Ixteko ordua

Patti Smith, oinarriei leial

 2008/01/24 - 00:34:09

politikarien zaletasunak

 2008/01/24 - 00:34:08

Arkadiako sua

Talde berri batekin hunkitzeko gaitasuna galduta nuela pentsatuta entzun nuen lehenengo aldiz The Arcade Fire Kanadako 'Funeral' lehenengo diskoa. Orain 'The Neon Bible' kaleratu du, eta berriro lortu du. 2007ko lehen hiruhileko nire diskoa da 'The Neon Bible'. Orain ohartu naiz bitxia dela hauen heriotzarekiko lotura. Aurreko lana 'Funeral'deitzen zen, eta bigarren honi John Kennedy Toolen -A confederancy of dunces / La conjura de los necios-en egilea- eleberri labur baten izenburu bera jarri diote. Kennedy Toolek bere buruaz beste egin zuen inork kasu egiten ez ziola ohartuta. Arcade Fire taldekoak halere lasai egon daitezke. Datuen arabera, arrakasta lortzeko bidean doaz  2008/01/24 - 00:34:05

Nire memekeriak

Onintza Enbeitak luzatutako meme edo enbidoari erantzun eta hona hemen bost aitormen. Batzuk musikari lotutakoak. Besteren bat ez. 1. Errege Egunean orduan artean Olentzero ez zegoen modan gure etxean zortzi-bederatzi urterekin eskatzen nituen kasetak ez dira, prezixo, kalitatezko musikaren eredu. Nire gustukoenak urteko kantu arrakastatsuenak biltzen zituztenak ziren. Hits 79 eta halakoak. Eta haietan beti azaltzen ziren Village People, Abba, Boney M, Bee Gees ( Saturday Night Fever -ekoak) baina baita El Puma, Jose Velez eta Leif Garret ere. Nire lagun batek beti gogorarazten dit Bee Gees maite nituela. Are gehiago. Bee Geesek Beatlesen bertsioekin grabatutako kaset bat nuen. Eta izugarria omen zen. Hiru urte geroago, nola ez, gorrotatu egiten nituen. 2.Nerabezaroan zinema kontsumitzaile konpultsiboa bihurtu nintzen. Pelikula bat gustatu eta 15-20 aldiz ikustera iritsi nintzen. Horretarako institutuko atezainaren semearen laguna izatea baliatu nuen. T laguna institutu ondoko etxean bizi zen eta larunbat arratsalde gehienetan eskolara itzultzen nintzen. Zerbeza pare batekin bideo aretora sartu, hango altxorren artean pelikula bat edo bi aukeratu eta han igarotzen genuen arratsaldea kalera irten bitartean. Nerabe ginen eta maite edo gorrotatu egiten genuen. Eta guk film batzuk asko maite genituenez, behin eta berriro ikusten genituen: Adibidez, Pink Floyd / Alan Parkerren The Wall 15 bat aldiz ikusiko nuen. Eta Jesusukristo Superstar (!!!!!) beste horrenbestetan. Azken hori hippyz beteta zegoenez izugarri progrea zela pentsatuko nuen. Orain lotsa apur bat ere ematen dit nola kantu ia gehienen letrak ere bagenekizkien gogoratzea! Hori bai, areto hartan ikusi nuen lehenengo aldiz Blade Runner , hori ere gerora sarritan ikusiko nuena. 3. Institutu garaian kontzientzia politikoa azaleratu zitzaidan. Abertzale sentitzen nintzen baina hori baino askoz gehiago ezkertiar, internazionalista eta antimilitarista. Eta urte haietan zuzendaritza jator eta irakasle aurrerakoiak izan genituenez errenkan antolatu ziren Aste antimilitarista, Aste feminista edota Nikaraguaren aldeko astea. Eta nik han egon nahi. Behin Aste antimilitarista antolatzeko bilera deia ikusi eta lagun batekin hurbildu nintzen. Gela txiki batera sartu eta bertan bildutakoak ikustean, harrituta eseri ginen. Gela hartan zeuden ia guztiak (12 bat) Jarrai ingurukoak ziren. Eta garai hartan Jarraik ez zuen antimilitarismoa nik bezala ulertzen . Soldaduska honi ez eta La mili con los milis bezalako leloekin jarraitzen zuten. Baina han eseri ginen laguna eta biok. Eta bozeramaile zena institutuan Ikasle Abertzaleak-en talde bat sortzeaz hasi zen. Ordu eta erdiko bilera hartan ikasle mugimenduaz, Sindicato de Estudiantes izenekoaz eta bestelakoaz hitz egin zuten. Laguna eta biok mutu. Handik irten eta deialdia iragartzen zuen kartelaren bila joan ginen. Bilera antimilitarista biharamunean zen. 4. Gertukoek badakite: bazkarietan eta parrandetan Los Panchos eta Jose Luis Peralesen kantuak ateratzen zaizkit barru-barrutik. Batez ere Peralesen Me llamas harribitxia nire errepertorioan tinkatuta dago aspalditik. Denok ditugu perbertsioak. 5. Herriko EGIk Aste Santuan antolatzen zuen kanpalekura joan nintzen behin. Ez dakit opor haiek adoktrinatzeko egiten ziren ala ez, baina gogoan dudan bakarra da nire lehenengo gaupasa han egin nuela. Propio erabaki genuen lagun guztiok 12, 13 urte? ez genuela lo egingo eta hala pasatu genuen gau osoa, nik gogoratzen dudanez inolako laguntzarik gabe. Lagunak joan zirelako joan nintzen ni ere 1981ean aita santua Loiolara nola iristen zen ikustera. Lagun baten aitak lagunduta, mendi ibilaldia egin, autoan lo egin eta leher eginda ailegatu ginen basilikara. Han aspertu besterik ez ginen egin, ta Joan Paulo ezta ikusi ere ez. Eta meme-ari jarraiki, ea zer dioten Txuma Murugarren , Eneko Olasagasti , Urko Aristi, E-gor eta Mikel Iturriak  2008/01/24 - 00:34:04

