Matzorrianori kendute

Matzorrianoanak

Tuneleko mostruoa

Honeik rekonbersiñook latzak ixiten direz ta hamen ibili biher da pelean jentie sobran ta inor kanpora joan ez deitten. Honeik Bertonekoak argi esan zoskuen: akabau da bestiok kontaten dogune kontatie, edo rekonbertidu edo kanpora. Ta karajo! Ehun ta piko lagun holan derrepentien kanpora, ba rekonbertidu ein biko da. Asike hametik aurrera eingo dogu geure kontuek kontau, Eta turnoa eingo dogu hilien bat. Rifau ein dogu ta oingoa tokau jata niri, tuneleko mostruari. Allabamos! Hemen eskribiduten dogunok danok dekogu gauze bat, zibilizaziñoa ailegau baino lehenagoko habitantiek gara. Ni neu porejenploan lurran azpidxen bixi dan holango bitxoa naz, bitxo guztidxen modura motza. Edo hori pentsaten dot, ze hamen argirik ez dagoelez. Lehenago estutxuago bizi nintzen alkantarila ta halangoetan, baie metroa ein zeurien ta tunelakaz esplaiateko lekue itxi dostie ederra. Loditu be ein neintteke trankilamentien. Baie tripie eitteko jan ein bide, ta oingo zibilizaziñoak kendu doste gauze bat neuretzako sustentua zana: arratoiek. Lekue handidxe, baina zer janik ez dago. Unikoa, sarri pasaten direz trenak barruen okelie ekarten daurienak (segun ordue gehiao-gitxiao, freskoao-gogorrao), baie pinta ona deukie. Agine sartuten probau dot inoz, baie ondo-ondo sarratute dao latie. Ezetan dozue ferreteri bet ona hamen inguruen abrelatas gogorra dekona? Ezpabere hau espezieau estingidu ein biher da, ta esan dostie hor kanpoan metroan holango sustue emon ezkeroan iguel holan jentie gehidxao lotuten da auzoan berton paseotxue eitten lantzien behin, kanpora eskapau barik.  2010/02/22 - 23:09:03

Kanbiaten

Honeik Bertonekoak diñostie hametik aurrera gauzek asko kanbiauko direzela. Ta pentsau dot kanbiateko kontuok ez ete direz ixitensarri bueltie emotien modukoak. Ze, aitu: Santutxuko merkaduen esnie emoten daben makinie ifini daurie. Bale. Baie lehengo moduko esnie emoten ei dau harek. Gauzie kanbiau ta lehengora etorri, kristalezko botilie hartu ta dendara betetuten joan, buelta bat. Minalmorron hotela ifini dauriela, oin hotela, lehenago fonda. Arteko biherginek be lo egitteko lekue behar ixiten zeurien ba, ta baten batek emongo zotzien hotela. Minie bera tapa ta tapa dabiltzez bittartien, hau de, lehengo modure lotuteko. Beste kontu bet, Txurdinagan dabiltzez batzuk, artistek, ta zer egin ta zirkoa. Zirkoa? Hori ez zan egon aspaldidxen joanda? Ez ba, ha be bueltan datorku. Ta euskerien konture juntau direz halango asoziaziño ta grupoak ta saltseroak. Baie holango juntak zenbat ez direz egon orain arte ba? Zikloa sarratuten hasiko garez atzera. Ta futbola. Gardezabal difuntua, arbitroa, dakaskue oingoan, baie, noz ta mundiala datorrenien. Futbolien zikloa be ez da egundo paraten. Ta gabonan zikloa, Belenak, Olentzeroa... hau bai erroberie. Mile gauze daoz erroberan sartute azken baten. Negozidxoa ifini ta diruegaz eskapaten dabena, Santutxuko krosa, biajien joan ta etorrian dabizenak... Hameka urteko mutikoan kotxienak lez buelta ta buelta dabizenak. Ehun urteko amamak hameka biderrez pasaten ikusi deittuzenak, pelikule ta kanziño bat mile biderrez, edo mile pelikule ta mile kanziño eingo leukez entrebistakoak, mile biderrez hizkuntza batetik bestera pasatute... Ta Egunkariakoak be ie bueltaten direzen lehengo ziklora, inok errodaten ifini behar ez zeuen erroberie, ze, erroberien dantzan ifinten dabena, bera be sartuten da erroberan Aber ze kanbiaten dan Bertonen ba, ze, hamen inportantiena da hau erroberie ez lotutie. Firmaute: Erroberto Goitia Beitia  2009/12/22 - 05:14:03

