Edizio jarraia, Tolosaldeko hitza

Tolosaldeko hitzako azken ordua.

Orantzaroa, atzera begira jarriko dira, ohiturak berreskuratu eta aurrera egiteko

Orantzaroa mintzagai izango da bihar iluntzean liburutegian. Leitzako Kultura Taldeak antolatuta, 19:30ean izango da saioa.Leitzar askok eta askok, guraso eta aiton — amonengandik entzundako garai bateko ohitura bezala ezagutzen dute Orantzaroa. Zenbaitek, harreta handiegirik jarri gabe entzungo zuten istorioa. Baina, Fernando Oiartzun, Kultura Taldeko kideak jakin — minak jota, Orantzaroaren inguruko azterketa bat egitea erabaki zuen duela hilabete batzuk. Orain, eta biharko ekitaldian, honen inguruko hainbat azalpen emango ditu leitzarrak. Ikerketa hau burutzeko garaian, herriko hainbat adinekoren testigantzak bildu zituen, eta hauetako askok, gaurko hizketaldian parte hartuko dute. Beraien, istorioak eta oroitzapenak, bertaratzen direnei agertzeko.  2010/11/04 - 00:18:02

Babarrunaren bueltan festa handia antolatu du Hauspoak iganderako

Tolosako babarruna bezala ezagutzen baldin bada ere, lekale preziatu hau, inguruko herrietako hainbat eta hainbat sorotan ereiten da. Horregatik, beste behin ere Hauspoa Kultur Elkartekoek babarrunaren bueltan, festa handi bat ospatzea erabaki dute. Goizean goiz jarriko dituzte heltzeak sutan, baina hauek egiten diren bitartean, izango da zer eginik, hainbat ekitaldi antolatu baitituzte. Dultzaineroak arduratuko dira festa giroa herrian zehar barreiatzeaz. Hauek Ibarratik barrena ibiliko baitira goizean. Bestalde, bazkalondoan, herriko abeslariekin batera, eguneko azken doinuak eta kantuak joko dituzte.  2010/11/04 - 00:18:02

Ate irekien jardunaldia Asvinenean

Asvinenea arte eszenikoen laborategia eraberrituta dator. Hori dela eta, hilaren 6ean, ate irekien jardunaldia egingo dute. 17:30etik aurrera, interesa duten guztiek Adunan dagoen Asvinenearen egoitza ikusteko aukera izango dute. Bertan, jarduera ezberdinak ikusgai izango dira: Asvinenea bideo emanaldia, lunch — a, ikuskizunak, musika zuzenean eta sorpresak.  2010/11/03 - 00:34:04

Estrasburgok dio Espainiak ez zuela Europako Giza Eskubideen Ituna urratu Lasa-Zabala epaiketan

Vaquero, Dorado, Bayo guardia zibil ohiek, Galindo jeneral ohiak eta Elgorriaga Gipuzkoako gobernadore zibil izandakoak helegitea sartu zuten 2003an, epaiketa justua izateko eskubidea, errugabetasun presuntzioa eta defentsa eskubidea urratu zizkietelakoan. GALek 1983an bahitu eta hil zituen Lasa eta Zabala. Bost haietako inor ez dago espetxean.  2010/11/02 - 12:43:01

Hodeiertz eta Oroth-ek hirugarren postua lortu dute

 2010/11/01 - 18:54:01

Cantemus Children Choir abesbatza hungariarrak irabazi du Kutxa Sari Nagusia

Gaur eguerdian Leidor antzokian izan da 42. Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako sari banaketa. Amerikar Estatu Batuetako Salt Lake abesbatzakoak izan dira eszenatokira aldi gehienetan igo direnak, seitik bost garaipen beraiek eraman baitituzte. Tartean publikoaren saria. Baina, Kutxa Sari Nagusia Europan geratu da, Hungariako Cantemus Children Choir — entzat izan baita. Tolosako lehiaketan beterano dira jada.  2010/11/01 - 18:54:01

Marilo Urbistondo tolosarrak irabazi du Bizkotxo Lehiaketa

Jendetza bildu da Tolosa Goxua azokan. Usain gozoak gidatuta, jende ugari izan da Tolosako Trianguloa plazan. Azokan hainbat ekitaldi izan dira, tartean Bizkotxo Lehiaketa. Marilo Urbistondo tolosarrak jaso du lehenengo saria eta Bidatz Sasian tolosarrak lortu du bigarrena. Errusiar pastel erraldoiak erakarri du ere jende ugari. Anima Vocal Ensemble talde errusiarrak kantatu ondoren, Tolosako gozogileak ehundaka zati banatzen hasi dira jendearen artean.  2010/10/30 - 13:29:03

Babarrun jaterako txartelak salgai

Hauspoa elkarteak Babarrun jatea antolatu du azaroaren 7rako. Horregatik, salgai daude bazkarirako txartelakZubiaurre, Sendi — Ekintza, Atari, Txumitxa eta Arkaitz — azpi tabernetan. 16 urte azpikoek hiru euro ordaindu beharko dituzte, eta helduek hamabost.  2010/10/29 - 19:41:04

Inauterietako irudiekin erakusketa osatzen

Udala Inauteriei buruzko erakusketa bat prestatzen ari da datorren urteko urtarrilerako. Gune nagusia Aranburu Jauregiko erakusketa aretoan egongo da kokatua, baina honekin batera, beste hainbat jarduera ere burutuko dituzte.  2010/10/29 - 19:41:04

Gazte Asanbladak argazki lehiaketa antolatu du

Ibarrako Gazte Asanbladak «udazkenak izan ditzakeen kolore guztiak jaso nahian» argazki lehiaketa herrikoia antolatu du. Parte hartu nahi dutenek hiru argazki aurkeztu beharko dituzte azaroaren 2a baino lehen. Hauek gutunazal batean sartu eta Gaztetxean utzi beharko dira. Egun horretan, argazki guztiak bildu eta ikusgai jarriko dituzte azaroaren 7ra arte. Igande horretan, talo — jan batekin jakinaraziko da zein izan den irabazlea. Irabazlea nor den, bozketa bidez erabakiko dute eta hau modu anonimoan egingo dute.  2010/10/29 - 19:41:04

Nabigatu euskaraz