denetik - borthuzai
'ntik_ngaiz' blog berria
Kaixo aspaldikos, Agindutakoa zor, eta blog berri bat sortu dudala abisatzeko idazten dizuet. ntik_ngaiz du izena, eta ikusten duzuenez, izenez behintzat beste honen oso antzekoa izateko bokazioz sortua da. Ikusiko da :-) Blog honen sarreratxoan aipatzen dut izenaren jatorria: ntik , azken batean ene kontutxoetaz mintzatuko naizelako. Eta ngaiz , denetik aurkituko duzuela esatea ere gehiegitxo izango bada ere, buruz kontatzen hasita, 1, 2, 3, 4, 5... eta horrela ' n ' gai behintzat bururatzen zaizkidalako. Besterik gabe, zuen zain geratzen naiz. Mila esker aldez aurretik, borthuzai .info 2007/12/06 - 10:53:12
Post Guztiak
Nire helburua, honako orri honetan, post guztiak gaika sailkatuta edukitzea da. Oraingoz, zatitxoa bat bakarrik ipini dut. Ondorengo egun-asteetan (eguraldiaren arabera;-) gainerantzeko denak. Ondo izan. Krutwig - Laberinto = LAU BUR(U) INTHA - Akelarrea = Greziar Tragedia ? - Internazionalaren kolore Gorriaz eta Euskaldunok gure Historia propioa edukitzeak duen garrantziaz - Apollôn gure Culturaren Symboloa (F. Krutwig) - Diada Egunean Krutwig - Krutwig eta Errenazimenduko Pintura Italiarra eta Espainiarra - Denboraren ideia Euskaran, Fisika berrian eta Grekera Klasikoan - Euskara, Guantxea eta Grekera klasikoa - ROMA = ORMA - Euskaldunak, Eskoziarrak eta Masoiak - AZTEKA=AITZEKO OLMEKO=ORMEKO TOLTEKO=TUL-TIK-KO QUETZALKOATL=GEZALKOA - Iñigo Jones Arkitekto Ingelesa Oteiza - Malevich-Oteiza (I) - Picasso, Einstein eta Oteiza - dut eta Oteiza - Kasimir (1+Oteiza) = Hutsa - Cézanne-n Gaurkotasuna - Oteizaren Cézanne - Oteiza eta Heidegger (S. Amón) - Richard Serra, F. Gehry eta Oteiza - Oteizakeri bat - Picasso-ren Gernika eta Oteiza - El Pradoko Airea - Zahartzaroa - Jorge Oteiza eta Victor Erice - Jorge Oteiza (Sao Paulo, Yoga, Bideoak) - Quousque Tandem? - Manolete, Oteizak, Brody 2007/07/11 - 20:09:19
Agurra
Agur. Hauxe zen ba dena. Amaitu da. Orain urtebete barrenak husteko sortu nuen blog honek, bete du bere bidea. Gaur, esan nahi nituenak esanda eta ideia guzti-guztiak agortuta :-), blog hau, odol hotzean, hiltzen dut. Ez da erraza izan, sinestu idazue (ez da batere erraza izan, benetan), baina hala behar zuen. Noizean behin blog honetan begiradatxoren bat botatzen zenutenok beraz lasaitu ederra hartuko duzue, hemendik aurrera bake santuan utziko baizaituztet! :-) Ez, benetan (eta serio xamar jarriz ere bai egia esan :-) mila esker guztioi. Mila esker noizean behin fidelki blog honetan sartzeko ohitura hartu duzuen guztioi, baita kasualidade hutsez bada ere noizbait hemen aterrizatu duzuenoi ere, eta batez ere, nola ez, ERANTZUTERA AUSARTU ZARETEN GUZTIOI, MILA ESKER, azken batetan, zuengan pentsatuz idatzi izan baidut beti. Mila esker guztioi, eta agur. Jon Artola Artano 'borthuzai' beste honekin amaitzea ere pentsatu nuen... 2007/06/24 - 18:22:02
Manolete, Oteiza, Brody
2007/06/22 - 15:37:08
Ligeti - Kubrick (Eyes Wide Shut)
2007/06/19 - 20:47:06
Argazki batzuk
2007/06/17 - 16:50:02
Bigarrena - Segundua
2007/06/13 - 20:46:04
The Basque - Simpsons Connection
2007/06/10 - 10:45:02
Sexty Sexers
Atzo, larunbata, Urretxuko gaztetxera inguratu ginen lagun kuadrila bat (badakizue, tres son multitud esaten dute :-) Sexty Sexers -en kontzertua ikusteko. Izan ere, bigarren lana duten Urkamendi Blues diska zuzenean aurkezten ari dira azken aldi honetan batean eta bestean. Nik ez dut Rock & Roll-a oso gertutik jarraitzen eta beraz, beraien musikaren inguruan ezer esan baino, nahiago nuke indezents -en post hau irakurriko bazenute :-) Eta kontzertua zer moduz egon zen? Bi hitzetan: IKARA-GARRIA!! :-) Hemen duzue eitb-kultura saioak talde beratar honi eskeiniriko erreportaia. Sexty Sexers Uploaded by borthuzai youtube-n ere Sexty Sexers -en video gehiago aurki ditzazkezue, baina benetan esanda, ez dute zuzenean duten indarraren izpirik ere. Zuzenean oso-oso indartsuak dira. Nik behintzat flipatu egin nuen! Eta aprobetxatu orain gazte hauek ikusteko, kontzertuak jo eta jo baitdabiltza batetik bestera. 2007/06/03 - 19:41:05
Pintura eta Zinea (Dalí eta Lynch)
2007/06/02 - 17:52:03