Señalak

Aroa kanbiaten ei doa, halantxe esaten daurie askok. Ta diñourie horreik poloak urtu egin biher direzela, eta segiden itxasoak ta errekiek ganez egin ta lehengoan erreka ta itxaso bazterrien daozenak tapaute lotuko direzela. Inok ez dau ezebe esaten, baie kalkulaten dabiltzez asko, anbientien barruntauten da. Batzuk porrejenploan Santutxu partien aspaldidxen pintau zeuriezan raiatxuek, esanaz hori dala ez dakit zein reibindikaziño aiuntamentuantzako ta arregletako ta holan, baie fuente onak ez diñourie hori, ez. Terrenoa markaten dabitzez mareie igon ostian plaie nun parako dan jakitteko. Honeik Bertonekoak kontau daurie zelan etor dan poeta bat hona gora biziten. Poetak zer gure dau ba, itsasoan olatueri kantatie ez bada? Ta hamen goidxen ez dao itxasorik,ondiñokarren. Musak zozer esan dotzie hareri be. Santutxun beste batzuk daoz hartu daurienak etzie-edo Gorbeiko punten. Esango dotzue mendidxe-ta gustau eitten jakiela ta holan, ta kalendaridxoa saldu ta dirue eskatu be bai. Baie, ez, honeik ez daurie gure basora perretxikotan joateko, ez. Etzia al danik ta goidxen joan direz ifinten, pentsaten daurie ta hamen be ez gaozela salbo. Terriblie! Gero diñoskue Boluetako batek ifini dabela barkoa errekan gora ta behera jentie ibiltierren. Boluetan noztik dago ba halango afiziñoa nabegateko ba? Hango errekan piragua bat be ezin lei sartu ta! Ez, ez, hamen beste zozer dabil. Sospetxateko motiboak asko daoz ba. Gero ta mobimiento handidxeagoa dekogu ingeruen, inori esan barik, ta inor kargutu barik gero ta jende gehidxao dator honantza gorantza. Ointxe jakin dot Olentzeroa bat egoan lekuen on bi daozela. Zelan duplikau jaku ba? Beste pista bat, Txurdinagan teatroa eitteko batu ei direz batzuk, izena ifini dotzie "Han izanik, hona naiz". Han, hona? Handik hona? Hangoak hemen? Zer da ba? Kanbioklimatikoa, edo zozer txarraoa? Estraterrestreak be gure artien? Honek ez deko traza onik, ez. Berton entrelineasen leidu biher da ongoan. Ie zuek topaten dozuezan pista gehidxago. Esan dostie ondiño dabiltzezela resistente batzuk aspalditik batute, hareikaz juntaten noa, resistentzidxe ta plaiako txiringitoa montaten hasiko garez ba. Firmaute: DonoVan  2009/11/23 - 02:41:04