Denda txikien patua

Berandu bada ere, lerro batzuk eskaini nahi nizkioke duela aste pare bat gertatuko kontu bati. Azaroaren 30ean Donostiako Drum disko dendak ateak itxi zituen. Betirako eta betiko arrazoiagatik. Arduradun eta langile bakarra izan arren, ez zen kapaz hilabete amaierara soldata duin batekin iristeko. Eta jakina, ba azkenean normalena egin du. Niretzat denda berezia zen Drum; gero eta urriagoa den espezie batekoa. Txikia eta espezializatua nolabait. Musika independentea saltzen zuen, batik bat pop musika, baina baita elektronika, reggaea eta bestelako estilotako diskoak ere. Eta niretzat garrantzitsuena, Manuk dendako arduradunak , bazekien zer saltzen zuen. Berak gomendatu dizkit artean ezezagunak egiten zitzaizkidan hainbat artistaren lanak, eta disko bati edo besteari buruz galdetu izan diodanean ere bere iritzia eman izan dit. Argi eta garbi. Eta saltzaile plantak hartu gabe. Denda itxi behar zuela iragarri zidanean etsituta ikusi nuen. Duela 4? urte denda ireki zuenean, pentsatzen zuen musika independentea kontsumitzen zuen jendea egon, bazegoela Donostian. Eta jende horrek gaztea izan behar zuela. Errealitatea oso bestelakoa izan da. "Urte hauetan jende berdina etorri izan da dendara, eta gehienak, 30 urtetik gorakoak. Lau katuk erosten ditugu diskoak" . Oraindik ere gelditzen dira disko saltzaile erromantikoak. Irungo Bloody Mary-ko Juancarrez gogoratzen naiz orain; Donostiako Beltza Recordseko Luisez, Bilboko Power Recordseko arduradunez... Ez daukate meritu gutxi.  2008/01/24 - 00:34:03

Patti Smith, oinarriei leial

 2007/06/01 - 20:20:12

politikarien zaletasunak

 2007/05/25 - 15:41:02

Arkadiako sua

Talde berri batekin hunkitzeko gaitasuna galduta nuela pentsatuta entzun nuen lehenengo aldiz The Arcade Fire Kanadako 'Funeral' lehenengo diskoa. Orain 'The Neon Bible' kaleratu du, eta berriro lortu du. 2007ko lehen hiruhileko nire diskoa da 'The Neon Bible'. Orain ohartu naiz bitxia dela hauen heriotzarekiko lotura. Aurreko lana 'Funeral'deitzen zen, eta bigarren honi John Kennedy Toolen -A confederancy of dunces / La conjura de los necios-en egilea- eleberri labur baten izenburu bera jarri diote. Kennedy Toolek bere buruaz beste egin zuen inork kasu egiten ez ziola ohartuta. Arcade Fire taldekoak halere lasai egon daitezke. Datuen arabera, arrakasta lortzeko bidean doaz  2007/03/16 - 14:16:06

