AÑorga, Irutxuloko hitza

hitzako albiste zerrenda aÑorga

Tortilla lehiaketa eta herri afaria, bihar

Joan den urtean bezala, jaiak izango dira aurten Añorga Txikin. Gaur motorrak berotzeko, Atotxa Erreka elkartean pintxo dastaketa izango da, 20:00etan. Pintxoak ardoarekin laguntzeko aukera izango da, bost eurotan. Bihar izango da jaietako egun handia. Goizean haur jolasak izango dira frontoian eta, jarraian, patata tortilla lehiaketa eta sagardo festa izango da parkean. Arratsaldean, haurrentzako jarduera gehiago egingo dituzte eta bolei txapelketa jokatuko dute ¬15 urtetik gorakoek parte har dezakete eta talde bakoitzak lau jokalari izan behar ditu¬. Buruhandiak aterako dira 18:00etan eta poteo herrikoia eta gero herri afaria egingo dute frontoian. Txartelak 30 eurotan daude salgai auzoko taberna guztietan. Garai batean jaiak egiten ziren Añorga Txikin eta, zenbait urtetako etena eta gero, aurreko urtean berreskuratu zituzten festak. «Oso-oso harrera ona izan zuten. Pozik geratu ginen, baita auzotarrak ere», esan dute jai batzordekoek. ...  2009/09/03 - 23:10:03

Gari eta Jokin Otamendi añorgatarrak, Eskozian

Autodeterminazio Eskubidearen Aldeko Idiazabalgo Herri Ekimeneko kideak Eskozian dira. 65 lagunek osatutako taldea da bertan: Aizkolariak, harrijasotzaileak, txalapartariak... Gari eta Jokin Otamendi añorgatarrek ere ekimenarekin bat egin dute. Jokinek euskal dantzak irakatsiko ditu eta Garik, biolina joko du. Highlands World Championship txapelketan ez ezik, beste hainbat erakustalditan parte hartuko dute, autodeterminazio eskubidearen aldarria oinarri hartuta.  2009/07/18 - 00:42:02

Zementon eta jamaikarrak auzoan dira

Bisita izan dute añorgatarrek. Herenegun, Karmengo Amaren egunean, Zementon iritsi zen, jaietako erregea alegia. Atzo jamaikarren txanda izan zen. Tira, eguraldiak ez zuen zerikusirik Karibekoarekin , eta galtza motzetan ibiltzeko fresko egiten zuen; ekaitz tropikal eta guzti izan zen atzo Añorgan. Batzuk bakarka etorri ziren Jamaika aldetik eta beste batzuk taldeka. Trago batzuk edanda barrenak behintzak berotu zituzten. Kaian bezala, Karmengo Amaren eguna da Añorgako festetako egun handia. Eta Arkaitz dantza taldearen emanaldia da hitzordu nagusia. Ohi bezala, auzotar asko elkartu zen frontoian dantza ikuskizunarekin gozatzeko. Bihar, pilota finalak Hiru egun geratzen zaizkie oraindik Añorgako jaiei. Gaur eguerdian sagardo dastaketa egingo dute eta arratsaldean danborrada aterako da. Bihar, hirugarrenez, erraldoien topaketa egingo dute frontoian eta arratsaldean frontoian bertan izango dira Jolas Etxea esku pilota txapelketaren finalak. ...  2009/07/18 - 00:42:02

