Koldotxuren txokoa
Dagoena dago. Eta ez besterik.
Etikaz hitz dezagun
2008ko udaberrian etika modan jarri denez, batez ere herri batzuetako udaletxeetan, horri buruz pixkat, ez gehiegi, idatziko dut. Kasu handirik ez egin, astelehenitis gogor batenpean idazten nabil eta. Politikaren gauzak etikaren mundura eramateak beste guztioi ateak irekitzen dizkigu horretaz hitz egitera, filosofoak izan gabe. Azken finean etika/morala gutako bakoitzak zeozer ona ala txarra den erabakitzera edo esatera eramaten gaitu, gure balore, esperientzia edo identifikatu ezin dezakegun barneko zera baten arabera. Eta hori da, hain zuzen ere, nire ikuspuntutik, akatsik handiena: politika, herrietako politika, subjetibotasunetik egitea. Beti uste izan dut (subjetiboa) konpetentzia batzuk kudeatzerako orduan ahalik eta objetiboena izan behar dela, arazoak behatu, konponbideak proposatu eta onena zein den erabaki modu argi, transparente eta erreproduzigarri batean. Bai, hori da, metodo zientifikoa erabiliz. Tira, onatzen dut, zentsu hertsi batean, demokrata baino, logokrata naiz; baina honetan bihurtu dugu politika, ezta? Norberaren subjetibotasunetik erabakiak hartzera eta, gainera, besteoi inposatzea, azken finean, nirea baino etika hoberik ez dago, nirea baita. Guzti honek beste buelta bat dauka, zein da etikarik onena? Edo, beste era batera esanda, zein de etikotasunaren neurria? Subjetiboa bada, ez dago objetibatzeko modurik. Nola egiten da? Egia da minimoen eta maximoen etikak daudela, hau da, gizarte batean dauden minimoak gizartea eroso egon dadin eta bakoitzaren edo gizarte-talde bakoitzaren helburu sorta. Baina, nola definitzen dugu minimo hori? Edo, hobe esanda, norbait bere burua ikusten du besteen gainetik minimo hori zein den ezartzeko? Ba al dago besteen gainetik dagoen etikarik? Beste buelta bat. Nik deskalifikanteak deitzen ditudanak. Demagun gizarte-talde batek etikoa zer den ala ez definitzen duela eta gizartearen gehiengoa definizio horrekin eroso dagoela, baina talde bateri inposaketa bat iruditzen zaiola. Eta gehiengoak azken talde honeri etika falta leporatzen diola, euren konportamendua ez-etikoatzat joz. Nire duda bikoitza da, gehiengoak gutxiengoari zeozer inposatzea ez da etika falta, hau da, ez al da etika horrentzat deskalifikantea eta, beraz, ez da bestea baino hobea? Eta beste duda, gehiengoaren definizio horren barruan gutxiengo horri etikoak iruditzen ez zaizkion gauzak ezartzen badira, edo giza eskubideen aurkako zeozer ezartzen bada, ez litzateke deskalifikantea izango? Bai, badakit, bakoitzaren konportamendua aztertuko bagenu deskalifikante hautako asko topatuko genituzke, asko pentsatu gabe eta demagogia erabiliz, gure hipermerkatuak janariz goraino beteta daude jendea gosez hiltzen den bitartean. Horrek mendebaldeko moral/etika guztiak deskalifikatuko lituzke. Eta ondo deskalifikatuak gainera. Hamen gauden guztion etika/morala jokoz-kanpo legoke. Hori dauka etikaren mundura gauzak eramatea... dena erlatibizatu daiteke. Hau da, niretzat, punturik garrantzitsuena. Erlatibotasunarena. Azken finean etikaz ari direnean, zeozer erlatiboaz ari baitira, A txarra dela dela diote, baina benetan A B baino txarragoa dela edo A baldintzen arabera txarra dela esan nahi dute. Erlatibotasuna oso arriskutsua da. Nik lerro batzuk gorago erabili dut fartsa logiko bat