(titulua)

durangokoazoka.com

This domain has expired. If you owned this domain, contact your domain registration service provider for further assistance. If you need help identifying your provider, visit https://www.tucowsdomains.com/

&&cafEl;&&ds;&&ds;&as;&gc;&&status.faillisted;&&status.needsreview;&&&&requestAccepted;&&&ec;&&fb;>&&&&>&las;&>&&rlsNumber;>&&dsb;<&&cafEl;&&dto.contentType;&&dto.contentType;>&&typeof;

Azokaren ateak zabalik direla ezin ikusi gaurko egunkaritako azaletan

ETA kanpora . Horixe da gaurko egunkari guztiek azalera ekarri duten argazki nagusia. Gaurko egunez, Durangoko Azokaren ateen irekitzea izaten da egunkarietan argazki nagusi. Bestelako gertaerek, ordea, berriz ere agenda aldarazi dute, guztion agenda. Erakundeak ez digula agendarik markatu, baina ezinezkoa da gertaera hain lazgarrien aurrean.  2008/12/06 - 13:35:03

Sarriren ipuinak errumariar, ganar eta kolobiar gaztetxoen ahotsetan

Joseba Sarrionandiak ekarri ditu Azokara "Munduko zazpi herrialdetako ipuinak". Eta, Kofi Darko (Ghana), Alina Ahtamon (Errumania) eta Daniela Martinez (Kolonbia) durangarrek, berriz, ahotsa. Azokan bertan dagoen aurkezpen aretoan aurkeztu dute "Sarri"ren azkena, kulturek euren arteko beharra dutela agerian utziz.  2008/12/06 - 13:35:03

Nor da "gizon ikusezina"

Joan dan astean egin eben Azokako arduradunek kartelaren aurkezpena eta, beti pasatzen dan antzera, zeresana emon dau. "Gizon ikusezina Azokan" leloa ipinita aurkeztu dau Aritz Zabala gasteiztarrak bere proposamena: txapela bat, betaurrekoak eta antiojuak. Kartela aurkeztuta, BERRIAn Anjel Lertxundik bere zutabean kartelaren gaineko hausnarketa egin dau. Gaur barriz, BERRIAk Arkaiz Zabalak besteak beste Anjel Lertxundik esandakoei erantzunez idatzita erantzuna argitaratu dau. Nik biak irakurteko lotura jarten dot hemen. Eta badakizue, hemen Olmako tximini zaharretik gonbitea egiten deutsuedala zuek be gura ezkero, zeuen eritxia emon dagizuen. "Mezua: ikusezina, nor?" - Anjel Lertxundi. Irakurri "Durangoko Azokako kartelaz" - Aritz Zabala. Irakurri  2008/10/10 - 14:01:04

"Zera... liburu baten bila ari naiz, baina ez dakit izenburua eta norena den ere ez... eta argitaletxea ere ez"

Epi , Esther , Alaitz , Izaskun , Mirentxu eta Inaki dira eta bost egun egin dituzte Durangoko Azokaren informaziogunean era guztietako galderak erantzuten, dudak argitzen eta askotan "erdi mirariak" egiten. "Gizon bat etorri zitzaigun ostiralean zera esaten: zera... liburu baten bila ari naiz... ez dakit izenburua... bueno, egilea ere ez dakit nor den... eta, argitaletxea? ez, hori ere ez dakit... Baina, oparitu egiten dutela esan didate... Kanpoaldean dauden eraikinen bistak dituela entzun dut". Egon dira, baina "ohikogoak" diren galderak eta hainbat aldiz, dagoeneko berba berdinak errepikatuz, eman dituzten erantzunak: "Non dago euskal denda?". "Hor kanpoan dagoen tximini handiaren parean dagoen egurrezko zubia zeharkatu, ezkerretara egin, trenbidea pasa eta ezkerretara egin hurrengo kalean eta, Gaztetxearen parean, eskubira eta bertan dago. Jakina liburuengatik ere galdetu du jendeak Euskal Liburu azokan. "La pesca con caña a corcho en la costa Cantábrica" liburuarengatik galdetu zieten lehenengo egunean "harrituta geratu ginen. Baina ondotik Los moruecos bildumagatik galdetu ziguten eta... Inoiz horrelakorik eskatuko zigutenik ere!". "Gernikako Josebaren bila gatoz... Hemen erakus-mahaia jarri du eta ez dakigu non den". "Baina nor da Joseba?". "Ba, Joseba, Gernikakoa". Horrelakoak ere galdetu dizkiete. Badira zer nahi duten oso argi dutenak ere, umeak batez ere. Gurasoei agintzen diete atetik sartu orduko norengana joan nahi duten, nor ikustera etorri diren eta zer eskuratu nahi duten. Hori esan digute informazio guneko kideek eta ordu batzuk egin dituzte bai ate aurrean azokaratu direnei harrera egiten. Gaur, pixka bat flojotxoago, baina 8ak arte hortxe izango dira Epi, Esther, Alaitz, Izaskun, Mirentxu eta Iñaki. Seiei eskerrik asko!!!! Zuen azalpenak, askotan mirari txikiak izan dira.  2007/12/09 - 19:10:06

