Maalako parkean

Deba ibaiaren ertzean

SGAE, usoak eta abar

 2006/08/10 - 09:58:03

Software askea euskal administrazioan

 2006/08/04 - 03:15:16

Euskaltelen Udako Oferta Berezia Interneten

 2006/07/02 - 22:24:06

Azoka berria Sigmako komedorean

 2006/07/02 - 02:18:04

WPA enkriptazioa Ubuntu 6.06 LTS-en

Aurreko Ubuntu bertsioarekin (Ubuntu 5.10 Breezy Badger) WPA erabiltzea enkriptazio sistema bezala WIFI batera konektatzeko nahiko zaila zen (Tolon-ek zehazten zuen bezala hemen ). Orain bertsio berriarekin errazagoa da eta ez dago eskuz konfiguratu beharrik (X-ak erabiliz egiten da Network-manager erabiliz). Ala ere, zuen sistema eguneratzen baduzue aurreko konfigurazio fitxategiak izenez aldatzen ditu eta pixka bat galduta aurkitzen zara hasieran. Norbaitek arazo hau badu hona hemen lagundu dezakeen gida erraz bat WPA enkriptazioa erabiltzen duen WIFI batera konektatzeko. PAUSOAK: 1 - wpa_supplicant eta network-manager-gnome instalatuta eduki behar dira. Badaezpada apt-get install erabiliz baieztatzen dugu eta ez badauzkagu berinstalatu egingo ditu. 1 - /etc/network/interfaces fitxategia aldatu “lo”-ri buruz diren lerroak bakarrik utziz. Beste guztiak komentatu egiten ditugu # jarriz. 2 - Fitxategi berri bat sortzen dugu /etc/default/wpasupplicant eta lerro bakarra gehitzen diogu hau idatzia: "ENABLED=0" (komatxo bikoitzak kenduta noski) 3 - Puntu honetara helduta ordenagailua berrabiarazi behar dugu. 4 - Goikaldeko barran azaltzen den “Network Manager” ikonoan klik egin, sartu nahi dugu wifi sarea aukeratu eta berak eskatzen dituen datuak sartzen ditugu (wpa pasahitza, konexio mota, administratzaile pasahitza....) 5 - Keyring-erako (Pasahitz guztiak gordetzen dituen biltegia da) pasahitza aukeratu (berak eskatuko dizu). 6 - ZORIONAK!!! Orain sartu zaitezke zure WIFIra WPA enkriptazioa erabiliz.  2006/06/08 - 07:57:05

Ubuntu 6.06 LTS atera da!!

 2006/06/04 - 23:49:25

Internet segurua nahi duzu? Erabili Firefox

 2006/05/09 - 05:52:06

Dohainik diren aukerak Winzip-en ordez

 2006/05/07 - 23:48:43

RSS-atu dezagun blogosfera!!!

 2006/05/02 - 03:33:15

Barka iezadazue mesedez!!

Internet-en eguneroko albistea da azaltzen ari diren zerbitzu berri eta xelebreak. Hauen artean benetan ideia kuriosua behintzat (ez dut beste hitzik topatzen definitzeko...) iruditzen zait israel-dar batzuk sortu duten i4giveu zerbitzua (I forgive you irakurtzen da, hau da “nik barkatzen zaitut” ) bakoitzak bere aitormenak egiteko eta jendearen barkamena eskatuz. Erabiltzaileek erabakitzen dute pekatuaren inportantzia eta horren arabera barkatu edo ez erabakitzen da. Hor ikusten da jendeak duen beharra pekatuak edo inori kontatzen ez dizkion gauzak kontatzeko. Zer izango da... zerbitzu sozial berri bat? Psikologo-en kontsultak jendez uztuko dira?. Badirudi irudimenak ez duela bukaerarik. Nor izango da hurrengo zerbitzu mota berria? Ezagutzen baduzu zerbitzu xelebreren bat kontaiguzu, batek daki agian sekulako ideia izan daiteke!!!.  2006/04/24 - 05:13:02