Anbotoko haizorratza

Edozein lekutan

Errumania

Bai, badakit erabat abandonauta daukadala bloga. Azken aste biak Errumanian pasau dodaz eta handik gatx egoan internetera konektetea Hamen argazki batzuk.  2008/09/18 - 13:05:07

Gaixorik

Txirritak bertsoakaz egiten eban lez, senide bati, arrebari, eskatu deutsat nik ahoz esaten deutsadazan berbak berak idatziz emoteko. Gaixorik nago: astearte iluntzean gorputzeko atal guztiak makaltzen hasi jatazan, eztarria itxi eta tenperatura igotzeagaz batera. Medikuaren arabera laringoamigdalitisa daukat, ogean astebete dopatuta pasatu ezkero osatzen dan gaixoa. Lasai, ez nator pena emotera. Gaixo egoteak ezohiko gogoetak [...]  2008/07/07 - 12:03:04

Euskaltelen misterioa

Pentsetan dot jente askori pasauko jakola atzo niri pasautakoa: inoren deiaren esperoan egon, edo inori deitzeko asmoa euki, eta sakelakoak koberturarik ez! Hasieran ez neutson garrantzirik emon, bilera bat euki nebalako Donostian koberturarik ez izateko moduko zulo batean. Orduan informatika ikasten daben danei irakasten deutseen urrezko erregela aplikau neban: amatau eta atzera biztu eta koberturarik [...]  2008/07/05 - 23:46:04

Faduraren harira

Jose Luis Lizundia euskaltzainak artikulu interesgarri bat atara dau Getxoko uriolen ganean. Artikuluan Faduraren esana eta izana aztertzen dauz: Fadura berbari buruzko azalpen zehatzak eta Fadurari berari buruzko jakingarriak eskaintzen ditu. Irakurketa esanguratsua, dudarik barik.  2008/06/27 - 16:02:06

Gaixorik

Txirritak bertsoakaz egiten eban lez, senide bati, arrebari, eskatu deutsat nik ahoz esaten deutsadazan berbak berak idatziz emoteko. Gaixorik nago: astearte iluntzean gorputzeko atal guztiak makaltzen hasi jatazan, eztarria itxi eta tenperatura igotzeagaz batera. Medikuaren arabera laringoamigdalitisa daukat, ogean astebete dopatuta pasatu ezkero osatzen dan gaixoa. Lasai, ez nator pena emotera. Gaixo egoteak ezohiko gogoetak [...]  2008/06/14 - 15:12:02

Igarkizuna

Hartz batek 10 kilometro egin dauz hegorantza, gero 10 kilometro ekialderantza eta azkenik 10 kilometro iparrerantza, hasierako abiapuntura itzuliz. Zein koloretakoa da hartza?  2008/06/09 - 02:40:07

Axun Aierberi

Duela hilabete, batzar baten jiran, bertso bat idazteko eskatu zenidan, eta nahiz ez dakidan beranduegi dan, hiru-lau irten zaizkit elkarren segidan zerura iritsiko zaizkizun desiran. Bi mila eta hiruko iraila izan zen zu irakasle zinen non eta Gasteizen euskara-espainola klasean, hain zuzen, ta irakatsi zenigun guztia itzultzen baina ez hainbeste zu itzuli zaitezen. Betaurrekoak edo kapela buruan, kontu kontari eta umorez munduan, orain aingeruekin, toki seguruan Ze itzuli behar ote [...]  2008/04/16 - 04:17:05

Chascomuseko saioa Argentinako telebistan

Youtuben begira nenbilela Chascomusen egindako saioaren bideo bat topau dot. Bideoan Maialen Lujanbio, Fredi anaia eta hirurok agertzen gara, Chascomuseko antzokian bertso kantari. Bideoa Argentinako telebista-kate lokal batek emon eban. Eta bai, euskeraz kantau gendun, Argentinan, eta txalo jo euskuen. Gozatu! http://www.youtube.com/watch?v=6i8-5APnJyk  2008/04/03 - 21:14:03

Bihar Montevideon

Honezkero Montevideon gagoz, baina bihar kantauko dogu Montevideoko Zitarrosa aretoan. Gaur irratiz irrati ibili gara, bertsoa zer dan azaltzen. Ikaragarria da hemen zenbat euskaldun dagoan, eta euskaldun dinodanean, Euskal Herrikoez eta bertakoez dinot. Atzo bertako neska bat ezagutu gendun, Lucia, euskaraz elegante egiten dauena. Eguerdian dozena bat euskaldun batu ginan kasualidadez bazkaltzeko. Argentinan dinoe euskaldunona [...]  2008/03/28 - 20:40:02

Atzo Chascomusen

Jaialdi edarra izan zan. Bueltan lasaiago idatziko dot guztiaren ganean. Deigarriena Chascomuseko Euskal Etxeko jentea izan zan: gazte kuadrila edarra, jente jatorra, Argentinan ikusi doguzanen artean bizienetakoa. Euretako baten fotologetik hartu dot argazki hau, neureak ordenadorera pasau ezinik! Eskerrik asko!  2008/03/25 - 02:12:09