Euskaraz.net
Euskararen Donostia Patronatuaren albisteak
Printze txikia Txotxongilo taldearen eskutik
Ostegunean, urtarrilak 3, arratsaldeko 18.00etan Manolo Gomezek, Anne Landak eta Encarni Genuak Printze txikia ikuskizuna eskainiko dute Victoria Eugenia antzokian. Sarreraren prezioa 9 eurokoa da. Printze Txikia lanaren estreinaldia da eta Antoine de Saint-Exupéryren ipuin ospetsuan oinarrituta dago. 2008/01/02 - 12:35:19
Izotz aroa filma haurrentzat
Chris Wedge eta Carlos Saldanha zuzendarien filma ikusteko aukera izango dute haurrek urtarrilaren 2an, 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean. Sarrera 2,1 ordaindu beharko da. Bestalde, Piccolo & Saxo filmak karteldegian jarraituko du urtarrilaren 3ra bitartean Principe zineman. 2007/12/31 - 12:19:07
Kanpingags : Hor al zaude?
Kanpingags Konpainiak Javier Daulte antzerkigile argentinarraren Hor al zaude? antzezlana aurkeztuko du ostegunean, abenduak 27, eta igandean, abenduak 30, arratsaldeko 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean. Sarrera 18 eta 15 ordaindu beharko da. Maitasunari buruzko gogoeta egiten du obra honek. Ainhoa Aierbe, Asier Hormaza eta Aitor Gabilondo ariko dira aktore lanetan. Zuz.: Joseba Apaolaza. 2007/12/27 - 11:46:26
Gabonetako Haur Parkea
Aurten ere Gabonetako Haur Parkea izango dute etxeko txikiak opor aldiaz gozatzeko. Kursaalen pailazoak, ikuskizunak, opariak, tailerrak, ludoteka, puzgarriak, trena eta hainbat ekintza interesgarri izango dituzte 2 eta 12 urte bitarteko haurrek. Sarrera bost edo sei euro. Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra egongo da zabalik eta ordutegia 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era izango da. 2007/12/22 - 23:10:07
San Tomas
adakdk akdaaa adakdkaa dakdkad akdkakdaaa adakdk akdaaa adakdkaa dakdkad akdkakdaaa adakdk akdaaa adakdkaa dakdkad akdkakdaaa adakdk akdaaa adakdkaa dakdkad akdkakdaaa adakdk akdaaa adakdkaa dakdkad akdkakdaaa adakdk akdaaa adakdkaa dakdkad akdkakdaaa adakdk akdaaa adakdkaa dakdkad akdkakdaaa adakdk akdaaa adakdkaa dakdkad akdkakdaaa adakdk akdaaa 2007/12/21 - 10:58:22
Antzerkia: Gabonetako Ikuskizuna
Doke Antzerki taldeak Pedro Ignazio Barrutiaren Gabonetako Ikuskizuna ('Acto para la nochebuena' 1897) taularatuko du Donostian, abenduaren 20an eta 21ean, 20:00etan, Antzoki Zaharrean. Sarrera: 15, 12. Aspaldiko ohitura da euskal antzerki emanaldiak eskaintzea San Tomas egunean, eta aurten ere izango dugu zerekin gozatu: euskal antzerki lan zaharrena gaurko jantziz eskainiko baitigute. 2007/12/18 - 16:35:27
Solasaldia: Festa aldameneko gelan
Literatur solasaldia izango da gaur, abenduak 17, 19:30an, Donostiako Udal Liburutegiaren ekitaldi aretoan. Xabier Gantzarainek gidatuko duen solasean Mariasun Landaren Festa aldameneko gelan liburua (Erein 2007) izango da mintzagai. Hiri bat: Paris, 1968ko udazkena, oraindik geratzen dira galtzada-harrien pean aurreko maiatzean sumatutako hondartzaren bila saiatzen diren estudianteak. 2007/12/17 - 13:26:32
Zinema euskaraz eta erromeria
Gipuzkoako Bertsolari Txapleketaren finala izango da gaur, abenduak 16, Donostian; baina badira, ekitaldi nagusi horrez gain, aipatzea merezi duten beste jarduera batzuk: II. Animatoon zinema jaialdian haurrentzako emanaldia izango da 17:30ean, Antzoki Zaharrean eta Piccolo & Saxo (Frantzia. Zuzendariak: Marco Villamizar, Eric Gutierez) filma ikusi ahal izango da. 2007/12/16 - 04:15:06
Larunbat honetan Kantu Jira
Festarik behar bada bego Donostia, betikoa du fama ondo merezia. Hala omen zen lehengo Donostian, eta gaur egun ere hala da, nonbait. Hori erakusten du behintzat hilero, hirugarren larunbatarekin, Parte Zaharreko Fermin Kalbeton kalean, eguerdiko 12:00etan, kantu jiran elkartzen den donostiar multzo gero eta handiagoak. Larunbatean, beti bezala, euskal kanta tradizional ezagunak abestuko dira. 2007/12/14 - 19:04:08
Eskerrik asko ikuskizuna Zurriolan
Zurriola Antzerki Eskolak Pirritx eta Porrotx pailazoen Eskerrik asko ikuskizuna ekarriko du Donostiara larunbatean, abenduaren 15ean. Emankizuna Zurriola ikastolako antzokian ekainiko dute, bi saiotan: 16:30ean eta 18:30ean. Sarrerak Zurriola ikastolan bertan eskuratu ahal izango dira. Minbizia da lan honen gaia, baina gaixotasuna «taburik gabe eta alaitasunez» landu nahi izan dute. 2007/12/13 - 12:52:20