Añorgatarrak Jamaikara bidean dira

Karibe itsasoan dagoJamaika. Añorgatik oso urrun. Hala ere, Karibe kutsua hartuko du auzoak ostiral gauean, mozorro festan, herrialde hori aukeratu baitu aurten jai batzordeak festarako gaitzat. Joan den urtean marrazki bizidunetako pertsonaiak izan ziren eta duela bi urte Olinpiar Jokoak. Duela lau urte ere herrialde bat hartu zuten gaitzat: Tirol. Jende asko elkartu ohi da ostiral gauean mozorro festan, aspaldikoa baita Añorgako karmenetan. Hiriko beste jai batzuetan ere badago antzeko ohiturarik. Egiako porrontxoetan, adibidez, koadrilek jaitsiera edo igoera egiten dute rockero edo bikingoz jantzita. Eta Antiguan poteo elegantea egiteko ohitura badute sansebastianetan. Goierriko hamaika txokotan Donostiatik kanpora ere tankera horretako festak ez dira batere arrotzak. Ordiziako Santa Ana jaietan, adibidez, Beti Alai frontoian izango da mozorro festa larunbatean, hilak 18. Lazkaoko San Prudentzio jaietan ere¬apirilaren bukaeran¬mozorrotuta ateratzen dira herritarrak jantzita. Goierritik atera gabe, Legorretan, Ormaiztegin eta Zegaman ere inauteri kutsua hartzen dute jaiek. Legorretan Azentzio festak antolatzen dituzte maiatza bukaeran. Antzinako Erroma, jentilak, zinemako pertsonaiak... Horiek dira azken urteetan jai batzordeak proposatutako gaietako batzuk. 01:30ean erabaki ohi dute zein den jantzirik politena. Zegaman San Bartolome festak hastearekin bat izaten da mozorro festa. Ormaieztegin udaran izan beharrean, azaro bukaeran izaten dira jaiak, sanandresak, eta hor ere jantzi xelebreak soinean jarrita kalera ateratzeko aukera izaten da. Gabirian, Mutiloan... Inguruko beste zenbait herritan ere antzeko joera dute eta desfilerik ere ez da falta. ...  2009/07/14 - 00:26:03

Añoga Txikik gabezia ugari dituela salatu du EAJk

Añorga Txikin utzikeria nabarmena dela adierazi du Martin Ibabe EAJko zinegotziak. EuskoTren sarearen trenbideak bikoizteak edo I-Nazionala pasealeku bihurtzeko lanek auzoa itxuraldatuko duten arren, egunerokoan «premiazkoak» diren beste hainbat beharri berehalako erantzuna eman behar zaiola zehaztu du Ibabek. Honela, ekipamendu berriak edo Añorgako ubidea bideratzearen gainetik, argiztapenarekin edo aparkaleku premiarekin lotutako gabeziak aipatu ditu EAJko zinegotziak: «Añorgako hiribidean eserleku eta bestelako altzariak zaharkituta daude, tren geltokirako bidean autoa uzteko plazak margotu gabe daude ere eta gidariek espaloi gainean uzten dute autoa aparkaleku eskasia dagoelako». Tren geltokira heltzeko bidean, argiztapena eskasa eta bidea «iluna» dela gaineratu du. ...  2009/07/10 - 23:23:03

Alkate eta alkate andrea bidaiazaleak dira

Asteburu pasa egin dute Añorgako ohorezko alkatea eta alkate andrea Nafarroako Marcilla herrian. Bertako Gigantadan parte hartu dute. 25 urte bete dituzte herri horretako erraldoiek eta horren harira antolatu dute topaketa . Besteak beste, Andosilla, Murchante, Faltzes, Azkoien, Caparroso eta Oliteko erraldoiek egin zieten bisita Martzillakoei, Añorgakoekin batera. Imanol Loidi da auzoko buruhandi eta erraldoien konpartsako arduradunetako bat. Loidik kontatu duenez, larunbatean goizean goiz atera ziren 32 lagun autobusez Martzillara eta eguerdiko desfilean parte hartu zuten. Bi erraldoiak eta bost buruhandiak eraman zituzten. Hori bakarrik ez, trikitilariak ere joan ziren eta herriko plazan elkartutakoek arin-arin eta fandangoa dantzatu zuten. Ezin esan besoak gurutzatuta dabiltzanik. Iaz, Katalunia aldera joan ziren, Molins de Rei-ra, Martzillan egon berri dira eta, hori gutxi balitz, Irrintzi konpartsaren babesarekin karmenetan topaketa antolatu dute azken hiru urteetan. ...  2009/07/01 - 23:57:01

30.000 metro koadro inguru desjabetuko dituzte Topoarengatik

Eusko Trenbidearen Errekalde eta Añorga arteko zatia zabalduko dute; bide bakarra izan beharrean, bi izango ditu. Horretaz gain, geltokia bera ere lurrera bota eta berria egingo dute. Lan horiek guztiak egiteko trenbideraren inguruko zenbait lursail desjabetu behar ditu Jaurlaritzak. Bere egin beharreko lursailen zerrenda kaleratu berri du Jaurlaritzak. Lur horietako jabeek 15 eguneko epea dute alegazioak aurkezteko. Zenbait kasutan, norbanakoei kenduko diete lurra. Beste kasu batzuetan, komunitate edo auzune bati. Esaterako, Cincuentenario auzuneko ia 3.000 metro desjabetuko dituzte lanak egiteko eta, auzune horretan, aldi baterako okupazioa 4.310 metro koadro izango da. Karmengo Amako bizilagunei 211 metro hartuko dizkiete. Enpresa batzuei ere eragingo die proiektuak. Hala, Añorgan dagoen izozki lantegiaren 100 metro pasatxo beharko dituzte. Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan eta Donostiako udaletxean daude ikusgai desjabetu beharreko lursailen zerrenda. ...  2009/07/01 - 23:57:01

