ALUA MUNDUA!

Sinto-me nascido a cada momento/ para a eterna novidade do mundo...

Ekin eta jarrai

Lagunok, ahaztua neukan alua mundua bihotzeko hau. Asko zor diot blog honi, eta asko baino gehiago zuoi, hona hurbildu zareten guztioi. Kito da, ordea, alua mundua. Ez dut uste berriro agertuko naizenik hona, ez bada apunte oso pertsonalak eta kriptikoak egiteko. Egia esan, Konatxe hil egin da eta haren errauts zibernetikoa baizik ez den H. [...]  2009/04/23 - 17:53:03

Lau hankako gerlaria

Amerikar hauek, ez direla atzean geratuko! Boston Dynamics enpresak sortua da, Zakur Handia deitu diote, 140 kiloko zama eraman dezake munstroak bizkarrean, 6 km/orduko abiaduran nonahi ibili, 35 gradutako malkarrak igo, inguruak sensoreez arakatu Halako batean armak jarriko dizkiote eta, damurako aukerarik ere ez du izango gaizoak.  2009/03/25 - 05:33:04

Nora ez dakizun hori

Irati Jiménez. Nora ez dakizun hori. Elkar. Nonbait esana dugu blog honetan ez dugula hitzik egingo bizirik dauden euskal egileen liburuez. Baina, hala ere, kontabilitate pertsonal moduko bat eraman ahal izateko, hemen jarriko ditugu irakurri ahalako liburu guztiak edo.  2009/03/12 - 05:13:08

Halopi legea eta piratak

Ederra zalaparta gaur dabilena Frantzia aldean: Asanblea Nazionalean, Halopi legea aztertzen ari dira, P2P sistemen trukaketak sortzen dituen ondoezak ekidin nahian. Edo. Gauzak horrela, hamaikatxo elkarte eta jende hasi da protestaka. Horietako batzuk Piraten sarean bildu dira, eta harro daude: Ni pirata naiz, diote. Eta ez dira horretan geratzen, Askatasun digitalaren aldeko paktua sinatzea eskatzen dute. [...]  2009/03/11 - 05:11:08

Babalore bikain askoa

Deabruak ere ezingo du ulertu Jakoba Errekondori nondik eta nola sortu zaion Argia astekariak dakarren bere botanika orrialde betiere loriatsua gisa honetara egitea, baina egundoko mesedea egin digu hainbeste sinonimo eta kide zerrenda bakarrean bilduta. Hor ari dira gure seme-alabak, haserretzen bakoitzean erdaretara jotzen, geurean baliokiderik ez balego bezala. Con! esaten dute gureek, !imbécil!, esango [...]  2009/03/06 - 03:00:07

Bera ote?

Jeltzaleen inguruko arbola batean aurkitu ei du lagun-txoritxo batek honako bideoa. Bera ote da, benetan? Gure Lehedakarigaia ere halakotan? Arraioa, egiozu klik argazkiari eta harrituko.  2009/03/06 - 03:00:07

Zazpi etxe Frantzian

Bernardo Atxaga. Zazpi etxe Frantzian. Pamiela. Nonbait esana dugu blog honetan ez dugula hitzik egingo bizirik dauden euskal egileen liburuez. Baina, hala ere, kontabilitate pertsonal moduko bat eraman ahal izateko, hemen jarriko ditugu irakurri ahalako liburu guztiak edo.  2009/03/05 - 01:59:06

Zein sinpatikoak diren!

Ez dakit zuei, baina niri askotan gertatu zait, euskara soilez erantzuten duen nire telefono erantzungailuan, irainak entzutea okerreko zenbakia markatu duen espainolen baten aldetik: Maricón!, ¿Pero qué ostias hablas?, ¿No sabes hablar en cristiano? eta halako loreak. Irri egiten dut beti, izan ere, eurak nahasten dira zenbakia markatzerakoan eta, hala ere, niretzat gorrotoa. Espainiak hainbeste [...]  2009/03/05 - 01:59:06

Gobernu aukerak

Gehiengoarekin: 1- PSE+PP+UPyD. Patxi López Lehendakari 2- PSE+PNV. Patxi Lehendakari. (Edo Ibarretxe ez den jeltzale bat). 3- PNV+PP. Ibarretxe Lehendakari. (Ezinezkoa dirudi). 4- PSE+PP+EB. Patxi Lehendakari. (Ezinezkoa dirudi). Gutxiengoarekin: 1- PSE (PPren inbestidura botoekin). Patxi Lehendakari. 2- PNV+Aralar+EA+EB. Ibarretxe Lehendakari. Ondorioa: Populuaren gehiengoa abertzalea duen herria, nacionalistek gobernatuko dute, seguruenera.  2009/03/02 - 23:57:07

Sastre eta Godard

Alfonso Sastrerekin egin genuen elkarrizketa bat herenegun. Gizon atsegina, jakintsua, irmoa. Abegikorra zinez, eta interesgarria eta eredugarria ere bai, neurri batean bederen. Askotan gertatzen da, erreflexuak falta izaten zaizkiola elkarrizketatzaileari. Niri sarri gertatzen zait hori. Sastrerekin egon eta gero etorri zitzaidan burura elkarrizketa garaian primerakoa izango zen esaldi bat, haren inguruan aritzeko. Jean-Luc Godardek [...]  2009/02/28 - 21:55:04