Nire memekeriak

Onintza Enbeitak luzatutako meme edo enbidoari erantzun eta hona hemen bost aitormen. Batzuk musikari lotutakoak. Besteren bat ez. 1. Errege Egunean orduan artean Olentzero ez zegoen modan gure etxean zortzi-bederatzi urterekin eskatzen nituen kasetak ez dira, prezixo, kalitatezko musikaren eredu. Nire gustukoenak urteko kantu arrakastatsuenak biltzen zituztenak ziren. Hits 79 eta halakoak. Eta haietan beti azaltzen ziren Village People, Abba, Boney M, Bee Gees ( Saturday Night Fever -ekoak) baina baita El Puma, Jose Velez eta Leif Garret ere. Nire lagun batek beti gogorarazten dit Bee Gees maite nituela. Are gehiago. Bee Geesek Beatlesen bertsioekin grabatutako kaset bat nuen. Eta izugarria omen zen. Hiru urte geroago, nola ez, gorrotatu egiten nituen. 2.Nerabezaroan zinema kontsumitzaile konpultsiboa bihurtu nintzen. Pelikula bat gustatu eta 15-20 aldiz ikustera iritsi nintzen. Horretarako institutuko atezainaren semearen laguna izatea baliatu nuen. T laguna institutu ondoko etxean bizi zen eta larunbat arratsalde gehienetan eskolara itzultzen nintzen. Zerbeza pare batekin bideo aretora sartu, hango altxorren artean pelikula bat edo bi aukeratu eta han igarotzen genuen arratsaldea kalera irten bitartean. Nerabe ginen eta maite edo gorrotatu egiten genuen. Eta guk film batzuk asko maite genituenez, behin eta berriro ikusten genituen: Adibidez, Pink Floyd / Alan Parkerren The Wall 15 bat aldiz ikusiko nuen. Eta Jesusukristo Superstar (!!!!!) beste horrenbestetan. Azken hori hippyz beteta zegoenez izugarri progrea zela pentsatuko nuen. Orain lotsa apur bat ere ematen dit nola kantu ia gehienen letrak ere bagenekizkien gogoratzea! Hori bai, areto hartan ikusi nuen lehenengo aldiz Blade Runner , hori ere gerora sarritan ikusiko nuena. 3. Institutu garaian kontzientzia politikoa azaleratu zitzaidan. Abertzale sentitzen nintzen baina hori baino askoz gehiago ezkertiar, internazionalista eta antimilitarista. Eta urte haietan zuzendaritza jator eta irakasle aurrerakoiak izan genituenez errenkan antolatu ziren Aste antimilitarista, Aste feminista edota Nikaraguaren aldeko astea. Eta nik han egon nahi. Behin Aste antimilitarista antolatzeko bilera deia ikusi eta lagun batekin hurbildu nintzen. Gela txiki batera sartu eta bertan bildutakoak ikustean, harrituta eseri ginen. Gela hartan zeuden ia guztiak (12 bat) Jarrai ingurukoak ziren. Eta garai hartan Jarraik ez zuen antimilitarismoa nik bezala ulertzen . Soldaduska honi ez eta La mili con los milis bezalako leloekin jarraitzen zuten. Baina han eseri ginen laguna eta biok. Eta bozeramaile zena institutuan Ikasle Abertzaleak-en talde bat sortzeaz hasi zen. Ordu eta erdiko bilera hartan ikasle mugimenduaz, Sindicato de Estudiantes izenekoaz eta bestelakoaz hitz egin zuten. Laguna eta biok mutu. Handik irten eta deialdia iragartzen zuen kartelaren bila joan ginen. Bilera antimilitarista biharamunean zen. 4. Gertukoek badakite: bazkarietan eta parrandetan Los Panchos eta Jose Luis Peralesen kantuak ateratzen zaizkit barru-barrutik. Batez ere Peralesen Me llamas harribitxia nire errepertorioan tinkatuta dago aspalditik. Denok ditugu perbertsioak. 5. Herriko EGIk Aste Santuan antolatzen zuen kanpalekura joan nintzen behin. Ez dakit opor haiek adoktrinatzeko egiten ziren ala ez, baina gogoan dudan bakarra da nire lehenengo gaupasa han egin nuela. Propio erabaki genuen lagun guztiok 12, 13 urte? ez genuela lo egingo eta hala pasatu genuen gau osoa, nik gogoratzen dudanez inolako laguntzarik gabe. Lagunak joan zirelako joan nintzen ni ere 1981ean aita santua Loiolara nola iristen zen ikustera. Lagun baten aitak lagunduta, mendi ibilaldia egin, autoan lo egin eta leher eginda ailegatu ginen basilikara. Han aspertu besterik ez ginen egin, ta Joan Paulo ezta ikusi ere ez. Eta meme-ari jarraiki, ea zer dioten Txuma Murugarren , Eneko Olasagasti , Urko Aristi, E-gor eta Mikel Iturriak  2007/02/24 - 21:58:01

Post-Durango

Azoka bukatu da. Guk ere hustuta amaitu dugu. Eta zer geratzen zaigu orain? Durango osteko astelehen triste honetan, basamortua. Besterik ez.  2007/01/02 - 13:28:05