Etiam

2008ari begira

 2008/02/02 - 15:05:19

Maika Makovski

Iñaki kazetaria da ikasketaz, Diario Vascoko korresponsal aritu zan lehenengo, bankarrotan zegoen inprenta bat hartu eta hura berpiztea lortu zuen, inprenta utzi eta ate blindatuak egiten zituen enpresa batean hasi zen gerente, hura utzi eta Seatle-era jun zan boeing abioiak egiten dituzten enpresa batera. 40 urteen atarian oraindik ez omen du erabaki zer izan nahi duen nagusitan. Bere azken proiektua Yogi eta Booboo bizi diren EEBBetako baso zoragarri haietan turistei hartzetatik ihes egiten erakustea ei da. Trukoa zurekin doana eztiz iguraztea dela kontatu zidan. Nik badakit zer izan nahi dudan nagusitan. Emakume rockeroa izan nahi dot. Maika Macovski bezalako emakume rockeroa. Atzo ikusi genduan Plateruenanian. Emakume indartsua, atraktiba, probokatzailea, goxoa, gitarra primeran jotzen dau, mila registro ahotsean eta gainera, grazia dauka berba egiten dabanian. Eta ez hori bakarrik, takoi altu haien gainean dantza egin eta bueltak ematen dakizki! Kontzertu bikaina entzun genduan. Zutik geundenak eserita zeudenak baina gehiago disfrutatu genduala esango nuke. Eta gogoangarriak berak bakarrik, bandarik gabe, abestu zuen lehen kanta eta bisetan gitarraren punteoak ahotsarekin hain ondo imitatzen zuen beste hura. Hirugarren aldia omen da Plateruenara datorrela eta datorren urtian ere sin falta etorriko dala entzun naban atzo. Ni ere han izango naiz okerrik ez bada. Hala ere, eta amtsak amets, zaila egiten zait nere burua taula gainean ikustea gero eta desafinatuago abestu nahi duen nere ahots honekin, baina beste bizitza batean "me pido"! Kasualidadez enteratu nitzan kontzertu honetaz martitzenian irratian. Ainhoa Agirrek musika efemerideen errepasoa egiten duen programan. Ba al daki inork zein dan kontzertuei buruz berba egiten daban mutil bizkaitar saleroso hori? Bestela ere ez dut eskusa handirik behar izaten, baina bere estusiasmoak animatu ninduen Maika ikustera jutera eta dios! eskertu beharrean nago.  2008/01/12 - 18:44:31

TupperSex

 2008/01/10 - 16:42:32

Sigur Rós

"Glowing sole" da "Glósóli"ren esanahia. Ez nago oso zihur zer esan nahi daban baina neri "gozo" eta "lovely" ematen dit belarrira. Post batzuek ez dute berbarik behar. Jose Luisek egin didan opari bat da hau. Sigur Rós izeneko talde islandiar baten bideoklipa. Laister gira batean grabatu duten pelikula dokumentala estreinatuko da: Heima. Nik behintzat ez dut galduko. Zerbait berezia dute Islandesak. Björk ere islandesa da. Izango da hotza, izango da argia, izango da... Ahal dela jantzi itzazu kaskoak.  2007/12/17 - 17:17:14

