euskofilia

Euskal filologia, hizkuntzalaritza, literatura eta kultura

Gramatika Jaietan: Gramatika Bideetan liburuaren 30. urteurrena

Datorren maiatzaren 15ean, ostegunez, Patxi Goenagari eta bere obrari omenaldia eginen zaio EHUren Arabako Campuseko Filologia eta Gaeografia-Historia fakultateko areto nagusian. Izan ere, aurten 30 urte pasa dira Goenagak Gramatika Bideetan idatzi zuenetik. Euskal gramatikaren ikuspegia irauli zuen liburu honek, teoria sortzailea gurera ekarriz.Egitaraua hau da:11:30 AURKEZPENA11:45 GRAMATIKA BIDEETAN: Bide barrijakITZIAR LAKA (UPV/EHU)12:45 GRAMATIKA BIDEETAN liburuaren lilura: ikuspegi pertsonal batJON ORTIZ DE URBINA (DEUSTUKO UNIBERTSITATEA)13:45 GRAMATIKA JAIETAN. PATXI GOENAGAREN OMENEZ liburua emateaZorionak, Patxi!  2008/05/12 - 12:25:04

Badihardugu elkartea filologo eske

http://www.badihardugu.com/news/1210060847 Badihardugu Euskara Elkarteak lan poltsa bat eratu nahi du bere beharrei aurre egiteko. Ahotsak proiektuaren barnean Euskal Herri osoan euskaldun adinekoei grabaketak egiten ari dira, ahozko ondarea biltzeko asmoz. Jendea behar dute bertan aritzeko eta hiru lanpostu mota aurreikusten dituzte: Elkartearen administrazioa (kontabilitatea, txostengintza...) Alderdi filologikoa (AHOTSAK proiektuaren barruan transkribapenak edo kodifikazioak egin) Kazetari lanak (AHOTSAK proiektuaren barruan, jende nagusiari elkarrizketak egin, bideo eta audio pasarteak editatu...).Segur aski azken biak dira gure karrerarekin lotuen daudenak. Interesa duenak hemen du informazio gehiago:Badiharduguk lan-poltsa osatu nahi du  2008/05/06 - 14:54:18

Henrike Knörr irakasleak (ere) utzi gaitu

Ikaskide batek eman dit mezua autoan nintzela eta etxera ailegatzerakoan konfirmatu dut Henrikeren heriotza. Ricardok esan duen bezala ematen du gure sailean sorginkeriaren bat bota digutela, Andolin Eguzkitza, Isabel Gomez, Axun Aierbe eta Henrike Knörr galdu baititugu oso denbora gutxian.Henrike pertsona ezaguna zen Euskal Herrian, hortakoz euskaltzain, hizkuntzalari edo idazle baten galeraren berri emanen dute egunkariek. Nik hemen bestelako alderdi bat aipatu nahi nuke. Henrike nire irakaslea izan zen eta karreran sartzean euskal filologiarekin izan nuen lehenetariko kontaktua harekin izan nuen: ez zizkigun soilik filologiari buruzko galderak egiten: "Non dago Amikuze?" edo "Irakurri eta bidaiatu" bezalakoak luzatzen zizkigun. Gerora saileko bileretan (eta bazkariren batean), kongresuetan, kalean, askotan elkartu naiz harekin, beti umore onez, beti despistatu, desordenatu: mila gauza zituen buruan.Duela urtebete izan nuen bere eritasunaren berri: elkarrekin genuen kontu bat argitzeko deitu nion eta hara bere erantzuna: "-Ezin dut joan, ospitalean nago" eta nik: "-hara! zer duzu ba?" eta berak erantzun: "Ez, deus ere, minbizia, baina trankil, ongi nago!". Hasieratik umoretsu hartu zuen bere gaixoaldia, baina borroka eritasunak irabazi du. Azken aldikoz duela hilabete inguru ikusi nuen, aurreko astean oso gaizki zegoela jakin eta gaur berria jaso dut. Penatua nago zinez.Ricardoren Filoblogian informazio gehiago duzue  2008/05/01 - 01:39:08

