Hasier
Beldurrak ala beldurra?
Zeren beldur zara? Labur esateko: auto-errealizazioa lortu ez izanaren beldur, heriotzaren beldur, besteen iritzien beldur, min fisikoaren beldur, gogoaren beldur, bakardadearen beldur... Beno, ba orduan, begiratu eiozu beldur horri aurrez aurre, sustraietatik begiratu ere. 2010/02/25 - 12:47:03
Krispetak jaten zituen gizon hura...
J.D. Salinger ezagutu nuen 1967ko udazkenean. New Hampshire-eko bide bazterrak orbelez gainezka zeuden Salinger-en etxeko atariko arkupea zeharkatzea deliberatu genuenean. Nire emaztekidea eta biok urduri geunden oso, suposatu dezakezuen modura. Ez zitzaizun egunero suertatzen Holden Caulfield-en sortzailearekin aurrez aurre egoteko abagadunea: ordurako, ezaguna genuen ezkutatzeko zuen grina, Thoureau berri baten gisara, eta jendearengan sortzen omen zuen ezinegona. Norbait guztokoa izan ezean, agerian uzteko modu guztiak erabiliko zituen eta bere etxetik botako, inolako koplarik gabe. Gauza guztien gainetik bere laguna izan nahi nuenez, ez nintzaiokeen nire buruari barkatuko Salinger-ek bere etxetik bota izana: asko ikastekoa bainuen, pentsatzen nuen orduan, idazle handi baten ondoan. Eta batez ere, gutxitan gertatzen denez, egorik ez zuen idazle ezkutari baten irakaspenez hazi nahi nuen ene intelektoa. Haatik, erabat xarmangarria iruditu zitzaigun Alice-i eta neroni 50 urte pasatxo ematen zituen gizon izugarri altu eta mehe hura, ilea urdintzen hasia zitzaiola. Arkupeko sarreran hartu gintuen eta hall-ean itxaroteko eskatu zigun. Bitartean, sukaldean sartu zen krispetak prestatzera. Ezin nuen sinestu The Catcher in the Rye-ren egileak holako eginkizun prosaikoekin bere burua entretenitu zezakeenik. Aipatu nobelako epifania espiritual batean legez hitzegiten zigun. Zenbait minutuz itxaron genuen hall soil hartan elkarri zirkinik esan gabe. Eternalak iruditu zitzaizkidan minutu haiek, arto-krispetak txinpartaka aditzen genituen bitartean. Ez zuen berriro idatziko. Krispetak jaten zituela ziurtatu zidan. Hobeto esateko, ez zituen batere maite jada Caulfiel-en istorioak edota eta literatur narrazio laburrak, New Yorker-en 40. hamarkadatik aurrera argitaratu zituenen antzekoak. Ez zitzaion literatura interesatzen. Bizitza nahiago zuen. Bizitza deskribaezina eta ezkutua. Auto-biografia eta egunerokoaren artean zatekeen zerbait ari zen idazten etenik gabe; hala ere, ez zekien zertarako, eta argitatzeko gai izango zen zalantzan jartzen zuen. Bartlbly berri bat izateko arriskua gustoko zitzaion. Etxeko atari arkupetik ateratzerakoan, gizon haren ongizatearen nondik norakoaz hausnartu nuen: ezkutatzeak ematen duen ongizate bereziaz. Krispetak prestatu eta bizitzari so, besterik ez. 2010/02/18 - 14:54:03
Urdaibaietz!
Urdaibaietz Plataforma aurkeztu berri dugu Bilbon. Manifestua kaleratu dugu eta ahalik eta gizarte eragile gehien bildu nahi ditugu gure erronka nagusiari aurre egiteko: Urdaibai Guggenheim Museoaren inposaketarik ez! 2010/02/11 - 18:56:02
Tipo serioa
Film bitxitzat jo dute zenbait iruzkingilek Cohen anaien azkena, A serious man. Filma ikusi ondoren, "oso normala" irudi zait. Bizitza normala izan baitaiteke arruntean. Pelikula klasikoen zeinuak erakusten dizkigu: esaterako, eszenografia eta anbientazioak berebiziko garrantzia dute, historiaren linealtasunak berak adina esango nuke. Minesotako komunitate judutar baten berri ematen digu filmak, 1967ko udan gaudela sinestarazten digute Cohen anaiek. Larry Nidus pertsonaia nagusiari "suertatzen" zaizkion zorigaiztoko gertaeren zerrenda luzea da. Gizakiak Demiurgoaren aginduz jasan behar dituen borroka existentzialak ez du amaierarik Cohen anaien historian. Egiptoko zazpi plagak txiki geratzen dira Larry Nidus-en bizitzarekin alderatuz. Inongo itxaropenik gabeko borroka, Cohen anaien iritzian. Izan ere, protagonistak okertutako bizitza nolabait zuzendu duela ematen duenean (xake partida bat galdua duzunean zoriak laguntzen dizun modura) taulako piezarik boteretsuena, dama beltza, agertuko zaio telefono dei baten bidez. 2010/01/21 - 23:35:06
Asel Luzarragaren gaineko elkarrizketa Faktorian
Rafa Rueda eta biok izan ginen atzo Faktoria saioan Asel Luzarragaz berba egiteko.Hemen entzun daiteke. 2010/01/14 - 14:08:03
Enegarrenez elur
Denbora esistitzen bada, denbora gelditzen du elurrak. Enegarrenez erori da elur maluta eta konturatu besterik ez dut izan. Konturatzearekin batera beste elur maluta bat kokatu da lurrean... 2010/01/11 - 12:48:04
Aselen barrea eta mundua aldatzeko gogoa
Hiru hilabetez luzatu diote kartzela zigorra Asel Luzarragari. Une latz hauetan berezko zituen bi gauza mantentzen saiatu beharko dugu: barrea eta mundua aldatzeko gogoa. 2010/01/07 - 12:26:03
Asel askatu!
Asel Luzarraga idazlea, blogaria eta laguna atxilotu berri dute Txilen, muntaiaren itxura guztiak dituen sasi-atxiloketa batean. Maputxeen aldeko mugimenduko kide, anarkista, libertarioa... 2010/01/02 - 15:05:08
Still sweet, Vic Chesnutt
Bere buruaz beste egin zuen Gabon egun batean. Oso gutxi entzun nuen bere musika bizirik zegoenean, beti esaten nion neure buruari gehiago entzun behar nuela. 50.000 dolarretako zorra omen zuen medikamentuetan gastatutakoa. Obamaren gizarte segurantzaren aldaketak ez dio itzalik eman. Twitter-en bidez eman zuen heriotzaren berri Kristin Hersh-ek."Airless rooms, sick house carpet and awful coffee...this was our world! (how dumb is that?) but still sweet" dio bere lagun-minak twitter batean. Bizitza gozo horrekin " geratzen naiz. 2009/12/28 - 17:24:14
Vietnam barnerakoiak
2009/12/18 - 14:08:02
