Kezka Dantza Taldea

Koko-dantzak Italiako La Lachera inauteriarekin batera otsailaren 4an

 2012/01/18 - 16:34:02

Koko-jantzien erakusketa Armagintza Museoan

Bihar inauguratuko dugu Eibarko Armagintza Museoan Koko-dantzen inguruko erakusketa. Poliki-poliki Portalea Kultur Etxeko bosgarren solairura igotzen ari dira koko-dantzari eta koko-marruak, eta mamarru, burburixo, masusta eta aixerixak beren tokia hartzen dira Museoan. Abenduaren 15etik urtarrilaren 27ra irekita izango da erakusketa, museoaren ohiko ordutegian, hau da, asteazkenetik larunbatera, 16:00etatik 20:00etara, eta igandetan goizeko 10:00etatik 13:00etara. Koko-marruak: Koko-jantzien erakusketa - Tokia: Eibarko Armagintzaren Museoa - Irekiera: 2011ko abenduak 15, osteguna, 19:00etan  2011/12/14 - 18:26:05

Arrateko Amaren dantzak: 2011ko argazki-kronika

 2011/12/07 - 18:59:02

Coque: dantza eta margolaritza lotu zituen gerrako umea

Pasa den azaroaren 14an ekitaldi berezia izan dugu Portalea Kultur Etxeko dantza gelan. Carmen Kilnerren eskutik, Jose Maria Martinez Coque-ren bizitza, izaera eta lana ezagutu, eta "Balletomania" bere margo-lana eman zion Kezka dantza taldeari. Loturak izan zituen mintzagai Carmen Kilnerrek. Coque-ren margolan hau Kezka dantza taldearen eskutan uztea ekarri duten hainbat lotura izan direla eta horiek azaldu zituen Oier Araolazak lagunduta. 1937an, Habana ontzian, beste 4.000 umerekin batera iritsi zen Ingalaterrara Jose Maria Martinez. Gurasoengandik bananduta, eta bere arreben kargu eginez, haurtzaroa eten zitzaion, baina ez horrek ez zion artearekiko zuen zaletasuna itzali. Pepe Estruch , gerora antzerki zuzendari handia izango zenak, gerrako umeen dohain artistikoak sustatu zituen Londresen, eta bere bultzadaz aurrera egin zuten, besteak beste, Pirmin Treku eta Coquek. Bi lagun hauek gaztaroan jatorria, egoera latza eta artearekiko zaletasuna konpartitzen zuten, eta horrela, Pirmin Trekuk dantzan egindako ibilbidea gertutik jarraitu zuen Coquek. Hain zuen ere, balletomania izeneko lan hau, Treku Royal Balletean aritu zenean, Coquek haien entseguak ikusi ondoren margotutakoa da. Pirmin Trekuk, Royal Balleta utzita, Oporton egin zuen bere dantza ibilbidea, irakasle moduan, harik eta jubilatu ondoren, Zarautzera itzuli zen arte. Zarautzen ezagutzeko aukera izan genuen Treku, eta beraz, Coqueren gaztetako laguna, eta bere lanaren inspiraziorekin lehen kontaktua izan genuen. Garai beretsuan, Kezka dantza taldeko dantzari batek, Nerea Mendikute, lagun bitxi bat egin zuen Londresen. Hiri handiko jatetxe batean zeudela, ondoko mahaian lagun-talde handi eta zaratatsu bat egokitu zitzaien. Gizon-emakume nagusiak ziren, helduak, hizketan ingelesez ari ziren, Londresen espero zen moduan, baina Nerearen harridurarako, aldian behin " Basque Children " hitzak esaten zituzten. Jakinminak bultzatuta, mahaira hurbildu eta horren zergatia galdetu zuen Nereak, bera ere euskalduna zela argudiatuz. Haietako batek, eserlekua eskaini eta poz-pozik kontatu zion Nereari. " Euskaldunak gara! Gerra garaian, ume ginela, Ingalaterrara bidali gintuzten 4.000 umeetako batzuk gara ". Gizon hura, Jose Maria Martinez Coque zen, eta bere izaera alai eta irekiaren ondorioz, Nerea Mendikute taldera erakarri, The Basque Children of 37 UK elkarteko kide egin eta elkarteko antolaketa lanetan laguntzen hasi zen. 2007. urtean, Habana ontzia Ingalaterrara bidali zuteneko 70. urteurrena zela eta, ume guztien biltzarra antolatu zuen The Basque Children elkarteak. Eta Nerea Mendikutek proposatuta bertan izan zen Kezka dantza taldea. Coque eta Kezkak bat egin zuten Southampton-en orduko hartan. Bi urte beranduago, 2009an hil zen Jose Maria Martinez. Bere testamenduak lau arduradun ditu, eta horietako bi dira Carmen Kilner eta Nerea Mendikute. Aurrekari guztiak kontuan hartuta, pentsatu zuten Coquek 1952an egindako Balletomania margolana Kezka dantza talderi ematea. Kezka dantza taldearen izenean eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Carmen Kilner eta Nerea Mendikuteri. Opari ederra izan da benetan, eta baita ere opari hori ekartzerakoan Carmen Kilnerrek eskainitako hitzaldi ederra. Datorren maiatzean berriz ere Southamptonen izango gara, orain 75 urte, gerratik ihesi, ontziratu zituzten umeekin beraien historia gogoratu eta ezagutzera ematen.  2011/11/17 - 23:29:09

