Kultura

Ekitaldi kulturalen berri ematen duten iturriak, eta zenbait kultur-jardueren ingurukoak.

Iruñerriko euskarako ikasleekin batera, tailerrak izango dira Gaztetxean larunbatean

Datorren larunbatean hainbat tailer izango dria Gaztetxean. Iruñerritik AEKko 80 bat ikasle etorriko dira Azpeitira, besteak beste, mintz-praktikak egitera. Mintzalagunak behar dituztela azpimarratu dute, eta horretarko antolatu dira tailerrak. Mahai jolasak, esku lanak eta bestelakoak ikasteko aukera izango da, euskaraz ikasten ari direnei euskaraz hitz egiteko soltura ematen laguntzearekin batera. Ez dagoukatzerik meritu galanta daukatela Iruñerrian euskaraz ikasten ari direnek. Gure aldetik laguntza eskaini behar diegulakoan gaude Gaztetxetik, beraz, herritar guztioi dei egiten dizuegu tailerretan parte hartzeko, eta mintzalagun gisa aritzeko. Ongi pasatuz, eta zenbait gauza ikasiz, gure hizkuntza ikasten ari direnei lagunduz, arratsalde bikaina pasatuko dugu. Gainera, gogoratu 18:00etan pintxue ta trague euro 1en izango dela 22:00ak bitartean.  Gaztetxie 2012/02/03 - 02:02:30

Ihauterien garaia badator !

Ihauterien garaia hemen dago. Ipar Euskal Herrian, ezinbestekoa bilakatu den Uztaritzeko Hartzaro festibalaz bestalde, hitzordu anitz antolatuak dira, hala nola euskal ihauterietan adituak diren bi pertsonen hitzaldiak : Beñat Zintzo-Garmendia eta Thierry Truffaut, ihauterien historiaz eta bilakaeraz arituko zaizkigunak.  EKE - Albisteak 2012/02/02 - 18:31:03

Jesus Egiguren, bere bertsozaletasunaz eta beste hainbat konturi buruz, HITZETIK HORTZERAn

PSEeko lehendakari Jesus Egiguren Imaz izango da asteko gonbidatua Hitzetik Hortzeran. Ume-umetatik dela bertsozalea eta Bilintx protagonista duen nobela bat idatzia duela kontatu dio, besteak beste, Jon Artano Izeta aurkezleari. Programako eduki nagusiak Bertso Eguneko afalosteko saioetatik eta Txolarre Irratiak Tolosan antolatutako jaialditik ateratakoak dira. Zuri-beltzekoan Basarri naufragoari kantari 1968an Piensos Onenak antolatutako sariketa entzutetsutik; Eta zapping-ean Mitxelena eta Mañukortaren arteko pisuzko ofizioa 1987ko Bertsolari Egunetik aterata. Hitzetik Hortzera: Launbat bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB1n eta aurretik ikusgai eitb.com/nahieran-en.  Bertsozale Elkartea 2012/02/02 - 18:24:06

Manex Goyhenetche-ren omenezko liburu bat

Helduden maiatzaren 2an, 8 urte beteko dira Manex Goyhenetche zendu zela mendiko istripu batean Biarnoan. Historian doktore, zor diogu : Fors et coutumes de Basse-Navarre (1985), Les Basques et leur Histoire. Mythes et réalités (1993), Histoire d'Anglet, des origines à nos jours (1997) eta Histoire Générale du Pays Basque bost liburuetan (1998tik 2005arte), liburu guziak Elkar argitaletxean ateratu dira. Haren bapateko heriotzaren ondotik, Eusko Ikaskuntza ko Historia-Geografia sailak, kide ospetsu izanagatik, erabaki zuen argitaratzea omenezko liburua, haren memoria oroituz. Beraz, Vasconia 37 zenbakiarekin, hiru hizkuntzetako obra agertu da (euskaraz-frantsesez-gaztelaniaz), 445 orrialdekoa, hogeitasei historiaegileek idatzi dutena elkarlanean, denak zazpi probintzietakoak. Xehetasunak : Manex Goyhenetcheri omenaldia  EKE - Albisteak 2012/02/02 - 16:33:20

