urruti
Zapiak eta abar
Iparrean hasi eta hegoan jarraitu, Europa zeharkatzen ari den olatu xenofoboa Euskal Herri osoan jazarri zaie emakume musulmanei. Bitxia da eskoletatik gurutzerik kendu gura ez dutenek, abortatzeko eskubidea ukatzen dutenek, zeinen sutsuki defendatzen duten zapiak emakumea zapaltzen duela. Hala ere, zuzen dabil eskuinak darabilen argumentu xenofobo horietako bat: mendetan, azken 2011/10/23 - 18:32:02
Estatu sakona
Zapateroren hil kanpaiak hasi dira jotzen Espainia aldean. Pentsatu gura dut euskal prozesu berriaren zutabeak jarri dituztenek aintzat hartuko zutela Espainian Alderdi Popularra agintean egongo dela ziur aski berandu baino goizago. Raxoik inoiz ez du gaur bezain erraz irabaziko hain meritu gutxirekin. Ez du zertan kalterako izan. Estatua beti kontrolatu duenak gobernua ere kontrolatzea 2011/10/23 - 18:32:02
Amesgaiztoaren amaiera
Bihar euskal kulturako pertsonaia garrantzitsuenek bizitako amesgaiztoa amaituko da. Ezin da bestela izan, Espainia Espainia izanda ere. Gero gerokoak, baina biharkoak ospatzeko eguna behar du, Espainiaren terroreak kale egin duela ozen esan behar dugu, kale eginarazi diogula erakusteko eguna behar du. Gero gerokoak. Euskal kazetaritzako pertsona garrantzitsuenetakoenek aspaldi merezitako 2011/10/23 - 18:32:02
Iran eta euskaldunak
Iragan igandean, Irango erregimenak beren herriaren askapena nahi zuten lau abertzale kurdu exekutatu zituen Teherango espetxean. Farzad Kamangarren kasua nazkagarria da, horrelakoetan alderaketarik egiterik badago. Herri txiki bateko irakasle eta sindikalista zen, eta inork gutxik uste zuen urkatuko zutenik, Iranek gutxitan exekutatzen baititu nazioarteko kanpaina handien protagonista 2011/10/23 - 18:32:02
Zer datorren
«Orain bai» diote erredakzioetan, lehen ere «orain bai» askotan pentsa izan dutela jakitun, «orain benetan ote?» irteten zaiela ohartuta. Espainiako gobernutik hurbilen dagoen prentsak hala zekarren ostiralean, orain arteko tarterik zabalena ematen bide politikoen alde ezker abertzalea egiten ari den ahaleginari. Lehen ere, azken asteotan, erreparatu genizkion independentismoarekiko «deus ez 2011/10/23 - 18:32:02
Erdara atzera
Katalanak aurrera egiteko, gaztelania atzerarazi behar da». Albert Pla i Nualart Avui-ko edizio buruari irakurri berri diogu ARGIAn, beste perla honekin batera: «Biolentzia politikotik baino ezin daitezke defendatu hizkuntzak». Badakit zeinen gogaituta dauden katalan asko beraiek hizkuntza normalizatuta daukatela entzuteaz, zergatik eta, Europako beste edozein hizkuntza gutxitu baino 2011/10/23 - 18:32:02
Afrikara
Mundua Afrikara begira zegoela eta, gu ere hegoaldera so jarri ginen. Ez genuen dantza koloretsurik ez futbolari milioidunik ikusi. Uharte txiki bat baino ez, Ameriketara esklabo bidaltzeko bahitu eta zoriz erdibidean geratu ziren kreolera hiztunak, eta zuri burusoil bat haiekin futbolean, igandean goizean goiz, urteetan oporrik gabe egindako lanean tartea uzten dion une bakarrean. Josu 2011/10/23 - 18:32:02
Gaur zortzi
Nazioa garela eta independentzia behar dugula aldarrikatzera deitu dituzte independentistak. Batzuek agertu dute atxikimendua, besteek kritikatu egin dute beren alderdia aintzat hartu ez dutelako, eta EAJk abertzale mozorroa jantzi, eta ohiko ekitaldi folklorikoa egingo du, Bilbon. Ezkerreko edozein mugimendutan ezinbestekoa dira eztabaida eta kritika. Beti dago arriskua lelo eta ideia 2011/10/23 - 18:32:02
Izpiritua formatzen
Sarritan kontatu dut hemen zer nola aldatzen zaien kurduei aurpegia Euskal Herriari buruz mintzatzean. Bi estatu, hizkuntza gutxitua, legez kanpoko alderdiak, preso politikoak, terroristekin ez da negoziatzen eta gisako leloak... oso ezagun zaien kantaren hitzak dira, eta inork urruneko herri batez era horretan berba egindakoan, sinpatiazko irribarre batek gainditzen ditu bost mila kilometro 2011/10/23 - 18:32:02
'Eppur si muove'
«Country?», esan izan didate irribarre konplizearekin, Basque Country-koa naizela esan izan dudanean. Aspalditik dakigu hitzen eremu semantikoak ez duela zertan aldameneko hizkuntzaren berbera izan. País Vasco/Basque Country/Pays Basque, Euskal Herria adierazteko hainbat era dira. Baina País/Pays-ek, ez dauka ezkutuko esangurarik. Herrialde independentea izan daiteke, baina baita nazio baten 2011/10/23 - 18:32:02
