Julenneren Sindromea
Veronako Julennek pairatu zuen sindromea mendeetan zehar barreiatu eta oraindik ere jasaten dihardugulako. Maitasuna merezi duen abentura kitzikagarri bakarra ez delako. Julenneri bezala, bere izenak bizia lapurtu ahal digulako.
2008/12/26 - 12:58:02
Mendi kateak (III)
"Ilargian zehar agertzen dira. Mendi katerik harrigarriena, Apeninoek formatua da (650 kilometrotako luzera du). Eurien itsasoaren ertz batetan aurkitzen da, eta mendi garaienek 5500 metrotako goiera dute. Ilargiaren hegoaldean aurkitzen diren Doerfel mendiak 7500 metrotako goieretara iristen dira. Mendi kate hauek, oso maldatsuak dira normalki erosio ekintza ezaren ondorioz. Ilargiko mendien goierak, mendi horiek sortzen dituzten itzalen neurketa bidez lortu dira." " lurra eta ilargia eguzki sisteman", Ximon Goia (Elkar - aek) Kratereak (I) 101, 102. orrialdeak Itsasoak (II) 102, 103. orrialdeak Mendi kateak (III) 103, 104. orrialdeak 2008/11/12 - 02:19:02
Itsasoak (II)
"Izen hau arraroa gerta daiteke urik ez dagoen leku batetan. Betidanik ziren ezagutuak zona ilun hauek, baina Galileo izan zen lehenengo aldiz teleskopio baten bidez zona horiek handituta ikusteko modua izan zuena. Lautada ilunak bezala agertzen ziren begi bistarentzat, eta itsasoak zirela pentsatu zuten. Era horretan Heveliusek (1654. urtean) lautada ilunago horiek izendatzean, "itsaso" deitura eman zien, eta deitura horrekin iritsi dira gaurdaino. Gaur egun, eta egin diren bidaia espazialei esker dakigunarekin, "itsaso" horiek laba basaltiko solidoz estalitako lautada handiak direla esan dezakegu. Itsaso hauek nola formatu ziren honela esplika daiteke: barnetik kanporatu zen labak, meteorioek aurrez irekitako arroak bete zituen. Laba horren kanporaketa ez zen kolpetik eman, 1000 milioi urtetan zehar baizik. Gizonak egin dituen bidaietan, itsaso hauetakoetan lurperatu da. Itsaso ezagunenetako batzu hauek dira: Baretasunaren itsasoa (Mare Serenitatis), Trankiltasunaren itsasoa (Mare Tranquillitatis) eta Eurien itsasoa (Mare Imbrium). Itsaso gehienek forma zirkularra dute. Batzu txikiak dira (Mare Crisium: 320 kilometrotako diametroa), eta beste batzuek izugarrizko diametroa dute (adibidez Mare Procellarum)." 2008/11/10 - 22:15:04
Kratereak (I)
"Hauek dira gehien agertzen diren formazioak. Guztia estaltzen dute, eta 40 edo 50 milioi inguru daude. Hauetako batzuren neurriak oso handiak dira. Oso kratere txikiak ere ugariak dira, eta hauen artean batzuek dezimetro batzuren diametroa besterik ez dute. Lehen esan dugun bezala, badirudi meteoritoek zoruaren aurka emandako txokeak izan direla kratere hauen jatorria. Hipotesi honen alde erabiltzen diren argudio batzu hauek dira: a) Kratereen zorua inguruko lurrak baino sakontasun handiagoan aurkitzen dela. Zulatze lan bat egin dela dirudi. b) Kratere handien inguruan beste kratere txikiagoak aurkitzen dira, eta hauek meteoritoek zoruaren aurka txokatzean projektatu dituzten harri pusketak eginak direla. c) Meteoritoek dakarten energia zinetiko handia, nahikoa dela kratere horiek formatzeko, eta aldi berean, txokean askatzen den energiak, meteorito gehienen ebaporaketa edo desintegrazioa produzitzen duela berehala. Ez dugu ahaztu behar, eguratsik ez duenez gero, bertara meteorito nahiko handiak irits daitezkeela abiadura handiz eta Lurrean meteoritoek sortutako kratere gutxiago baldin badago, Lurrak eguratsa edukitzean dagoela arrazoia. d) Azalean agertzen diren bretxak, regolitoaren puskaz osaturik daudela, zati hauek elkarren artean kolatuta eta erantsita daudelarik. Regolitoaren zatiak, metamorfosi prozesua jasanda aurkitzen dira, eta guzti hau meteoritoen txoke bidez bakarrik lor dezakete. Meteoritoen teoria honen arabera, kratere guztiak ez dira garai berean formatuak, eta jeneralki, kratere berrienak (azkenik formatu direnak) sakonagoak eta pareta maldatsuagodunak dira. Aipatu beharra dago, badela beste teoria bat kratere hauen jatorria esplikatzeko; teoria honek dioenez, aintzinan egon zen aktibitate bolkanikoaren ondorio omen dira kratereak. Edozein modutan ere, nahiko baztertua dago teoria hau." 2008/11/08 - 14:07:03
Jolas garaian
Bekain altxatuekin forma hartu eztuten galdera lausoak marrazten dizkiozunean urteen lekuko herdoilak bakarrik emango dizkizun erantzunak baino eztitu topatzen zuretzat. Garai batean haurra izan zela kontatu diote, baina txirrinaren egunerokoak eragindako amnesiak eztio jada zure egonezinaren arrazoia ulertzen uzten. Ez ezazu errukirik izan berarekin, eta jolas garaira irtetean bekainak zimurtu, helduen ergelkeri horiei arretarik ipiniko eztiezula aditzera emanez. 2008/10/01 - 00:47:02
Su itotan
Hiri suntsitu batean adreilu beltzak dira paradisu ezberdin baten berriemaile eraikinen metalazko zutabe oker eta eroriak beso puskatuetan altxata izandakoaren garraikur Ez iezadazula esan zer den ikusten ari naizena Algarak, harridurazko algarak dariote ene masailei baina inguruko kearen hautsak ahoa ixtera behartzen nau Negarra eta itxaropena ditut barruan lehertzen 2008/07/06 - 04:20:05
Han
musika entzuten oheratzen notak neuronak zeharkatzen mailuen erritmora lokartzen 2008/04/12 - 02:00:02
Non zaude Godzilla?
2008/03/25 - 12:36:19
Mendebalde
Brussels 19:30 post meridian otza eta elurra kalean metronomo baten ibilera duten odolgabeko panpin geldoz inguratuta semaforo bat gorrian pasatzen dudanean. %20eko langabezia duen hiri honetan jendearen tetrabrikezko gorputzek aurpegi gogaituak eztituzte galtzen baina poliziaren arreta neureganatzea lortzen dut. Isuna, 120 euro. Europan gaude. nik berriro egingo eztudala esaten diot poliziari eta argi gorriz edertua eskaparateko emagalduak bezeroari maite duela esaten dio. 2008/03/22 - 00:15:38
Telebistari begira aitarekin elkarrizketa on bat
Ni: - "... eta titi hoiek benetazkoak dira?!" Aita: - "Ez..., baina ipurdi hori bai." Ni: - "Polita da." Aita: - "Hoixe baietz." 2008/02/21 - 12:30:30
