Baga, biga, bloga!
Jozulinen begitantziñoak
Frankotiradorea eta hiritarrak
2012/01/24 - 22:37:08
Gumersindo Buztangorri is back!
Ez didazue sinestuko, Gumersindo Buztangorri -eta bere buruan lau zorri-, nire anaia bikiak, bloga berpiztu du! Hamaika ikusteko gaude, ia bost urteko isilaldiaren ostean, oraingoan ere ari zaizkio lau zorriok -zorri berpiztuok- kalakan, parrapladan... Hori bai, ohi bezala gai sakonak darabiltzate, pilosopo handien antzera. Egiozue bisita Gumersindori! 2012/01/17 - 23:29:04
Agur esateko astirik ere ez
2012/01/09 - 22:36:07
Etxepare-Variationen (Urte #sesi on!)
2011/12/26 - 19:03:05
Jozulin, també en català
2011/12/09 - 18:31:04
Ze?
Ze herri klase gara poetarik handiena hogeita sei urtez deserrian utzi duena? Ze herri klase gara poetarik handiena etxera ekartzeko potrorik izan ez duena? Ze herri klase gara? Ze herri? Ze? 2011/11/24 - 00:00:02
Eszeptikoak, ateoak... eta beste piztia batzuk
Unai Brea Argiako kazetariaren blogean eztabaida interesgarria dago Escépticos saioaren inguruan. Biziki gomendatzen dizuet artikulua irakurtzea. Bertan utzi dut erantzun moduan hau: Bale, utz dezagun transgenikoena. Hel diezaiogun homeopatiari, hemen ez baitago aitzakiarik, zientzi A ekonomikotik begiratuta behintzat. Botika alopatikoak zein homeopatikoak ekoizten dituztenek, biek ala biek, irabazi astronomikoak baitituzte. Hala ere, desberdintasun nabarmena dago bien artean: homeopatia ez dabil. Hain sinple, hain soil. Eta bai, Escépticos saioarena ez da dogmatismoa, harrokeria da. Eta jarrera harro eta autosufiziente horrek lortzen du, hain zuzen, bilatzen duen efektuaren kontrakoa, sinestuna gotortzea. Arrazoi guztiaz. Eszeptikook bilatu behar genuke sinestunak geureganatzeko bide eraginkorrago bat. House telesailean -uste dut- halako zeozer dio mediku antipatiko honek: "Ez baduzu nahi zure sinesmenez barre egin dezadan, ez ezazu eduki hain sinesmen barregarririk" . Ateraldiak 2011/11/18 - 18:08:08
Galtzontziloen kolorearen garrantziaz
Arrazoi du Leirek han (ez, Leirek ez daki ze koloretako galtzontziloak daramatzadan... bueno, uste dut). Kontua da arrazoi duela: euskaldunok ze diskretuak eta ze gezak izan behar dugun. Egin gaituzten. Bihurtu garen. Baina ez. Ez da ona halako zurruntasuna, halako gris koloreko diskrezio berdintzailea. Berdintzaile bezain birrintzailea. Garai batean -duela nahi baino urte gehiago, artean gazte eta berde ginela eta bla bla bla- ostiraletan, asteburuaren hasiera ospatzeko-edo, kolore biziko galtzerdiak jazten nituen: gorriak, laranjak, berde fosforitoak... Gaur egunean, aldiz, barrurago, disimulatuago nahi baduzue, daramat barikua delako pozkarioa. Eta jazten ditut galtzontzilo bereziak, gehienetan kolore gorridunak. Baditut, ordea, galtzontzilo kutunagoak ere, ostiraletako bizipoza areagotzen didatenak: hauek , esaterako, gaur bertan soinean daramatzadanak. Baina gehien pozten nautenak hauexek dira, Wales-eko rugby selekzioarenak. Bihar jantziko ditut, praka barruan dragoi gorri bat eramateak definitibamente alaitzen dit eguna ;-) Moloiak galtzontziloak, ezta? 2011/11/11 - 10:34:02
Gaurko Hitza: Maite
(Gainean klik handiago ikusteko) Gaurko Hitza k 3 urte bete ditu, lagunok. Zoriondu duzue Maite ? Oraindik ez? Ea, ba! 2011/10/31 - 19:01:08
José Basarri Onaindía
Jarraitzen du El País egunkariak euskal literaturako altxor ezkutuak ezagutarazten. Ez hain aspaldiko Mario Aresti ren ostean, hona hemen José Basarri Onaindía : (egin klik handiago ikusteko) 2011/10/03 - 22:15:04
