CodeSyntax: Albisteak

Interneteko marketinari buruzko ikastaroa

UEUk urtero antolatzen dituen Udako Ikastaroen artean Interneteko marketinarekin lotutako bat emango dute CodeSyntax-eko hainbat kidek uztailaren 14 eta 15ean.  2010/07/02 - 01:09:04

Proiektu berriak: Debabarreneko Mankomunitatea, Muskizko udala eta Amatiņo

Ondoren erakusten ditugun hauek dira otsaila eta martxo hasieran plazaratu ditugun proiektuak.  2010/03/18 - 09:14:02

Tokikom atariaren aurkezpena Durangoko Azokan

Euskarazko tokiko hedabideak osatzen dute TOKIKOM eta nolabait esateko Topagunearen aldizkarien marka bateratua da. Topagunearen Hedabide Saila 45 hedabidek osatzen dute: paperezko aldizkariak, irratiak eta telebistak ere bai, gehi haietako askok dituzten albistegi digitalak. Testuinguru honetan, Tokiko hedabideen jario agregatzailea garatu dugu Topagunearentzat, TOKIKOM webgunean jarraitu dezakezue.  2009/12/09 - 17:05:04

PloneGov, finalista 2009ko European eGovernment sarietan

European eGovernment Awards 2009 sarietarako 52 proiektu finalistak ezagutzera eman ditu Europar Batzordeak. Sariak Europako Ministroen 5. Batzarrean banatuko dituzte.  2009/11/17 - 18:46:03

Software libreari buruz Administrazioa euskaraz aldizkarian

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak argitaratzen duen Administrazioa euskaraz aldizkarian software librearen inguruko artikulua kaleratu dute: "Software Librea, gaurtik biharrera. Oinez, bidea eginez". Hainbat pertsona elkarrizketatu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Informatika-sistemen zuzendaritza daraman Jose Angel Rodriguez, CodeSyntax-eko Eneko Astigarraga, puntuEus elkarteko eta Deustuko irakaslea den Iratxe Esnaola eta Librezaleak taldeko Gorka Azkarate irakaslea.  2009/11/06 - 19:39:03

Azken asteetan argitaratutako proiektuak

Ondoren erakusten ditugun hauek dira azken asteetan argitara eman ditugun webguneak.  2009/11/05 - 19:43:03

Plone 2009 Konferentzia Budapesten

Plone CMS ezagunaren inguruko urteroko konferentzia garrantzitsuenetakoa da egunotan Budapesten. Codesyntaxeko Mikel Larreategi bertan da, azken berrikuntzak ezagutzeko eta Ploneren etorkizunaz eztabaidatzeko.  2009/10/30 - 20:10:03

CBDP proiektuaren bilera Istanbulen

Pasa den astean CBDP ikerketa eta garapeneko proiektuaren bilera ospatu zen Istanbulen. Ekimen honen parte diren CodeSyntax eta Tagzania Services-eko ordezkariak ere bertan izan ziren.  2009/10/08 - 21:39:03

Agrada.es webgune berria

Agrada Multiservicios MAPFRE enpresaren webgunea da. Bere asmoa konponketa, erreforma eta mantentze-zerbitzuak eskaintzea da etxe, komertzio, komunitate zein enpresentzako.  2009/10/07 - 21:42:02

Anesvad fundazioaren webgune berria

Bilbon sortutako Gobernuz Kanpoko Erakunde honek mundu osoan dauzka garapen proiektuak eta osasunaren arloan dihardu bereziki lanean azken berrogei urtetan.  2009/09/16 - 23:04:02