Hernialde, Tolosaldeko hitza
Hitzako albiste zerrenda hernialde
Alpino Uzturre Elkarteak X. Rolleski igoera egingo du
Hamargarren urtez jarraian, Tolosako Alpino Uzturre Elkarteak Rolleski igoera antolatu du. Urtero bezala, gaur 16:00etan emango zaio hasiera igoera honi. Bi modalitatetan parte hartuko dute eta Skating erakoak, 4 kilometroko ibilbidea egiteko Belate auzotik abiatuko dira. Klasiko eran igoko direnak berriz, Hernialdera igotzeko bidegurutzetik hasiko dira. Dagoeneko 65 bat lagunek eman dute izena. Gaur irteera bitartean ere izena emateko aukera izango da. Beraz zalantzan dagoenak oraindik badu aukera. Gehienak gizonak badira ere, emakumeak ere izango dira irteera puntuan. Gaztetxoek ere parte hartzeko aukera dute eta 11 urtetik gorakoak izaten dira. Hauek ere bi modalitateetan parte hartzeko aukera dute. ... 2010/10/22 - 23:15:03
Hernialdeko X. Rolleski igoeran izena emateko aukera zabalik dago
Alpino Uzturre elkarteak antolatuta, hamargarren edizioa izango da aurtengoa. Hernialdeko Rolleski igoera hilaren 23an izango da. Tolosako Belate auzotik, 16:00etan abiatuko dira parte-hartzaileak. Proba estilo klasikoan eta skating eran egingo da. Lasterketan parte hartu nahi dutenek modu ezberdinetan eman ahal izango dute izena. Alde batetik, 685 77 65 04 telefono zenbakira deituta edota posta elektronikoz alpinouzturre@begira. com helbidera mezu bat idatziz. Lasterketa korritzeko parte-hartzaileek kaskoa ezinbestekoa izango dute. Parte-hartzaileek 15:30erako Belaten egon beharko dute. Hala, 16:00etan, Skating eran korritu behar dutenak aterako dira. Lehenengo zatian, 800 metro zeharkatuko dituzte. Bide hau laua da. Ondoren, 3,2 kilometroko igoera izango dute. Klasiko eran lehiatuko direnak berriz, bost minutu beranduago abiatuko dira. Eta 3,2 kilometro zeharkatu beharko dituzte. ... 2010/10/15 - 23:13:02
Pilates eta dantza ikastaroan izena emateko epea zabalik
Hernialdeko Udalak, ikasturte honetarako pilates eta dantza ikastaroak antolatu ditu. Pilates, astearte eta ostegunetan izango da eta bi ordutegi izango dira aukeran. 18:00etatik 19:00etara edota 19:00etatik 20:00etara. Ikastaroaren hasiera eguna hilaren 28a izango da. Izena emateko udaletxera jo beharko da eta horretarako azken eguna, hilaren 24a izango da. Hiruhileko kuota: 75 euro izango da. Ikastaro hau adin guztietako herritarrei zuzendua dago. Ikasturte hasiera urrian izango da. Umeak, asteartetan izango dute 19:00etan eta helduak, larunbatean 10:00etan. Honakoan ere izena udaletxean eman behar da hilaren 27a baino lehen. Urteko kuota, 14 urte bitartekoena, 15 euro izango da eta 14 urtetik gorakoena berriz, 30 euro. Ikastaro hau ere, adin guztietako jendeari zuzendua dago. ... 2010/09/14 - 23:35:03
AHTren inguruan informaziorik gabe jarraitzen dute Hernialden
AHTren Tolosa-Hernialde zatiaren lizitazioa ireki zuten duela astebete. Urrats horren aurretik ordea, oinarrizko proiektua eta proiektu konstruktiboa kaleratu behar dira. Bi proiektu hauekin ados ez dagoenak, 20 eguneko epea izango du alegazioak sartzeko. Tolosako AHTren informazio bulegoak oraindik ez dauka zati honen inguruko proiektu konstruktiboa. Hernialdeko Udaletik azaldu dutenez, oinarrizko proiekturik ere ez dute jaso. Alegazioak sartzeko edo herritarrei kaltetuak diren edo ez azaltzeko aukerarik gabe, egoera «lotsagarria» dela azaldu dute Udaletik. Galdezka joaten zaizkien herritarrei zer esan ez dakitela ibiltzen dira, ez baitute proiektu konstruktiborik. Eusko Jaurlaritzako Garraio sailarekin harremanetan iaz jarri omen ziren, baina oraindik erantzunaren zain jarraitzen dute. ... 2010/07/24 - 23:29:01
