www.kokein.com
Kokein.com Albisteak
Zuzenekoetara bueltatu gara!!
2008-II-11 Urte t´erdiren ondoren eskenatokia berriz dastatzeko aukera izan genuen joan ostiralean Eibarko Coliseo-n. Hilabete honen bukaeran emango diegu jarraipena "Mundu Margotu Berri Bat" disko berriaren aurkezpenei, "kontzertuak" atalean ikus ditzazkezue momentuz egingo ditugun kontzertuak. Hala ere, adi! Denbora aurrera joan ahala data berriak atera daitezke eta! 2008/02/12 - 08:18:19
KOKEIN "Hotsak Dantzan" Bilduman
2007-XII-25 Abenduan kaleratu zen Gaztelupeko Hotsak-en eskutik Hotsak Dantzan izeneko bilduma. Jimmy Bidaurretak osatutako lan honetan disketxeko hainbat musikari eta taldeen kantuen moldaketa elektronikoak aurki daitezke, hoien artean, Kokein, Sexty Sexers, Petti, Rafa Rueda.. Gure kasuan "Lotuta Egon Arren" kantuaren moldaketa aurki dezakezue bertan. 2008/01/03 - 17:38:04
Deskargatu
2008-I-3 Orain Audioa ataletik "Mundu Margotu Berri Bat" cd-tik kanpo gelditu zen kantua eskura daukazu. Diskoan sartu ez genuen "Ihesi" abestia deskarga ezazu. 2008/01/02 - 16:37:04
Mundu Margotu Berri Bat-en barrua
2007-XII-28 Gure lan berri honen barnean aurkitu ditzazkezun kantuak eta DVD-aren irudiak dituzu orain web orri honetan. "Audioa" atalean Bakardadea Naizenean, B612 Asteroidea edota Ate Joka kantuak entzuteko aukera daukazu. "Bideoak" atalean berriz, disko berri honekin batera gehitu dugun kontzertu akustikoko kantuen irudiak. Horrez gain, "Hemeroteka"-n orain artean Mundu Margotu Berri bat-en inguruan izan ditugun elkarrizketa batzuk irakurri eta entzun daitezke. 2007/12/29 - 12:33:06
"Mundu Margotu Berri Bat" CD+DVD-aren aurkezpena
2007-XI-19 Hiru urteren ondoren gure lan berria aurkeztuko dugu prentsaurrean ostegun honetan, hilak 22, Donostiako Alde Zaharreko Liburutegian. Mundu Margotu Berri Bat du izenburua bilduma honek eta 11 kantu berriez gain, iaz Elgetako Espaloia Kafe Antzokian grabatutako kontzertu akustikoaren DVD-a ere izango du gehigarri. Informazio gehiago: Mundu margotu berri bat 2007/11/19 - 21:54:08
"Heldu" akustikoan
2007-V-2 Iragan urtean Elgetako antzokian egin genuen kontzertu akustikoaren abesti bat entzuteko aukera duzue orain. Honakoa, gure hurrengo lan berriarekin batera argitaratuko dugun DVD-aren aurrerapen txiki bat duzue, audio formatuan. "Heldu"ren moldaketa akustikoa entzuteko: "www.myspace.com/kokein":http://www.myspace.com/kokein 2007/05/02 - 18:43:09
Ez dugu Eibarko Coliseon joko maiatzaren 25ean
2007/III/28 Eibarko Coliseo auditorioaren programazioan Maiatzaren 25ean kontzertua eskeiniko dugula agertzen den arren ez da horrela izango. Bertan jotzeko asmoa dugu baina beste data batetan izango da. Jarriko zaituztegu jakinaren gainean. 2007/03/28 - 22:51:04
Bonberenea DVD Sufflé-n zuzeneko bideoa
2006-XII-29 Tolosako Bonberenea gaztetxeak aurrera daraman Bonberenea Ekintzak zigiluak aurten dvd-a kaleratu du, Bonberenea Sufflé. Bertan 33 talde eta bakarlariren zuzeneko kantu bat aurki daiteke, eta horien artean Kokein-en "Heldu" kanta aurkitzen da. Itxura ezohikoa duen ikus-entzunezko gozoki kaxa honek jasotzen dituen artxiboak, bertan hainbat taldek eginiko kontzertuen testigantzak dira. Bultzatu honelako ekimenak!! www.bonberenea.com 2007/01/02 - 14:29:01
Bartzelonara bidaia
2006/XI/7 Oraindik ere lokalean sartuta darraigu abesti berrien konposaketekin baina irtenaldi txiki bat egiteko aukera izango dugu laister (ikus kontzertuak). Bartzelona inguruan pasako dugu hurrengo asteburua pare bat kontzertu eskeintzen ditugun bitartean. Aurrenik, Bartzelonako Sidecar aretoan arituko gara Azaroaren 17an 2IN PAR eta Dj Edurekin batera; Azaroaren 18an berriz, Tona izeneko herrian Dogma taldearekin. 2006/11/07 - 21:15:06
Abesti berriekin hasi gara
2006-IX-4 Uda partean zenbait kontzertu egin ostean, opor batzuez gozatzeko beta izan dugu. Eta opor hauen ondoren berriz ere lanari ekiteko gogoz bueltatu gara; horregatik, momentuz lokalean sartuko gara abesti berriak konposatzeko asmoarekin. Denbora aurrera joan ahala gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. 2006/09/04 - 20:36:07
