Erabili.com - Galdezka
Azpeitiko Euskara Patronatua
Nola da euskaraz Urduñako 'bollo' fenomenoa?
Urduña inguruan bollo deituriko fenomeno metereologikoa dago. Mendietako behe-lainoa herrira jaisten denean deitzen zaio horrela. 2009/12/18 - 16:48:02
Arku jaurtitzailea?
Nobelatxo bat idazten ari naiz eta zuen webgunea askotan erabiltzen dut nire ortografia zalantzak zuzentzeko eta hitz berriak ikasteko. Ondorengo zalantzatxo hau daukat: nire nobelan pertsonaia bat arku jautitzailea da. 2009/10/23 - 21:07:02
Orokorrean
Duela gutxi esan zidaten orokorrean ezin dela erabili, erderakada dela. Horren ordez, oro har edo orokorki esan eta idatzi ahal dugula. 2009/10/14 - 21:44:01
Nola esanen litzateke euskaraz 'e-portfolio'?
"e-portfolio"-a edo "portafolio"-a erabili nahi dut ikasleekin baina ez dut euskarazko beste adierarik ezagutzen. 2009/09/03 - 00:16:02
Ramon Etxezarreta: "PSE-EEk ere ikasi beharko du zein den euskararen benetako balioa, ez
dauka aukera makala!"
Kargu berriari neurria hartzen ari da oraindik Ramon Etxezarreta (Urrestilla, 1954), Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde berria. Aurrekoek egin duten lanaz galdetuta, "aldatu behar direnetan baino, sakondu behar direnetan azpimarra egitea nahiago" duela dio, "ez gatoz, ez, ezer birrintzera, ez puskatzera". Hizkuntza kontuetan, aldaketa nagusiki "jarrera politikoetan" antzemango dela uste du. 2009/05/22 - 23:51:01
Alkatea eta 'bere' semea ala alkatea eta 'haren' semea?
Badakizue bizkaitarrok bere hitza komodin bihurtu dugula. Baina nonbait enzun dut ez dela esan behar "Alkatea eta bere semea etorri dira". Honen ordez "Alkatea eta haren semea etorri dira" erabili omen behar da. 2009/02/10 - 20:19:06
Jean Haritschelhar: "Euskarak diplomatikoak behar ditu"
Jean Haritschelhar baigorriarra ezaguna da euskaldunen artean, euskararen inguruan urte luzez eraman duen ahalegin aberatsarengatik. Horrek ahalbidetu zion Euskaltzaindiaren buru izendatua izatea, eta maisutasun bikainez erakutsi zuen euskarak goi mailako ikerlari eta zientzialariez gain diplomatikoak ere behar dituela, hizkuntza bizi gisa aurrera egingo badu. Gizon polifazetikoa da Haritschelhar, eta lehen lerrotik segitu du azken berrogeita hamar urteotan gure gizarteak, Bidasoaz bi aldeetan, izan duen bilakaera. 2008/07/18 - 14:44:02
Karmele Rotaetxe: "Euskara erraztu behar da erabilera ere errazteko"
Karmele Rotaetxe Amusategi aitzindaria izan da euskararen irakaskuntzan. 1967an, Patxi Altunarekin batera, lehenengo euskara eskolak antolatu zituen Deustuko Unibertsitatean, eta hamar urte geroago, gauza bera egin zuen orduko Bilboko Unibertsitate Autonomoan. Horrez gain, EHUko Filologia eta Kazetaritza fakultateen sorreran parte hartu zuen. Euskaltzaindiaren barruan, Gramatika Batzordeko kidea izan da hasiera-hasieratik. 2004an, euskaltzain ohorezko izendatu zuten, eta gaur egun, irakasle emeritu dabil EHUn. 2008/06/05 - 06:20:01
Nola esan "síndrome de piernas inquietas" euskaraz?
Azpeitiko Udal Euskaltegiko irakaslea naiz, eta ikasle batek gai horren inguruan lan bat egin behar duela eta, "síndrome de piernas inquietas" euskaraz nola esan behar duen galdetu dit. 2008/01/11 - 19:59:29
Nola esango genuke "quitarreses"?
"Quitarreses" edo baita ere "Quitapiedras" deitu izan dioguna, tren guztiek aurrekaldean eramaten duten elurra kentzeko tresnaren ("Quitanieves") antzerakoa da. 2007/11/20 - 17:05:07
