Harribolas-etik zuzenean...
Aldi baterako agurra
??? Egon lasai, (oraindik hona sartzen denari idazten diot...) oraingoz atsedenaldi bat besterik ez dut hartuko. Aspaldian ez dut astirik hemen idazteko (unibertsitatea, ingelesa, italinoa-klasetik denboran agertu ez arren-, monitoretza, ludoteka, ikastaroak...) ta hainbeste balio duen denbora pixka bat errekuperatu arte fotologean arituko naiz. Mila esker denbora honetan irakurri nauzuen guztioi, uste nuena baino gehiago, ta hori beti da pozteko arrazoi. Beraz, geroarte, izanen gara... laister ( espero dut). 2008/01/10 - 09:58:20
Indiako ipuin bat
Liburutegian apunteak irakurtzen nenbilela ( ba zen zerbait egiten hasteko ordua) honako testu honekin aurkitu naiz Santi Urrutia-ren Gizarte Ikerkuntzarako Metodoak eta Teknikak ikasgaiaren liburuan. Zin dagit orain ez urte asko nik ere antzeko teoria bat nuela, inolako jainkosarik gabe, noski. Unibertsoa jainkosa baten ametsa da, jainkosa hori loak hartu bezain laster unibertsoa jaio egiten da, eta gero eta handiagoa hazten joan. Bere ametsean sakonago murgilduta dagoen unibertsoaren zabalkunde handiena erdiesten da, inoiz baino gauza eta izaki gehiago eta desberdinagoak agertuz. Ametsa aurrera doala unibertsoaren zahartzaroa etortzen da, bizidunak hil eta materia desagertuz betirako. Azkenean, jainkosa itzartzen denerako, unibertsoa ezer ezean geratzen da, hurrengo ametsera arte. Halere, jainkosa eta bere ametsa eta unibertsoaren jaiotza eta heriotzaren kontu guzti hau gizaki baten ametsa besterik ez da. 2008/01/10 - 09:58:19
The Dreamers
Paris, 68ko udaberria. Neba-arreba frantsesak (Theo eta Isabelle) eta Matthew amerikarra. La Cinémathèque-eren itxiera. 3 gazte, 3 ameslari. IKUSI EZAZU, EZ ZARA DAMUTUKO Gehiago 2008/01/10 - 09:58:18
RUBIK kuboa
Gaur ere, ohiko blogen ronda edo blogosferatik paseiatzen nenbilela, sarritan irakurtzen dudan Nagore ren blogean El efecto Rubik ( y el poder del color rojo ) laburmetraia ikusi ahal izan dut. Ez da izan ikusi dudan laburmetrairik onena baina tira, gustatu zait. Interesgarria kolore gorriaren kontu guzti hori, baina gaiz aldatuz, gazteagoa nintzenean izaten nuen (eta inoiz konpontzea lortu ez dudan) rubik buruhauskarria etorri zait gogora. Zenbat aldiz ahaleginduko nintzen buruhauste hori egiten... batek daki. Zuetako inork lortu al du inoiz Rubik-a osotzea? (eta ez du balio peganitak tokiz aldatzeak, jeje) 2007/06/27 - 02:04:23
... [ez dakit ze izenburu jarri]
UR BASO BATEAN ITOTZEN ARI NAIZ Zeuretzat 2007/06/27 - 02:04:19
35mm
Blog berri bat jaio da euskal blogosferan. Oraindik aurrera zineari buruzko informazioa euskaraz irakurri ahal izango da 35milimetro blogean. Ane, Matxalen eta ni neu, Ugutz, izango gara bloga astero 3 aldiz gutxienez bitxikeri eta informazioz hornituko dugunak. Hirurok zinearen maitaleak. Hirurok kazetaritza ikasleak. Eta baita ere hirurok baldin ez bagara ere, gutxienez bi zinemagileak (edo antzeko zerbait). Ongi etorri ba, zinea euskaraz gozatzeko txokora! 2007/06/27 - 02:04:17
FREUD
GOGOAN ZAITUGU FREUD 2007/06/27 - 02:04:16
Portraits & Postcards ·4·
Venecia (1959) Queda una terca decisión - ya aplazada para siempre - y el reflejo del agua en los canales, una noche luminosa de abril. El exaltado adolescente se repite: "Volveré a Venecia, con una mujer, para ser feliz, verdaderamente feliz". Típicos y tópicos, los deseos y los sueños; no menos absurda la realidad que aguardaba. Nunca he vuelto, no volveré jams, pero, a veces, muy de tarde en tarde, una fotografía, un guiño irónico de la memoria, me devuelvenlas estrellas perdidas de aquel cielo, el golpe del remo en el agua nocturna. (Juan luis Panero, Enigmas y despedidas) Arrivederci...! 2007/01/23 - 22:45:07
Wikinobela
Beste egunean Bilbora joan beharra nuen (astelehen eta asteazken guztietan bezala) eta lagun batekin geratu nintzen bere unibertsitatean jateko. Korridoreetatik aurrerantz eginez, unibestsitateetan paper eta kartelez beteta ikustea ohituta gauden pareta horitariko batean hain zuzen, kartel hori batek nire atentzioa deitu zuen. Wikinovela.org (eta blablabla) zekarren bertan idatzita eta ez askoz gehiago. Etxera heldu nintzenean interneteko web gune haretara sartu nintzen nire kuriositatea asetu eta zertaz zihoan jakiteko asmoz. Eta hara non, proiektu interesgarri eta erakargarri batekin aurkitu nintzen! Wikia, hainbat erabiltzaiek editatu dezaketen web horria edo antzeko zerbait da ( nireak baino azalpen hobeagoak ere badaude). Wikinobela deritzon proiektuan 3 eleberri hasi dituzte euskaraz ( Jon Arretxe ), gazteleraz ( Juan José Millás ) eta ingelesez ( Espido Freire ) betse batzuek amaitzeko asmoz. Ekimen honen lehenengo edizioak bi hilabete iraun zituen, apirilaren 24tik ekainaren 24 arte. Baina izan duen arrakasta ikusita, bigarren edizio eta beharbada gehiago egongo direla ziur naiz. 2007/01/04 - 12:18:02
Primo anniversario
Urte bete igaro da jada Harribolas-etik zuzenean bloga jaio zela. Ze arin igaro da eta zenbat gauze gertatu dira azker urte honetan! Asko, pilla bat. Gaur klasean nengoela gogoratu naiz duela urte bete garai honetan hasi nintzela nire gotorleku eta errepublika utopiko partikularretik zuzenean hausnarketak eta txorakeriak idazten. Nire burua urte bete hau aurrera eramaten ikusita nahiko harritu naiz, ez bait naiz bat ere ez konstantea, eta hori argi ikusi daiteke idazten dudan maiztasun irregularragatik. Baina hala ere niretzako sekulako aurrerapausua izan da, eta zin dagizuet denborak aurrera egin ahala hobetzen saiatuko naizela. Beste barik, mila esker denbora guzti honetan irakurri nauzuen guztiei, eta are gehiago zuen iritzia hemen utzi duzuenoi. 2007/01/04 - 12:18:02
