:::::: GZ2Zirik ::::::

Gz2zirik, Gasteiz, musika, agenda, bizirik, elkarrizketa

SILVERSPACE-ren LEONARDO TXIKIA

Ekoiztetxe gasteiztarrak animazio lan berria aurkeztu du. Alkimista ero baten eta Leonardo Da Vinci gazte baten arteko istorioa kontatzen da bertan, eta dagoeneko Pixar berberaren laudorioak jaso ditu. Albistea hedabideetan: D.Noticias de Alava /  2006/08/29 - 22:55:06

Agur gasteiztar mitiko bati

Gaur jakin dugu Juan Borikó Lopeo, Juantxo, iragan apirilaren 29an zendu zela, Badalonan. Potato reggae talde historikoaren sortzaile eta ahots izandakoak omenaldi bat jasoko du datorren igandean Gasteizko Alde Zaharrean. Juantxok 80. hamarkadako Gasteiz ( donde hacen la ley ) barru-barrutik ezagutu zuen eta bere abestietan gizarte hark bizi zituen aldaketak eta kontraesanak jaso zituen. Urte oparoak izan [...]  2006/05/04 - 18:48:20

MAIATZA BEROA IRAGARRI DUTE GASTEIZEN

Eguzkiak ez dakigu zer esango duen baina kultur eskaintza aldetik behintzat maiatza gori-gorian dator. Eta guztien artean proposamen bik bereziki berotzen gaituzte. Ez dago batere gaizki. Udaberriak gauza on hauek ditu: fraka motzak, gonak, tirantedun kamisetak eta begiak alaitzen dituzten beste zenbait gauza. Neff eta Arabako Txapelketa horren adibide argia dira. Ahal beste goza [...]  2006/05/01 - 18:10:51

“Lifting konpleto”

Eup, ikusi duzue ezta? Gz2zirik-en itxura goitik behera aldatzea erabaki dugu. Aurreko estiloak blogaren irakurgarritasuna oztopatzen zuela iruditzen zitzaigun eta azpaldi genuen lifting hau egiteko gogoa. Zer iruditzen zaizue? Irabazi ala galdu eginten du blogak estilo berriarekin? Gu pozik geratu gara baina zuen iritzia jakin nahi dugu. Edukietan ere bada aldaketaren bat. Gz2Wiki atala estreinatu dugu. [...]  2006/04/10 - 18:51:10

Hiriko Taupadak ::: Martxoak

Aspaldiko partez eta erritmoa apurka apurka berreskuratzeko asmoz, hona hemen Martxoko Hiriko Taupadak (zerbait ahaztu zaigula? idatzi eta gehitu egingo dugu!): 07, asteartea IKUS-ENTZUNEZKOAK. Oteiza Tiembla, (Felix Maraña-Nuria Ruiz Cabestany), bideologiak zikloaren barruan. MONTEHERMOSOn. 19:30. Sarrera doan - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - [...]  2006/03/08 - 02:48:02

2006an ere Gz2zirik

Zenbat gauza egiteko, zenbat.  2006/01/22 - 17:04:05

SouthPark-en parean

Ibaik Gabonak zoriontzen dizkigu betiko umore onarekin eta kriston flash animazio batekin. Efektu berezietan eta puntako teknologian azken urteetan eman diren urrats guztiak minutu erdian konprimituak; sinestezina baina egia. Ibairen animazioa deskargatzeko sakatu hemen Flash animazioak ikusteko programa deskargatzeko klikatu hemen Eskerrik asko eta zorionak Ibai lan honengatik. Eta besteoi zorionak ere Gz2zirik egiten dugunon partez. Ondo pasa [...]  2005/12/24 - 18:00:03

Heldu dira gabonetako opariak!

Ezin izan dugu itxaron. Ume bihurri baten antzera, Gz2zirik gabonetarako zituen opariak dagoeneko ireki ditugu eta beraiekin jolasten hasi gara. Zuretzako opariak ere badira irakurle, beraz, ea gustuko dituzun eta ea gu bezain beste disfrutatzen duzun beraiekin saltseatzen. Zuetako batzuk jadanik ikusiko zenituzten, aste batzuk daramatelako orri nagusiko eskumako zutabean. Bi tresna berri dira:Gz2zirik del.icio.us [...]  2005/12/12 - 02:12:14

HIRIKO TAUPADAK ::: Abendua

Abenduan elurra, Olentzero, afariekin topo egiteraino luzatzen diren bazkariak eta gehiago (zerbait ahaztu zaigula? idatzi eta gehitu egingo dugu!) 09, ostirala KONTZERTUA. Dj Babylonia Kolektiboa (Roots & Reggae). PARRAL. 00:00 - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - 12, astelehena KONTZERTUA. Sólo Los Sólo + 2 In-Par. AZKENA. [...]  2005/12/07 - 21:06:06

PARRAL: 10 urte edari eta kultura artean

Parral Tabernak 10 urte bete ditu, eta tarte horretan bazkari begetariano ugari, musika asko eta hordigarri gehiago eskaini dizkigu gasteiztarroi. Denbora horretan baina, beste zerbaitek bihurtu du berezi : astero- astero, ia etenik gabe, bere kultura programazioari leial mantendu zaio eta gutako askori antzerki eta zuzeneko musika egarria asetzeko aukera eman digu. Edaria + kultura. [...]  2005/12/01 - 18:38:19

Nabigatu euskaraz