Matraka.info

Matraka.info-ko edizio jarraituaren azken albisteen zerrenda

Tibet

Elkartasunez...  2008/05/10 - 00:16:02

Territorio gehiago libratzeko beharra

Goizeko 8:30 dira eta txaboloetako ateak zabaldu dituzte. Gosaria hartzera jeitsi gara, eta guk jarraian berriz bueltatu behar izan dugu ziegara. Gainontzeko presoak jantokian gosaltzen dute. Galeriako ibilbidean aurrera egiten dudan bitartean etnia eta herrialde askotako jendearekin gurutzatzen naiz. Marokoko Abdulekin batu eta "sabah aljeam" esan diogu elkarri; Anxo galiziarrari "bos dias" esan diot gailegoz eta hala erantzun dit; Andresi, nire alboan duten kolonbiarrari, "buenos dias" esan diot eta azkenean, kideekin elkartu eta "egun on" esan diogu elkarri. Zoritxarrez nirekin dauzkaten bi kideek ez dakite horrelako hitzen bat baino haratagoko euskerarik eta galera nabaria da. Hutsunea niretzako. Kankopoekin hitz egiten dudanaz gain, erdera dut nagusi. Hutsunea borrokarako beraz, eu...  2008/04/07 - 23:26:09

ERO

Urte eta erdiko haurdunaldiaren ostean, erditu dut nire lehen liburua: ERO. 19 ipuin laburrez osatutako liburuaren aurkezpena, gaur izango da Bilintx Megadendan. Erotasunaren eta erokeriaren inguruko liburua da idatzi dudana. ...  2008/03/05 - 18:34:34

Telegrama bat

Atxilotuak, torturatuak guardia zibilaren kasernetan, entzutegi nazionalean besteak, behin behineko "bizitzan" fidantzapean apur batzuk, espetxea, askatsunik eza. Epaiketa dataren zai eta sei urteko espetxe zigorra buru gainean. Lagunak, militanteak, gazteak, euskal herritarrak, knprometitutak. Zenbait data azterapenen ostean, errudun aulkietan jesarri araziak. Egun madarikatu horietan pairatutako gogoratu beharra: torturen deskribapena, senitartekoen egoneza, Euskal Herrira gaur edo urte askotan gatibu egon ondoren bueltatuko ote zaren ezjakintasuna. Lagunak, neska-mutil lagunak zai beste behin ere besarkatzeko irrikitan. Zuen herrietan muntaia politiko-juridiko horren salaketa gauzatzeko mobilizazioak zipayoek gogor erreprimitzen dituzte. Epaiketa erdian liskarren birkalifikazioa: sei ur...  2008/01/10 - 13:25:34

Habanerak

Nire gogo eta indar eman behar dizut dena gaur ezetza izan dena baietz izan dadin bihar. Eta txaloak. Lasaitu ederra hartu nuen bukatu nuenean. Duela hainbat urtetik buruan nerabilen eta azken astean guztiz bereganatu ninduen asmo bat erditu berri nuen. Erditze gehienak bezala, gogorra baina ederra. Gogorra, kontzentrazio maila handia eskatzen duen moldea delako, eta jendearen erreakzioaren beldur nintzelako. Ederra, jendeak nire beldurra uxatu zuelako, eta eragina izan zuelako. Indiferentzia da gure etsai handienetako bat, eta kartzelako lanean osatu nuen hamasei puntuko habanerak inor gutxi utzi duen indiferente; gehienen eskemak puskatu zituen. Entzuleek elkarri begiratzen zioten, “ze kristotan dabil hau?” elkarri galdetuz. Epaileek lapitza estutu eta kaskoak jantzi zit...  2008/01/10 - 13:25:34

Patxaran bila

Urte batzuetan Lana eskualdeko mendietara joan izan naiz patxarana egiteko basaranen bila. Konparaziorik ez dago etxean egindako patxaranaren eta tabernan ur-gorri zapare bakoaren artean. Lan nekeza da patxarana etxean egitea, pazientzia handikoa (Markel, zuretzat hau, pazientzia behingoz, z-rekin idatzi baitut, kar-kar-kar), baina zalantzarik gabe merezi du. Irailaren amaieran edo urri hasieran Zamudion kotxea hartu eta Viloria (bertakoak errusiarrak dira ezizenez) izeneko Nafarroako herrira abiatu, eta koadrilako nafarrarekin asteburu pasa egin izan dugu. Oinarrizko kanpamendua koadrilako nafarraren familiak bertan duen etxea izaten da. Gaoizean mendira abiatu eta eskuak amaigabeko ziztadez beteta, merezitako baso okaranak lortzen genituen. Kexa batean sartu, usteldutakoak alboratu e...  2008/01/10 - 13:25:33

La Merced bedeinkatua!