ZORIONAK MAIATZ!

Luzien Etxezarreta , Maiatz elkarteko zuzendariak, Nerea Mujika Gerediagako presidentearen eskutik jaso zuen saria. Esker ona adierazi zien Gerediagatarrei. Ipar Euskal Herrian egiten den literaturgintzarako sustapen eta ezagutzarako sari handia dela aitortu zuen. Ekitaldiariari hasiera Iparraldeko Elaudi Taldeak eman zion, ahots zoragarriak zituzten. Ondoren Le Garazi Philantropik Orkesstrak bere ikuskizun paregabea eskaini zuen, muntaia ikusgarria, benetan. Iparraldeko uzta presente egon zen ekitaldian. Udaneren ahots ezaguna ere presente egon zen. Kristina Mardaras , Gerediaga Elkarteko bazkideak ere parte hartu nahi izan zuen, poema batzuk irakurriz, bata iparraldekoa. Ekitaldiari Godalet dantzak eman zion amaiera, Basurtoko Jai Alai dantza taldearen eskutik. Maiatz Aldizkariak 25 urte bete ditu. Beste horren beste opa dizuet. Berriz ere, ZORIONAK MAIATZ!  2007/12/09 - 13:08:05

Azokako kaleetara ostera egitea lortu dugu

Ordenagailua laga dugu tarte baten, leihotik begiratzeaz gogaituta giñelako eta Azokara jaitsi gara; jende mordoaren gertutasuna sentitu nahi izan dugu, goiko pisura igotzen den beroaren sortzaileak gertuagotik ikusteko. Barrenkaletik hasi dugu osteratxoa; famosilluen bila gindoazen, egia esan behar badugu. Eta, hara! Martxelo ! Lehenengoa bera, Egunkariaren alde berezia banatzen ari zen Berriako zuzendari denak. Kale berean, aurrerago, Ken 7ko mutilak neska mordoa inguruan zutela ikusi dugu. Asteleheneko Goienkariko lagunak ikusi ditugu eta kontatu digutenez, "neskatoak argazkiak atera nahian ikusi ditugu Ken 7koen inguruan; "argazki bat, argazki bat!" aritu omen dira. Hormonak dantzan!!! 13:00ak ziren hortik zehar ibili garenean, eta Zea Mays taldeko Aiora ere bazebilen diskoak saltzen. Han, baina neskato hormona dantzaridunik ez dugu atzeman. Gustuak pertsonalak direlako, baina Mili eta Minik nahiago dugu Zea Maysen erritmoa, Ken 7koen "zera hori baino". Gustuak gustu! Mikel Urdangarin zornotzarrak errepikatu egin du; atzo Azokagune osoa bere azkeneko lanaren postalez josi zuen disko-banatzaileak eta gaur, bere lana saltzen duen erakus-mahiaren inguruan "hormona dantzaridun" batzuk ikusi ditugu. (Behin lagun batek esan zigun moduan, "neskatoen kuleruak bustitzen dituen abeslaria omen Mikel"; tira...). Musikaz ari garela... Beste erakus-mahai baten tartea hartu dugu, bertakoekin hitz batzuk egiteko eta "azokaz" aritu gara. Musikan dauden azken kanta berriak entzuteko lekua omen da Azoka, eta entzun entzuten dira, baina "norenak dira entzuten diren doinuak?". Horretaz ere aritu gara; izan ere, musika jartzeko arduradunak ez ditu jartzen dituen diskoak aurkezten eta ezagutuz gero, tira... Baina ondo legoke bai, kantak aurkeztea, "titulua eta egilea esateko nahikoa litzateke". Arrazoia ez zaie falta ez, erakus-mahaikoei. Eta horretan ari giñela, bidean aurrera egin eta Barrenkaletik Artekalera bira egin dugu eta han justu, Bideografiken lagunak harrapatu ditugu Katuoinak erakus-mahaian; David Maeztuk esan digunez, "egutegiak bihar amaituko zaizkigu!". Tira... Bihar da Azokaren azkeneko eguna, beraz, euro baten, gaizki ere ez! Patxi Usobiaga eta Irati Andra eskalatzaileen argazki banakin osatu dituzte egutegiak. Sasoi baten Euskal Herriko mendiz osatutako egutegi mitikoekin batera, aurten arrakasta izaten ari diren egutegiak dira eskalatzaileenak. Liburu egileak Artekalen barrena egin dugu ate nagusira bitarteko bidea (Goienkale bigarren ihesaldirako utzi dugu). Han harrapatu ditugun "famosilloen" artean "Antonio Alvarez Solis" eta "Roberto Moso" radioeuskadikoak izan dira. A, ta Miliren irakasle ohia ere ikusi dugu MUren erakusmahian!! Arratsaldean bigarren partea!  2007/12/08 - 16:00:24

