Kafeteritza

Mirari Martiarena

Justifikazioa

Eztut nire burua justifikatzen hasi nahi blogean gutxi edo batere ez idazten dudalako. Baina zahartzen ari naizela esan dezaket artikulu hau irakurrita. Bloga daukat, hain zaharra al naiz? Beraz inor ez dadila haserretu.  2009/01/16 - 00:24:00

Azterketen ondoren Kuba

Lanbide zikloetan ikasten gabiltzanak azterketa garaia dugu hau. Aste honetan lau egin ditugu eta azkena asteartean izango dugu. Azterketa egunetak denak ibiltzen gara aztoratuta eta asteburuan pixkat lasaitzeko aukera izango dugu. Gure klasekide batek astelehenean hartuko du Kubarako hegazkina. Bi hilabeterako doa irla bizikletan zeharkatzera. Hori da azterketak bukatu dituzulako egin daitekeen gauzarik onena. Gaur agur esan diogu denok inbidiaz. Baina tira ni ez naiz egokiena horretaz kexatzeko. Ez da hau irakurtzen duzuenei inbidia emateagatik, baina ni, (bai, Mirari) abenduan joango naiz Kubara. Ez da azterketak bukatu eta bereala, baina bai, ni ere azterketen ondoren Kuban izango naiz gabonak pasatzen. Olentzero joaten al da Habanara?????  2008/11/21 - 18:10:04

5etako Diligentzia

Bakeroen pelikuletako izenburua duen irratsaioa da "5etako Diligentzia". Agin Rezola kazetariak aurkezten du Info 7 irratian. Irauli Uhinak irratsaioko aurkezle izan da pasa den ikasturtera arte. Orain erronka berriari heldu dio, ordu beteko diligentzia astelehenetik ostiralera. Kirola, bertsolaritza, sendabelarrak, iritziak, kritika, umorea, elkarrizketak... Hurbileko mendebalde urruna uhinetan.  2008/10/27 - 21:33:01

Utzikeria

 2008/10/08 - 13:48:08

Hanka sartzeak

 2007/03/12 - 13:30:07

5 axola

 2007/02/23 - 10:38:06

Denboralea

 2007/02/06 - 15:08:11

Etxe mina II

Orain gutxi iritsi naiz Oiartzuna, Donostian nengoela amak deitu dit. "Mirari, zatoz azkar etxera igotzeko, seguruena oinez joan beharko dugu eta." Autobusa hartu eta azkar herrira, baina hemen berri ona. Osaba etorriko da bere todoterreno dotorean gure bila. Horrek gauzak errazten ditu, asko erraztu gainera. Pentsatzen aritu naiz eta nire burua imajinatu dut, apuntez betetako bi motxilarekin zortzi kilometro maldan gora eta katiuska gorririk gabe. Arnas estuka eta elurra madarikatzen. Hori gutxi balitz asteburuan elur gosez daudenei tabernan serbitzen. Orain gogoratu dut zergatik ez zaidan elurra gustatzen, buruhausteak besterik ematen ez dizkidalako eta nire azterketak zelaiak bezain txuri entregatzeko probabilitatea haunditzen duelako. Etxe mina tokitan geratzen zait orain, Oiartzundik zortzi kilometrotara hain zuzen ere.  2007/01/26 - 19:25:05

Etxe mina

 2007/01/25 - 13:20:04

Santo Tomas

Santo Tomasak badute fama, Bilbon eta Donostian. Bilbon bizita bertan geratzea zela onena esaten zidaten bertako lagunek. Kuadrilakoak aldiz Donostiara joateko, giro onena bertan egoten delako. Baina azkenean ez batera eta ez bestera, Azpeitira joan nintzen Santo Tomasak ospatzera. "Zergatik?" izango da askoren galdera. Esan bezala Bilboko eta Donostiko Santo Tomasek badute fama, baina Azpeitikoak dutena xarma da. Sekula izan gabea nintzen eta berriz bueltatzeko asmotan joan nintzen etxera. Ezagutu nuen jendea zoragarria, oiartzuar batek ze egiten zuen Azpeitian ezin zuten ulertu... Baina atzo ez nitzen bakarrik joan, lagun batekin joan nintzen. Beno laguna baino gehiago zarela esan nizun atzo. Irakurtzen baduzu badakizu zu zarela eta astelehenean egongo garela.  2007/01/05 - 10:01:02