brideshead (Evelyn Waugh), A sangre fría (Truman Capote), Las ratas (Delibes), El cielo protector (Paul Bowles), La ciudad y los perros (Vargas Llosa), Desayuno en Tiffany´s (Truman Capote), El manuscrito carmesí (Antonio Gala), La historia interminable (Michael Ende), El jinete polaco (Muñoz Molina), Pantaleón y las visitadoras (Vargas Llosa), La insoportable levedad del ser (Milan Kundera), Tiempo de silencio (Luis Martín-Santos), Réquiem por un campesino español/El bandido adolescente (Ramón J. Sender), Viaje a la Alcarria (Cela), Cinco horas con Mario (Delibes), La familia de Pascual Duarte (Cela), Los santos inocentes (Delibes), La casa verde (Vargas Llosa), Una habitación con vistas (Edward M. Forster), Wilt (Tom Sharpe), La hoguera de las vanidades (Tom Wolfe), De parte de la princesa muerta (Kenizé Mourad), El amante de la China del norte (Marguerite Duras), Ripley en peligro (Patricia Highsmith), La campesina (Alberto Moravia), Lolita (Nabokov), Crónica de una muerte anunciada (García Márquez), Eva Luna (Isabel Allende), Pedro Páramo/El llano en llamas (Juan Rulfo), Bi anai (Bernardo Atxaga), 1984 (George Orwell), De amor y de sombra (Isabel Allende), El aire de un crimen (Juan Benet), Extramuros (Jesús Fernández Santos), La arboleda perdida (Rafael Alberti), El Jarama (Sánchez Ferlosio), Momo (Michael Ende), El lobo estepario (Hermann Hesse), Bearn o la sala de las muñecas (Lorenzo Villalonga), El perfume (Patrick Süskind), La perla (John Steinbeck) eta azkena, gaur: La isla inaudita (Eduardo Mendoza). Gauza zen eserlekurik ez errepikatzea... Paseo onak eman ditut ekintza literario honen kontura! Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko beste modu bat. ( To be continued , hurrengo txanda baten)  2010/04/23 - 11:47:18

Maillot horia Lokatzakoei

Txirrindulari belaunaldi ezberdinak igarotzen dira eta haiek errepide bazterrean jarraitzen dute, laguntzen, ziklismoa bultzatzen. Kaxeta , Pello Garitano, Jose Mari Gabilondo, Laspiur, Juan Mari Arantzabal Urrupain edo Larrari buruz nabil. Beteranoenak aipatzearren. Izan ere, askoz gehiago dira Lokatzaren inguruan dabiltzanak; lehertuta doan txirrindulariari hauspoa ematen; babesleak topatzen; helmuga behar bezala antolatzen; behar den guztia lotzen. Zapatuan 60 bat lagun ibili ziren Gipuzkoako Klasikoa antolatzen, eta berriro ere dena primeran atera zen. Eguzkiak ere lagundu zuen. Errepidetik kanpokoak ere bere garrantzia dauka. Pertxan ederto bazkaldu zuten txirrindulari, zuzendari eta laguntzaileek. Jose Mari Perezek eta Elias Letek txirrindulariendako menua gertatu behar izan zuten 90 lagun ingururendako; espagetiak eta oilaskoa. Mario Gonzalez irabazleari on egin zion bazkariak, dudarik ez. Carlos Jimenezi azken jaitsiera trabatu zitzaion eta taldekako sailkapenarekin konformatu behar izan zen. Mikel Roldan aretxabaletarra (1996ko irabazlea) ere izan zen sari banaketan; bizikleta utzi eta motorrean ibili nahiago du orain... Beste batzuek betiko tokian jarraitzen dute. Zorionak! ( Kuxkuxeroa , Asteleheneko Goienkaria)  2010/04/22 - 00:13:01

Patxi Traperoren mitomaniak

 2010/03/22 - 20:53:01

El cartero siempre llama dos veces

Aspaldi honetan Lurraldebusarekin egindako bidaiak aprobetxatuta (asmakizuna: norbaitek badaki zenbat autobus dabiltzan gora eta behera gure errepideetan?), El cartero siempre llama dos veces nobela beltza irakurri dut. Aurretik filma ikusita izateak zera dakar: protagonistei berehala jarri nien Jack Nicholson eta Jessica Lange aktoreen aurpegiak. Portzierto, film hurak zeresan ugari eman zuen bere garaian, batez ere eszena honengatik . Orain, filmaren aurreneko bertsioa ikusteko irrikaz nago, ez dut gogoratzen-eta... Edozein modutan, gozatu dut irakurketarekin, Cora eta Frank protagonisten plan maltzurrekin, sasoi hartako girotzearekin, maitaleen galbidearekin, amaiera gogorrarekin (eta Frank beraren agur ederrarekin) eta, nola ez, eleberriko pasarte sensualekin, amaiera aldera agertzen den hauxe adibidez: Una gran ola nos levantó y ella se puso una mano sobre los pechos, para que yo viese cómo el agua los levantaba. - Me gusta Frank. ¿Están grandes? - Esta noche te lo diré. - Los siento muy grandes. No te dije nada sobre esto. No se trata solamente de saber que uno va a dar al mundo otra vida. Es lo que eso le hace a una. Siento los pechos hinchados y me dan ganas de besarlos. Muy pronto, mi vientre estará también hinchado y eso me gustará y desearé que todo el mundo lo vea. Es la vida. Lo siento dentro de mí. Es una nueva vida para nosotros dos, Frank. Happy endik ez duen nobela guztiz gomendagarria. PS. Billy Wilderren film borobil horietako bat, Perdición , James M. Cainen beste eleberri baten oinarrituta dago. Chapeau biendako!  2010/02/12 - 14:02:02