sarean.com

Jabi Zabalaren bitakora

Karibu Festa, euskal artistak Kongokoekin

Picha kulturgunea Kongoko Errepublika Demokratikoko (Kongo-Kinshasha) Lubumbashi hirian dago, bertako artistek zuzenki kudeatzen duten kultura gune bakarra da eta eurentzako laguntza batzeko Ruper Ordorika, We Are Standard, El Mentón de Fogarty, Francis Deseo, Kutxi Marea, Drogas (Barricada), Eñaut (Ken Zazpi), Zea Mays, The Cherry Boppers, The Walk on Proyect, Gari, Jon Maia, Yogurinha Borova & [...]  2011/05/11 - 00:37:04

Al Jazeera Libian, liluraren amaiera?

Aldaketa itzela ekarri du Al Jazeerak panorama informatiboan. Molde mendebaldarrekin eta diruz ondo hornituta, telebista dinamikoa, kritikoa, zorrotza, itxura profesional eta aseptikokoa ekarri du azken 15 urteotan, herrialde arabiarretan telebista eredu berria eta bakana izanik. Duela lau urte ingelesezko katea abian jarri zuenetik iraultza mundura zabaldu du, ikuspuntu alternatiboa ematen duen telebista konbentzional honek. Azken hilabeteotan [...]  2011/04/16 - 12:42:07

Demokrazia? Kalifa berria jarri eta kitto!

Turismoa oso beldurtia da, gatazka edo ezegonkortasuna somatu orduko alde egiten du herrialde batetik. Ikusi dugu egunotan oso turistikoak diren Tunisian eta Egipton. Turista ere nekez nahasten da politikan, batez ere kultura eta hizkuntza aldetik arrotzak zaizkion herrialdeetan badabil. Esaterako, urtero Tunisia bisitatzen duten zazpi milioi atzerritarretatik zenbat bueltatu dira etxera azken urteotan bertako erregimen [...]  2011/02/01 - 01:06:10

Sagarren denbora, sagarrondoena

Librevilletik abiatu zen hegazkina, Sao Tomera bidean. Aparailu txikia zen, zaharra, ezaugarririk gabea. Dozena bat bidaiari, beltzak gehienak. Gizon zuri ilegorri bati erreparatu nion, sartu zelarik eskuan neukan Espainiako pasaporteari begira geratu zelako, zerbait esatera zihoala iruditu zitzaidan, baina ahoa zabaldu gabe gure atzean jesarri zen. Gure artean euskaraz ari ginen, kilikatuta, batetik hegazkinaren itxura [...]  2010/10/06 - 13:25:07

Iruzkinetako Spam-a euskaraz ere

Gaur aurkikuntza bitxia egin dut, moderatzeko zain zeuden iruzkinak berrikustean: euskaraz idatzitako spam mezua. Euskaratze automatikoak dexente hobetu dira azkenaldion eta, hori baliatuta, blog bakoitzean bere hizkuntzan idatzitako spama jartzen dabiltza spamerrak. Beste hizkuntzetan ez da joera berria, baina euskararen kasuan, honetatik libre ginela uste genuen oraino: Ona duzu eguna. Zu oso benetako mailegu bila? [...]  2010/10/05 - 13:41:05

Hispania invicta (domuit vascones?)

Egunotan, Espainiako selekzioaren rola, horrek euskal gizartearekiko duen sinbolismoa eta atzean igartzen diren asmo politikoak ikusita, eztabaida dago futbola politika ote den eta, politika bada onargarria den. Nork bere ikuspuntutik aztertzen duenez, denetariko iritziak entzuten dira, kirola baino ez dela eta politika ez dela nahastu behar, Espainiaren garaipenak ospatzea ez dela politika Baina euren leloak [...]  2010/07/12 - 13:19:04

For those about to pay, AC/DC ekartzearen negozioa

Beti izan naiz AC/DC taldearen zale handia, ziur aski gitarra elektrikoarekin (zein imaginarioarekin) gehien bertsioneatu dudan taldea izango da Bon Scott defuntuarena (batez ere haren garaiko diskoengatik). Horregatik iaz azkenik BECera etorriko zirela jakin nuenean Bartzelonarako hartua nuen sarrera saldu eta Barakaldorako bi hartu nituen prezio beragatik. Gozatu nuen ikuskizunarekin -hori baita gehienbat- eta Angus [...]  2010/07/04 - 21:32:04

Grebagatik itxita #grebaorokorra

Gaur greba orokorra dago Euskal Herrian, bertoko sindikatu gehienak deituta. Kritikoa naiz sindikatuen rolarekin, baina alderdien jarrera lotsagarriarekin alderatuta eta dekretazoaren ostean izan bada ere, mugitu diren bakarrak dira orain artean. Hortaz, gaur blog hau greban dago, krisi finantzieroaren ondorioak langileek ez dituztela zertan ordaindu, banketxeek eta espekulatzaileak baizik, eta ekonomia espekulatzailea gelditzeko edo minimoki [...]  2010/06/29 - 16:59:04

Lost seriea amaitzear

Azken urteotako telebista serierik entzutetsuena amaitzear dago. Bihar gauean (astelehen goizaldean) emango dute Lost (Perdidos Les disparus) seriearen azken kapitulua, AEBetan eta mundu osoan aldi berean, 2004an abiatutako kontakizuna amaituz. Milioika zale dituen seriea zinezko fenomeno mediatiko eta soziala dugu, Interneten isla berezia duena. Hasieratik amaierara arte hari bat jarraitu du serieak 121 kapitulutan, [...]  2010/05/22 - 09:46:04

Bilbo-Portsmouth-Bilbao

Portsmouth-Bilbao-Portsmouth ofizialki eta guretzako Santurtzi-Portsmouth-Santurtzi, eskaintza merke bati esker ibilbidea egin eta Pride of Bilbao ontzia ezagutzeko aukera izan genuen iragan astean, lagun batek eta biok. Urte hasieran P & Ok iragarri zuen linea hau kentzeko erabakia, errentagarria ez dela argudiatuta. Beraz, ontziak irailaren 27an azken bidaia egingo du. Bizkaitar gehienok ferryari bizkarra emanda bizi izan gara [...]  2010/05/10 - 01:17:08

Nabigatu euskaraz