Zakilixut Azokan. Bueno, Elkartegian

Tximinitik dana zelan dabilen kontroletan nahiko komeria euki dodaz, eta neure txoko honetan ezer idazteko be asti barik. Eskerrak desplazatu bat hartu dodan etxe barrukoak ordenatzeko eta horrek bai behar egin! Bueno Eider ta Txelu be hor dabiz fin-fin biak. Parkatuko deustazue, baina aitatu behar nabezan, esku bat baino gehiago botaten deustien lagunak. Ia kontua da. Zakilixut ekarri dala aurton gonbidatuetako bat lez Azokara. Ez da asko kostatu antza. Ze joan dan 30 urteetan urtero, eta egunero, Azokan izan da. Eta Azokan gertautakoak kontau deuskuz, Eginen, Egunkarian zein Berrian. Bueno, ba, horretako batzuk aukeratu eta 60 bat binetetako erakusketa atondu dabe Gerediagakoek Elkartegiaren atzealdean. Ez naiatzue hasiko erakusketa hori atontzeko izan dabezan arazoak kontatzen, baina jagokonari heltzen bajako tximini honetako kea eskerrak hari behintzat ez!!! Hau dana idatzi dot, bakarrik esateko, erakusketa ikusteak merezi dauala. Eta badagoala zeozer diferentea. Akatsa-edo deitu geinkena? Baleike. Ia topetan dozuen... Era horretan, akaso, arrak harantza eroango zaitue.  2007/12/07 - 09:49:08