ezartzeko, mendebalde guztia gaizto bilakatuz. Ez da arriskutsua erabiltzeagatik, baizik eta lortzen diren ondorioak distortsionatuak egon daitezkelako. Bonba atomikoa II mundu gerran erabiltzea "ona" izan zen, Japoniarrak errenditu ziren eta hortik aurrera "onei" "txarrei" irabazteko bidea erreztu zitzaien. "Onak" bonba "txarren" kontra erabiltzea "ona" izan zen? Arraioa, etikaren munduak galdera zailak dakartza. Listo. Hau zen dena. Etikaz hitz egiteak, subjetibotasunaz alegia, eztabaidak gorren arteko monologo batera eraman gaitzake, azken finean, etika, norberak mundua nola ikusten duen, ezin daiteke ez aldatu ez inposatu. Eta, benetan, niri zarama nola kudeatzea, kaleak konpontzea edo elkarteei diru laguntzak ematea erabakitzeko, subjetibotasuna baino, objetibotasuna nahiago dut. Baina, tira, hori, idatzi guzti hau, nire subjetiboatasunetik ateratzen da. 2008/04/14 - 17:31:05
Iruzurkundeak 08 (eta VII)
Iruzurkundeak, M9ko hauteskundeetako begira ultrapertsonala. Bost egun beranduago begirada hauek ixteko ordua heldu zait. Bizkaian kolokan zegoen diputatuak hauteskunde osteko gogoeta eta beste arrazoi batzuk atzeratu dute. Egunotan gogoeta eta anilisi ugari egon dira, interesgarriak batzuk, besteak ez horrenbeste. Deigarriena, agian, EAJren galera, PSEren igoera eta abstentzioaren kopurua da. Hala ere, niretzat, mundu guztia garaile moduan bere burua aurkeztea, pozik agertzea emaitzekin edota horren emaitza onak ez lortzea kanpo faktoreen eraginez izan dela deigarriena suertatu zait. Nire amak txikitatik esaten dit errua beti besteena dela. Badirudi politikariak nire amaren iritzi berberekoak direla. Azken gogoeta aurreko mezuaren eta Xabierrek egin zizkidan iruzkinen haritik dator. Ulertzen ez dudan arrazoiren batengatik, azkenean, iruzur egiten digutenoi eman behar genien baino garrantzia handiagoa ematen diegu, gure iritziak eta grina euren menpe utziz. Askotan, badirudi, gure artean tentsioa handitzen dela geu eta geure arazoak inporta ez zaien pertsonen ondorioz, gure arazoak eztabaida gaia izateaz utziz eta alde honetan edo bestean edo gure arteko moraltasuna/gizatasuna eztabaida sutsua pizten da, arazoak konpondu beharki lituzkeenak eskuak garbitzen dituzten bitartean. Nere partez, eta azkenaldian gertatu zaizkidan gauza batzuk lagunduta, azken gogoeta pertsonal bat, nire buruari buruz, egin nahiko nuke. Eztabaida, iritzi elkartrukea, hitz egitea, oso gustoko badut ere gorputzak denbora batez urruntzea eskatzen dit. Gauza gogor gehiegi irakurri eta entzun ditut azken astean, oraindik liseritu ezin ditudanak. RSS jarioei irakurtzeari ere utzi diot. Nahikoa daukat daukadanarekin zeozer hobetzen, gauzak sortzen edo ahal dudan heinean parte hartzen saiatu ostean guztia traba baldin bada. Nik nire egitasmo pertsonalekin jarraituko dot eta, noizbehinka, nire zilboresteari begiratzeari utziko diot, burua pixkat altzatu, begiratu zer dagoen eta berriro nire zilborestera begiratu. Atsegin handia izan da guzti hau baina, batzutan, gelditzen jakin behar da. Chek zioen galtzen den borroka bakarra utzi egiten dena dela baina, batzutan, aukeratzen jakin behar da. Gure abestiak dioen moduan "arrainak itsasoa behar du eta herriak zu behar zaitu" baina, batzutan, burua eta bihotza beste leku batean dituzu. Ondo segi. Eta eutsi goiari. 2008/03/15 - 13:06:39
Egunkaria libre!
