3ARRANO.com - Berriak

3ARRANO.com webguneko berriak

No time for life, ere

Aurrekoan esan nuen, Euskal Herrian No time for love , ez dago maitatzeko aukerarik. Gaur gogorarazi digute, bizitzeko aukerarik ere ez dutela batzuek. Noiz arte?  2008/03/08 - 01:14:20

No time for love

Maitatzeko aukerarik ez, gure Euskal Herri honetan. (Argazkia hemendik: Itsasontzi gorri bat )  2008/02/11 - 21:43:03

Heather, Ed Sucklingen animazioa euskaraz

Oraingo honetan laburmetrail bat dakarkizuet leihatilara. Vimeo bideoak igotzeko zerbitzuan aurkitu nuen Ed Sucklingen animazio hau, eta euskarazko azpitituluak gehitu dizkiot istorioa denok ulertu ahal izateko. Animazioan esaten dena transkribatzen Zebehar reko erabiltzaile diren Ana eta Beatrizek lagundu zidaten (milesker!). Benetan merezi du ikustea. Gustatu bazaizue jakinarazi mezu honi erantzunez, eta horrelako gehiago jartzen saiatuko naiz.  2008/01/20 - 16:14:04

Glest 3: multiplayer bihurtuko al da?

Gaur mezu bat bidali didate Glest jokoaren garatzaileek, proiektuaren hurrengo bertsioan lanean dabiltzala eta alfa bat dagoeneko eskuragarri dagoela (Windowsperako soilik, oraingoz). Kontua da erabiltzaile askoren eskaerari jaramon egin eta jokoa multiplayer (nola esaten da hau euskaraz?!) bihurtzeko lanean dabiltzala. Oraingoz saiakera bat baizik ez da, eta lan asko egin beharko dute, baina hau aurrera badoa internet bidez munduko glestzaleen aurka jolastu ahalko dugu. Gehiago jakiteko Glesten foroko eztabaida hau jarraitu. Albiste zoragarria, ezta?  2007/11/17 - 22:16:09

Alestik arazoak ditu

Alesti eguneroko albiste iturriak jasotzeko tresnatzat darabilzuenok konturatuko zineten atzo edo herenegundik zerbitzaria jausita dagoela. Gertatu denaren berri jakin nahian hona sartu bazarete ondo egin duzue, Oliver Maruhn, Alestiren sortzailea eta administratzailearekin hitz egin baitut. Egoeraren berri jakinarazi diodanean honakoa erantzun dit: Thanks for your hint! There seems to be a problem with our datacenter. Since I cannot reach our server any more I have informed the staff over there. Now I can just wait for their reply. I will try to fix the problem as soon as possible. Hau da, datu biltegian arazoren bat egon dela, eta bertakoei jakinarazi diela, ahalik eta lasterren konpontzeko. Gero, arazoa zein den zehaztu dit: The hard disc had a head crash. I'm trying to rescue all date and copy to new hardware. Ea ba lehenbaitlehen ikusten dugun martxan berriro gure Alesti...  2007/10/29 - 21:55:15

Hasi naiz iturburu kodea askatzen

Webgune berria argitaratu bezain azkar jakinarazi nuen iturburu kodea guztiz aske eta edonoren eskura jartzeko asmoa nuela. Eta beti gerorako utzi dut, baina azkenean hasi naiz pixkanaka web orrien kodea argitaratzen. Ez dakit noiz bukatuko dudan dena jartzen (jakinaraziko dut hemen). Irudi guztiak artxibo trinko batean bilduta ere eskuragarri utziko ditut, eta webgunea administratzeko orriak ere bai bukaeran (ez dira beste munduko ezer, baina lana errazten dute). Oraingoz dagoena ikusteko Erabilitako baliabideak orrira sartu. Oso azalpen gutxi dago fitxategiotan, beraz, zalantzaren bat baduzue gustora erantzungo dizuet, benetan.  2007/10/15 - 20:31:03

Martera ni ere...

Sartu gara berriro gurpil zoroan... Beste askori bezala, Martera ihes egiteko gogoa datorkit niri ere.  2007/10/10 - 02:05:08

free batasuna

Ez dago beste ezer esan beharrik. Denok dakigu zer gertatzen den.  2007/10/05 - 19:46:12

3ARRANO.com bueltan, eta edukia euskaratzeko asmoz

Denbora luzez aldaketarik egin gabe egon ondoren, 3ARRANO.com berriro bueltan dator. Hainbat erabaki hartu behar izan ditut webgunean lan egiteko denbora gutxiago dudalako, eta horietariko bat harpidedunen txokoa (inoiz zabaldu ez zen gune hori, nahiz eta ia amaituta zegoen) alde batera uztea da. Beraz, une honetan behintzat 3ARRANOra harpidetzeak zentzu gutxi dauka, ikusiko dugu etorkizun batean, agian beste erabileraren bat emango zaio honi. Une honetan egin nahi dudana era guztietako edukia euskarara itzultzea (eta erdi-eginda utzitakoa amaitzea: 'Jainen heriotza' eta 'Web estandarrekin garatzen' kasu) da. Gaur Zabaldu n izan dut Mutilmedian Arkaitzek ikusgarritasunaren inguruan idatzitako artikulua ren berri, eta Zabalduko iruzkinetan Joxek jakinarazi du euskal erabiltzaileak kexu direla, gustuko gairik euskaraz aurkitzen ez dutela-eta . Eta hala da. Zoritxarrez euskarazko edukia oso mugatua dago, eta gehienetan informatikaz edo euskaraz mintzatzen gara. Beraz, saiatu nahiko nuke hori aldatzen, beste eduki batzuk sortzen edo euskaratzen. Mintzatuko nahiz, adibidez Blade Runner ez, edo nik dakit zeri buruz. Noski, informatika ez dut alde batera utziko, Ubuntura iritsi berrientzako (neroni bezala) laguntzak itzultzeko asmoz nabil. Denborak erakutsiko du zenbat egiten dudan, baina hauek dira nire asmoak. Jakizue webgune hau bizirik dela oraindik.  2007/09/25 - 00:58:03

Glest 2.0.0 estrategia jokoa dagoeneko euskaraz

Izaki magikoak teknologikoen aurka. Bizirik irteteko aukera bakarra etsaiak hiltzea den mundu batetan zure herritarrak garaipenera gidatu beharko dituzu: herria babesteko gudariak trebatu, lehengaiak eta eraikinak jasotzeko unitateak sortu, eta elkarlanaren bitartez arerioak menperatu. Glest denbora errealeko estrategia joko bikaina berriro dator gure konputagailuetara munstro eta ezusteko berriekin: golemak, ornitopteroak, herensugeak eta demonioak, zeppelinak eta borroka makinak. Guzti hau 3 dimentsiodun eszenatoki ikusgarri baten baitan, eta euskaraz. Joko askeen artean onenetariko batez gozatzeko aukera daukagu berriro ere, Windows eta Linuxeko erabiltzaileok. Jaitsi Windowserako fitxategia (exe, 51mb) Jaitsi Linuxerako fitxategia (tarbz2, 59mb)  2007/03/19 - 01:36:01