Blogari.net planeta

Blog guztiak batean

Gure amamaren kruxpetak

Arrasti on! Gaur idaztie arrastiz toketan da-ta.Gaurko errezetie gure amamak iten auzen buñueloak dire. Egiye esateko, idazten hastien "buñuelo" zelan esaten dan euskera puru-puruan begituten joan naz hiztegire, eta bertan "kausera" eta "kruxpeta" topa dodaz. Baie zer esatie gurozue? Nire akorduen behintzet, gure amamak buñueluek eiten auzen eta ez "kauserak" edo "kruxpetak".Osagaiak errezak eta gutxi dire:1- Hiruzpalau arrautz.2- Urune, -gari urune, noski-, eta batetaki zenbet.3- Esnie. Nik normalien gaingabetue ibilten dot, hori dalako etxien okiten dotena. Eta zenbet? Oso itaun polite. Dakidanien esango´tsuet.4- Azukerie, baltza zein zuriye. Ez dautsa ardure.5- Legamie6- Eguzkilore olioaBeno, has gaitezan.Lelengo ta behin apurtu arrautzek eta sartu holako ontzi handi baten. Bi litrotik gora hartu leikeana.Ondoren ondo eragin minipimerraz, -turmixe ba´kozue ez dautsa ardure-, eta bardin-bardin itzi.Ondoren bota koilarakada pare bat urune eta eragin ondo nahasteu arte. Bota urun gehiau eta nahasteu. Lortu behar dana zera da: arautze eta urune holako nahaste lodi bet ia ia ezin dana erabili.Orduen bota esnie eta irabiatu. -Hamen etentxu bet in biher dot Hiztegi 2000ri eskertzeko hainbeste aditz zoragarri erakutsi eta irakastearren, bera barik Blogen mundue sano ezberdine izingo litxake. Berari esker loraz betetako jardine-. Irabiatzen amaitzen dozuenien holako ore mehetxu bet lotu biher da.Jarraien urun gehiau bota behar jako eta barriz eragin edo eta irabiatu dan-dana bardin-bardin itzi artino.Hau momentu hau erabakiorra da. Orain pentseu behar dogu nahikoa dekogun edo ore gehiau biher dogun. Eta hola egin nahikoa dekogule eritzi arte. Askotan eingo bagendu hau agian beste arrautz bat erantsi biherko geunke. Helburue ore loditsu bat da bainakoilara batez eroso erabil daitekeana.Segituen bizpahiru zopa koilarakada azukre botako´tsagu eta kafe koilarakada bat edo bi legami.Legamiek berie iten dauen bitartien olioa berotuko dogu irakin arte. Freidorarik erabili ahal izin ezkero hoba da. Saskiaren beheko parten jarri mertxika pote baten goiko tapie, letoizkoa bada, zeren bestela orea jaustien saskiyari lotu iten jako eta gero ez daure gora igoten. Sartanean in ezkeitino orokorrean zapaltsu lotuten direz eta olioa gutxitu ahala gero ta baltzago. Freidoran kolore problemarik ez da iziten eta ganera forma borobil-borobila koiuten deurie. Askoz be politauek.Olioak dirakiala, kuxau zopa koilara bat eta bota orea beran bidez. Utzi lau bat minutu eta atara plater batera. Ganera azukerie bota leikie.Beno, mosuk eta hurrengora arte.  2010/03/12 - 19:36:04

ZORION TARTEA

MARTXOAK 16 MERIEM-EN UTEBETETZEA DA ETA PRENTSA B-KOEN PARTEZ URTEBETETZE ZORIONTSUA DESEO DIZUGU!! ONDO PASA ETA OPARI ASKO BATU MERESI DOZUZ ETA!!!  2010/03/12 - 13:50:02

Bigarren txangoa

Asteburu mendi itxaso  2010/03/12 - 13:50:02

Eskolak euskaldundu

Sarrera gisa, gogoraraziko dugu Derrigorrezko Hezkuntza burutu ondoren, ikasleek euskara eta gaztelera, biak ofizialak hemen, ongi menperatuta irten behar dutela; Gernikako Estatutuak dio hori eta guk gauza bera diogu. Baina helburu hori lortzeko bitartekoak ipintzen ez badira, aitortu beharra daukagu asmoak ustel bihurtzen direla. Izan ere, euskara naufragoa da, ito zorian dagoena, eta gaztelera itsaso barean kruzeroan gozo-gozo dabilena. Honen baieztapena agerian dago, euskal mapa aurrean dela, eman begiratu bat euskal hiztunen kopurua non kokatzen den eta atera ehuneko zenbat diren euskal hiztunak, Hego zein Ipar Euskal Herrian. Eta panorama zabaltzeko, eman begiratu bat egun hauetan eredu bakoitzean eta probintziaka ume kopurua zenbatekoa den, beldurtzekoa (GARA, 2010eko otsailak 1).«Lan eskaintza publikoan 4.261 langiletik %20ri soilik eskatuko diete euskara jakitea lanpostua lortzeko» («Berria», 2008ko azaroak 4). Gaurko Administrazioak hori ere ez, dirudienez. Euskararen balioa «meritua» besterik ez da. Ezerezaren mailan.Euskal Herri elebiduna nahi badugu, elebakarrek eman beharko dute urratsa. Eta hori egia bihur dadin, bitartekoak ipintzea derrigorrezko baldintza da. Ez gaitezen konformatu hau esanda: «Euskara ez da galduko ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik». Oso polita eta borobila da, baina gaur egun besteak du lehentasuna.Ikasketa atsegina, euskararekiko erakargarritasuna, grina eta maitasuna sortuz, bide hori ezinbestekoa baita gero erabilera bermatzeko.Horrela segi dezakegu lan pedagogikoaren arrastoan euskara ikastearen alde onak, txarrik ez baitu!, etengabe azaltzen.Gurasoak abertzaleak ez izan arren, seme-alabak euskaraz ederto mintzatzen direla ikusita harro sentitzen dira. Horrelako kasuak ugari ikusi ditugu.Etorkinen munduan nola edo hala informazioa sartu. Herrian dauden elkarte, txoko eta erakunde guztietara mezu argia eta zuzena eraman. Familia bakoitzera iritsi. Bestetik, A eta B ereduak erabiltzen dituzten ikastetxeetan bide antzu hori laga eta benetakoa har dezaten animatu.Merkataritza etxe eta lantegietan jendea hartzeko euskarari lehentasuna eman. Jokabide hori txalotu eta plazaratu. Gauza bera alderdi politiko, sindikatu eta giza antolakuntza orotan, euskararen presentzia bultzatu eta arduragabekeria salatu...  2010/03/12 - 13:50:02