Erretratoak

Lengo egunien joan nintzen aspaldiko lagun perretxikoari bisita egitten Ganguren partera. Honeikaz perretxikoakaz ez dekozu problemarik bape topateko, beti daoz leku berien, daozen bittertien, eta hantxe egon zan. Perretxiko fotografoak ez direz jateko onak ixiten ta horrek libraten dotzie. Ta kontau zostan zelan lengoan han ingeruen ibili zan beste fotografo bat neskato bateri erretratuek ein guren, arropie kendu ta ifini baie dana erakutsi barik. Entretenidute egon zan bere txapeltxuen kerizpien bestie ikusten, baie esan zostan bera erretratuek eitten klasikoa dala ta gehidxao dala Robert Caparen estilokoa, ta gusture joango zala beheko partera erretratu realista-sozialak eitten bere Leicagaz, perretxikoak beti leku berien ez balegoz. Ta enumerau ein zostezan pentsaute dekozan erretratuek. Eingo leuskidxo bat sepian Uribarriko txakolinari, holan tipo klasikoan, ezpabere laster galduko da ha etzie. Ta beste bat estilo arkitektoniko-futuristan Otxarkoagako asensorieri, harek jokoa emon behar deurie ba! Ta horreik erretratuek ein dotziezenak bertsolarieri kanpeonatorako, ba hor glamour apur bet falta jakiela, lengo estrellen antzera. Eta Santutxuko artistieri iguel Picassori ein jakozen moduko erretratuek be bai. Ha modelo ona ixin bida ba! Ta kalendaridxoa ein daurien Santutxuko batzuei berak eingo leuskidxiez holan mendi eta atxetakoak ilustrateko, baie entzun zeuen hareik oin eitten dan erara eurek biluzik urtenda ein gure dauriela ta diño berak perretxikoak baino ez deittuzela ataten biluzik. Ta Uribarritik be gusture pasauko zan instantanea moduko batzuk topaten, holango reportaje soziala edo. Han azkenokaz geuzek pasau direz ta, ehun karrete gastateko beste. Esan nontzen oin konkursoa ein dala erretratuena Aiuntamentuek edo organizaute, baina holangoetan profesionalak eta perretxikoak eskluidute daozela esan zostan, reglamentoa ondo leidute dekola. Oin dekon ilusiño da domekan handik kuadrila handidxe pasau biher dala ta aspaldidxen dabilela erretratuek eitteko desietan, ta hainbesten artien modeloak eukingo deittuela elegiduteko beste. Gainera txapelan azpidxen deko kuartoskuroa rebelateko. Baie arduratute be badago, bilddurrez dabil erretratuek nun ifini, ze entzun dau oin erretratuek erakustie delitoa ixin littikela ta aber perretxiko txapelgorrin bat ez ete dan etorriko halango mimoagaz ein dauriezan fotoak erretiraten ta bera zestora botaten. Ganera perretxikoentzat be sasoi txarra ei dator. Konbersazino polittek izaten direz perretxiko lagunenak ziertamentien, baie belu ein jatan ta beherantza martxau biher ixin nendun. Mesede modure eskatu zosten aber Bertonekoeri emongo nontzen beran curriculuma. Enkantao! Firmaute: Cantarellus Diafragmaticus  2009/10/23 - 01:19:06

Raia beilegidxen ganekoak

Raiatxu beilegi baten ganien dabil kotxe teledirijidoa, ta diñotsa kotxiek raieri: badakizu zelan eitten dan sandian zumoa? Ta raiatxuek kontestau: ez dot inoz eitteko nezesidaderik edukin. Ta jakie ta txapela arrimau jakiez orduen, gorridxek bidxek, ta hareik: lainoak pintaten ei daki baten batek hamen ingeruen. Ta kotxiek: horreik gauzek liburuetan ikisten direz, horreik ta ugela burdinegaz zelan eitten dan be bai. Raia beilegidxek segidu: umiek eskolan be ikisten deittuez horreik danak orduen, han leidu eitten da ta berba ein be bai. Ta txapelak: itxasoak umiek eukin leikezela be entzunde nago, alabie edo dekola. Bai, ha ez da lehengoan Uribarrin ibili zena? Jakiek. Kotxiek: ni hara bieldu nenduen lehengoan radiokontrolagaz, baie ez nendun ikusi. Iguel ezetu bez. Jakiek atzera: ba han andrie ikusi nendun, teatroa eitten dabena, han ingeruen. Raiak: Ba niri ganetik pasau jatan txaranga bat orduen, haregaz juntaten joango ziren seguruen. Edo abadiegaz trague eitten. Kotxiek. Japonera ez ziren joango ba? Baten bat han ibili dala entzun dot, baie ez dakitt nor. Zozer entzun dozue zuek? Txapelak. Ez dozu Berton leidu ba? Raiatxuek. Horreik gauze guztidxek han leidu doguz, ezpabere nundik atarako genduko zer esana geure moduko inanimao batzuek? Behin gure konture zozer esan gainera eta... Jakiek diño orduen: Bai ba, baie gu hamen berba eittearren gabiltzez, aber geuzek biher dan modure esaten ikisten badogu. Ezta? Firmaute: Praktikante inanimauak  2009/09/23 - 00:57:02

