Mundua konpondu guran...

Edozein lekutan

Euskaldunon arazoa beste bat da

Rubalcaba edo Chacón. Chacón edo Rubalcaba. Nor izango ete da irabazlea? Rubalcaba klasikoak aparato zaharraren babesa daukala emoten dau. Chaconek babes zabala lortu ei dau Catalunyatik kanpo. Sarri esan izan da sozialisten kongresuetan ondo jakiten dala zelan sartuten dan, baina nekez asmatu leitekeala zelan atara. Dana dago airean, dana kolokan, gizon zaharra ala andra gaztea. Barne [...]  2012/02/03 - 20:02:02

Athletic: amesak jarraitu daiala

Inor gitxik iminiten dau zalantzatan Athleticek agertuten dauen jokoa. Hasikeran zalantza piloa izan zan Bielsaren inguruan. Horreek zalantzok ezerezean geratu dira. Joku duina agertu baino polito jokatuten dabe zurigorriek. Eta emoitzak be etorriko dirala espero da. Kopan gauza politak egin leitekezala uste dabe zaleek. Ez daukat ahaztuta orain hilebete batzuk Caparros faltan botaten ebela persona askok. [...]  2012/01/27 - 21:51:05

Olentzerok bialdutako maila

Atzo arrastian posta elektroniko hau etorri jatan: Iñaki laguna: Ondo baino hobeto pasau neban Zamudion egin neban bisitaldian. Mari Domingi be gustura ibili zan zure herrian. Jatorrak dira oso zure herriko umeak. Konturatu nintzan batzuk galdera bihurriak egiten ibili zirala behin eta barriro, baina eskerrak zaharra nazala eta badakidala zer erantzun leitekean eta zer ez. Zuk uste [...]  2011/12/26 - 17:39:52

Egia ala gezurra?

Daborduko debakauta dago inkestak kaleratutea. Honek ez dau esan gura inkestak egiten jarraituten ez dabenik. Nire lagun batek esaten daust azken egunotako inkestatan joerea aldatu egin dala. Ez ei dago horreen bermauta PPren nagusitasuna. Pertsona berak esaten daust Amaiurren zenbakiak Bildurenak baino apalagoak izango dirala. Egia izango ete da? Erantzuna Domeka gaubean.  2011/11/17 - 14:14:08

Kanpaina ez da ondino amaitu

Orain gutxi idazten neban interes bako debatea egin izan ebela Rubalcabak eta Raxoik. Ez da harritzekoa Estadu mailan ezer gutxi dagoala jokoan kontutan hartuta. Gaur egun dagoan zalantza bakarra popularren garaipenaren neurria da. Publiketan dirazan inkestatan ez dot larregi sinisten. Komunikabide edo instituzinoen bidetik publiko egiten diranak eretxi publikoan eragiteko kaleratuten dira sarri. Normalean, ezkutuko asmoa [...]  2011/11/16 - 20:29:02

Interes bako debatea

Ez dot gura izan Hauteskunde Orokorretan klasiko bihurtu dan debatea ikusi. Bertan agertzen dan irudia faltsua dala uste dot. Sarri idatzi izan dot hauteskundeetan ez dala Presidente-Lehendakari-Alkaterik aukeratuten, parlamentuan baino. Parlamentuetan indar politikoak dagoz ordezkauta eta esperientziak esaten deusku ez dala beti talderik handiena benetan agintzen dauena. Gobernuek talde txikien laguntzinoa behar dabenean txiki horreen ideiak [...]  2011/11/08 - 04:09:02

ETAk gerra galdu dau

Patxi Lopez lehendakariaren modura, ni neu be kanpoan harrapau ninduan ETAren komunikaduak. Pentsetan neban Pake Konferentziaren ondorioetako bat halango komunikadu bat izango zala baina, benetan, ez neban uste horren goiz etorriko zanik. Halanda be, hoba Eguen honetan gaur baino. Urteetako atzerapeneagaz etorri da komunikadua. Nire lehenengo erreakzinoa Xabier txikia besotan hartu eta muxu parea emotea izan [...]  2011/10/24 - 02:17:03

Indartu bai, baina ez betiko

Apuntetako modukoa izan zan ETAko presoen komunikadua. Gernikako adierazpeneagaz bat egiten dabe presoek. Beraz, ulertu egiten da ETAren burruka armatua amaitzera doala. Beste kontu bat da zelan akabauko dan indarkeriaren aroa. Falta dan azken pausua ETAk emon beharko dau erakunde lez, baina ez litzake harritzekoa komunikadua hemendik eta denpora gitxira izatea. Jakina, hor ez dabe esango, [...]  2011/09/28 - 19:08:12

Estilo barria ikastea ez da erraza

Joan dan Domekan San Mamesen egon nintzan Atlhleticen partidua ikusten. Aurtengo denporaldian lehenengo biderrez joan nintzan. Hamaikakoa ikusi eta berehala zera etorri jatan burura: Baina ze arraio deku zelaian? Marcelo Bielsari zeozergaitik esaten jako El Loco. Halan deituten dautse eta halan aurkezten dau bere burua. Nik baino gehiago jakingo dau futbolaren ganean, seguru. Eskarmentu handiko gizona [...]  2011/09/26 - 13:37:07

Panem et futbolem

Udan gagoz. Ustez, deskantsetako sasoia da, baina burua okupauta izateko arrazoi piloa dago. Uritar askok ikasi dau egunotan zer dan arrisku saria , dirua eskatzeko orduan pagatzaile txarrek pagau beharreko gainprezioa. Estaduko ekonomia egoera larrian dagoala itsuak be ikusten dau.Halanda be, badago argia dana ikusten ez dauen itsua: futbolaren mundua. Gaur bertan irakurri dogu goi mailako [...]  2011/08/08 - 13:11:05

Nabigatu euskaraz