Inkomunikazioan teknikari izendatu nau Deustako unibertsitateak

University of Deus unibertsitateak edo Deustako Unibertsitatea (gustuen arabera)"Inkomunikazio Tekniari Maila" lortu dudala-eta, Laster Master inkomunikazio ikastaro azkarraren ziurtagiria eman didate Unibertsitateko Horroris Kausa Antton Olariagak eta Kike Amonarrizek eta "puto bekario" Asisko Urmenetak . Zazpiak Batman taldeko kideak Durangoko Azokan izan dira gaur "Laster Master" ikastaro trinko eta azkarraren azkeneko saioa ematen. Eta, zortekoa neu! Han izan bai naiz! Bota-nika teoriaren arabera, galdera egitea da garrantzitsuena inkomunikazioaren barruan. Olariagak berak azaldu duen moduan, galderak sortzen du inkomunikazioa: sasoi bateko kontuak diren arren, "jango al diau galdetu ei zion Evak Adani, baina Jainkoa begi handia da, ez belarri handia eta galdera ez zuen behar bezala aditu, handik datorkigu inkomunikazioa; izan ere, eingo al diau galdetu zion Evak Adani". Horra bada, inkomunikazioaren lehenengo teoria. Urmeneta bekarioaren iritziz, ordea, inkomunikazioa gure buruaren ezagutza ezak eragiten digu. Izan ere, gutako bakoitza animalia bat da eta onena dugu, bere gomendioz, ordenagailu itzali eta beheko tabernara jaitsi, gure barruko ikuilua askatzera. Amonarrizek begiak zabaldu dizkigu: gure euskal herri honetan gehien praktikatzen dugun kirolak "billeritis" izena du. Horra beste egi handi bat! Eta horri aurre egiteko "bilera-bingoa"ren teoria erakutsi digu. A ze bakea! Aurrerantzean neu ere bilerara noiz deituko zain izango naiz! Hauxe teoria: bilera arduradunari ez beste kide guztiei banatu berbez osatutako taulatxoa eta hizlariak hitz hoiek esan ahala markatzen joan bingoa osatu arte; bikaina da! Inkomunikazio masterrean izan da, baina bestelako teoriarik ere: Erasmuslogia-edo, izeneko teorian oinarritua izan da. Begoña Etxeberria australiar euskaldunak asmaturikoa da. Euskal Herrira etorri zen lehenengo aldi hartan parean topatu zituen bide-seinale eta hormirudietako gazteleratik euskararako itzulpen "okerrez" osatutako mezuek eragindako zoramenean oinarritu du bere teoria. Bakar bat aipatzearren (mezuetan azkenekoa izan dena): ospitalera joan behar izan zuen Begoñak halako baten eta hantxe irakurri zuen "Ertzaintzaren harrera", hau da, "recepción de enfermería". Harrezkeo Begoña pozik bizi da bere zoramenean eta itzultzaileak terapiari esker bizi dira. Gora inkomunikazioa!  2007/12/06 - 21:45:15

Paiatarrak "euskal kultura librearen alde"

Fredi , Xabier eta Itsaso ; ama beraren seme eta alaba: bertso eskolara joateko baimena eskatu zuen lehenengoan eta hirurak bertsolari egin dira gero. Gaur ezagutu dugu istorioa Xabierrek azaldu duen moduan, "Bizkaiko txapela irabazi nuenean familiaren esaltazioa egin nuela leporatu zidan Fredi anaiak. Baliteke, baina azaldu egingo gura dugu gaur zerk eraginda izan zen". Azkenekoa izan da, azkeneko kopla amak eta 11 urte zitueneko Frediren arteko elkarrizketarekin hasi den kopla sorta. Aurretik ordu eta erdiko saioa eskaini dute hirurek, Azokarako prestatu duten Oroimenaren lupa izenburupean. Kopla, pianoa, trabeseko flauta, biolina, panderoa, gitarra, soinua. Guztiak jo dituzten hiru neba-arrebek gaurko saioan. Elkartegia lepo zegoela aritu dira eta hara batutakoen harridurarako Unai Elorriaga , urruneko lehengusua-edo, igo da taula gainera Gaudiri , Azkueri eta Verdiri abestera "hirurak ere oso modu bereziak hil zirelako", Elorriagak azaldu duenez. " Xabier Amuriza ri doinua lapurtu diot kopla hauetarako eta, Xabier, hor ikusten zaitudala, barkaitukoidazu", esan dio bertsolariari. Bertsolariek abeslari sena badute, baina (nire iritziz beti ere) ez dute maiz abeslarien ahotsik izaten. Eta hala ere, aspaldi honetan asko dira koplarien musika taldea sortzera animatzen direnak (azkeneko esperientzia Gu eta Gutarrak izan da, Unai Iturriaga eta Igor Elortza tarteko). Baina gatozen gaurko saiora: Bitxia izan da saioa, luze samarra agian, baina elegantea. Gai askotarikoak abestu dituzte, guztiak ere oroimearen bueltan. Oroimina izan da horietako bat: ahaztu nahi eta oroitzen ditugunetaz aritu dira. Ziur asko bat baino gehiago identifikatuta sentitu da koplekin. Aitak ama jipoitzen duen eta ihes egiteko erabakia hartzen duen Urkoren amaren historia ere abestu dute eta Algorta lagun Joseba atxilotuari gutuna ere irakurri ditu Itxasok; aurretik Fredik herrietako tabernetan hutsik egoten diren aulkiak ekarri ditu gogora eta Maurizia zenari ere omenalditxoa egin diote, Iurretako Tilinok emandako laguntza eskertzez batera. Baina azokaren aurtengo gaia Umorea dela hizpide hartuta, gauza serioen tartean umore koplak abestu dituzte hirurek ere. Aipatzekoa, hango giroa hain beroa izatearen arrazoi izango ote zen, Itxasok abestu dituen "ligeen" ingurukoa. Handik aurrera, beti ere banaka, jantzietako bat gainetik kendu dugunok asko izan gara. "Oroimenaren lupa" saioa Durangon estreinatu dute Paiatarrek, baina susmoa daukat Euskal Herrian barrena eramango dutela neba-arrebek; hortaz, adi eurek aldarrikatzen duten "euskal kultura librearen" hurrengo hitzordura.  2007/12/06 - 15:42:27

