Ostertza

Irudimenak ez dauka mugarik

5 urte egunkaria barik

 2008/02/20 - 16:51:07

Zure blogagaz eraginik al dozu?

Atzo Nahikari k honako memea pasatu eustan eta erantzuten saiatuko naz. Ia zer urtetan dan: Ostera hemen nago. Oraingoan Nahikariri esker. Hasteko, eskerrak emon gura deutsadaz Nahikariri idaztera animatzeagaitik eta, bigarrenik, berak proposatutako galderari erantzuten saiatuko naz. Galderatik hasiko gara: Zure blogagaz eraginik al dozu? Uff....! Blog honetan idazten hasi nintzanean, baita orain ere, ez neban inongo eraginik sortzeko sortu. Baina, egia esanda, izan lei neure pertsonan eraginik euki izana. Zergaitik? Idaztean, Nahikarik adierazten euskun legez, barnea husten dodalako eta horrek nigan eragina euki dau, neure pertsonan, askea izateko behar horretan alegia. Txarto sentitzen nazenean, batez ere, orduan sentitzen dot idazteko beharra, orduan sentitzen dot Ostertzan murgiltzeko behar hori, mundu errealetik ihes egiteko gura, itsasoan barne galtzeko nahia... azkenaldian ere behar hori sentitu dot. Eta orduan galdetuko deustazue: zergaitik ez dozu idatzi? erantzuna hau da: beldurragaitik... urtengo zan horren beldur. Horrek ez dauka zentzu askorik, Ostertza sortu nebanean, esan bezala, adierazpen askatasuna zalako neure helburuetako bat, ezta? Beraz, ostera idazten jarraitu beharko dot. Berandu izango da, agian? Oraingo honetan erantzuna zeure esku dago, irakurle. Hurrengora arte!  2008/01/18 - 08:16:12

Desagertu gura neuke

Batzuetan, batzuetan desagertu gura neuke. Itsasoa hustu ere egin gura neuke, zerua ukitu, haizea koloreztatu, denbora gelditu, sentimenduak menperatu, apurtu diren bihotzak josi, etxea teilatutik eraiki, ... baina ezin dot, horregaitik desagertu gura neuke, horreek guztiak ez dagoz eta neure esku. Eta ezin dot, ez naz gai, ez naz horreek guztiak egiteko gai. Baina, ba al dago horreek guztiak egiteko gaitasuna eukitzerik?  2008/01/18 - 08:16:12

Erronka: niri buruzko bost bitxikeria

"Bere begietatik" idazten dauan saltserak honako erronka hau bota deusta: niri buruzko bost bitxikeria. Ia zer urtetan dan: 1 - Txikitxutan amari esaten neutsan: "ama, futbolaria izan gura dot!". Egun batean, neure urtebetetze egunean hain zuzen ere, neure zaletasuna zala eta, aitak Lezamara eroan ninduan eta nogaz topatu nintzan? Luisfer regaz, bai, Luis Fernández-egaz. Beragaz pixka batean jolasteko aukera izan neban. Orduan pentsatu neban: hemendik Athletic-era! (amets utopiko horietarikoa). 2 - Bikia naz. Espero zenduen? Ez ezta? Beno ba egia da e! Neurelako beste neska jator bat kaletik ikusiz gero, orain badakizue, ez da neure kopia, Ainara izeneko neure ahizpa da ;-) 3 - Baten, Loiuko aireportuan, kamara bategaz grabatzen ari nintzala lagun batek sakatu ninduan eta guardia zibil batzuk grabatu nebazan, eta ez, euretariko bat ez zan Mikel , ez ;-) Eurek, nola ez, nigana etorri eta kamara eskatu eustien. Kontua da kamaran bideoak ere argazki legez agertzen zirala, beraz, hasierako irudia baino ez zan ikusten. Ene! guardia zibilik ez zan agertzen orduan... ;-) azkenean, kamara atzera emon eustien eta pozik joan ginan. Zelako segurtasuna guardia zibilek daukatena... 4 - Futbolzalea naz, bai, Athletic-eko zale amorratua, batzuetan kontrakoa emoten dauan arren... Betidanik gustatu izan jat Julen Guerrero jokalaria. Baten, San Mames -en gengozala, partidu erdia igaro zan eta Julen Guerrerorik ez... orduan zarataka hastea otu jatan: "EZ GAUDE DENOK! JULEN FALTA DA!". Beno, kontua da bost minutura jokalari bat zelairatu ebala entrenatzaileak. Nor ete zan jolakari hura? Ez zagoze oker, ez, Julen zan eta. Hala ere, neuk zarataka jarraitzen neban: "JULEN FALTA DA!". Halako batean, ahizpak honako hau esan eustan: "Jani, ez al zara konturatu oraintxe urten dan jokalari hori Julen dala?"... mundu guztia niri begira... lotsa pasatu nebala gitxi esatea da... 5 - Pasa dan udan begirale titulua lortu neban. Errioxara joan nintzan zenbait lagunakaz. Kontua da zenbait aste emon genduzala bertan eta gogorra egin jakula maite doguzan pertsonak urrun eukitzea.... baina ez gaitezan triste jarri. Jakin gura dozue zein zan neure penak ahazteko "irtenbidea"? Komunera joan eta... leihotik kanpoan egoten ziran lagun batzuekaz berba egitea. Bitxiena zera da: lagun horreek aterpetxearen atzean bizi diran bi txakur zirala. Holako zeozer gura zenduen? Beno ba, hor daukazue. Espero dot zeuen gustukoa izatea. Orain, erronka hau gura dauanari pasatzen deutsat! Ondo izan blogariok eta hurrengora arte!  2008/01/18 - 08:16:11