Mila gau

Erdi lo Gau ederraren babesean nago; Erdi ero Gau giroaren magalean. Mila gau eta beste bat gehiago gorrotoak uxatuta, Beste hainbeste eta mila gehiago Beldur denak ahaztuta. Berrogei lapurrak Ezagutu eta Antola dezagun Ekintza. Patu txarraren giltzak Ohostuta eraman, Gordelekuan sartu Lurpean. Erdi lo... Mila gau eta... Hobe ez ibiltzea atabalaren martxan, Ikararen auzoan Ez bizi. Ez itxi ateak. Hobe lehioa ireki Gau giroan sartu Lasaiturik. ( Ruper Ordorika (Mila Gau). Zati bat ipintzea pentsatu dot baina aurrera jun ahala pena eman dit mozteak eta hortxe danori.) Gauak badaki sorpresa ederrak ematen. Bart berandu harrapatu ninduen telebista aurrian eta Eitbkultura ikusteko aukera izan naban. Ze errealizazio polita daukan programa horrek! Bi oparikin jun nitzan ohera. Benjamin Biolay eta Iker Ayestaran . Bata musiko frantziarra eta bestea ilustratzaile donostiarra. Um! Zelan gustatzen jata emakume horien borobiltasuna, emakume borobilak batere modan ez gauden garaiotan. Hala ere, eta hor goian pegatu dudan Ruperren abesti horri tiratuz, domekan Ruper ikustera jun nitzan Azkoitiko Mataderora. Dotore atera zan egun berezietarako omen txaketa jantzita eta Javi Ullak oso egoki atondutako argien babesean. Angel Catarainek soinua perfektua itzuli zigun eta Rupertorioa desberdina izan zan. Mimo bereziarekin prestatu zaban Ruperrek kontzertu hau. Azkoitiar bertso-saltzaile batek egindako bertsoak batzuk kantatu zizkigun a capela. Oraingoan ere, zoragarri egon zan. Anari eta bien arteko kantutxo bat baino ez neban faltan bota baina Anarik berak esanda, bera Oñatira dixen hurrenguan egingo debela, ondo prestatu barik ezin dala. Biak ere prefekzionista hutsak dira eta norberan herria ez da inprobisazioetarako tablau aproposena. Ni zain. Baina gehien-gehien sarrera gustatu jatan. Eskuz egindako gauzen xarma berezi hori zakan. Zenbakia banaka numeratutakoa. Gero eta gutxiago ikusten diren horietakoa. Dagoeneko nere mesillako kajoiaren kaosean toki pribilejiatua aurkitu dabana. Ehun eta berrogeitamar sarrera saldu zituzten eta neria, kasualidadia!, 100. izan zan. Sarrera polita, zenbaki polita. Mila gau, eta beste bat gehiago, gaur goiz jutia tokatzen da.  2007/12/17 - 17:17:13

Banku atrakatzaile bat ezagutu dot

Biharko kafe orduan, asteburu luzearen errepasoa egiten hasten geranian eta banku atrakatzaile bat ezagutu dotela esaten dotenian, badakit Aitzolen txisteren bat entzun biakotela, baina nik behintzat sinistu egin nizkion kontatuko guztiak. Ostiral gabian izan zan Azkoitin. 10:30etatik ari ginen “azkena” hori hartzen eta 12ak izango ziren Iñaki juntatu jakunian Atraskuan. Famili bazkarixa euki omen zaban eta arin zakan mingaina. 5-6 aldiz azaldu ei da telebistan eta inungo lotsa barik kontatzen zituan istorioak Iñakik altu altuan, beraz ez dut uste nik hemen bere pasadizuen berri ematea ajolako zaionik. Gaur egun berrogeitapiku urte eukiko ditu baina 18-19 urterekin hasi zan azkoitiar xelebre honen istorioa. Lagun baten kotxearekin istripua euki eta kotxea destrozatu omen zaban. Orduan ez zan orain moduan, dirurik ez, eta bankuak ez zion prestamorik ematen lagunaren kotxea konpontzeko. Lapurrari lapurtzea ez omen da delitua eta Baztartxon, Azkoitiko zineman, “El vaquilla”ren pelikula ikusita erabaki omen zeben bankua atrakatzia. Pelikulan ikusita behintzat, erreza omen zirudien. Osabari ehizako eskopeta kendu, kañoi zati bat moztu “recortada” bat egiteko eta beste pistolak gezurretakoak omen ziran. Tiroak egiteko eskopetagatik izan ez balitz ez zirala kartzelara jungo esan omen zien abokatuak. Ez zeukala odol deliturik esaten zian behin eta berriz, inoiz ez zabala inor tirokatu, tiroak beti gora egiten zituztela. Nik egia esan, ez nekien zer sinisitu eta zer ez baina ondoegi kontatzen zaban asmatua izateko. Lehen lapurretan 3 kilo ohostu ei zituzten. Zelako parranda bota omen zuten hango diruekin garai hartan hain famatua zan Azkoitiko Deam pub-ean. “Hor goian kantzontzillotan dantzan amaitu genduan gabe hartan”. Errealeko jugadorien plantilla ia osua etortzen zan orduan parrandara Deam-era. Esan zidan ze jokalariren laguna egin zan eta gero Martutenera sartu zebenian zelan jun jakon bixitan jokalari hura eta beste mordo bat, baina fubola ez da sekula nere fuertia izan eta ezin naiz izenetaz akordatu. Baina harrapatu egin zuten eta 7 urte egin zituen kartzelan Iñakik. Han ezagutu omen zuen “El vaquilla” eta bere errua zala bera han egotia esan omen zion. Egia esan graziaz kontatzen zituen gauzak Iñakik. Elgoibarko nintzela esan nionionian, estudiatu zutela bertako bankua, baina ihes egiteko irteera zailak zeuzkala eta horregatik ez zebela atrakatu. Eta arrazoia daka Iñakik, plazatik gertuegi, munizipalak parian, aldapa beste aldera... Nahi barik seguruenik baina estrategikoki oso ondo kokatua dao Laborala Elgoibarren. Batzutan merezi dau azkenengo espuela hori luzatzia. Ni behintzat majo entretenitu ninduan Piok.  2007/12/17 - 17:17:13

