Erabili.com - Gurien

Azpeitiko EBPN-a

TwoNav, euskara integratuta dakarren lehen GPSa

Pixkanaka-pixkanaka, gero eta gehiago dira teknologia berrien esparruan euskaraz ere erabil daitezkeen aplikazioak eta tresnak. Horietako bat dugu TwoNav GPSa.  2010/03/12 - 16:03:03

Udalak Kutxarekin hitzarmena sinatuko du, euskararen erabilera areagotzeko

Udalbatzaren osoko bilkurak aho batez onartu zuen atzo (2010-3-4) Kutxarekin sinatu beharreko hitzarmena. Aurrezki erakundearekiko harremanetan euskararen erabilera areagotzea da hitzarmenaren xedea. Urola-Kosta eskualdeko udal guztiekin sinatuko du hitzarmena Kutxak, eta sinaketa ekitaldia Azpeitian egingo da, datorren apirilaren 29an.  2010/03/05 - 18:04:05

Abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina jarri du abian UEMAk

UEMAk bultzatuta, Guk abizena, zuk? kanpaina jarri da martxan Azpeitian ere, euskal abizenak modu ofizialean eta toki guztietan euskaraz izan nahi dituztenentzat. Hartara, Arteche, Aguirre, Aurrecoechea, Echenique edo Echeverria aldatu eta Artetxe, Agirre, Aurrekoetxea, Etxenike edo Etxeberria bihurtzeko aukera izango dute interesatuek.  2010/02/05 - 14:15:03

Euskararen ordenantza berria onartu du Azpeitiko Udalak

Azpeitiko Udalaren osoko bilkurak aho batez (EAJren, Azpeitiko Hautetsi Independentisten eta EAren zinegotzien botoekin) erabaki zuen atzo (2009-12-3), Euskararen Nazioarteko Egunean, Azpeitiko Udalean eta Udalerrian Euskararen Erabileraren Sustapena eta Normalizazioa Bermatzea Helburu duen Udal-ordenantza berriari hasierako onarpena ematea. Orain dela lau urte, 2005eko abenduaren 1ean, onartu zuten aurreneko euskararen ordenantza ordezkatzera dator araudi berria.  2009/12/04 - 14:39:01

Jose Mari Carrere ipuin kontalaria Udal Euskaltegian

Azpeitiko Udal Euskaltegiak 25. urteurrenaren ospakizunekin jarraitzen du. Bihar, abenduak 3 eta Euskararen Nazioarteko Eguna, ekitaldi berria izango dute, Jose Mari Carreren eskutik.  2009/12/02 - 15:12:02

Goi mailako Bikain ziurtagiria Azpeitiko Udalarentzat

Azpeitiko Udalak Urrezko Bikain Ziurtagiria eskuratu du. EAEko esparru sozio-ekonomikoko erakundeek garatutako hizkuntza-normalkuntzako prozesuek izan duten garapen-maila egiaztatzea eta aitortzea da Bikain ziurtagiriaren helburu nagusia. Eusko Jaurlaritzak sortu eta Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak kudeatzen duen ziurtagiriak hiru maila ditu, eta Azpeitiko Udalak goi mailakoa eskuratu du. Gainera, Bikain ziurtagiria eskuratu duen lehendabiziko udala da Azpeitikoa.  2009/11/23 - 11:53:05

Hizkuntz eskubideak, guztion ardura

Azpeitiko Udalak, UEMA eta Behatokiarekin elkarlanean, hizkuntza eskubideen urraketak salatzeko kanpaina jarri du abian. Datozen egunetan, hizkuntz eskubideen inguruko kexa, galdera edota iradokizunak jasotzera bideratuko diren hainbat kutxa jarriko dira herrian. Udalak bere iradokizun postontziak kokatuta dituen toki berdinetan jarriko dira, besteak beste, kutxa berriak. Euskara Patronatuan ere jarriko da bat.  2009/11/17 - 13:37:05

Opariak euskaraz badaki, hobeto

Euskarazko Produktuen Katalogo berriak haur eta gazteentzako merkatuan salgai dauden ehunka produktu berriren eskaintza bildu du aurten ere. Hurrengo egunotan banatuko dira 240.000 ale Euskal Herri osoan. Azpeitian 5.000 ale banatuko dira.  2009/11/13 - 14:47:05

Udal Euskaltegiaren 25. urteurrena eta Euskal Antzerki Topaketak, uztartuta

Azpeitiko Udal Euskaltegiaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi zerrendako bigarren hitzordua bihar (2009-11-13) izango da, herrian egiten ari diren XXVII. Euskal Antzerki Topaketen barruan txertatuta. Ez Dok Hiru Bikoteatroaren Euskarazetamol antzezlanarekin uztartuko dira bi ekimenak. Biharko emanaldia 18:00etan hasiko da, Izarraitz pilotalekuan.  2009/11/12 - 15:05:03

Euskararen erabilera ardatz duen hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak

Bi erakundeen arteko harremanetan euskararen erabilera "zabaldu eta indartzeko" hitzarmen aitzindaria sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) eta Azpeitiko Udalak. Elkarren arteko harremanetan, ahozkoetan zein idatzizkoetan, euskararen erabilera eta euskarazko produkzioa bultzatuko dutela hitzartu dute, besteak beste. Bost urterako sinatu dute, bi aldeek hala nahi izanez gero luzatzekotan, eta GFAko zein Udaleko ordezkariek osatuko duten jarraipen batzordea ere eratuko dute. Hitzarmen honek emaitzak eman ahala, Aldundiak Gipuzkoako beste udalekin ere antzeko harremanak bultzatzeko asmoa azaldu du.  2009/11/05 - 11:11:02