Sargoridxe

Sargori demoniñoa sartu jaku ta Bertonekoak apur bat freskatu guren jatozkuz portadan itsasoko haizetxuan ondoan biher eitten daben neskatoa ipinitte, baie gatxa daukie oingoan freskurie ekartie. Eskailera mekanikoak ifini deittuez bazterrotan leku guztidxetan ta han kalien gora zoazela eguzkidxe ganien dekozu joten. Otxarkoagan be gerizpea emoten zeuen etzie egon zan lekuen oin ez dago arbolarik be, ta egongo bez antza, arrasti erdidxen auzoetzien freskotuteko modurek be ez dago. Akaso Santutxure etor dan neska aktrize Rusiakoak ekarko dosku haizetxu apur bet, baina pentsaten dot udabete erdi honetarako kontu beroak ekarri doskuzela honeik gehidxen baten. Beroa krematoridxoen asuntue, bienke! Beroa Santutxuko festatan, ialokreo! Bero-bero darabile burue denda ta komertzioetan krisidxe gora ta krisidxe behera. Bero dabiz Zabalbide partien azerak, egun santu guztidxe eguzkitten ta krema apur bet inok bota ez. Beroa dator Marijaia aurten be, ta bero dabiz kontu guztidxek ingeruen jeneralien. Haizetxue badabil barriz, topau gure ixin ezkeroan ez dabil urrun. Uda ostetik hasiko jakuz hemen Bertonen eskoletako neska-mutikoak eskribiduten ta kontuek kontaten. Zeozer freskoagoa bai, segurua eta ziertoa. Bittartien bota doskuen preguntie Bertonekoak: Zeingozuuden? Klaro dago: beroa pasau. Uda ostien apur bat beratute etorriko al gara ba! Lapikon bat topako dogu ba. Firmaute: Sargoritmo Neperianoa  2009/07/22 - 00:33:03

100 urteko karretillie

Hau koluna hau egitten daben ordenadorak esan zostan lehengo egunien: "E. wap@. Esan dostie kalien ifini deittuzela konexiño batzuk wifianak edo, ta hainbeste urte hamen zeuri sinsorgadak eskribiduten ta paseoan atara be ez dostezu eitten. Benga! Goazen horreik wifidxek probaten, ze kantsaute nago hamen egun santu guztidxen neu bakarrik etzien". Esan eta egin, kerremedio! Hankarik ez deko aparatuek -ez jako okurridu horregaittik ez dotela kanpora ataraten, ez-, baie kapritxoa euki ta hantxe goaz hirurok: katxarroa, karretillie ta hirurok aber laguntxuek topaten dotzaguzen umieri. Ailegau gara Santutxure, hantxe plazan ifini ei daurie wifidxe. Parau, ta orduen akordau jako bestieri beran denporan ez zala wifirik egoten ta tarjetie edo antenie falta jakola. Ez da problemie ixin, baten bategaz parraplan eitteko gogoa eukin ta ensegiden endredau de netbook bategaz. "Ai, honeik umiok, potxoloak zer direz ba!" esan ta hantxe parau direz olgetan aittitte ta ilobie. Karretilie ta bidxok hantxe lotu garez barriz. Karretiliek zozer esango leukie iguel, baie batera ta bestera pisue eroaten ibilten dana ez da barriketarako izaten, asike ixilik alkarreri aittu be egin barik. Halan derrepentien gizona hasi da arrimaten, edadekoa, nagusidxe, hurreago ta zaharra, ondo zaharra. Karretilien ganien jesarri da. - Arrastion lagunok. Esan dosku bidxori.- Halan ekarri- kontestau ta kontaten hasi jaku gixona: Badakizue Otxarkoaga partean egin zeuriela horma handi-handidxe pintau, dana goittik behera, halango kuadro bat? Ta Ziudajardinen be bai. Ta han, akorduen dekot zelan funikularrari ifini gure ixin zotzien paradie erdidxen, ta Otxarkoagakoeri esaten zotzien danak kinkidxek ziriela, ta hareik hasarratu ta hori guzurre dala ta demandan. Ta Boluetan ta Santutxun andrak ezin zirien kalien trankil ibili, ze animal batzuek egoazen suelto baie potroetatik sokie ondo estutute amarrateko modukoak... - Et, et, et.. gizona. Zenbet urte dekozuz ba? Horreik kontuek nozkoak direz? - Aittu laguntxu, ehun urte egin dotez aurton, ta horreik kontu guztidxek kontau zostiezen lehengo egunien periodista batek, hamen egitten dan rebista batekoa etor jastana entrebistie eitten han portadan atateko. Kasonla! Ordenadorie umiekaz olgetan ta Bertonekoa entregau barik. Eskerrak aittitteri, ezpabere. Firmaute: Ordenadoran Karretillie  2009/06/23 - 18:37:05