Egunkaria libre! Bost urte itxi zutenetik. Hamendik nire elkartasun guztia auzipetuei, langileei eta senideei. (Eta Edonola.net-etik ere, jarraipen bezia eta guzti!) Egunkaria aurrera! Info gehiago Egunkaria.info Technorati: egunkarialibre 2008/02/20 - 15:53:13
Asteburu gordina: Konponbidea beharrezkoa
Bukaera ... eta hamen nago, domeka batetako zortziak inguruan egun osoan lerro hauek idazteari bueltak ematen, ea gomendagarria den asteburu honetan gertatu direnak ostean zeozer idaztea edo, behintzat, baliagarria den, Wilco-ren Kicking television entzuten. Hasiera Barikua, ez dira 14:00ak. Etxetik gertu aparkalekua, miraria, kotxea asteburu osoan usteko leku aproposa. SER katea entzuten nabil (ez galdetu zergatik, nire kotxeko irratia eta nire arteko burrukan neu naz galtzailea), aparkatzen dot eta kotxetik ateratzekotan nintzen baina 14:00 jotzen dutenez, motorra itzaltzen dot albistegiaren hasiera entzuteko, ea zer berri dagoen. Eta esatariak azken momentuko albiste batekin zabaltzen du: 18/98-ko auzipetuekin zer ikusia zuen polizia operazioa martxan zebilela Entzutegi Nazionalak hala aginduta, gai hauetarako daukaten kazetariak informazioa zabaltzen du. Korapiloa Kotxetik atera, etxera heldu, etxean esan eta zabaldura eta twitter-era berria bidaltzen dut. Lehen minutuak dira, iada bost pertsona atxilotuak ei zeuden. Ezjakintasuna eta zurrumurruak dira nagusi. Arin bidali nuen apenas ezebez jakin barik, informazio kaskarra eta ez osatua. Arratsaldea aurrera doala gauzak argitzen doaz eta atxiloketak tantaka doaz. Futbol partidu makabro baten minutuak bezala. Arratsaldean elkartasun deiak eta atxiloketen salaketak hedatzen dira, blogosferatik ere. Arratsaldeko azken partean 18/98-ko auzipetuak domekarako Bilbon manifa deitzen dute. Han egon behar nuen, beharrezkoa nuen, zeozer egin behar nuen. Larunbatean goizean goiz esnatzen naiz gauza batzuk egiteko. Atxiloketak tantaka jarraitzen dute. Futbol partidu makabroa bere bukaeratik hurbilago dago. Free18/98 mezua bidaltzen dot, zeozer egin behar nuen. Eguerdi aldera beste berri batek ustekabean hartzen gaitu: guardia zibil bat hilda eta beste bat zauritua frantzian, ETAk egin ei du. Berriak aurreko egunekoan baino are korapilotsuagoak, arraroagoak, nahasiagoak eta funtsik gabekoagoak. Huts egiten ez duena, berriro ere, makinaria mediatikoa da gauzak euren jabeen nahietara moldatzeko. Egunean zehar RSS eta twitter bidez hainbat mezu atsekabetu/etsitu irakurtzen ditut. Domeka goiza. Bilbora bidean, lehengo lanzadera hartu metrora joateko. Busean jendea dator, "boluetako merkatu txikira" joango dira. Gehienak ez, metroa geltokiz geltoki betetzen doa eta Indautxun usten da. Areiltzako irteera goraina dago. Nik nahiago Urkixotik atera, nire maniak. Autonomiara heldu eta jendea zegoen. Domeka bat izateko eta 48 ordutan antolatzeko ez zegoen gaizki. Burua txalotu eta manifara sartu. Jendetsua dirudi. Baina aurrera begiratzerakoan burua ez zegon gertu. Eta atzekoa ikusi ahal izan dudanean.... ufa... hori jendetza hori. Uste nuena baino askoz jende gehiago zegoen. Autonomia Zabalburutik Aita Donostiara. Eta jendearen artean jende nagusi asko. Bukakera Guzti honek asko pentsatzeko eman dit. Azken hilabeteetan gertatutakoaz, bai pertsonalki, bai orokorrean. Hainbat gogoeta eta ideak ditut buruan, txokoan botatzeko pentsatzen... eta hamen nago, domeka batetako zortziak inguruan egun osoan lerro hauek idazteari bueltak ematen, ea gomendagarria den asteburu honetan gertatu direnak ostean zeozer idaztea edo, behintzat, baliagarria den, Wilco-ren Kicking television entzuten. Gogoeta Amak beti esan dit jende nagusia kalera ateratzen denean zeozer larria gertatu delako dela. Eta gazteon (edo pertsona nagusiekin alderatuta gazteok garenon) mezu atsekabetu/etsituak karrankariak egiten zaizkit. Gure nagusiak kalera ateratzeko prest daude bizi duten gauza guztien ostean (guda, gudaostea, diktadura, errepresioa,...) eta