Coque-ren margo bat jasoko du Kezka dantza taldeak

 2011/11/09 - 19:13:08

Aunitz Urtez: argazki kronika (II)

Aunitz Urtez ikuskizunaren argazki-kronikaren bigarren entrega. Lehenengoan ezpata-dantzak ikusi baditugu, orain irradakak, soka-dantzak, jotak eta kontra-dantzak ditugu. - Aunitz Urtez 2011 [argazkiak]  2011/10/28 - 16:05:01

Aunitz Urtez: argazki kronika (I)

 2011/10/27 - 10:13:04

Arrateko ezpata-dantza Bilboko Arriaga antzokian

 2011/10/13 - 20:19:10

Dantza Coliseoan: Ostrukaren zuloa

2011ko urriak 7, ostirala, 20:30ean Asier Zabaleta ibilbide sendoa burutzen ari den euskal koreografoa da. Ezkion (Gipuzkoa) jaio zen 1972an, eta 1990eko hamarkadan Arteszena, Adeshoras, Vicente Saez, Hojarasca, Maskarada eta beste zenbait konpainiarekin aritu zen. 1999an Suitzako Alias konpainian sartu zen eta talde horrekin sei antzerki-dantza lanen sortze-lanetan eta beste hainbat ekimenetan parte hartu zuen. 2004tik Euskal Herrian ezarrita, Ertza konpainia sortu eta sorkuntza propioak plazaratzen ari da eta hainbat sari eta laudorio jaso ditu bere lanak. Errusian, Chelyabinsk Contemporary Dance Theatre-rentzat eginiko lana saritu diote , eta Act of God lana aurkeztu berri du. Ostrukaren zuloa Beldurrak gure konportamenduan dituen eraginak aztertzen ditu Asier Zabaletak Ostrukaren zuloa lanean. " Beldurragatik, benetan egin nahi duguna alde batetara uzten dugu, eta honen inguruan dabiltzan kontsolazio sariekin konformatzen gara, nahi genukeen hori ordezkatuz. " Gogoetak plazaratzeko modu fresko eta dibertigarria darabil, bisualki sorpresaz betea, eta dantza, bideoa, ikusentzunezkoa eta antzerkia sinkronia onean elkartzen ditu. Ertza: Ostrukaren zuloa - Zuzendaria: Asier Zabaleta. - Laguntzailea: Arantza Balentziaga. - Jatorrizko musika: Borja Ramos. - Musikariak: Elektronika/Pianoa - Borja Ramos, Saxofoiak - Josetxo Silguero. - Bideoa: Kepa Ugarte, Iker Urteaga, Carlos Sarasola. - Argiztapena: Antoni Angel Alcaide. - Argazkiak: Iker Urteaga - trebere.com - Eszenografia/jantziak: Asier Zabaleta. - Musikalaren koreografia: Larraitz Ugartemendia. - Ekoizpena: Ertza dantza garaikide taldea Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin eta Dantzagunea-Gipuzkoako Foru Aldundia-ren kolaborazioarekin. Iraupena: 45 minutu. Ertza: Ostrukaren zuloa 2011ko urriak 7, ostirala, 20:30ean Eibar, Coliseo antzokia Sarrera: 5 €  2011/09/27 - 16:52:02

Dantza Coliseoan: Aracaladanza: Nubes

 2011/09/27 - 16:52:02

Nabigatu euskaraz