Erabili.com - Berri berriak

Azpeitiko Euskara Patronatua

Euskara sustatzeko hitzarmena sinatu du HABEk Valentziako eta Murtziako Euskal Etxeekin

Valentzian eta Murtzian euskara ikasi nahi dutenei beharreko baliabideak eskura jartzeko helburuarekin, IƱaki Uribe HABEko zuzendariak hiru hitzarmen sinatu ditu Murtziako, Valentziako eta Quart de Poblet-eko (Valentzia) Euskal Etxeetako ordezkariekin. Valentzian, hitzarmena probestuz, Luis Najarrori omenaldia egin diote urte luzeetan zehar euskararen alde egin duen lan guztiagatik.  2012/02/02 - 09:48:04

Euskarazko wikipediari bultzada

Euskararen erabilera esparru guztietan sustatzeko, ezinbestekoa da herritarrei baliabide eta tresnak ematea, teknologia berrien arloan bereziki. Testuinguru horretan kokatzen da 2011n Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko eduki entziklopedikoak sarean jartzeko garatutako egitasmoa.  2012/01/27 - 11:36:01

Etxepare Euskal Institutuak Midem eta Expolangues nazioarteko azoketan esku hartuko du

Euskara eta euskal kultura kanpoan ezagutarazteko ahaleginean, nazioarte mailako azoka ezberdinetan parte hartzeari ekingo dio aurten ere Etxepare Euskal Institutuak. Lehen biak Cannes hirian urtarrilaren 28tik 31era burutuko den Midem -Europako musika azokarik garrantzitsuena- eta Parisen otsailaren 1etik 4ra bitartean izango den Expolangues hizkuntza azoka izango dira; azken honetara Etxepare Euskal Institutua bere baitan doan lehen aldia da.  2012/01/25 - 09:33:07

Hiahoka, hizkuntza ahotsaren eta kantuen bitartez sentitzeko proiektua

Banaiz Bagara elkarteak, Mintzola Fundazioarekin eta Euskal Kantuzaleen elkartearekin lankidetzan, euskara ikasteko eta erabiltzeko bide berriak ireki asmoz garatu duen proiektu pilotuaren emaitzak eta irakasleentzako materiala aurkeztu ditu.  2012/01/24 - 10:32:02

Lotu irakaskuntza berdeari: matrikula ezazu zure seme-alaba D ereduan

Euskara Kultur Elkargoak, Ikastolen Elkarteak, Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkarteak, Sortzen Ikasbatuaz taldeak eta Topaguneak kanpaina jarri dute abian, Nafarroan haurrak D ereduan matrikulatzera animatzeko.  2012/01/23 - 11:25:06

Laster udal gehiago izango direla iragarri du UEMAk

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak 2012ko egitasmoa onartu du.  2012/01/17 - 11:21:06

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' hizkuntzalari, idazle eta euskaltzain urgazlea hil da

Herenegun, urtarrilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zen, 82 urte zituela. Hil kapera Donostiako Errekalde auzoko beilategian izan ondoren. Errausketa familia giroan egin zuten atzo.  2012/01/16 - 10:19:06

'Teila bat Argentinako euskararentzat'

Buenos Aireseko Euskaltzaleak Elkarteak egoitza behar du eta teilape berria lortzeko kanpaina antolatu dute, han bezala Euskal Herrian ere laguntzak eskuratzeko.  2012/01/11 - 10:44:06

IKT-etan euskara sustatzeko 1.464.200 eta euskarazko hedabideentzat 4.875.000 euro emango ditu Jaurlaritzak 2012an

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012an Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko eta euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubideak ezarri eta bi deialdien aginduak onartu ditu.  2012/01/09 - 10:15:05

Hitanoa on-line ikasteko aukera, urtarriletik aurrera

Maramara* taldeak hitano ikastaroa antolatu du, on-line, 2012 urte hasierarako. Urtarrilaren 9an ekingo diogu, eta 14 asteko iraupena izango du 40 orduko ikastaro honek.  2011/12/20 - 11:14:08

Nabigatu euskaraz