Kristauen mundu honetan, egun eta egoera gehienek Santua izatea ohitura da; kultura nahi eta nahi ez. Aitzitik, espetxean gaituztenoi santu bedeinkatu bat oparitu digute espainiarrek. Agintarien kontzientziei jendartearen parte garela gogorarazteko. bai ba, La Merced, Bartzelonako ordezkari sinbolikoa eta Grazia auzo konbatiboaren jaia izateaz gain, presoaren eguna ere bada, edo presondegien eguna? Auskalo! Normalki, irailaren 24a, egun berezia izateko ardura hartzen dute, eta ederki baliatzen dira horretaz. Mediatikoki emendioa ateratzen saiatzen dira. Valle de Araneko bortxatxailearen kaleratzearen harira sortutako alarma sozialari erantzunez, kartzela erakundeetako arduradunak Leongo kartzelara joan dira "errespetu moduluak" deitutakoen esperientzia pilotoaren promozioa egitera. eta ...  2007/12/23 - 20:08:18

II. Bizkaiko Behatokia Rallye-a

EAEko eta Nafar Federazioen arteko Rallye Txapelketari bukaera emateko, Durangalde Racing Elkarte sortu berriak II. Bizkaiko Begiratokia Rallye-a antolatu zuen; pasa den asteburu honetan (larunbatak 10) ospatu zen proba, berrikuntza txikiak sartzen zituen formatu batekin. Goizean bi erlojupeko egingo ziren eta arratsalde partean beste bi, horietako bakoitzari bi igaroaldi emanez; hortaz gain, Durangoko Astola industrialdean ikuskizun-erlojupeko bat asmatu zuten bertatik pasatzea derrigorrezko izanik talde guztientzat, baina nahiz eta hasieratik asmoa ikuskizunaren hobebeharrez denborarik ez kontrolatzea izan, azkenean beste guztiak bezala kronometratua izan zen baimenekin arazo batzuk zirela eta. Aipatu behar da jarraian zihoazen erlojupekoen artean, hau da, begizta edo bukle bakoitzean, o...  2007/12/11 - 07:53:22

XI. Udazkeneko Jaizkibelgo igoera

Atzeraturik zegoen Larrañetako igoera azkenean bertan behera gelditu zen, zaletuon eta kirol honen kaltetan, Jaizkibeli ohikoa duen EAE eta Nafarroako mendi igoera txapelketen azken zitaren postua itzuliaz. Igoera gipuzkoarrak, Larrañetakoaren zori bera pairatzeko arriskua du, 2008ko txapelketatik desagertzeko aukera baitago Lagun-Artea eskuderia antolatzaileak adierazi duenez. Oarsoaldeako egungo automobilismo proba bakarra eta Europa mailan ospea duen lasterketa galduko genuke honela. Zihurra da ahaleginak egingo direla aurrera atera dadin, ikusiko da emaitza urtebeteren buruan. Aurtengora itzuliz, azaroaren 3 eta 4ean gauzatu zen, larunbatean Irungo Txingudi merkatal zent...  2007/12/05 - 01:46:22

Tigrea

Barruan nagoenetik Matrakan idazten jarraitzeko arrazoi eta helburu nagusia hainbeste euskaldunek (gehiegik) bizi izan duten, egun bizi duten eta oraingoz zoritzarrez bizi beharko duten espetxe mundua ezagutaraztea da. Hormaren barruko aldean gaudenok edo egon direnak, zein egoera hau ebizitzera behartuta dauden senide eta lagunak asko gara, eta zorigazitoko komuniateta bat osatzen dugu guztiok. Herri honen bizitzan presente dagoena nahi eta nahi ez. Ataltxo hau, komunitate honetan sortzen diren egoeren berri emateko sortuta dgo. Azken finean, komunitate guztiek bezala, bere hizkuntza propioa duelako, barruan erabat hedatuta, eta nahi barik ere, bere baitan harrapatzen zaituen hiztegi baten erabiltzaile bihurtzen zara. Beraz, zenbait hitz eta esamolderen definizio pertsonala burutzeko ...  2007/11/24 - 15:36:30