Harkaitzean soka barik Irati eta Patxirekin

Durangoko Azokaren bueltan antolatzen diren bestelako ekitaldien artean, gaur goizean Psikoblok, ur sakonetako bakardadea" dokumentala eskaini dute Elkartegian. Sorpresa hartu dut hainbeste gazte ikusita han; baina proiekzioaren amaieran ulertu du: eskaladak gurea duen jarraitzaleak mordoa dira eta Durangaldean zaletasun horrek klub garrantzitsua dauka; gaur behintzat mordoska elkartu dira Patxi Usobiagaren eta Irati Andaren eskalada zaletasunak bultzatuta psikoblocaz gozatzera. Patxi Usobiaga eta Irati Anda euskal eskalatzaileen "heroiak" izan dira Durangoko azokan. Euren zaletasun, ofizio eta "bizi-nahiak" bultzatuta psikobloka egiten aritu zireneko esperientzia erakutsi dute azoka ondoko eraikinean, eskualdeko eta inguruetako eskalatzaile zale amorratu koadrila ikaragarri baten aurrean. Mallorkan izan ziren itsaslabarrak soka barik igotzen. Horixe ei da psicobloka, eta egia aitortu behar badut "apur bat zoro" egon beharra dago, horrelakoetara ausartzeko. Iratik berak erakutsi duten dokumentalean aitortzen zuen "beldurra" sentitu zuela, "itsasoaren handitasuna ikusita, ni neu oso txiki ikusen nintzelako" eta "harkaitzean gora olatuek harkaitzaren kontra jotzen dutenean sortzen duten hotsak entzuteak ere ez du lasaitzen laguntzen". Hala ere, biak baikor: "kirol berria dela oraindik eta jendea oraintxe hasi dela deskubritzen eta oraindik asko dagoela igotzeko" adierazi du Patxik. Ziur naiz Elkartegian egon den koadrila bikainaren artean Euskal Herriko itsaslabarretan, akaso hurrengo udan-edo, psicoblokean arituko direnetako asko egon direla gaur. Aho zabalik egon dira euretako gehienak proiekzioari begira. Jone Guenetxeak aurkeztu du saioa eta bere mutil-lagun David Maeztuk ekoiztutako proiekzioaren ostean aritu dira Irati eta Patxi publikoak, oraindik inpresionaturik, egin dituen galdera apurrak erantzuten. Hitz gutxi egin behar da eskalatzen eta hitz gutxi egin dituzte publikoko zaleek, baina txaloak amaieran ederrak izan dira. "Psicoblok, ur sakontako bakardadea" dokumentalak zale batzuk gehiago ditu gaurtik aurrera (beti ere eskalatzaileei burua ari naiz, jakina!).  2007/12/06 - 12:42:03

Nabigatu euskaraz