Szymborskaren 16 poema

88 urte zituela hil zen, 2012ko otsailaren 1ean, Wislawa Szymborska poeta poloniarra. XX. mendeko ahots funtsezkoetako bat, II. Mundu Gerra ostean hasi zen liburuak argitaratzen. Maiakovskiren jarraitzaile estreinako urteetan, poesia intimista eta liriko bat jorratu izan du, baina beti ere bere munduaren naziek okupatu Polonia aurrenik, Polonia komunista ondoren inguruko gogoeta etikoez bustia. Hainbat sari [...]  Literatur Emailuak 2012/02/02 - 15:30:07

Txillardegiren artikuluak

Oparoa eta distiratsua izan zenez Txillardegiren artikulugintza, eta genero hau gutxitan hartzen denez kontuan, idazleak berak apailatutako bi bildumei erreparatu diegu: Euskal Herritik erdal herrietara (1978) eta Gertakarien lekuko (1985). Liburuotan 50-60-70. hamarraldietako lanak datoz, gehienak Egan eta Zeruko Argia aldizkarietan plazaratuak. Lehendabiziko bildumatik 19 artikulu hautatu ditugu, adibidez: 1956an idatzi zituen Donostia ta Antigua [...]  Literatur Emailuak 2012/02/02 - 15:30:07

Hartza, joaldunak eta kaskarotak

 Dantzan.com blog komunitatea 2012/02/01 - 15:00:04

Bertso udalekuetan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi?

Uztailan eta abuztuan bertso udalekuak izango dira aurten ere. Guztira 6 txanda egingo dira: Arrazola (Bizkaia), Bidarrai (Behe Nafarroa), Irañeta (Nafarroa), Orio (Gipuzkoa; 2 txanda) eta Zuhatza (Araba). Horietan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi duzuen guztiok ateak zabalik dituzue. Izena emateko epea: martxoaren 15era arte dago zabalik. Informazio gehiagorako eta izena emateko, egin klik albistearen izenburuan. Bestela deitu Euskal Herriko Bertsozale Elkartera (943 69 41 29).  Bertsozale Elkartea 2012/02/01 - 11:34:05

Martxan da Bardoak 2012, Nafarroako taldekako txapelketa berria

Taldekako txapelketa berria abiatu da Nafarroan, Bardoak 2012. Apustua ez da nolanahikoa: 17 talde eta 99 parte-hartzaile, horietatik 51 bertsolari. Osotara, bi hilabete hauetan 24 saio eginen dira, Leitzan jokatuko den finala arte. Berez, otsailaren 3tik martxoaren 31ra luzatuko da Bardoak 2012, hala ere azken momentuan bertsolarien agenda arazoengatik lehen saioa urtarrilaren 27an egin zen Etxarrin. Taldekako ekimen berri honen xehetasun guztiak www.bardoak.com web gunean segitzen ahal dituzue.  Bertsozale Elkartea 2012/02/01 - 11:34:05

Miranderen eta Peillenen Igela duela 50 urte

Parisen, 1953ko otsaileko igande arratsalde batez supazterrean solasean eta zurrutean ari dira Ibinagabeitia (47 urte) eta Mirande (27 urte). Gazteari galde egiten dio amaitzen ari den lehen poema liburuaren inguruan. Erantzuten dio, laster dela argia ikustekoa; baina tamalez ez zen libururik plazaratu. Hementxe dauzkazu orduko poema haiek faksimilean. Bederatzi urte geroago, 1962ko otsailean, orain 50 [...]  Literatur Emailuak 2012/02/01 - 04:47:08