geu nazkatuta/nekatuta gaudela diogu. Ez dakit kontraesana edo harrigarria iruditzen zaidan. Egia da Euskal Herriko egoera kakastua dagoela eta, askotan, gure iritziei ņabardura asko (gehiegi) jarri behar dizkiegula. Ezin daiteke ezer argi esan norberari arazoak sortu gabe. Kriptikoak eta dentsoak izan behar dugula bai batak zein besteak zein hangokoak gure lepora ez botatzeko. Baina nagusiek argi badute 18/98koa, ilegalizazioak, bidegabekeriak direla... zergatik gure ņabardura eta distantziak? Nire kasuan, behintzat, eta hau nire jarrera ultrapertsona da, ez dot etsituko. Konponbidea behar beharrezkoa da. Eta, jakin badakigu, konponbidea ez dela etorriko ez Estatutik, ezta erakunde armatutik, ezta politikarietatik. Azken bi prozesuek argi utzi digutena hiru eragile horiek ez direla gai egoera konpontzeko. Nire ustetan bide zibil bat, herritar bat beharrezkoa da hau konpontzeko. Herritarrok konponbidea aurkitu behar dugu hiru eragile horiei protagonismoa kenduz. Gure auzoetan, gure elkarteetan, gure artean konplizitateak sortuz, gutxinaka baino tinkoa den aldaketa bat bilatuz. Inoiz baino beharrezkoagoa da gure nekeak eta etsipenez ahaztea konponbidea bilatzeko. Konponbidea gure eskuetan baitago. Edo hori uste dot. Badakit ikuspuntu naif-a dela, baina utzidaizue pixkat bat amesten egun gris hautean. Tagzania: Bilbo 2007/12/02 - 23:31:10
Free18/98
Muntaia polizialik ez!Epaiketa politikorik ez!Eskubide politiko eta zibilen alde!Euskal Herria aurrera!Blog, mezu, iruzkin, sms, taberna, etxean, laguntartean, lanean... Free18/98Bihar denok Bilbora, 12:00tan Aita Donostian, ez dago ez ajerik ez aitxakiarik... gure eskubideak kolakan daude. Technorati: free18/98 2007/12/01 - 22:30:19
Hau al da euren demokrazia?
Batasunako hainbat buruzagi atxilotuak (besteak iada gartzelan zeuden), Zapaterok eta bere estratega-harroputzak erabakita, Garzonek sinatuta eta Poliziak burututa. Herri bat hartu herri baten askatasunagatik burrukatzen duen esparru politikoa zanpatzeko. Hau al da zuen bakea? Technorati: freebatasunadel.icio.us: freebatasuna 2007/10/05 - 18:13:05
Txokoa txukuntzen
Nire narzisismoari jaten emoteko minutu batzuk hartu ditut. Gaurkoan 2007/08 denboraldiari hasiera eman diot, pasaden astean Leon-en kongresu batean egon ostean. Nahiko ziklikoa naiz, denboraldiak tramoka banatuz eta iraila denboraldia prestatu/planifikatzeko erabiltzen dut. Ohiturak. Aste honetan dena lotuta utzi behar dut, lotzen joan behar naiz edo zorrak kitatu behar ditut. Eta euskal komunitate birtualarekin ere lan hau egin behar dut.Lehengo gauza Aitor Zubizarretari eskerrak ematea da, Vienna euskaratzeagatik. Mac erabiltzaileok jario-irakurtzaile bikain hau orain euskaraz erabili dezakegu Aitorri esker. Orain dela egun batzuk bertsio berria instalatu neban eta berabiaratzerakoan zeozer harraroa zegoelaz ohartu nintzen... baina ez nintzen gai zer zen jakiteko, euskaraz zegoela konturatu nintzenerarte (bai, kriston despistea). Eskerrik asko :-D Bigarrengo gauza Arkaitzek ikusgarritasunari buruzko artikuluaren eta artikulu horretaz zabaldun dagoen eztabaidaren harira dator: nire buruari bronka botatzea. Zientziaz idatziko nuela esan nuen eta solik mezu bakarra idatzi dut horren inguruan. Euskaraz edukiak sortzea beharrezkoa da eta blogak lanabes aproposak izan daitezke. Ea serion hartzen dudan nire buruari jarritako proposamen hau.ml-block-placeholder" />Hirugarren (eta azken) gauza dispertsatuta (eta ahaztuta) ditudan bipuntuzero zerbitzuegaz serio jartzea. txokoa, zabaldu, bildu, twitter (txioka), galdetu, tagzania... eta, de paso, horrenbeste ordu eman dizkiodan eta maite dudan webguneari, nire ume kuttunari, (orain Edonola.net izendatua) kasu gehiago egitea.Hori bai, guzti hau beste betebeharrak usten badidate.Izan zoriontsuak.p.d. portzierto, blogari ia ordu bat aurreratua doa? 2007/09/24 - 17:53:16
Espaņola nire udaletxean? Falta zitzaiguna...