Duna eta Düne

Egunen batian miseriak kontatzen hasi beharko gera ze bestela badirudi "Alicia en el pais de las maravillas" bat naizela eta ezta urrik ere, baina tira! horiek hurrengo batian. Egun berezia gaurkoa. Gustora bazkaldu dot lagun on batekin aspaldiko partez . Eta atsaldean notizia zoragarri bat iritsi jata telefonora: Duna Garate Osoro jaio da. Jasone Osoro, kazetari, idazle eta nere lagunaren alaba. Neska txiki eder honek bere bizitzako egun zoriontsuena eman omen dio bere amari. Ama, alaba eta Gorka Mendaron bixitatu eta inbidixa sanoz adurra darixola Durangora abiatu gera Plateruenanera . Joseba Irazoki ikusteko berandu iritsi gera baina Herman Düne Uf! Oraingoan ere barruak astindu dizkidate Düne anaiek. Aurrekoan Azkoitiko Mataderixan ikusi nitxuan Julie Doironekin. Berriz ere flipatu egin dot tipo honek ahotsaz aparte gitarrarekin abesteko dakan abilidadiaz, melodia hoiek!. Bateriak timbalataz zelan abusatzen daban entzuten ere izugarri gozatu dot, kanpaitxoetaz, soinu dantzagarrietaz, distortzio perfektuetaz... Uf! Gaurkoa ere zoragarrietan apuntatzekua. Eta orain eskuak fuerte fuerte estutu eta daozen lo-ordu apurrak aprobetxatzera.  2007/12/17 - 17:17:12

Maltzagako sorpresak

Egunian lau aldiz pasatzen naiz Maltzagako rotondatik. 720ºko giroa ematen diot egunero iaz, Asier Sarasua eta biok, Koldo Zuazoren Deba Ibarreño Euskara liburuaren portada hau egiteko erabili genduan eskultura horri. Baina harira, atzo lanera nentorrela azkoitiko lagun bat topatu naban rotondan bertan. Justu portadako argazkia ateratzeko ipini behar zaren lekuan kontzertuetarako kartelak pegatzen dira eta bertan zegoen Pato . Bi kartel zeuzkan eta bana eman zizkidan. Batek, datorren azaroaren 4an Ruperrek Azkoitiko mataderixan joko dabala iragartzen zaban. Kartel horri seguruenik etxean egingo diot toki bat baina bestia hemen pegatukot. Triku Festie 2007 Azpeitin. Ostiralean, urriak 19 19:30 Jaiaren aurkezpena. Perez Arregi plazan. RE_Mapa: Izarraitz Azpeitiko zenbait kokapenetan jasotako soinuen manipulazioa jasotzen du ikusentzuteko proiektua Ondoren: Fernalia (Azpeitia) Urriak 25, osteguna Gora Japon eta Bizarrak Urriaren 26, ostirala Audience eta PT-Bizarro Urriak27, zapatua T taldea, Lisabo eta Dj Ulea Urriak28, Igandea Tender Forever talde ipar amerikarra eta Elorrioko Logela Multimedia Emanaldi guztiak doainik dira Azpeitiko plazan montatuko duten karpan. Lisabo iaz ikusi nituan estreinakoz Durangoko Plateruenanian eta guztiz arrituta utzi ninduten. Ezin daitezke beste inokin konparatu, hain dira desberdinak! Audiencen disko bat dakat baina hau ere oso gutxi entzun dot. Musika nahiko zaila egiten dute. Baina Jatsu nere lankide eruditoak esan dianez, zuzenekoan mordua irabazten debe. Logelak aurkeztu dezaken edozer da interesgarria eta beste taldeak ez ditut ezagutzen. Hala ere, ni behintzat, ia seguru azalduko naiz karpara egunen batean.  2007/12/17 - 17:17:11

