Duintasuna eta Askatasuna
Bagarelako transexual, lesbiana eta gay euskaldunak
Zabaldu dezagun apostasia!!!
ELIZA KATOLIKOARI UKO EGITEKO BIDEA DA APOSTASIAApostasia eredua euskaraz. Apostasia eredua gaztelaniaz.Apostasia eredua katalanez.Argibide gehiago duzue Hegoak elkartearen aldizkariaren azken alean. PDF formatuan hemen: http://www.hegoak.com/rev/rev24/r24.pdf 2007/01/02 - 13:13:04
Gay-lesbianak landa eremuan
2006ko azaroaren 10ean Gay eta lesbianak landa-eremuan izeneko jardunaldiak egin ziren Agurainen (Araba), Lesbitoria-Gaysteiz taldeak, Énfasis-ek eta EHNE-k antolatuta. Horren karietara zutabe polita idatzi zuen Joseba Garitanok Diario Noticias de Álava egunkarian. Hemen duzue esteka: 2007/01/02 - 13:13:04
Espainiako telebistetako telesailak sailkaturik
Iberoamerikako Telebistaren Behatoki OBITELek Espainiako telebistetako telesailak sailkatu ditu, homosexualitateaz agertzen duten ikuspegia zein den sailkatu ere. Hiru mota direla ondorioztatu dute. Lehenengo multzoan Telecincoko Hospital Central eta 7 vidas, eta Antena 3ko Aquí no hay quien vida telesailak ageri dira. Hauetan ingurunean integraturiko homosexualak agertzen dira, eta orok errespetatzen ditu. Bigarrenik, TVE Espainiako telebista publikoko Obsesión eta Motivos personales saioez honakoa diote: bertan ageri diren pertsonaia homosexualek gizarte ostrazismoan bizi dira. Azkenik, Telecinco telebistako Los Serrano telesaila ematen dute hirugarren motako adibidetzat. Izan ere, telesail honetako aitak hamaikatan erakutsi du umeetarik baten bat maritxu balitz izango lukeen ezin eramana. 2007/01/02 - 12:35:29
El látigo y la pluma. Homosexuales en la España de Franco
Izenburu horixe du gaur Bilbon aurkeztuko den liburuak. Fernando Olmeda da egilea, eta Bilboko Liburuaren Etxean emango du hitzaldia, arratsaldeko 7etan. 2006/11/17 - 16:44:13
Queeruption 10 [2007] Euskal Herrian antolatzeko aukera
Hurrengo urteko Queeruption jaialdia Euskal Herrian egiteko aukera aztertzen ari dira EHGAMeko zenbait partaide eta bestelako jendea ere. Hurrengo hitzordua bihar da, azaroaren 1ean, arratsaldeko bostetan Errenteria/Oreretako Herriko Plazan, udaletxeko arkupeetan. "Asmoa da Euskal Herri mailan queer mugimenduan dabiltzan talde eta jende gehienari deialdia zabaltzea. Ea elkartzen garenen artean zerbait txukuna antolatzen dugun". Horrela adierazi digu deialdiaren sustatzaileetako batek. 2006/10/31 - 13:53:11
