Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko
Asko gara, gutxi gara
Gasteizko udalak bere webgunean jarrita duen EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN NAGUSIA GASTEIZ 2010-2012 dokumentuan kuxkuxeatu dugu eta atentzioa eman diguten datu batzuk kopiatu nahi ditugu (datuak 2009koak dira), ondorioetan-eta sartu gabe. Esan dezagun, soil-soilik, botila erdi-betea edo erdi-hustua egotea baino kezkagarriagoa iruditzen zaigula botilako uraren kalitatea. Hortik aurrera, norberak ikusiko du... Oro har Gasteizen erdaldun elebakarrak %57 dira; elebidun hartzaileak %18, eta euskaldunak %25. Gazteak (>25 urte) Erdiak euskaldunak dira. Euskaldunak gehi elebidun hartzaileak %78 (hamarretik zortzi). Erabilera etxean Euskaraz %1,9. Euskaraz eta gaztelaniaz %3,6. 15 urteko bilakaera (1991-2006): %3,6 1991n, %5,5 2006an. Euskaldun berrien %90ek familian gaztelania erabiltzen dute nagusiki. Familia bidezko transmisioa Euskara etxean jaso dutenak (euskara bakarrik gehi euskara eta gaztelania) %6,2. Azken bost urteetako bilakaera: %5,3tik %6,2ra. Kaleko erabilera 1989an %2; 2006an %4. Haurrik ondoan ez dagoenean, helduen erabilera %2,6. Haurrak bakarrik daudenean, haien arteko erabilera %0,8. Dendak Denda txikietan langileen %28k euskara ulertzen dute. Erabilera bezeroekin %5,2. Comments 2010/08/24 - 13:26:03
Etorri udazkenean
(Ramon Agirre aktorearen gutuna, Garan eta berrian argitaratua) Albert Bartzelonakoa da . Maiz etortzen da Donostiara. Urte sasoi bakoitzeko honako eskapadatxo bat egiten ahalegintzen da. Gustuko du kaleetan zehar ibiltzea eta donostiar gehienok baino arinago erreparatzen die hirian gertatzen diren aldaketa urbanistikoei. Arkitektoa izaki, gorantz begiratzeko ohitura du. Gaur Antzoki Zaharraren aurretik pasa denean , atari gainean ipini duten panel zabalak eman dio atentzioa. Aktoreen aurpegiz osatutako panel deigarria da. «Ez dago zure argazkirik!», bota dit harridurazko keinua eginez. Uda honetan Antzoki Zaharretik pasatuko diren aktoreen argazkiak direla esplikatu diot. «¿Denak espainolak edo badira euskaldunak ere?», galdetu dit. «Ezta bat ere», esan diot. Alberten arestiko keinu antzeztua benetako harridura da orain. «Udan, antzerki gehien dagoen eta ikusle gehien joaten den sasoian, euskaraz bat bera ere ez?». Udan, Donostian ez da euskal antzerkirik. «Collons!», atera zaio. «Eta normala al da hori...? Udako ikusleen artean euskaldunak ere izango dira, ala?» Baietz nik, asko. «Eta noiz edo noiz euskarazko antzerkia ere ikusi nahi izango dute...». Bada, udazkenaren zain egon beharko dute. «Eta Udalekoei normala iruditzen al zaie?». Udako antzerki denboraldia aurkeztu zutenean, ez nien kezka handirik sumatu. Programazioa ezin hobea zela esan zuten, Espainiako edozein kapital handitakoarekin alderatzeko modukoa. Igual -iguala, esango nuke nik-. « Eta jendeari normala iruditzen al zaio? ... Eta antzerkizaleei?... Eskatzen al zaie iritzirik antzerkizaleei?». Alberten jakin-mina ez da arkitektura gaietan agortzen. EHAZE (Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkartea) zer den azaldu diot. Eta normalak ez diren hainbat kontu normaltzen lan handia egin dezakeela. Hala uste dut nik behintzat. Comments 2010/08/20 - 14:31:03
Udako aforismoa
Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko lege-dekretuak eta bainurako txanoak berdinak dira. Bazoaz San Andreseko igerilekura eta irakurtzen duzu: «Txanoa erabiltzea derrigorrezkoa da». Eta denak txintxo-txintxo burua estalita. Bazoaz Mendizorrotzako igerilekura eta irakurtzen duzu: «Txanoa erabiltzea gomendatzen da», eta den-denak txanorik gabe. Comments 2010/08/11 - 11:02:03
A great week of Bilbao.
