Estitxu Elduaien
Aparteko "apagar extra"
Gipuzkoarren herenak eginda jasoko omen dugu errenta aitorpena aurten. Hala jakinarazi du Diputazioak. Autolikidazio delakoak dira. Etxera korreoz bidaltzen dizkizutenak. "Suerte earra!" pentsatu nuen nik neuk orain dela 4 urte horietakoa iritsi zitzaidanean. "Ezer in berrik ez". Eurek bidalitakoa hartu, internet bidez onartu, eta lixto. Gauza bera pentsatu nuen orain 3 urte eta orain 2 urte ere. "Delaostia". Disgustoa gero etorri zitzaidan ordea. Orain urtebete ez zidaten bidali eta neuk joan behar izan nuen egitera. Joan naiz papel danak hartuta, egin didate, eta banindoala...: "aizu, hemen arazo bat dago". Aurreko hiru urteetan eurak eginda bidali zidaten deklarazioan erru bat dagoela, hipotekaren desgrabazioa gaizki egin didatela, eta gehiegi kobratu izan dudala. Ni harrituta. "Baina zeuek egin eta zeuk bidali ez didazue ba?". Bai baina batzuten hanka sartzen omen dute. "Igual" urtea bukatzerako aurreko hiru urte horietako diru hori itzultzea eskatuko didatela, gainera. "Igual" ez, seguru. Urtarrilean iritsi zitzaidan. 1.500 euro inguru itzuli behar izan nituen. Eta orain arte itzuli ez izanagatik interesak ere kobratu dizkidate. Erreklamazioak jarri nituen bazter guztietan, baina alper-alperrik. Eurak erratu arren nik onartu nuela autolikidazio hori. Eta interesak ere ordaindu egin behar. Niri inork diru hori zor nuela jakinarazi ez arren, azken urteetan ordaindu gabe edukitzeagatik interesak ere ordaindu egin behar. Hala omen dio legeak. Hilabeteak pasatu dira eta ahaztu bazait ere, haserrea berriro itzuli zait kanpaina berria badatorrela akordatzean. Alegia, autolikidazioa iristen zaizutenean badaezpada ondo konprobatzeko, Gabonak inguruan aparteko "a pagar extra" bat ez izateko. "Denok gara ogasuna" zioen lemak. Batzuk besteak baino gehiago garela dirudi. 2008/03/25 - 17:24:10
Zezenaren hileta aprobetxatuz...
Euskadi irratian behin eta berriz entzun dut egunotan Azpeitiko Karnabalen iragarkia. Asteartean zezenaren hileta egingo da aurten ere. Aurtengoa "berezia" izan daitekela bururatu zait. Zezenaz gain beste norbait enterratzeko proposamena egingo dut. Gure inguruan ez da giro: astearte horretan bertan, Goenkaleko Maria Luisa hilko dela esan dute, eta disgusto ikaragarria hartu duenik ere bada. 14 urtetan ia egunero afaltzen gurean izan den "kastako" emakumea hil egingo dela, alajaina! "Hori, hori, Maria Luisa, ez barkau!", sarri esaten zuen gure amama zanak. "Horrek jarrikoik ordena hor!", berriz, beste amama zanak. Gazteen batzuren "idoloa" ere badela badakit, baina, beno, badaezpada ez du izenik emango. Itziarko gaztetxean Goenkalaren kapitulo guztiak ikusten omen dituzte, eta Maria Luisak omen ditu fans gehien. Karnabaletako programan honela jartzen du: "Beltzez edo lutoz jantzitako herritarren partaidetzarekin zezenaren hileta egingo da plazan". Maria Luisaren argazkia ere ateratzeko proposatzen dut nik. Kontxu Odriozola herritarra dugula kontuan hartuta, gainera, ez dugu aitzakiarik. Horrelakoetan esaten den bezala: Maria Luisa Galardi. GOIAN BEGO! Ondo pasau karnabalak! 2008/01/30 - 17:54:57