Axun Aierbek utzi gaitu

Denboralditxo bat daramat blogean idatzi gabe, eta dudarik gabe pena handia da horrelako notizia ekartzeko idatzi behar izatea.Gaur goizean jakin dut Axun Aierbe Mendizabal gure sailkidea, EHUko irakaslea, hil egin dela. Antza denez bart buruan odol isuria izan zuen eta goizean joan zaigu.Heriotzak beti izaten dira tristeak, bereziki, horren bat-batean Axun bezalako pertsona alaia eta gazteak gure artean egoteari agur esaten dionean. Beti irrifarrez, kalakan, handik hona presaka...Ez adiorik.Berria beste leku batzuetan ere bildu dute:Gipuzkoaeuskara.netTolosaldeko Hitza  2008/04/15 - 13:43:10

Testu zientifikoak bilatzeko tresna berria: Google Académico

http://scholar.google.es/schhp?hl=es = Google-ren azken sorkuntzetarik bat da Google Académico edo Google Scholar ingelesez. Beraien asmoa zientzialarien lanak (liburuak, artikuluak etab.) bilatzeko tresna eskaintzea da. Beta bertsioan dago oraindik eta laguntza eskatzen dute hobetzeko, datu base gehiago sartzeko asmoz baitaude: Unibertsitate, argitaletxe eta liburutegien laguntza beharrezkoa da.Bilaketak egiterakoan, izenburuak autoreak argitalpen lekuak edo beste hartzen du kontuan aplikazioak. Behin nahi genuena aurkituta, item horrekin lotuta dauden bestelako gauzak bila ditzakegu, edo horrekin lotutako kontuak sarean, edo oso interesgarria dena, bilatu dugun elementu hori zer beste lanetan aipatua izan den esaten digu (nahiz eta ez diren aipu guztiak agertzen).Proba-bertsio honetan faltan bota dudana, bilatutako gauzak My Library-n ezin gordetzea izan da. Baliteke datozen bertsioetan hori aldatzea.  2008/02/28 - 01:57:21

Nor da, zein da? (II)

Hara gure irakasle baten irudia. Aurreko mezu batean beste irakasle baten marazkia azaldu zen eta oraingoan bide beretik jo dugu. Eguna liburuak irakurtzen ematen du eta azkenean bera ere fikziozko irudi bilakatu zaigu. Nor da? Zein da?Aurretik agertua eta honekin lotua: Euskofilia: (2007-02-24). Nor da, zein da?  2008/02/24 - 13:26:48

Aukera askeko kredituak

Dakizuenez, karreretan kreditu mota desberdinak daude: nahitaezko eta derrigorrezkoak alde batetik, hautazkoak bestetik, eta aukera askekoak amaitzeko. Azken hauetaz mintzatu nahi dut. Gure karreran mota horretako hainbat kreditu osatu behar dira eta ikaskideen artean kredituok nola lortu zalantzak egon ohi dira. Bi bide daude:a) Ikasgaien bidez: Hautazko ikasgaietako kredituak osatzean sobran daudenak aukera askera pasatzen dira. Aukera askeko ikasgaiak ere badira, hatatzkoen antzekoak.b) Bestelako ekintzen bidez: Atal hau da interesgarriena. Aukera askeko kredituak lortzeko bide diferenetak badira: Unibertsitateko ekintzetan parte hartuz, Udako Ikastaroen bidez, hainbat hitzalditan parte hartzeagatik, hizkuntza, dantza edo musika tituluak izateagatik, hainbat kirol jardueren bidez, Unibertsitatean gobernu organoren batean ikasleen ordezkari egoteagatik, unibertsitateak antolatzen dituen kultur jardueren bidez, Euskal Dantzarien Biltzarrean izenemana dagoen dantza talde batean aritzeagatik, Gobernuz kanpoko Erakundeetako kide izateagatik eta abar.Hau dena UPV-EHUren arautegian zehaztua dago, emazue osteratxo bat nahi izanez gero. Gunea erabilgaitza dela badakidanez eta erruki pizar bat badudanez, lotura emanen dizuet: LEHENENGO ETA BIGARREN ZIKLOKO IKASKETEN GESTIORAKO ARAUDIA. VI. KAPITULUA. AUKERA ASKEA  2008/02/23 - 16:19:16