Karmele Pellejeroren lanak irailaren 12a arte
2010/07/22 - 00:01:01
Irailaren 12ra arte luzatuko da Pellejeroren erakusketa
Hasiera batean, hil honekin batera amaitu behar zen Karmele Pellejero tolosarrak Hernialdeko ostatuan duen erakusketa, baina epea luzatzea erabaki dute, eta irailaren 12ra arte ikusi ahal izango da. Ekainean jarri zen erakusketa honetan, era guztietako margolanak bildu ditu Pellejerok; paisaiekin hasi eta abstraktuak diren lanak arte. Haurrentzako modukoak diruditenak ere ikusi daitezke. Erregistro zabala beraz margolari honena, hainbat teknika probatutakoa baita. Berreskuratutako zaletasuna Txikitatik izan omen du Pellejerok margotzeko zaletasuna, baina aspaldi alde batera utzia zuen. Dena den, halabeharrak zaletasuna berritu dio, istripu baten ondorioz baja harturik, denbora librea betetzeko aitzakia eman baitio. Pintzelak harturik hasi zen berriz, une beltzei kolorea jarri nahian. ... 2010/07/19 - 23:39:03
Askotariko lanak
Hernialdeko Herri Ostatuan, koadroen erakusketa bat dago zintzilik hilabete honetan. Tolosarra den baina Hernialden bertan bizi den Karmele Pellejeroren artelanak dira eta hilabete hau bukatu bitarte izango dira ikusgai. Pellejerok txikitatik izan du margotzeko zaletasuna eta istripu baten ondorioz aurkitutako gaixotasun batek bajan egotera behartu duenez berriro ere margoak eta pintzelak hartzera animatu da. Izan ere, buruari buelta gehiegi ematen ari zela dio artistak eta horregatik heldu dio aspaldiko zaletasunari eta Tolosako ikastaroan izena eman ostean, berriro ere, margo artean dabil. ... 2010/06/24 - 23:03:02
Herri kirolak eta asto jatea
2010/06/19 - 23:18:01
Ostiralean hasiko dute Asteburu Kultura
Urteko egunik luzeena iristear den honetan Hernialden Asteburu Kulturala prestatu dute. Hitzaldia, herri kirolak, asto jatea eta mendi ibilaldia izango dituzte. Hasiera bihar bertan emango diote Koke Lasaren hitzaldiarekin. Liburutegian izango da eta 20:30ean hasita, Shisha Pangma Bide Britaniarra izango da jorratuko duen gaia. Larunbatean, 12:30ean herri kirol emanaldia izango dute herriko plazan eta besteak beste, Joxe Mari Olasagasti izango da. Ondoren, herriko frontoian, asto jatea egingo dute. Giroa alaitzeko, trikitilariak izango dira. Tripa bapo bete ostean, hurrengo eguna, mendi ibilaldi eder bat egiteko aprobetxatuko dute. Ibilaldian, Hernialden bertan duten kobazulotik pasako dira eta bertara sartuko dira. Mendi buelta egin ostean, inoiz falta ezin den hamaiketako egingo dute. Hori herriko elkartean egingo dute. ... 2010/06/16 - 23:47:03
Plaza berritua Hernialden
Hernialden, bi proiektu aukeratu zituzten Foru Aldundiko Landagipuzkoa 32 proiektuaren baitan diru-laguntzak eskatzeko. Alde batetik, frontoia zaharberritzea eta bestetik, Santa Kruz Apaiza plaza urbanizatzea aukeratu zituzten. Bi proiektu hauek gauzatzeak 159.221,23 euroko kostua izango du Hernialderentzat. Horietatik 140.000 euro Foru Aldundiak jarriko ditu. Santa Kruz Apaiza plazaren urbanizazioko bigarren fasea egin dute. Plaza, udaletxea, eliza eta frontoiaren arteko espazioa da eta obren lehen fasea, 1998. urtean bukatu zuten. Plazaren zati bat oinezkoentzat egokitua izan da eta beste zati bat kotxeak aparkatzeko erabiltzeko moduan jarri dute. ... 2010/06/12 - 00:04:04