Mahatsik xelebreenak
Mahatsarekin anekdotaren bat beti izaten da urte berria estreinatzerakoan. Etxe bakoitzean zeuenak izango dituzue, urteroko xelebrekeriaren bat. Baina aurten askok konpartitu izango genuen bat: San Mameseko irudia, hamar, beatzi, zortzi, .... hiru, bi, bat!.... ETB, ETB, ETB... ta kanpaien arrastorik ez! Mahatsak eskuan, danok elkarri begira eta ze gertatzen zen arrastorik gabe... Gure etxean lehengusu baten erreflejoek "salbatu" zuten egoera. Mandoa hartu, katez aldatu eta Puerta del Soleko azken bostak entzun genituen. Komekokosa han mahats danak janda eta nik mordoa oraindik mahai gainean. Bakoitzak ahal zuen moduan jan genituen sobrak eta aurrera. Baina onenak geroko espekulazioa izan dira. Inguruan entzun ditudan hoberenak bildu ditut hemen: 1. ETBkoek protesta egin nahi izan dute, kanpaikadak zuzenean ematen uzten ez dietelako. Protesta ekintza bat izan da. Gainera, are ausartago ibili dira, ze nahita Television Espaņolara egin dute konexioa inorri ezer esan gabe. (Hau nere familiako batena da, telebista katea lehengusuak aldatu zuela enteratu ez zen batena). 2. Euskal Herriaren egoeraren isla garbia da. ETBko buruen jarrera agerian gelditu da berriro ere: Independentzia eta euskal abertzaletasuna defendatu aho betez, baina gero, denak, Madrilen atzetik jartzen gaituzte. Baita mahatsa jaterakoan ere. 3. Egun horretan lanean ari zena honezkero langabezian da. Bestelako espekulaziorik? Urte berri on danoi! 2008/01/05 - 14:34:30
Zooozzoooakkk!
Zoozzoooakkk! Halakoak omen gara Azpeitiko futbol zaleak. Edo omen dira, ze, nire kasuan, Lagun Onaken partida bakar bat ikustera ere ez bait naiz joan. Beno, bai, behin, baina zestuarrekin, eta Zestoaren kontra jokatzen zuenean. Eta orduan ere ez nintzen Zestoako zale gisa joan eh, Zestoako zaleekin baizik. Baina bai. Harritu egiten nau kontu horrek. Iraetako futbol zelai berriaren inaugurazioan izan naiz zubian, eta herriko festak ematen zuten. Zestoarrek badiote maitasun, zaletasun edo ezdakit zer berezi bat futbolari. Urteetan inguruko futbol zelairik "eskasena" izanda ere (azpiegitura aldetik esan nahi dut), beti beteta, eta zaleak beti taldearen atzetik, hara eta hona. Hooliganak diruditela esaten diet nik askotan. Azpeitian, berriz, futbol zelai eder askoak bai aspalditik, baina Lagun Onakek ez du halako tiraizorik sortzen. Niri hala iruditzen zait behintzat. Uste dut garai batean zaleak erakartzeko ekimenetan ere erabili zirela zuzendaritzatik. Ez dakit zergatik den. Gipuzkoan, orohar, Realeko zaletuak ere epelak direla diote bizkaitarrek. Ez dakit. Baina, eta kostatu egiten zait hau horrela esan eta aitortzea, baina zestuarren aldean, futbol zale ZZZOOOOZZOOOAK garela edo direla azpeitiarrak ezin uka. 2007/11/07 - 04:34:18
Kanpazuekin
