Erabili.com - Iritzi-muinetik
Azpeitiko Euskara Patronatua
Reala eta 'Euskararekin bat': hausnarketarako kontu batzuk
Futbol liga hasi den honetan, eta Realaren elastiko txuri-urdin berrian nonahi ikusten hasi garen honetan, komeni da Realarekin eta euskararekin lotura duen gai bat gogora ekartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.200.000 euro eman(go) dizkio Realari elastikoetan Euskararekin bat leloa eramateagatik eta euskararen aldeko neurri batzuk hartzeagatik (tartean, euskara plana abian jartzea). 2010/09/02 - 09:10:04
Arabako Iruñan ondarea suntsitzen ari dira: Lorena Lopez de Lacalle, Julio Nuñez, Xabier
Agirre eta Iñaki Goirizelaia dimititu!
Arabako Iruñaz asko idatzi da, eta jendeak informazio gehiago edo gutxiago izan dezake baina, gai honek, euskal kulturaren miseria guztiak agerian utzi ditu. Azkena, gure begien aurrean ikusi dugun ondare arkeologiko handienetakoaren suntsipena, egun batean, eskabadora batek 1.700 urteko historia ezabatu duelarik. 2010/09/01 - 09:58:04
Bikoizketarako irizpideak finkatzen (XVI)
Euskarak garapen sendoa izan du baserri-munduan, eta aberatsa da hitzetan eta esamoldeetan animalien berri emateko: banakoak adinaren eta sexuaren arabera, ugalketa, gobernatzea... Telebistarako animalien gaineko dokumentalak euskarara bikoiztea egokitu denean, ordea, eten moduko bat gertatu da, ez baitugu guztiz asmatu aberastasun hori premia berrietara ekartzen. Orri honetan horren gaineko gogoeta bat egin dugu. Beste hiru gai ere erabili ditugu: «Los Angeles Lakers» eta era horretako izen pluralak zelan hartu euskarazko bikoizketa-testuetan, gernu-jarioak zelan aipatu publizitatean, eta zerk eragiten duen errazak diruditen testuak ulertzen nekezak izatea. 2010/07/09 - 07:57:02
Gu ez gara izango Nafarroako yaakuak
Keniako ipar-erdialdean, yaakueraz mintzo zirenek bilera publiko bat egin zuten, euren etorkizunaz erabakitzeko. Bilera hartan, bi ideia nagusitu ziren: batetik, masaien hizkuntzak eta ohiturek yaakuenak baino prestigio handiagoa zutela, eta, bestetik, masaiera yaakuera baino egokiagoa zela etorkizuneko erronketarako. Bi ideia horietan oinarrituta, yaakuera erabiltzeari utzi eta aurrerantzean masaieraz hitz egitea erabaki zuten. 2010/07/08 - 08:45:08
Azkenean katalana zinema aretoetan?
Maiatzean, Kataluniako zinemetako 1,9 milioi ikusleek trailerren atzetik 22 segundoko iragarki bat ikusteko aukera izan zuten. Bertan, zinema areto huts bat ikus zitekeen eta pantailan off-eko ahotsak albiste lazgarri baten berri ematen zuen: «Zinemaren legea gaur egun idatzita dagoen moduan onartzen bada, aurkeztu dizkizugun filmetako batzuk ezin izango dituzu ikusi». 2010/07/06 - 08:29:06
Iritsi da gure 'Real Sociedad'-i ere euskal izena emateko garaia
100-101 urte izen espainola bizkarrean. Foru Aldundiak 1.200.000 euro (erraz esaten da), besteak beste, Gipuzkoa euskararekin bat leloa urtebetez erakusteko elastikoetan. 2010/06/28 - 09:14:04
Demokrazia euskararentzat
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako unionisten Jaurlaritza (PP-PSE) euskararen alde hartutako neurri epelak sistematikoki desegiten ari da: euskalduntzen ez duen hezkuntza sisteman murrizketak; Euskal Herriaren ibilbidea transmititzen duen euskal kurrikulua debekatzen eta kurrikulu espainiarra inposatzen; Osakidetzan, Ertzaintzan, administrazioan perfilak kentzen, euskaraz jakitea eskatzen zen lanpostu gutxitan, eta euskalduntze planak trabatzen; euskarazko kulturari eta euskalgintzari diru laguntzak gutxitzen, euskarazko komunikabideetan erdara sartzen eta erdarazkoei bide librea uzten; hizkuntza eskubideak urratzen dituzten enpresa handiei isuna barkatzen; eta abar. Jaurlaritzaren mezua garbia da: euskara itotzeko garaia iritsi da; hizkuntza eskubiderik ez! 2010/06/24 - 06:47:03
NUPen ere euskaraz bizi nahi dugu
Hainbat eragilek Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskaraz matrikulatzeko deia eginez plazaratu duten agiria irakur dezakezue jarraian. 2010/06/21 - 09:14:02
Helmugara sasoi betean
10 urte bete ditu Bai Euskarari Ziurtagiriak. Sortu zeneko irizpideari jarraituz indarrak batu eta biderkatu behar ditugu norabide berean. 2010/06/16 - 07:37:02
Hizkuntza ahulen babesaren aurrean zenbait paradoxa: etsaia kanpoan ala barruan?
Azken hamarkadan, Kanada sarri izan dugu hizpide mundu akademikoan nahiz politikoan. Askorentzat, Kanada ikasbide izan beharko genuke hainbat alorretan. Horietako bat dugu, gizartean «bestelakotasuna» onartzeko eta babesteko ipar Ameriketako herrialde hartan jorratu duten bidea. 2010/06/15 - 08:26:04