" Eskerrak" Bilbon alkate abertzalea daukagun . Azcunari eta EAJri esker, Bilboko euskaldunek, ez dituzte pairatu behar Gasteizen, Donostian edo Iruñan jasan behar izaten ditugunak: adibidez, jaiak heltzea eta euskarazko ekitaldiak hutsaren hurrengo izatea, beste aje askoren artean. Abertzaletasunaren aterkiak "libratzen" gaitu politika kultural "no-nacionalista" deituetatik behintzat, alalainoa! Horra hor Bilboko Aste Nagusi Total eko musika egitaraua, gunez gune, to see: Botika zaharrean 10 taldek joko dute, horietatik 10ek erdaraz , eta "beste guztiek" euskaraz (euchi! euchi! gueure visimoduari...). Abando-Ibarran 12 talde arituko dira, horietako 10 erdaraz , eta bi (two) euskaraz (es eguin casoric canpotic datorrenari...). Plaza barrian 8k jardungo dute, zazpi erdaldunak eta bat (one) eskualduna, noski, (veti escamac quenchen, quenchen, quenchen...) Pergolan ... zenbatzen hasi eta negarrak urten deusku begi biyetatik... Eskerrak Iñaqui daukagun geure bilbotartasunaren zaindari, nor bestela? Eta esquerrac Bilbon cambioak "frakasatu" dauan, ze, osterantzean... (Ser garagú? Nor garagú? Ex-kaldunak garagú...) http://www.bilbao.net/nuevobilbao/jsp/bilbao/especificos.jsp?idioma=E & color=rojo & padre=*F5 Comments 2010/07/16 - 18:12:06
Lurdes Auzmendiri elkarrizketa Correon (eta II)
2010/07/02 - 16:10:03
Correon elkarrizketatu dute Lourdes Auzmendi (I)
2010/06/30 - 16:42:06
BAI UDALBILTZARI
Lankide estimatua: Jakin dakizunez, uztailean hasiko da Udalbiltzaren aurkako auzia Audientzia Nazionalean. Ikusirik, Egunkaria-auzian zer nolako garrantzia izan duen gizarte zibilaren atxikimendu maila aldeko epai bat lortze aldera, garrantzitsua iruditu zaigu honako auzian ere gure atxikimendua adieraztea. Horrenbestez, honekin batera bidaltzen dizuegu Eusko Jaurlaritzako langileon atxikimendua adierazteko prestatu dugun testua. Idazkiak lehenengo zatian aurrekariak jasotzen ditu eta ondoren eskaera hiru puntutan biltzen du.Testua prestatzeko orduan, aintzat hartu dugu auziperatuek beraiek udal mailan erabilitako eredu bat. Nolanahi ere, inork erreparoren bat izanez gero, jar daiteke gurekin harremanetan. Atxikimenduak uztailaren 7rako prest izatea gustatuko litzaiguke, Udalbiltzaren esku uzteko eta haiek egoki iruditzen zaien moduan erabil dezaten. Prentsara bidaltzea ere pentsatu dugu auziaren aurreko edo ondoko egunetan. Sinatzeko prest egon daitekeen beste inor ezagutuz gero, bidal iezaioizue mesedez mezu hau. Atxikimendua emateko prest izanez gero, bidal ezazu zurea z-nikolas@ej-gv.es ( Zelai Nikolas) edo BiblTrabajo@ej-gv.es (Gerardo Luzuriaga) Mila esker zuen arreta eta laguntzagatik GURE ESKAERA HONAKO HAU LITZATEKE: Honen aurrean, EUSKO JAURLARITZAKO LANGILEOK honako hau adierazi nahi dugu: 1. 1999ko irailean Euskalduna jauregian egindako batzar sortzailean onartu ziren bost helburuen alde lan egitea beharrezkoa eta zilegi dela eta ezin dela delitutzat jo. Helburu eta lan-ildo horietan aurrera egiteagatik hautetsi eta alkateak kriminalizatzea demokraziaren aurkako ekimena da, are gehiago kontuan hartuta epaituak sufragio unibertsalez aukeratutako herri-ordezkariak direla. 2. Edozein arlo instituzionaletan, demokratikoki aukeratutako ordezkariek Euskal Herriko lurralde eta eremu administratibo guztietako instituzioak sortu, bultzatu, garatu eta finantzatzeko duten eskubidea errespetatu behar dela. 3. Udalbiltza eta bertako hautetsi eta langile ohien aurka Madrileko Auzitegi Nazionalean eramaten ari den auzibidea irmoki salatu nahi dugula eta, halaber, Estatuko Gobernuari eskatu nahi diogula Estatuko fiskal nagusiak gaur egun mantentzen duen akusazio publikoa erretira dezala. Euskal Herrian, 2.010ko ekainaren 24an Comments 2010/06/24 - 12:27:06
Lakuatik Frankfurtera, Mallabiatik pasa gabe
2010/06/15 - 14:57:03
Eutsi gojiari!
Jaurlaritzak ez dizkie isunak jarriko saltokiei hizkuntz eskubideak urratzeagatik . Hori zioen joan den asteko albisteak. Eta malabarismoa asmatu dute: «atzeratu» egingo dituzte zigorrak, «errealitate soziolinguistikoak horretarako abagunea eman arte». Nola behartu, zigortu gabe? (¿Cómo obliga, si no sanciona?) Konbentzimenduaren bidez, omen. Inaki Oyarzabal PPko legebiltzarkideak azaldu du inork baino hobeto: «Mantendrán mucha literatura de apoyo al euskera en el decreto porque los socialistas tienen miedo de la imagen que dan». Errealitate soziolinguistikoak aukera eman arte itxaron beharko dugu, beraz. Bitartean, eutsi gojiari ! (antioxidatzaile aparta omen da, eta tonaka beharko dugu egun hori iritsi arte, herdoilduko ez bagara). Eta noiz emango du aukera errealitate soziolinguistikoak? Emango al du inoiz? Bai, lagunok, 25 urte barru izango da. Halaxe iragarri zuen Euskara21 txostenak, hizkuntza-politika aurrerantzean gidatuko duenak: «Azken batean, espero dezagun hemendik 25-30 urte barru, tartean gauzak txukun eginez gero behintzat, inork ez diola planteatu beharko bere buruari testuinguru batean edo bestean euskaraz egin ote dezakeen, ingurukoak erdaldun elebakarrak izatearen susmoz edo beldurrez. Eta egitate horrek zedarritzen du, gerora begira, euskararen biziberritzearen, hots, euskal gizarterako desiragarria den elebitasun motaren aurrerabidea.» (Euskara21, 26. or.) Pasarte hori irakurrita emozionatu eta guzti egiten naiz; 25 urte barru denok elebidun, ze pollita, pozez malkoak darizkit, horra! Comments 2010/06/07 - 17:06:05
Pox-polin, pox-polin...
2010/05/31 - 13:11:07