Joan da ezagun bat erosketak egitera. Mutila bera, kanpazoa hartuta agertu da herriko dendetan. Eta parean emakumezko batzuk agertu zaizkio: "Hau bai hau mutille. Hau ez ta bate lotsatzen kanpazukin aurrea ta atzea, ez beste gizonezko batzuk bezela". Mutila oso gustura bueltatu da etxera, eta harro kontatu bikoteari: "Gero esateizu nei ez naizela 'modernue'! Etxeko andre danak gustoa asko utzi ditut". Emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasun gisa ikusi zuten etxeko-andre haiek kanpazoa. Baino beste modu batera ikusten dut nik. Kanpazoa erabilita, plastikozko poltsa gutxiago erabiltzen dira, eta gutxiago erabilita, gutxiago produzitu, eta gutxiago ekoiztuta, gutxiago kutsatu... Ekologikoa da kanpazoa. Donostin denda batean erosketan egiten ari nitzela zera esan zidaten: "Barkatu, baina jada ez dugu plastikozko zorrorik ematen. Nahi izanez gero, ekologiko bat dugu, baina 3 euro ordainduta. Kate handi bateko denda zen, eta poza eman zidan erabakiak. Plastikozko zorro gutxiago izango da bazterretan. Poltsa ekologiko horietako bat erosi dut. Kanpazoa ere badut. Eta azkena bi kontu txiki erostera joan nitzenean plastikozko zorrorik ez emateko esan nion saltzaileari. Neure poltsan sartu nituen. Ez dakit kontzientziazio honek zenbat iraungo didan, baina beno, hemen idatzita agian neure burua behartuko dudalakoan... 2007/10/17 - 18:52:33
Freebatasuna
Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna Oharra: Gehiago esango nuke. Askoz gehiago. Baina aurreko esaldiak dena esaten duela argi dago. Euskal Herri osoan eta sarean indartsu dabilen ahotsa da. Freebatasuna. Nik ere esateko beharra sentitu dut. Premia. FREEBATASUNA 2007/10/07 - 00:21:06
Asmoak bai, baina...
Oporretatik itzuli berri naiz. Eta ikasturte berria hasten den aldiero bezala gero beteko ez ditudan helburuak jartzen hasi naiz oraingoan ere. Eta bitik bi, kale. 1. Garraio publikoa gehiago erabiltzen hasi ber diņat Esti. Bai. Eta Donostira egin beharreko buelta bat autobusez egitea erabaki dut. Joan ez, joan hara zihoan beste batekin joan naiz, baina bueltan, hantxe egon naiz Gipuzkoanara sartzeko filan, aurrena. Sartu naiz eta. "Zestura, faorez". Tri tri tri... makina, eta papela atera da. 3.50 ikusi dut, eta deskuidatu naizelakoan, "zenbat da?". "Hortxe jartzeu, 3.50". La ospera, etziok merkie. Garraio publikoa erabiltzea sustatzekotan dabiltzan horiei, prezioak merketzeko aurreneko eskaria hemendik. Asmoak asmo, badakit gutxi ibiliko dudala aurten ere garraio publikoa, baina egunero ibili beharrean dabiltzan horiek egun gorri dute prezio horiekin. Ikasle batzuk kexatu direla entzun dut. Arrazoi osoa dute. 2. Udarako patxadien ondoren, kirolai ekin ber diyon berriz, Esti. Bai, Behobia eiten sayauko naun berrize. Eta Fortunako e-mail bat jaso dut. Dorsalik gabe geratu naizela. Lagun bati deitu diot nire atsekabearen berri emateko, eta harek poza. Baduela neretzako dorsal bat, baten batek kale egin duelako. Baina gero beste batek ere egin nahi omen du Behobia, eta hura ere dorsalik gabe omen dago. Bide hau aprobetxatuko dut, bada, norbaitek soberan badu abixatzeko esateko. Serio diot: norbaitek dorsalen bat soberan badu, idatzi mesedez, behin korrika hasi eta alperrik ari garela jakitea baino kontu tristeagorik ez baitago! Propina emateko ere prest nago. Ah, eta aipamen berezia nire korrika-saioetako lagun berriei. Azpeitin bada emakume koadrilla bat jo ta fuego ibiltzen dena. Tarten gizonezkoren bat ere ageri da. Bi aldiz joan naiz eurekin entrenatzera eta hori gozada. Bejondeiela! Umorea primerakoa, sasoia ere bai, eta kasta are hobea. Haunditan zuek bezalakoa izan nahi dut!!!! 2007/09/25 - 22:01:09
