Kateitxik arutz

Kateitxik arutz bizitzea jundako baten bloga

Euskaltel webguneak blokeatzen ari da?

Badirudi euskaltel webguneak blokeatzen ari dela. www.herria.org webgunera sartzerakoan konturatu naiz. Helbide honetan hainbat gairi buruzko foroak aurki daitezke, baina, asko telebistako kodifikazio / deskodifikazioari buruzkoak dira. Badirudi Euskalteli ez diola grazi handirik egin gai hauetaz libre hitz egiteak. Helbide hau ez du zerbitzen euskaltelen DNS zerbitzariak, hona dig komandoaren emaitza (euskalteleko konexioa daukat, eta beraien DNS zerbitzariak erabiltzen ditut): ~ pbookg4$ dig www.herria.org ; < < > > DiG 9.3.4 < < > > www.herria.org ;; Got answer: ;; - > > HEADER < < - opcode: QUERY, status: NXDOMAIN, id: 14751 ;; flags: qr rd ra; QUERY: 1, ANSWER: 0, AUTHORITY: 0, ADDITIONAL: 0 ;; QUESTION SECTION: ;; Query time: 19 msec ;; SERVER: 192.168.1.1#53(192.168.1.1) ;; WHEN: Wed May 21 21:58:40 2008 Bertan ikusten da A eremurik ez duela bueltatzen zerbitzari honek, aldiz beste DNS zerbitzari bat erabiliz: ~ pbookg4$ dig @213.195.64.129 www.herria.org ; < < > > DiG 9.3.4 < < > > @213.195.64.129 www.herria.org ; (1 server found) ;; global options: printcmd ;; Got answer: ;; - > > HEADER < < - opcode: QUERY, status: NOERROR, id: 56786 ;; flags: qr rd ra; QUERY: 1, ANSWER: 2, AUTHORITY: 4, ADDITIONAL: 0 ;; QUESTION SECTION: ;www.herria.org. IN A ;; ANSWER SECTION: www.herria.org. 3600 IN CNAME herria.org. herria.org. 3593 IN A 91.121.138.157 ;; AUTHORITY SECTION: herria.org. 86393 IN NS ns1.everydns.net. herria.org. 86393 IN NS ns2.everydns.net. herria.org. 86393 IN NS ns3.everydns.net. herria.org. 86393 IN NS ns4.everydns.net. ;; Query time: 227 msec ;; SERVER: 213.195.64.129#53(213.195.64.129) ;; WHEN: Wed May 21 21:33:25 2008 ;; MSG SIZE rcvd: 146 Ikusten da A helbide bat bueltatzen duela. Ni hasieran zuzenean saiatu naiz nabigatzailearekin www.herria.org-ra sartzen, eta huts egin duenean herria.org helbidearekin saiatu naiz (ohituraren poderioz) eta orain xelebreena, euskaltelen DNS zerbitzariak herria.org eskaerari zuzen erantzuten dio: ~ pbookg4$ dig herria.org ; < < > > DiG 9.3.4 < < > > herria.org ;; global options: printcmd ;; Got answer: ;; - > > HEADER < < - opcode: QUERY, status: NOERROR, id: 59927 ;; flags: qr rd ra; QUERY: 1, ANSWER: 1, AUTHORITY: 0, ADDITIONAL: 0 ;; QUESTION SECTION: ;herria.org. IN A ;; ANSWER SECTION: herria.org. 2576 IN A 91.121.138.157 ;; Query time: 38 msec ;; SERVER: 192.168.1.1#53(192.168.1.1) ;; WHEN: Wed May 21 22:04:04 2008 ;; MSG SIZE rcvd: 44 Ez daukat argi (eta ez dut uste argituko dudanik) euskaltelek blokeatu ote duen edo ez. Blokeatzeko modu xelebrea iruditzen zait, azpidomeinu bat baneatu eta domeinu nagusia ez baneatzea, baina nolabait frogatuko balitz sarrera ukapen hau euskaltelek nahita egindako zerbait dela, delitu baten aurrean geundeke. Egungo legediaren arabera, epaile batek soilik dauka webgune batera sarrera ukatzeko autoritatea. Herria.org-ko gai honi buruzko foroaren sarreran aipatzen da euskaltelek beste helbide batzuk ere blokeatu dituela, baina ez da aipatzen zeintzuk diren. Ea informazio gehiago agertzen den. EGUNERAKETA: Badirudi Euskaltel dela honen atzetik dagoena. Foroaren ostatatze enpresak mezu hau bidali dio foroaren arduradunari.  2008/05/22 - 00:17:02