Afrodisiakoa, antidepresiboa eta gutxi balitz plazer hutsa ahoan

Hipotekak estu estu zauzkanian baina opariak egiten izugarri disfrutatzen dozun horietako bazera, buruari pare bat buelta ematea da soluzioa. Diru gutxi eta dedikazio apur batekin opari zoragarriak egin daitezke. Aspaldian txokolatezko trufak dira nere opari preferidua. Rezeta Hasier Etxeberria Elgoibartar polifazetikoari hartu nion David de Jorge-rekin batera atera zaban Sukaldean. Mila eta bat errezeta etxean egiteko liburutik. Liburuko Errezeta: OSAGAIAK - 300 g txokolate beltza. kalitate onekoa - 200 g txokolate esneduna - 200 g esnegain likidoa - Kakao hautsa, trufak hartan pasatzeko PRESTAERA Esnegaina irakiten ipini eta hasi orduko sutatik atera. Txokolate beltza eta esneduna sartu eta pausatzen utziko dugu minutu batzuetan, txokolatea urtu arte. Orduan egurrezko kutxara batekin eragingo dugu txokolatezko ore leun eta homogeneoa lortu arte. Ontzi berean utz dezakegu orea hozten hozkailuan, ongi estalita, ordu batzuetan, txokolatea gogor dadin. Horren ostean, trufa zatitxoak egingo ditugu, kafeko koilara baten laguntzaz. Trufa zatiei forma eman eta kakao-hautsean, kakaoa garratza bada hobe, pasako ditugu gero. Pausatzen utzi eta jan. Nere ekarpena Oraintxe hasten da onena. Neri esperimentatzea gustatzen jata. Txokolate masa frigorifikora aurretik lau ontzitan banatu eta zapore desberdinetako trufak egin. Laga txokolate hutsezkoak ontzi baten eta Ronez mozkortutako maspasekin beste batzuk, Grand Marnierrarekin bustiak (neri hauek gustatzen jataz gehien), neskafedunak, almendra pikatuarekin tipo Ferrero Roche, intxaur zati handiekin, kakao hautsarekin rebozatu beharrean txokolatedun muesliarekin rebozatutakoak, ... Gero zapore desberdinak zelofan kolore desberdinekin bereiztu, kaxa polit bat "todoacien" batian eta listo!. Benga truekerako prest nao. Zer eskaintzen didazu dozena bat trufaren truke?  2007/12/17 - 17:17:11

Sevillara noa Twitter eta GPS batekin

Sevillara noa Aste Santuko oporretan. Sevillatik irten eta 10 etapa egingo ditugu Agur, nere ahizpa eta biok, Meridaraino Ruta de la Plata deritzon oinezko bidean. Iazko udan Zamora Santiago egin genduan eta hain izan zan esperientzia polita aurten errepikatzia pentsatu degula. GPS bat eramango dot gero bide osoa Tagzanian sartzeko, kamara digitala eta nere asmoa Twitterrekin posta zerrenda moduko bat osatzea bazan ere berandu ibili naiz eta ez dit lagun-sarea osatzeko astirik eman. Hala ere, hor eskuman leihotxo bat pegatu degu eta teorian hor aterako dira egunero SMS bidez idatziko ditudan kronikatxoak. Tira! Ea zer ateratzen dan.  2007/12/17 - 17:17:10