Ezta biharripe!

Lanik ez, ezta biharripe! Esaten zeuen baten batek, gauze bardineri geittuteko modu bi, ta ez dakit hamen zeaittik esaten dotzegun biherra. Nok biher dau biherra ba? Biharrien dabilenak ez beste nonok gehidxen-gehidxenetan. Dana dala, norberak eitten dauen biher bakarra hau eskribidutie dalez, fazile da holango proklaman botatie. Baie hamen asko biher barik biherrien dabizenak, pague batzuetan ate ondoan palue, bestietan lorak ta glorie, inoz diruten zozer, baie askok poza egitiegaz bakarrik. Bertonen urtetie be pague ixiten da ta hortik lapikoa bete ez dogu eingo baie oingoan be biherrien ibilikoak datoz. Komisariako biherra ez da ixiten inun inori kantateko modukoa ixiten, baie Santutxun badirez gazte batzuk komisarien sartu, biherrien hasi, segidu ta oin bai, kantau ta kanziñoan entzuteko desietan dagoz. Beste batzuek Gorbeiko puntera joaten ixin direz teilatuek arregletan, hori dok hori biherra ta afiziñoa! Porlana ta teilek gora baino gorago ondiño. Ta hareik pague pagoa eukingo daurie, pagoan azpidxen deskantsetan paratie. Dana dala teilek ifinteko abiliadie hori ikusite, iguel handik goittik bajaaso eingo dotzie Soloetxera Angelescustodioseko teilatue ifinten. Txurdinagan be bada biherrien dabilenik. Gazte batzuek tontamentien denbora librien zozer in biher zala, ta aurrera ta atzera 25 urte pasau ta danerik ein, ta segidu biherran biherraz tontamentien aurrera. Ta Otxarkoagan be hartu daurie biherlekue auzoa zer dan kontateko, biherran biherraz bizitie zer dan han dakidxe ondo. Paguek ez ei direz etorten biherran neurridxen, halan ixiten dalako pentsamendue dabil munduen, ta beti emoten direz ejenplo batzuk: politikoak, enpresarioak, futbolistak ta artistak. Ensegidan datoz eleziñoak Europara joateko, ta hango diputauek gitxi eitten dauriela zabaldu da egunotan. Futbolistakaz be euki dogu mareie, baie bada futbolien biherra nahikoa ez dala eitten pentsau ta banderinen artien karran ibili ostien dedikazio seridxoa be topaten dabena. Ta han dabiz Athletic-eko bat ta familidxe fubtolien kontrarioak entendidu ez deidxen bakarrik ez, euskerie zozer gehiagorako erabili deitten biherrien. Ta futbolien ta futbola ez danien be hartu leikie biherra hamen ingeruen, ze ataten dauriez estadistikak ta emoten dau euskerien asuntue ez dala arreglaten korner ta remate bategaz. Iguel tiki-taka apur bet ein biharko da ba. Ta artistak be badabiz hamen ingeruen, hareik kobrau, kobrauko daurie diruten. Batzuek bertsoari maiatzien erdidxen behar dan moduko arrazoie ta puntue ifinten, bestiek pelikulakaz barrie eragitten hainbeteri. Biherrari pague emoteko horreik kondiziñoak deukiez, ta kondiziñoan dago biherra, ezpabere, ez dago pagurik. Kuentotik bizi direzenak urrun dabiz hametik ba! Edo ez hain urrun. Firmaute: hamen ondoan huelga indefinidoan bizi dan bat  2009/05/25 - 02:47:04