Mi canción mas bonita eres tu

En las noches que no te tengo te extraño, pero me dan ganas de que el próximo encuentro sea mas intenso si cabe. Recuerdo el olor de tu piel, de tu sexo y hasta el olor de tu risa... Me resultan agradables, me acompañan cuando no estamos juntos y me hacen seguir adelante con mayor son, como si esos recuerdos que me llegan directamente del cerebro al sentido del olfato me diesen vida y compusiesen la canción mas bonita.  2010/03/12 - 13:50:02

Bigarren txangoa

Asteburu honetan egindako  2010/03/12 - 13:50:02

ZORION TARTEA

MARTXOAK 15 IKER GARITAGOITIAREN URTEBETETZEA DA ETA PRENTSA B-KOEN PARTEZ ZORIONAK EMATEN DIZUGU. ONDO PASA ETA OPARI ASKO BATU!!!  2010/03/12 - 13:50:02

IRRATSAIOA( 03-11) HH

 2010/03/12 - 11:53:04

mendia

Asteburu honetarako proposatzen dizuegun mendi ibilaldia  2010/03/12 - 11:53:04

Getxoko toponimia ibilbideak

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak, Getxoko Udalarekin elkarlanean, toponimia ibilbideak euskaraz eskainiko dizkie Getxoko ikastetxeei, berbalagunei, kultura elkarteei, euskaltegiei eta oro har, herritarrei.Getxoko Udalak 2005ean Getxoko leku izenak deituriko materiala aurkeztu eta banatu zuen: Mikel Gorrotxategik eta Sofia Susok egindako liburua, Getxoko mapa-planoa eta CDa (liburua eta mapa agertzen dira eta baita 8 ibilbide, 250 argazki eta baita jolasak ere).Material hori ezagutzera eman nahi da herritarren artean. Horretarako, material didaktikoa prestatu eta 9 toponimia-ibilbide eskainiko zaizkie (2005ean argitaratutako CDko 8ak eta Bizarra Lepoanek sortutako euskararen ibilbidea).Martxoaren erdialdetik apririlera euskaltegiko ikasleek, berbalagunek eta herriko Kultur Elkarteek daukate aukera ibilbideak egiteko, eta maiatza eta ekaina bitartean eskolen txanda izango da. Martxoaren erdialdetik ekainera ere, herritarrei zabalduko zaie eskaintza turismo bulegoaren bitartez. Herritarrentzako eskaintza beheko laukian agertzen da, aukeratu gustukoen duzuena eta izena eman 94 491 08 00 turismo bulegoko telefonoan.Euskaltegiko ikasleek, berbalagunek, herriko Kultur Elkarteek eta ikastetxeek, ibilbideak lotzeko deitu behar dute 688 635 350 (Olaia) telefonora.Ibilbideak ikusteko, hemen sakatu. EGUNA ORDUA IBILBIDEA LUZEERA Martxoak 17,asteazkena 18:00 Santa Ana-Romo-Neguri-Aiboa 3.600 m Martxoak 26, Ostirala 18:00 Bolua-Neguri-Ereaga 3.400 m apirilak 8, osteguna 19:00 XX. mendeko euskararen Ibilbidea: Portu zaharrean hasita 1.000 m Apirilak 13, asteartea 19:00 Bolua-Santa Koloma-Bolua-Aiboa 2.000 m Apirilak 22, osteguna 19:00 Telletxe-Ereaga-Arrigunaga-Aixerrota-Bidezabal 3.000 m Apirilak 26, astelehena 19:00 Bidezabal-San Inazio-Neguri 3.000 m Maiatzak 4, Asteartea 19:00 XX. mendeko euskararen Ibilbidea: Portu zaharrean hasita 1.000 m Maiatzak 12, asteazkena 19:00 Santa Ana-Romo-Neguri-Aiboa 3.600 m Maiatzak 20, osteguna 19:00 Andra Mari-Sakuskune-Diliz-Andra Mari 5.900 m Maiatzak 28, ostirala 19:00 Andra Mari-Diliz-Galea-Andra Mari 5.700 m Maiatzak 31, Astelehena 19:00 Bizkaia Zubia-Zugatzarte-Ereaga-Igeretxe 4.100 m Ekainak 8, asteartea 19:00 Bolua-Neguri-Ereaga 3.400 m Ekainak 16, asteazkena 19:00 Telletxe-Ereaga-Arrigunaga-aixerrota-Bidezabal 3.000 m  2010/03/12 - 11:53:04