Joan den ostiraleko mus txapelketa eta larunbateko kontzertuak

 Gaztetxie 2012/02/01 - 02:15:02

´Bodologuak´ antzezlan arrakastatsua Espaloian

 Espaloia 2012/01/31 - 00:33:09

Larunbatean ospatu genuen Bertso Eguna

Urtarrilaren 28an bertsozaleon gozamenerako Bertso Eguna ospatuko genuen Donostian. - 12:00etan hasita, Donostiako Victoria Eugenia balkoitik, Bertxako merkatuan eta Konstituzio plazan Arrate Illaro, Xebastian Lizaso, Maddi Ane Txoperena, Xabier Sukia, Eneko Abasolo "Abarkas", Alaia Martin eta Eneko Lazkoz aritu ziren Iker Iriarteren aginduetara. - 18:00etan, Kursaaleko areto nagusian hogeitabost bertsolari oholtzaratu ziren: Jon Azpillagak eman zion hasiera ekitaldiari eta berarekin batera Kursaalen abestu zuten Imanol Lazkano, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Odei Barroso, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Oihana Bartra, Nerea Elustondo, Aitor Sarriegi, Manex Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Unai Iturriaga, Aitzol Barandiaran, Amets Arzallus, Iñaki Viñaspre, Aitor Mendiluze, Maddi Sarasua, Aimar Karrika, Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Jexux Mari Irazuk. Gai-jartzaileak Laxaro Azkune, Joana Itzaina eta Unai Elizasu izan ziren. Ikuskizun ederra eskaini ziguten. - 21:00etan, afaria eta festa izan ziren NiNeu jatetxean. Denetarik izan zen afalostean: Maite Berriozabal gai-jartzailearen esanetara Patxi Etxeberria, Julen Zelaieta, Iratxe Ibarra eta Izar Mendiguren aritu ziren bapatean. Bertso musikatuak eskaini zituzten Ander Lizarralde eta Unai Muñoak. Eñaut Agirrek bertso historikoak harilkatu zituen eta Zarauzko Bertso Eskolak "Bertsolari" pelikulan oinarritutako antzerkia eskaini zigun.  Bertsozale Elkartea 2012/01/30 - 17:19:48

BARDOAK 2012 Nafarroako taldekako bertso ekimena aurkeztuko da bihar

Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bardoak 2012, Nafarroako taldekako bertso txapelketa, antolatu du lehen aldiz, urtero egin ohi zen Nafarroako Bertsolari Txapelketaren ordez. Ekimen berriaren aurkezpena egiteko prentsaurrekoa eskainiko da bihar, urtarrilak 31, asteartea, goizeko 11:00etan, Nafarroako Bertsozale Elkarteko egoitzan (Euskokultur mintegia). Baratzeetako zeharkalea 2, behea, Iruñea.  Bertsozale Elkartea 2012/01/30 - 15:22:28

Hastera doa Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketa

Ostiralean abiatuko da 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa. Iaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekakoa. Bi txapelketa paralelo izango dira, gainera: bat-batekoa eta idatzizkoa. Bat-batekoan Araba osoko 12 taldek hartuko dute parte (guztira 146 parte hartzaile) eta idatzizkoan 25 taldek eman dute izena. Lau liga jokatuko dira eta liga bakoitzean hiru taldek hartuko dute parte. Finalerdietan liga bakoitzeko irabazleak lehiatuko dira eta final handia martxoaren 24an jokatuko da Aramaion. Lau saio jokatuko dira datorren asteburuan. Bazkari edo afariak izango dira beraz deitu izena emateko. Otsailak 3, ostirala, Gasteizen, Gaztetxean, 20:30ean. Afarirako (15 euro) izena emateko asteazkena azkeneko eguna. Deitu: 688 695 875 Bat-batekoa: Gasteizko MuinokoKatuak (vol. II) Vs Gasteizko Eguzkilore Idatzizkoa: Gasteizko Gaztetxea Vs Aguraingo Gazte Asanblada Otsailak 4, larunbata, Zalduondon, Zeledon txiki elkartean, 14:00etan. Bazkarirako (15 euro) izena emateko osteguna azkeneko eguna.Deitu: 645 738 293 Bat-batekoa: Zalduondoko Zeledonen seme-alabak Vs Aguraingo Sorginetxe Idatzizkoa: Barrundiako Mintzalagunak Vs Araiako Gaztetxea Otsailak 4, larunbata, Aramaion, Marixeka elkartean, 20:30ean. Afariarako (15 euro) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 688 627 089 Bat-batekoa: Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko Izarra Idatzizkoa: Izarrako neskek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak. Otsailak 5, igandea, Gasteizen, Kakiturri-Ehari elkartean, 14:00etan. Bazkarian (15 euro) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 945 232702 edo xabirico@gmail.com Bat-batekoa: Gasteizko Kakiturri-Ehari Vs Gasteizko Errexala Idatzizkoa: Gasteizko Aldapazaleak Vs Gasteizko Bertsoaren saltsan  Bertsozale Elkartea 2012/01/30 - 13:25:14