Txakurrarenak

Atie jo zostien lehengo egunien. Zabaldu eta nor eta aspaldikoa, txakur periodistie. -Zelan zu hamen ba? - Etzie arreglaten dabiz ta hamen isten badostazu lekue, ezpabere kanpoan ein biherko dot lo. Farsante bat zala atrapau nontzanetik ez dot tratorik eukin gure ixin haregaz, baie denborie pasau da ta, badakizue, munduko txakurrenak be, jodidute dabilenien, penie emoten dau. Balkoien ein dotzat lekue. Eta ha etzien dagoela izin isilik egon ta hantxe hasi da parraplan. - Ta honeik bertonekoak zer diñourie ba? Oingoa urteteko egongo da ba. Joder! Itxiko dostazu neuri kontaten? Ganie dekot, aspaldin ez dostie ezebe publikaten, ta egun guztidxe holan begire aburridu eitten da nobera. Benga, eingo dotzut kolunie... Biherra kendukotzut ba. Ez! Pentsau dot neure artien. Gauze bat da etzebakoa etzien sartutie, ta beste bat hareri ganetik kaka ta txise eitten itxitie. Baie, klaro, inbitadueri zelan esango dotzazu holan ezetz, azken baten inbitadue inbitadue da, ta kortesidxe ta halango gauzek eukin behar direz, ezta? Aber zelan arreglaten doten. - Ba, pentsaten dot honeik Bertonekoak oingo hilien larri dabizela, oniño ez dakidxie zer atarako daurien edo. Ze lehengoan esan zostien "ba iguel atarako dogu hau, baie iguel beste hau, hangoa atateko gabiz baie berandu ixingo da iguel, ta bestie pendiente dekogu, esango dotzugu ba" - Eneeee! Ez da ixingo! Nik betik pentsau dot horreik seridxoak direzela ta zelan holan ba? - Ez dakit ba, iguel krisidxe, edo Patxilopez edo, baie txarto dabiz oingoan. Baie gauze bat egin ahal dozu ba. Zu periodistie bazara, jakingo dozu hareik bestien zer pasau dan, ezta? Zegaittik ez dozu kontaten pasau dana ta holan ixingo da seguruena, ezta? Hortxe lotu da txakurre zer esan ez dakidxela. Eutsi horreri, farsantea! - Ondo, ondo. Neuk kontako dot dana ba. Total hareiri ez jakie okurriduko neuri okurridu ez jatanik. Aber. Kontako daurie zelan lehengoan pasau zan kuadrila handidxe karran aber euskerie ein ahal bada ito barik. Kontauko daurie zelan hamen lehenago bedarra erregalau eitten zan ta bilbainoeri jaten emoten zotzien. Kontako daurie ume batzuek 70 urte edo gehidxao bete dauriezela umiek izitie galdu barik. Kontauko daurie batzuek kopako finala koplatan erretrasmituduko dauriela. Ta beste batzuek astebetie pasau dauriela jantzan ta gero beste bat Alaskara joan dala Athletic-en finala ikusten, ta beste batzuek museora joan direzela umientzako uzenak topaten, ta beste batzuek ein dauriela lehoi bateri potroak ebagi ta hareikaz paellie egin daurie gero, ta beste batzuek montau dauriela oeneje bat bertoko gaztaiek ta piperrak adoptateko. Yasta! Hori guztidxe pasau da hilion! Ontxen noa eskribiduten... Tire ba! Ospitalidadie ospitalidadie da... Berton urteten dabenien txakurrek zenbet asertau deittuzen konprobaten entreteniduko gara sikierasean. Firmaute: Txakurren biolinistie  2009/04/21 - 02:11:05