Oraintxe entartu naiz, Basauriko Udalak Espaņola jarri nahi dau Udaletxean. El correon berria irakurri dut aitak esan ostean. A ze ostia txarra jarri zaidan gorpuan. Herri honetan ez dugu disgustuak baino; honek tragedian bukatuko du. Banekien PSOE alkatetzara heltzea txarra izango zala, baina hau gehiegizkoa da. Udaletxean Espaņola jarri nahi dutenez, Ikurriņa eta Basauriko bandera jarri behar dute ere, baina, hara, Basaurin ez daukagu banderarik (ezta beharrik ere!), Bizkaiko herri askok bezala. Udaltzainek ezkutu bat daramate eta udaletxeak bere logoa dauka baina herri honek ez dauka banderarik, eta orain bat egin behar! Baina, klaro, beste arazo bat dago: Basauriko Udaletxeak ez dauka lekurik hagarik jartzeko, inoiz ez baida banderarik jarri udaltxean. Beno, ba hauei (PSOE+PP) ez zaie beste gauzarik bururatu: udal brigadak udaletxean hagak jartzeko zuloak egiteko agindu. Herri honetan ez daukagunez beste arazorik espaloi, errepide edo argiekin ze udal brigadak aspertuta dauden eta Udaletxera zuloak egitera bidaliko dituzten. Eta gainera Bizkaian espaņola jartzen bigarrenak izango gara. Ui ui ui... hamen ostia asko egongo dira, gutxi barru Losantosek programa berezia egingo dau hamendik.Eraman dezatela trapu hori hamendik kanpo...a ze ostia txarra 2007/09/07 - 17:26:16
IHES-arako botikak, minbizi botikak ote?
Nature zientzia aldizkarian irakurri dudanez IHES-a tratatzeko erabiltzen den sendagai erabili batek minbizi zelulen hazkuntza geldotzen du. Orain nelfinivir izeneko sendagaia minbizi mota ezberdinak dituzten gaixoetan analizatuko dute. Clinical cancer research aldizkarian argitaratutako ikerketa artikuluan IHES-a tratatzeko erabiltzen diren sei sendagai minbizi zelula mota ezberdinei aplikatu zieten, hiruk esangarriki minbiziaren hazkuntza motelduz, batez ere nelfinivir izenekoak. Dirudienez ez da halako emaitza lortzen den lehen aldia, IHES-an erabiltzen den beste sendagaia batek antzeko emaitzak erakutsi zituen. Hala ere, honek gaixotasunak tratatzeko bide interesgarri bati indarra ematen dio: iada gaixotasun bat tratatzeko onartuta dauden sendagaiak beste gaixotasun batzuei aplikatzea. 2007/09/04 - 17:23:17
Hondartzako txiringitoa (eta IV): txiringitoen gainbehera
Oporretatik bueltatzerakoan uda bukatzen da. Berez Ekaineko bukaeratik Irailaren bukaerara doan urteko sasoia gure oporrak bezain luzeak egiten ditugu. Oporretan nengoela ETBko Gaur Egun/Teleberrian (bi albistegiak berdin berdinak dira eta gauekoa goizekoaren fotokopia dirudi) aurten txiringitoetara jende gutxiago hurbiltzen zelaz kexu ziren saltzaileak, eguraldiari errua botaz. Beno, Abuztuan zear Busturia aldean egon naiz eta txiringitoak soilik birritan bisitatu ditut, zergatik? eguraldi txarragatik? ez, ke ba! bertan nengoen edonola ere! Txiringitoen prezioengatik baizik. Oso oso garestiak dira, baina pasada bat, txankletetan doazen lapurrak. Horrela normal inor ez hurbiltzea!Besteagatik opor gehiago nahi ditut. itzulera aldapan gora horrenbeste bero eta gogo gutxikin. ordenagailuaren aurrean jartzen nazenean, analisiak ein eta idatzi beharrean nabigatzen jartzen naz, noraezean ,edo ziberjostailu berriekin olgetan eta horiei buruz irakurtzen eta nola aprobetxau pentsatzen. portzierto, twitterren istorio guztiak nahiko itxura ona hartzen diot, ea zelan odan.ah! eta denboraldi berrirako txokora zientziari buruzko berriak ekartzen saiatuko naiz, itzulpen/moldapenak eginez edo laburpenak egiten, hedabideetan zientziaren presentzia txikia ei denez, zientzia mundukoa izanik, ekarpen txiki bat egiteko. 2007/08/29 - 17:13:05
