Literatur Emailuak
Argitalpenen eta ekimenen albistegia
11.500 zubi baino gehiago
Entziklopedia baten tamaina hartzen ari da pixkanaka Literaturaren Zubitegia. Baditu jadanik 6.000 esteka, webgune batetik bestera gidatuko zaituen hipertestu bat, idazleen inguruko eduki ugarira iristeko: Wikipedia (730), Auñamendi (657), Liburutegi Digitala / Liburuklik (586), Susa (488), Klasikoen Gordailua (438), EHUko Euskal Literaturaren Hiztegia (380), Idazleen Elkartea (338), Urkizaren Bertso eta Olerkien Hemeroteka (309), Armiarmako Liburu [...] 2012/02/08 - 20:01:02
Charles Dickensek 200 urte
Gaurko egunez, duela 200 urte jaio zen Charles Dickens idazle ingelesa, 1812ko otsailaren 7an. Esan ohi dugu literaturak ez dezakeela errealitatea aldatu, baina Dickensen kontakizunek injustizia sozialak salatu zituzten, arrakastatsuak izan ziren haren liburu, hitzaldi eta irakurketa publikoak, eta eragin handia izan zuten Ingalaterra industrializatu berriaren erreformetan. Bleak House (1852), Hard Times (1854), Little Dorrit [...] 2012/02/07 - 11:13:02
Szymborskaren 16 poema
88 urte zituela hil zen, 2012ko otsailaren 1ean, Wislawa Szymborska poeta poloniarra. XX. mendeko ahots funtsezkoetako bat, II. Mundu Gerra ostean hasi zen liburuak argitaratzen. Maiakovskiren jarraitzaile estreinako urteetan, poesia intimista eta liriko bat jorratu izan du, baina beti ere bere munduaren naziek okupatu Polonia aurrenik, Polonia komunista ondoren inguruko gogoeta etikoez bustia. Hainbat sari [...] 2012/02/02 - 15:30:07
Txillardegiren artikuluak
Oparoa eta distiratsua izan zenez Txillardegiren artikulugintza, eta genero hau gutxitan hartzen denez kontuan, idazleak berak apailatutako bi bildumei erreparatu diegu: Euskal Herritik erdal herrietara (1978) eta Gertakarien lekuko (1985). Liburuotan 50-60-70. hamarraldietako lanak datoz, gehienak Egan eta Zeruko Argia aldizkarietan plazaratuak. Lehendabiziko bildumatik 19 artikulu hautatu ditugu, adibidez: 1956an idatzi zituen Donostia ta Antigua [...] 2012/02/02 - 15:30:07
Miranderen eta Peillenen Igela duela 50 urte
Parisen, 1953ko otsaileko igande arratsalde batez supazterrean solasean eta zurrutean ari dira Ibinagabeitia (47 urte) eta Mirande (27 urte). Gazteari galde egiten dio amaitzen ari den lehen poema liburuaren inguruan. Erantzuten dio, laster dela argia ikustekoa; baina tamalez ez zen libururik plazaratu. Hementxe dauzkazu orduko poema haiek faksimilean. Bederatzi urte geroago, 1962ko otsailean, orain 50 [...] 2012/02/01 - 04:47:08
11.500 zubi baino gehiago
Entziklopedia baten tamaina hartzen ari da pixkanaka Literaturaren Zubitegia. Baditu jadanik 6.000 esteka, webgune batetik bestera gidatuko zaituen hipertestu bat, idazleen inguruko eduki ugarira iristeko: Wikipedia (730), Auñamendi (657), Liburutegi Digitala / Liburuklik (586), Susa (488), Klasikoen Gordailua (438), EHUko Euskal Literaturaren Hiztegia (380), Idazleen Elkartea (338), Urkizaren Bertso eta Olerkien Hemeroteka (309), Armiarmako Liburu [...] 2012/01/26 - 00:54:06
Eugenio de Andraderen lirika
Lisboako liburutegiko txoko batean Jose Fortinhas gazteak Fernando Pessoaren poemak kopiatzen zituen eskola kaierean. Lau urte geroago, hemeretzi zituela, Adolescente izenburuarekin plazaratu zituen lehen olerkiak, goitizenez: Eugenio de Andrade. 1948ko As mãos e os frutos liburuak izandako harrera beroarekin egin zen ezaguna. Andraderen lirika poesia do corpo zela esan ohi zuen Jose Saramagok. Euskarari aurrenekoz [...] 2012/01/25 - 11:23:01
Txillardegiren artikuluak
Oparoa eta distiratsua izan zenez Txillardegiren artikulugintza, eta genero hau gutxitan hartzen denez kontuan, idazleak berak apailatutako bi bildumei erreparatu diegu: Euskal Herritik erdal herrietara (1978) eta Gertakarien lekuko (1985). Liburuotan 50-60-70. hamarraldietako lanak datoz, gehienak Egan eta Zeruko Argia aldizkarietan plazaratuak. Lehendabiziko bildumatik 19 artikulu hautatu ditugu, adibidez: 1956an idatzi zituen Donostia ta Antigua [...] 2012/01/18 - 02:33:11
127 klasiko gehiago liburu elektronikoetan
Pierre Urte, J. Bautista Agirre, Etxahun, J. Ignazio Iztueta, J.M. Hiribarren, J.P. Arbelbide, Kirikiño, Larreko, Emeterio Arrese, Orixe, A.M. Labaien, Nemesio Etxaniz, Telesforo Monzon, Lotsati, Piarres Larzabal, Mariano Izeta, Salbatore Mitxelena, Martin Ugalde, Jon Mirande, Mikel Zarate, Manex Erdozaintzi-Etxart euskal literaturako 127 klasiko gehiago ekarri ditugu Armiarmako Liburu Elektronikoa gunera: 39 poesiazko, 32 antzezlan, 19 [...] 2012/01/17 - 07:21:06
Etxahun hil zela 150 urte
Gaurko egunez hil zen Pierre Topet Etxahun, duela 150 urte, 1862ko urtarrilaren 17an Barkoxen, 75 urte zituela. Familiak erre egin baitzituen Etxahunen paper idatziak, ahozko tradizioaren bitartez iritsi zaizkigu bertsoak eta kantak; Klasikoen Gordailuan jasoak dituzu, eta baita ere e-book moldean emanak. Kartzela, erbestea eta bestelako ezbehar anitz sufritu izan zuen Etxahunek eta kontuok ere [...] 2012/01/17 - 07:21:06