Erantzuna

Atzo jaso nuen erantzuna. Askok jakingo dute jadanik, beste askok zoro nabilela pentsauko dute. Zeresana daukaten gauzei zeresana bilatzea lan gehiegi da. Zeresana ez duten gauzei ez zaie zeresana bilatu behar. Zeresana ez duten gauzekin ikuskizun handiagoa lortu daitekeela uste dugu. Zeresana duten eta ez duten gauzen arteko lana ez du jendeak baloratzen. Horra hor kulturaren bazterketaren eta coolturaren arrakastaren dilemaren erantzuna. Eta batzuk konortea galtzeko moduko diru kopuruetan murgildurik dantzaren duintasuna alkandora beltzez jantzita demostratzen diguten bitartean, dantzan.com itxita jarraitzen du, diru laguntzik gabe. Oso ongi.  Dantzan.com blog komunitatea 2012/01/29 - 15:53:05

Xenpelar Dokumentazio Zentroak ordezkapen baterako dokumentalista behar du

Ezinbesteko baldintzak: lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea, antzeko lanetan eskarmentua izatea eta ordenagailu programa ezberdinekin lan egiteko erraztasuna izatea. Eskaintzen da: lanaldi erdia, goizez edo arratsaldez, Villabonako egoitzan. Kontratuaren iraupena: 2012ko irailaren 30era arte. Interesa duenak Curriculum Vitae-a bidali behar du Xenpelar Dokumentazio Zentrora (xenpelar@bertsozale.com) 2012ko otsailaren 15a baino lehen. Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edo deitu 943692477 telefono zenbakira.  Bertsozale Elkartea 2012/01/27 - 12:29:02

Ikusgarrigintza alorreko deialdia

2011n arte bisualen alorrean Hogei'ta labelaren kari eraman ekimen arrakastatsuari jarraikiz, Euskal kultur erakundea eta Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala elkartu dira, egitasmo artistikoetarako deialdi baten abian ezartzeko, antzerkiaren, dantzaren eta zirkoaren alorretan.  EKE - Albisteak 2012/01/26 - 17:22:11

Joanes Etxebarria-ren elkarrizketa Argia astekarian

2012ko urtarrilaren 29ko alean, Argia astekariak Joanes Etxebarria bertsulari xiberotarrarekin egin elkarrizketa bat argitaratu du. www.argia.com webgunean irakur daiteke ere.  EKE - Albisteak 2012/01/26 - 13:27:09

11.500 zubi baino gehiago

Entziklopedia baten tamaina hartzen ari da pixkanaka Literaturaren Zubitegia. Baditu jadanik 6.000 esteka, webgune batetik bestera gidatuko zaituen hipertestu bat, idazleen inguruko eduki ugarira iristeko: Wikipedia (730), Auñamendi (657), Liburutegi Digitala / Liburuklik (586), Susa (488), Klasikoen Gordailua (438), EHUko Euskal Literaturaren Hiztegia (380), Idazleen Elkartea (338), Urkizaren Bertso eta Olerkien Hemeroteka (309), Armiarmako Liburu [...]  Literatur Emailuak 2012/01/26 - 00:54:06

Nabigatu euskaraz