Klik Bikoitza
klikatu eta klikatu
Etxeko patxarana nola egin
2010/10/25 - 13:55:02
Arrasateko musika taldeen ikus entzunezkoa gaur Biteri plazan
Arrasteko Gazte bulegoa k eta udaleko sexologia zerbitzua k lehenengoz antolatu duen Egin dakizuna ekimenaren barruan gaur, uztailak 23, 18:00etatik 20:00etara gazte musikarien tartea izango da. Ikus entzunezko bat prestatu dut Arrasteko taldeen argazkiekin. Arrasateko Gazte bulegoa ondoan izango da emanaldia. Gonbidatuta zaudete! 2009/07/23 - 14:56:02
Nire argazki baten lizentzia urratu du Mondraberri atariak
2009/03/26 - 04:43:01
PuntuEus elkartearen aurkezpena argazkitan
Euskarak erronka berri bat du: Interneten bere izen propioa sortzea. Interneten, izena eta izana elkarrekin baitoaz. Interneten, izenik ez duena, ez da. Eta hori da euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen erronka berria: Interneteko eremu birtualean nazioarteko aitorpena eskainiko dion ikur edo sinboloa sortzea: .EUS domeinua . Horretarako sortu da PuntuEus Elkartea . Helburua: .EUS domeinua eskuratzea. 2009/02/01 - 20:29:03
Yashica MG-1
Aurreko sarreran nire lehen argazki kamera izan zen Canon PRIMA Junior aurkeztu nizuen. Oraingoa sarrera ilustratzen duen argazkia gurasoek ezkon bidaian Tenerifen erosi zuten Yashica MG-1 argazki kamera da. 35mm-tako lente finkoko kamera Yashinon 45/2.8 objektiboarekin. 1970ko kamera bada ere oraindik ondo dabil. Agian egunen baten karrete bat jarri eta argazki batzuk aterako ditut probatzeko. Inor ezagutzen duzue digitala ez den argazki kamera erabiltzen duenik? 2009/01/26 - 03:05:02
Nire lehen argazki kamera, Canon PRIMA Junior
Irudian ikusten duzuena nire lehen argazki kamera da. 35 mm-tako Canon PRIMA Junior. Argazkiak errebelatu eta inprimatu egiten ziren. Gogoratzen? Zelako oroitzapenak. Etxeko armairuetan garbiketa egiten aurkitu dut. Oker ez banago osaba-izebek erregalatu zidaten. Kamera honekin hainbat buru moztu nituen familiako ekitaldietan, klaseko ikasbidaietan talde argazkiak atera, familia erretratatu... etxean ditugun argazkien erdia kamera honekin atera ziren. Urteak pasa eta gurasoen Yashica MG-1 kameraren jabe egin nintzen. Urteetan argazkilaritza alde batera utzi ondoren berriz bueltatu nintzen gurasoek Lanzarotetik Canon PowerShot S200 digitala ekarri zidaten arte. 2 megapixeletako konpaktatik reflex digitalera salto egin nuen eta Olympus E-330 erosi nuen. Urte batera Canon 40D batengatik aldatu nuen. 2008/11/27 - 04:23:01
Etxeko zerbitzaria, bai ala ez?
Aspalditik nabil kontu honekin bueltaka. Etxean erabiltzen ez dudan Pentium II zahar bat dut? Mahai bat okupatuta daukat eta ez diot erabilpenik ematen. Zerbitzari bat ezartzea Erabilera Erabiltzekotan fitxategiak partekatzeko erabiliko nuen gehien bat. Argazki asko ateratzen ditut (koadrilakoak eta musika taldeei). Nazkatuta nago CDak grabatu eta EZGAEk dirua lapurtzeaz. Fitxategiak partekatzeko guneak begiratzen egon naiz, baina debalde direnak fitxategi bakoitzeko muga dute. Beste batzuetan izena eman behar da gunean fitxategia jeisteko... Erabiltzen ez dudan ordenagailuari GNU / Linux banaketaren bat instalatu eta zerbitzari bat montatzea pentsatzen nago. Arazoa: sistema eta sare informatiko kontuetan ez naiz abila, baina zerbait berria ikasteko balioko du sikiera. Laguntza Sistema eta sare informatikoetan abilak zaretenoi laguntza eske nator. Ez, ez dizuet eskatuko etxera etorri eta zerbitzaria instalatzeko, nik egin nahi dut eta. Baina zalantza batzuk ditut: - Erraz egin daiteke ezagutza handirik gabe? 2008/10/22 - 00:53:01
Burning taldearen kontzertua Aramaion
Pasa den egubakoitzean, irailak 12, Burning taldeak Aramaion kontzertua eskaini zuen. Herriko plaza goraino bete zuten madrildarrek. Kantu ezagunenak eskaini zituzten. Seguruenik ezagutuko dituzue Mueve tus caderas edo Que hace una chica como tu en un sitio como este bezalako abesti mitikoak. Mueve tus caderas / > Que hace una chica como tu en un sitio como este / > 2008/09/16 - 09:42:04
Nota bat utzi didate auto barruan
Pasa den astean autoa garajera eraman konponketa bat egiteko. Egubakoitzean eguzki-babeslea jeitxi eta sarrera ilustratzen duen nota aurkitu nuen. 25 Hits of Mondra Underground Sounds Vol. 1 bilduma nuen irrati-CDan sartuta eta antza langileren batek gustuko du. 2008/09/09 - 03:04:02
Canon PowerShot G5, argazki kamera berria
Abuztu aurretik jaso nuen nuen ebay enkante gunean erositako argazki kamera, Canon PowerShot G5 bat. Lehen nuen argazki kamera konpaktua, Canon PowerShot S200, ez zebilen oso ondo. Kolpe bat jaso eta uretara jausi zen, baina oraindik argazkiak ateratzeko moduan badago ere ez da oso fidagarria, gainera bateriaren iraupena oso mugatua da. Azkenengoz Kobetasoniken erabili nuen. Etxera bueltatu eta argazkiak deskargatu ondoren atera nituen guztietatik (ehundik goroa) bakarra salbatu zen. KISS taldearen argazki hau , beste guztiak desenfokatuta zeuden. Gertatutakoa ikusi nuenean konpakta berri bat behar nuela konturatu nintzen. Bi gauza bakarrik eskatu nizkion kamera berriari: - Ahal zela kontrol manualak izatea. - Compact Flash txartela erabiltzea. Interneten barrena argazki kamera modelo ezberdinen ezaugarriak begiratu ondoren Compact Flash txartela erabiltzen zuten kamera gutxi zeudela konturatu nintzen. Konpakta gehienak espazioagatik txartel txikiagoak erabiltzen zituzten. Ebayn barrena Canon PowerShot G5a aurkitu nuen. Modeloa zaharra bada ere (2003 urtean kaleratu zen lehengoz) eskatzen niona zuen. Modelo berriagoek G7 eta G9a SDHC txartel mota erabiltzen dute. Gainera Canon 40D kamerak erabiltzen duen bateria mota berdina erabiltzen du. Hori izan zen G5 modeloa erosteko beste aitzakietako bat. Bilaketa bat egin eta enkantean 2008/09/05 - 20:46:02