«Auzotarren babes handia izan dugu»

Añorga Kirol eta Kultur Elkartearen eguna egiten dute ekainean, ikasturtea bukatzear dela. Ehunka lagun elkartzen dira mahaiaren bueltan frontoian. Aurten saskibaloi taldean urte asko ibilitako Maia Etxaniz (Añorga, 1980) omendu dute. Taldea utzi du Etxanizek eta taldekideek argazkiz betetako elastikoa oparitu diote. «Ezustekoa izan da %100ean», dio Etxanizek, esker onez. Zenbat urte eman dituzu taldean? 12 urte nituela hasi nintzen saskibaloian Amassorrain Ikastolan. Zortzigarren Mailara iritsita, urtebete egon nintzen talderik gabe eta ondorengo urtean hasi nintzen Añorga KKEn. Klubean ere urtebeteko geldialdia egin nuen kanpora joan nintzelako, baina itzulitakoan beste bost urte eman ditut. Zer dela eta utzi duzu? Duela urtebete ere egon nintzen uztekotan. Bizitza aldatu zait. Lanagatik goiz jaiki behar dut eta entrenamenduak berandu samar izaten dira. Izugarrizko pena dut uzteagatik primerako giroa izan dugulako. ...  2009/06/24 - 23:46:18

Oier Mendizabal eta Asegarce ez dira oraindik ados jarri

Asegarceko pilotariak Orioko bainuetxe batean izan dira egunotan, frontoien egunerokotasunetik kanpo elkarren artean hobeto ezagutzeko eta denboraldiak ekarri dituen esfortzuetatik atseden hartzeko. Bi helburu horiez gain, enpresak zenbait pilotarirekin hitz egiteko baliatu du egonaldia. Oinatz Bengoetxearen kasuan, leitzarrarekin akordio batera iritsi zen asteazkenean 2015. urteko apirilaren 30era arte kontratua luzatzeko. 2012. urtean amaitzen zitzaion kontratua nafarrari, baina Buruz Buruko txapeldun ohiarekin duen lotura ziurtatzea nahi izan du Asegarcek. Oier Mendizabalen kasua ezberdina da. Añorgatarrari ostegunean amaitu zitzaion kontratua eta, hala ere, enpresa eta pilotaria ez dira oraindik ados jarri. Orioko egonaldian kontratua berritu ez dutenez, Asegarcek Mendizabal II.ak Asteasuko Usabarri pilotalekuan atzo jokatu behar zuen partidatik kendu du. Pablo Berasaluzerekin batera jokatzea zegoen aurreikusita, Binakako Txapelketan bere bikotekide izandako Aimar Olaizolaren eta Iñaki Otxandorenaren aurka. Kontua da, Asegarcek erabakita, Aritz Beginok hartu zuela azkenean donostiarraren lekua. ...  2009/06/19 - 23:18:10

Ardiei, berokia kentzen

Urteko egunik gogorrena izaten da. Jota bukatzen dugu». Juanmi Galatas Etxeluze baserriko semearen hitzak dira, eta ardiei ilea mozteaz ari da. Duela egun gutxi Añorga eta Aiete artean dagoen baserriko ardiei kendu diete ile geruza mardula. Garai batean, behiak eta baratze zabal samarrak zituzten Etxeluzen. Orain, aldiz, ez dute abererik, eta baratzea txikiagoa da. «Familia baserritik bizi izan da betidanik, baina seme-alabek lana baserritik kanpo bilatu dugu eta mugimendu gutxi dugu orain», azaldu du Galatasek. Etxeluze oso baserri zaharra da, baina itxura aldetik ez du zerikusirik garai batekoarekin, duela hamar bat urte lurrera bota eta zeharo berria egin zutelako. Hori horrela, Etxeluzeko 50 bat ardiak batez ere inguruko belardiak txukun mantentzeko erabiltzen dituzte, inguruko baserrietan bezala. «Arkume batzuk ere sortzen dira eta horiek, jakina, aprobetxatu egiten ditugu eta esne eta mami piska bat ateratzen dugu, guretzat eta gertukoentzat». ...  2009/06/11 - 00:24:06