Ekaitzaldi: Musika musutruk

http://ekaitzaldi.blogspot.com/ Kontu honek ez du lotura hertsirik blog honen ohiko gaiekin, baina ideia bikaina dela iruditzen zaidanez, denei eman nahi dizuet horren berri.Duela denboralditxo bat blog bat deskubritu nuen: Ekaitzaldi du izena eta 2007ko apirilean hasiz en.Bertan Euskal Herrian egindako musika deskargatu daiteke guztiz doan. Estilo, garai eta autore orotarik aurki daiteke bertan: Martikorena, Latzen, Ruper Ordorika, Laboa, Junkera, Oskorri, Valverde, Tapia eta Leturia, Lin Ton Taun, Etsaiak, Betagarri, Kaxiano, Lertxundi, Su ta Gar, Gatibu eta abar luuuuze bat.Blog bat denez, diska guztiak ikusteko pazientzia behar da eta bilaketak egitea ez da erraza (estiloka edo sarreraren dataren arabera bila daiteke). Dena den, eskertzekoa da horren eskuzabala den blog bat (eta pertsona bat) egotea kasik egunero berritzen baitu bloga eduki berriekin. Hainbat diskaren karatulak ikusita emozionatu ere egiten naiz! Euskal kulturari egindako ekarpen bikaina dudarik gabe.Ekaitzaldi  2008/02/17 - 00:22:49

Baionara txangoa

Astirik ez dut izan, baina gogoa banuen Baionara egindako osteratxoa kontatu eta argazkiz laguntzeko. Barka arren, argazkien kalitate txarra.Azaroaren 28an fonologiako irakasle dugun M. Lourdes Ońederrak antolaturik, Gasteiztik mikrobus batetan 9 ikasle Baionara joan ginen, bertan grabaketa batzuk egiteko asmoz. Goizeko 9etan abiatu ginen.Ikus daitekeenez, autobusean leku anitz bagenuen. Azken argazkian kristalean islatzen den aurpegi hori ez da espektro misteriotsu ezezagun bat, Lourdes da, beraz ez argazkia Iker Jiménezi bidal. Gipuzkoa hegotik iparrera zeharkatu eta autobidetik Baionako fakultatera jan ginen. Bertan, Euskal Ikasketak egiten ari diren ikaskideak grabatu genituen eta elkarrekin joan ginen bazkaltzera, Jasone Salaberria eta Beńat Oihartzabal lagun.Lana eginda, fakultatean bazkaldu genuen denok. Gero kafea hartzeko beta ere izan genuen, Baiona erdigunera joan aitzin.Gizon xinpatiko hori sukaldaria da. (Gutxi) bazkalduta, fakultateko lagunak agurtu eta Baionako merkatu aldera joan ginen, bertan baitago Eusko Ikaskuntzaren egoitza. han taldeak egin eta jende heldua grabatu genuen. Xiberotar bat, baxenafar bat eta familia lapurtar bat.Familia horrek, taberna bat du Baionan, EIren egoitzaren ondoan, beraz, gero kafea hartzera joan ginen denak. Grabaketetan zintzilik geratu zitzaizkigun gaietan sakontzeko aukera izatearekin batera, croissant bikainak dastatu genituen.Atsedenik ere ez genuen izan (Itzalek bai, azpiko argazkiak erakusten duen bezala) eta ixtantean ailegatu zen itzultzeko ordua. Arratsaldeko zortziak aldera Gasteizen ginen berriz ere. Eskerrak eman behar dizkiet hau prestatzeko egin duten lanagatik, Lourdes Ońederra, Jasone Salaberria eta Baionan Eusko Ikaskuntzako langile den Maiteri. Ederki pasa genuen eguna!  2008/02/08 - 12:28:13

Maskaradak 2008

Atera da jadanik 2008ko Xiberoko maskaraden zerrenda. Aurten Atharratzek antolatu ditu Aloze-Ziboze-Onizegainekoekin batera, eta honako egun eta herrietan izanen dira:Urtarrilaren 13a: AtharratzeUrtarrilaren 20a: GotaineUrtarrilaren 27a: LigiOtsailarem 3a: AltzürüküOtsailaren 10a: ÜrrüstoiOtsailaren 17a: MuskildiMartxoaren 2a: GamereMartxoaren 8a: Maule (Larunbatez)Martxoaren 16a: ArrokiagaMartxoaren 23a: BarkoxeMartxoaren 30a: AlozeApirilaren 6a: Altzai / LakarriApirilaren 13a: Hoki (Hokinhegi)Apirilaren 20a: UrdińarbeApirilaren 27a: Santa GraziOhi bezala denak igandez izanen dira, salbu Maulekoa. Barrikadak 10:00etan hasiko dira eta Maskaradak berak 16:00etan. Informazio gehiago: Sü Azia Elkartea  2008/01/01 - 07:00:22