Bi airoplano

Aurreoko baten atxukalen agertu zan zela Goizeko Izarra antzerki taldekuak kalez kale kantuan ibilli zeuen kanta papera publikatu zeuela. Kanta paper hortan agertzen da "Bi aeroplano" kantia, baņa lau bertso bakarrik agertzen dia. Oain dala milla bat urte ikastolan nitzala, akordatzen nai zela Getaixa eo Orixoko (eo Zumaixa... benetan ez nai akordatzen) ikastolan batekin gure herrixai buruzko lanak trukatu genitxula. Nik orduan amona zanai esan nion kontatzeko kanta honen atzian zauan historixia. Historixiakin batea kanta honen hitzak ere apuntatu nitxun, baņa kopixa bakarra ein noan eta beste ikastola bixaldu noan. Akordatzen naien gauza bakarra da, kantiak beti kantantzen dian bertsuak baņo bertso geixo zitxuala. Baņa eznai akordatzen zeintzuk dian bertsuak. Kanta papera ikusi noanian iruditxu zaten beste bertsuak galtzen ari ziala, eta penia eman zian. Amai komentatu nion eta esan zian bea sei bertsotaz akordatzen zala. Idazteko eskatu nion, eta gaur eman ditx sei bertsuak. Hemen dijuaz: Bi aeroplano pasauta bat itsasora jauzi ekarri, Angelitak ekarri Angelitak ekarri Angelitak pondo emanda utzi (edo Angelitak Kosmen buxian utzi) Ondarrua ta Debatik atera da jendia Pasiatzera, guazen Mutriku aldera guazen Mutriku aldera han dauan aeroplanua ikustera Kostadura juan eta Bibotexek saltatu etzan asko ikaratu barruan zer son aguro zun kontatu Atzeko aldera begira zegon fogonerua atzekua han nun dagon han bultua han nun dagon han bultua haren itxuran da aeroplanua Juana "pipax"enian egin dute afaria aingiria, bete kasuelaria bete kasuelaria Kalamaxek zorrotz ibilli kutxaria Konpaņia kantuan da Zumalabe begira kanpuan, Kalamax txisetxen kanpuan Kalamax txisetxen kanpuan hamaika ardo basun horrek barruan Hori egixa da, hori egixa da, neuk ikusi dudalako. Beste iņok bertso gexo ezautzen baritxu (eo bertso geixo ezautzen doan iņor ezautzen bareu), eo ordena ezpara zuzena, eo dana dalakua... ezkertuko neuke komentatzia, hola behintzat bertsuak ez dia galduko. 2008-07-09: MutrikukoKantak blogian atea deue Bi areoplanon letria. Gitxi gora bera neuk dakaten bertsuak agertzen dia hitzen bat eo besteko aldiakin.  2008/03/20 - 22:37:26

5 urte Egunkaria gabe

Gaur betetzen dira bost urte egunkaria itxi zutela. Bidegabekeria hau salatzeko web ekintza batera deitu du egunkariaren alde elkarteak , eta mezu honen bitartez ekintza horretara atxikitzen naiz. Horregatik ikusi duzue blogera sartzean egunkariaren aldeko bannerra. Banner hau sustaturi esker lortu dut. Sarrera hau feed irakurgailu baten bidez irakurri baduzu, ez duzu bannerra ikusiko, hortaz hemen irudia: ;  2008/02/21 - 05:55:16

Segurtasun kopia

 2008/02/19 - 03:53:27

Ora pro nobis

Urtebete obretan kurba hau zabaldu eta trafiko arazoik ez eoteko eta... Ora pro nobis!  2007/12/05 - 01:30:17

Beste kolpe bat [Free Krusher]

Berriro ere kolpe ederra jaso dugu. Madrilgo Auzitegi Probintzialak berretsi egin du Frikipediaren kontrako epaia. Bere arduraduna den Krusher 600 euro + epaiketaren kostuak ordaintzera behartu du, Frikipedian SGAE eta Pedro Farreri buruzko artikulu satiriko bat dela eta. Ba ala, bat gehiago! Sarrera honek erantzunak itxita dauzka protesta gisa. Animo!  2007/11/10 - 01:03:18

Anonimotasuna amaitu ote?

