Bizkaia.net

ALDUNDIAK ARRANTZARAKO ELKARTE LAGUNTZAILEAREN FIGURA SORTU DU

Nekazaritza Sailak foru dekretu bat onartu du, arrantza elkarte guztiak Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan aritzeko. Helburuetako bat da Bizkaiko arrain-baliabideak babestu, zaindu, sustatu eta aprobetxatzeko elkarrekin batera lan egitea.  2012/02/04 - 11:19:07

ALDUNDIAK 110 MILIOI EUROKO MAILEGUA SINATU DU EUROPAKO INBERTSIO BANKUAREKIN, BILBORAKO SARBIDEAK FINANTZATZEKO

Eragiketa hori 110 milioi eurokoa da, 25 urteko eperako, % 3,755eko interes-tasa finkoarekin, eta, egungo egoera ekonomikoan, laguntza eta babes handia da Bizkaiko Foru Aldundiaren jardunarentzat, eta jardun horrekiko konfiantza erakusten du.  2012/02/03 - 14:06:03

BIZKAIA GARDENA: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIO ZERBITZU BARRIA

Bizkaia Gardena, erakundeari buruzko informazio berria eta zabala Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian.  2012/02/03 - 11:49:01

HOTZALDIA DELA-ETA DEBEKATUTA DAGO EHIZATZEA

Hurrengo egunetarako iragarritako hotzaldiaren eta elurtearen ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazten du elur eta zori egunetan debekatuta dagoela edozein espezie ehizatzea. Debekua egungo baldintza meteorologikoak dirauten bitartean mantenduko da.  2012/02/03 - 11:49:01

ASTEBURU HONETAN, BERTAN BEHERA GERATUKO DIRA ESKOLA KIROLEKO JARDUERAK BIZKAIAN

Eguraldiaren iragarpenak alerta horia eta laranja eman ditu, izotza eta elurra direla-eta, datozen egunetarako. Hori ikusirik, Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki du bertan behera uztea Eskola Kirola programak asteubururako aurrez ikusita zituen jarduera guztiak. Beraz, ez da kirol jarduerarik izango otsaialaren 4ean eta 5ean. Jarduera mota guztiei eragiten die horrek: lehiaketak, hastapenekoak eta jolas jarduerak. Gorabeherarik egon ez dadin hartu da erabaki hori, zeren istripuak gerta litezke, bestela, bai hotzaren ondorioz, bai errepide zein instalazioetan egon daitekeen elurraren eta izotzaren ondorioz.  2012/02/02 - 18:34:01

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK “DANTZALDIA 2012” AURKEZTU DU

Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatuak DANTZALDIA 2012 dantza garaikideko jaialdia aurkeztu du, jaialdia otsailaren 4tik martxoaren 29ra izango da. Euskalduna Jauregiak, Guggenheim Bilbao Museoak, Ahlóndigak, Bizkaia Aretoak, BBK Aretoak, La Fundiciónek eta Rekalde Aretoak hartuko dituzte edizio honetarako programatutako ikuskizunak.  2012/02/01 - 19:31:01

FORU ALDUNDIAK ALERTA EGOERAN JARRI DITU BERE BALIABIDE GUZTIAK, ERREPIDEAK ZABALIK IZATEKO DATOZEN EGUNETAKO HOTZ BOLADAN ZEHAR

Iragarpenen arabera, asko jaitsiko dira tenperaturak eta elurra egin lezake. Hori ikusirik, Bizkaiko Foru Aldundiak bere baliabide guztiak jarri ditu abian, Lurralde Historikoko errepideetan zirkulazioa errazteko: elurra kentzeko 59 makina, 7.640 tona gatz eta 200 langile.  2012/02/01 - 15:37:01

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK USTE DU GUGGENHEIM HELSINKI EKIMENAK EZ DUELA ERAGOTZIKO GUGGENHEIM BILBAOREN MARTXA ONA

Foru Aldundiak uste du Guggenheim Bilbaok ez lukeela oztopatu behar Guggenheim Helsinki abiaraztea.  2012/02/01 - 13:39:05

DANTZALDIA 2012 AURKEZPEN EKITALDIA

Prentsarako deialdia Eguna: 2012ko otsailaren 1a Ordua: 19:00 h. Lekua: Euskalduna Jauregia  2012/01/31 - 18:32:01

YOUTUBEN JARRI DEN “EUSKALTEGI BITXIA" BIDEOA SARETIK KENTZEA ESKATZEN DU BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK

Gazteak euskararen erabileraren inguruan kontzientziatzeko azken kanpainako bideoak saretik ken ditzala eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak Leizaola Fundazioari.  2012/01/31 - 14:38:05

Nabigatu euskaraz