Ente imaginarioa

Ente imaginarioa geittu zosten batek lehengoan. Bai esan nontzen, edukaziñoa eukin biher da betik. Atoan joan nintzen dizionarioan topetan aber imaginoarioa zer dan, ze ente, ente pentsaten dot inoz entzunde dekotela. Ta hau topaun nendun: Gizarte-talde batek dauzkan balioen, erakundeen, legeen eta ikurren multzoa. Joder! Horrek ez dosta edozer geittu gero! Hori gauze handidxe ixin biher da. Pentsaten dot horreik gauzok jentieri hilten danien baino ez jakozela geittuten, horreik omenajiek eitten direzenien. Baie, zer esan gure ixin dosta ba! Insultoa ixin da? Lorie bota ete doste? Preguntauko dot aber jentiek zer diñoan... Topau dot bat ta esan dotzat: "Zu, zer pentsaten dozu baten batek ente imaginarioa geittuten badotzu?". Ta diñoste: Imaginariak ez direz horreik milidxen eitten direzenak? Ez dakit ba. Nik milie oin dala hogei urte ein biher ixin nendun, baie etor jatan bat bera ez doala, ta gero beste bat bera be ez doala, ta ni ez noa, ta zu zertan zoaz? Ta ha be ez daittela joan... Total akabuen ez gintzezen joan bape ta jakin barik lotu gintzezan. Imaginau baino izin dot egin zer dan, baie ez dotzuk gauze asko aklarauko. Bo! Eskerrik asko dana dala, preguntauko dotzat horreri hor datorrenari aber. Ta harek: Imaginario? Imaginau, imaginaten dot zer dan etzie eukittie, buenoo, imaginau, imaginau neinke, ze etze faltan ez naz ibilten, baien neurie egundo bez, betik baten bat topau ta raka! sartu ta akomodau. Ta gero, raka! Horreik señoriek etorri ta kanpora. Baie imaginaten dot oin laster baten askok ez dauriela imaginau be eitten neure modure ibili beharko direzela, etzie imaginaziñoan ta hipotekie bankuen. Ente barik etzie esaten badostazu iguel badakit zer dan, baina entea, entea... Imaginaziñoa behintzet euki deu lagunek. Ta joan nakie beste batzueri preguntaten, handik jarritte egon direz. "Ta ente imaginarioa geittu ezkeroan...?". Geittu, geittu... guri geittuten doskuez txarraoak: alferrak, pringauak, koittaduek... Imaginau zer dan biharrik ez eukittie, ente-rraute bizitie edo. Izin ibili, izin pentsau, izin ezer preparau... Imaginaziñoa be kenduten dotzu horrek. Kontue argituten hasi jatala eretxi doste, baie porsikaso azkenengo preguntie eingo dot. Ta ikusi dot bat erdi errenegaten kartel baten aurrien. Ez dotzat molestau gure ixin, baie okurridu jata iguel konbersaziño apur bet gure ixin dauela hasarrea edo arindutierren. Ta tontamentien ein dotzat preguntie. "¿Ente imaginario? Eso es el euskera que nos quieren imponer estos" diñosta hasarreago. Pentsaten lotu naz: euskeraz preguntau dotzat ala erderaz? Baie ente imaginarioana entendidu egin dau ala ez? Zelan ixin da orduen?Imaginau egin dau? Akabuen pentsaten dot entenditen hasi nazela ente imaginarioana. Ez dekot etxerik, ez dekot biherrik, ez direz nigez akordaten ezta soldado joateko be, neure berbak entzun barik imaginau eitten deuriez. Klaro! Ez gaoz munduen, edo mundue ez dao hamen, edo gu ez gaoz munduan imaginaridxoan, edo munduek ez gaittuz imaginau be egin gure. Bai, gauze handidxe geittu zoskun harek. Firmaute: horixe ba, ente imaginarioa.  2009/03/24 - 01:29:02