Biotz-begietan

Pare bat hitz dedikatu gura neuskioz biotz-begietatik ez ezik, barnemuinetatik idazten dauan blogari bati: Blogari honek liluratuta daukaz ene biotz-begiak . Barnemuinetan-ek iradokizunez apaindutako testuak dakarguz beti: atzo, gaur, bihar apika? Halaxe espero dot. Egunero, etxera heldu eta egiten dodan lehenengo gauza bloglines-en sartzea eta artikulu barririk publikatu ete dauan ikustea da. Geratu ete zarie inoiz bloga irakurtzen? eta blogaren beheko aldean datozan esaldi bitxi harek, irakurri al dozuez inoiz? Zoragarriak dira. Egun batean irakurtzen hasi eta danak apuntatzea erabaki neban, horrelako esaldi bakar batek asko dioskulako, asko iradoki daikealako... asko erakusten deuskulako. Ezin dot berbakaz definitu zer dan blog hori, sartzeagaz ulertuko deustazue, murgildu zaiteze orain barnemuinetan -en, pena merezi dau eta. Azkenik, Barnemuinetan blogeko "Orixe" barri honi zorionak eta horrela jarraitzea besterik ez jata falta. Jarraitu idazten!  2008/01/18 - 08:16:11

Leturiaren egunkari ezkutua

< < A, Miren maitea! Eta zein argitsua den gauik beltzena zu ikusi ondoren Hura utzi dudanean, pozik hasi nintzakeen karrasika, maitasuna zein ederra den oihu egiten. Bainan, zertarako? Zer daki egarriaz, egarririk behinere sentitu ez duenak? > > Joxeba  2008/01/18 - 08:16:10

Agur, mundua

 2008/01/18 - 08:16:09

Ostertza bizirik

Ba bai lagunok, ondino Ostertza bizirik dago. Hemen naukazue ostera ere neure kontuakaz. Denboraldi luze batez idatzi barik egon nazen arren, denbora horrek merezi izan dauala uste dot, gaur sorpresa bategaz natortzuelako, gitxi batzuentzako jadanik sorpresa izango ez dan arren. Aurten tesina egitea pentsatu dot eta, beraz, neure buruari hamaika buelta emon deutsadaz uda honetan zehar horren gainean pentsatzen erabaki bat hartu dodan arte. Argi daukadan bakarra tesina egitekotan filologia eta teknologia barriak erlazionatzen dauazan gai bat aukeratuko dodala da, kontuan hartuta bi mundu zoragarri hauetan blogen kontua, esaterako, pil-pilean dagoala. Eta askok galdetuko deustazue: zergaitik egin horrelako tesina bat? Batez ere oso interesgarria iruditzen jatalako eta zeozer desbardina egin gura dodalako. Jendeak uste dau filologia ikasten dauan batek ezinbestez literaturaren edo hizkuntzaren inguruko gairen bat jorratu behar dauala eta neure galdera zera da: zergaitik ez hizkuntza edo literatura eta teknologia barriak batera jorratu? Niri ideia ona iruditzen jata eta horregaitik biak erlazionatzen saiatuko naz. Nondik jaio zan ideia hau? Ba dana hasi zan lagun batzuekaz berba egiten, eurek tesina egingo ebela esan eta niri filologia eta teknologia barriak erlazionatzea bururatu jatan. Gero, egun batzuetara Joxe Aranzabalen doktore tesiaren gaineko artikulu bat irakurri neban eta oso interesgarria iruditu jatan bere ideia. Beraz, artikulu honek neure ideiari sendotasun antzeko bat ere emon eutson. Eta, hemendik, Joxe Aranzabal animatu gura neuke, bere ideia zoragarria izan dalako. Beste barik, gaia erabakita daukadanean abisatuko deutsuet, bitartean, ondo izan eta hurrengo artikulua arte.  2008/01/18 - 08:16:08

Erreala ez dan mundu honetan...

Askotan emoten deusta beste mundu batean bizi nazela, ez nazela mundu erreal batean bizi. Eta harrigarriena da hau sentitzeko arrazoirik badaukadala. Inork ez al du inoiz sentitu "bakarrik" zagozanean nolabaiteko ate batek bere mundura eroaten zaituala? Azken aldian horrelako zeozer sentitzen ari naz. Eta erreala ez dan mundu horretan murgildu ostean, neure Ostertzara jeusi egiten naz eta, orduan, orduan bakarrik, pentsatzen hasten naz... ... zertarako etorri ginen mundu errealera? ba ete dogu benetan helbururik? edo erreala ez dan mundu honetan dago geure lekua? Korapiloa baino ez dot egin, baina pentsatu... apika, neure galderak, zentzuren bat dauka.  2008/01/18 - 08:16:08

Last Night taldea kontzertuan

Duela oso gitxi Last night izeneko taldearen barri izan neban. Taldeko baxu-jolearen eskutik jaso neban barria. 60 eta 70 hamarkadetako musika maitatzen daben lau lagun alkartu ziran eta Joe Cocker , Beatles eta horrelako taldeen bertsioakaz gozatu ondoren, klasiko horreen antzera ingelesez abestuz kanta propioak kanposatzen ari dira gaur egun. Askorentzako rock and roll estiloaren erregea da Elvis Presley . Hona hemen bere "Burning Love" kantaren bertsioa Last Night -en eskutik: Taldeari buruzko informazio gehiagorako hemen sakatu.  2008/01/18 - 08:16:07