 2007/09/22 - 17:47:06

IEB 2007 Goizeko saioa (berreskuratuta)

Azkenean animatu gara IEBra etortzen. 250 bat lagun egongo gara hemen Loreren arabera. Momentu honetan Joxe Arantzabal ari da bere hitzaldia ematen. Ibilbide pertsonal bat Web 2.0 eremuan Joxe Arantzabalek argi eta garbi esan du ez duela alde teknikotik ezer esango, bai aldiz Web 2.0 delakoan, berak izan duen bilakaeraz. Bere hitzaldia CodeSyntax aipatuz hasi du. Nola lelengoz Luistxok eta Garik aipatu zioten lehenengo aldiz Sustatu sortzearen ideai. Hortik aurrera, sustaturan posta zerrenda, sustatu, bere gaixotasuna , egunkariaren itxiera erakutsi ditu mugarri bezala. Gaur egun blog bat baino gehiago mantentzen ditu, bere agenda google calendar bidez irakurtzen du... RSS, flickr, odeo hitzak behin baino gehiagotan agertu dira naturaltasun osoz. Ikasleei interneteko baliabideak egoki erabiltzen erakusten asmatu behar ikasleei: edukiak sortu eta banatzea. Elkarlana beharrezkoa da ikasketetan. Ikasketa materialak elkarbatzen dituzten edo ikasketa modu berriak ezagutzen nituenak baino ez: IKTeroak eta Karrejua) Honetarako beharrezkoa da paradigmaz aldatzea, irakurlea editore bihurtzen den einean. Honek sortzen duen arazoa alea bereizten ikastea da. Euskal idazleen munduan Interneti buruzko ikuspegi ezkorra ere aipatu du. Baita ere, bere ustez, zuzen dabiltzan idazleen adibideen blogak ere, ala nola, Anjel Lertxundiren bloga berria.info-n Euskaldunok egin ditugu hurrats batzuk, baina Joxeren ustez, oraindik 'potoloena' etortzeko dago. Bere ustez telefono mugikorrak izango dira hurrengo iraultza. Euskaltzaindiaren 'aldaketa' beharra aipatu du: orotariko euskal hiztegia sarean eta formau libreean, euskalbar egin dutenetik ikasi beharra... Joxeren ondorioa: Web2.0ak Jokoaren arauak aldatu ditu!  2007/05/10 - 23:13:19

Euskara, Interneteko 36. hizkuntza izateko bidea

Aurreko sarrera berreskuratu nahien nebilela hasi da Gari bere hitzadiarekin. IEBn antolatu duten bactrackean popatxat (backchannel) (oso ideia ona portzierto) aipatu duenez hemen dago bere aurkezpena. Hortaz zati eder bat erdizka atenditu dut. Interneten euskarak daukan tokia aztertu du, eta horretarako ainbat zerbitzutako edukiak eta biztanle euskaldun,katalan eta espainolen kopuruarekin alderatu du, eta euskeraren egoera ez dela horren okerra ondorioztatu du. Wikipediaren kasuan ez dator bat Joxe Arantzabalen pesimismoarekin. Orain momentuan euskararen presentzia haunditzeko ekintza batzuk proposatzen ari da. Honen helburua estatistiketan euskararen presentzia handitzea litzateke. Erakundeei atentzioa deitu nahi izan die, askotan erakunde hauek nabegatzaile propioak izaten dituzte, hauetatik beste askotan ezinezkoa da nabegatzailearen hizkuntza hobespenak eskatzea, hortaz erakunde hauek defektuzko hizkuntza bezala euskara jarriko balukete, askoz ordenagailu gehiago egongo lirateke sarean euskara 'nahiago' dutenak.  2007/05/10 - 23:13:19

IEB 2007 Goizeko saioa

Artikulu honen edukia galdu egin dut. Ez dakit oso ondo zer gertatu den, baina kontua da galdu dela. technoratin gelditu da zerbait, baina gutxi. Hortaz Joxeren ondoriorekin geldituko naiz: Web 2.0k jokoaren arauak aldatu ditu (Aitzolen postulatua: denaren kopia behar dugu orain!!) Editatu: Erral -i eta Teketen ek aurkeztutako jario biltzaileei ezker berreskuratu dut sarrera. Eskerrik asko  2007/05/10 - 23:13:18