'de provincia'
Donostin ibili naiz lehengoan. Kapitalera parrandara joateko urtean hirutan edo aitzakia bila ibiltzen den horietakoa naiz, eta Jazzaldia izan zen oraingoan topatu nuena. Eta benetako aitzakia izan zen nonbait, ze guk Kursaal inguruan ez genuen asko jota ordu erdi egingo: "Jazza ta oso ona izengoen baņo hau ezten guretzat". Azkenean, betikoa: ganaua kartolak jantzita zuzen-zuzen joaten den moduan, gu ere halaxe joan ginen alde zaharrera. Eta han derrepente eman digute atzerritarrei ematen dizkieten txartel horietako bat, txupitoa debalde oparitzen duten horietako bat. Geu emoxionauta: "enee, extranjerak emate izengoņau, hau den hau fin itxurie izengo deuna!". Ta holaxe sartu gara taberna batera eta han oso jende gutxi, baina zeudenak donostiarrak. Ezagunak eta hasi gara hizketan gure ustez fin-fin, eta batek zer esango eta, erderaz: "joe, eske komo se nota ke sois de provincia. Esa sanidad y ese acento...". Guk parre egin eta ia bertsotan hasi ginen, "halla kuidaus" esanda. Baina gero pentsatzen jarri naiz eta, nik uste nuen "de provincia" eta holakoak gure aitona-amonen garaikoak izaten zirela. Alegia, "de provincia" eta "de capital" dagoeneko diferentziarik ez zegoela. Ba badago nonbait. Eta zer esangoizuet ba, nik harro asko nagoela "de provincia" izanda. Hori bai, San Inaziyota igual etorriko zirela esan zigutenean lepoa tente-tente eginda harro esan genion: "Oye, pues ven arreglau y etxate kolonia, que Azpeitia es como la capital del Urola, y hay mucho glamour". Ez al digute ba Donosti txiki esaten? Ez al dute ba inguruko harro eta txuloenak garela esaten? Ba hori, "de provincia" o "de capital" izen, ondo-ondo pasau Saninaziyuek! 2007/07/29 - 13:13:25
Iņaki Galdos Urrustillen
Herri txikia da Urrustil. Herria bai. Baina txikia bezain erakargarria ere badela konturatzen ari naiz azkenaldian, batik bat San Juan jaietan. Eta politikarientzat ere bai. Edo politikarentzat. Bestela beitu zenbat kasualidade: 1. Orain arteko Azpeitiko azken bi alkateak, urtero izaten dira San Juanetan bertan. Bai Bastida eta bai Eizmendi. Aurten ere ala izango ote dira... 2. Manuel Unanue EAko alkategaia ere ez da falta izaten. Hantxe. 3. Ramon Etxezarretak ere ttak. 4. Manoli Uranga ere bai. 5. Eta atzo zein azalduko eta Iņaki Galdos EAk Gipuzkoako Diputaziorako hautagaia! Bai, eguerdian Gipuzkoako Batzar Nagusietan izandako "sorpresa" dela eta telebistan haserre ikusi genuen gizon bera gauen Auntxokotik atera zen, han afaldu eta frontoria bidean, Azpeitiko EAko beste kide batzurekin batera. Nere lagun batek doble ikuste zuela ere pentsatu zuen: "Esti, hor telebisiyuen momentu hortan hizketan ageri dan (informatiboa ari zen) gizon hori ez al da hortxe telebisiyopien kafie hartzen ai dana?". Yalokreo... 6. Erraxkin, gaur arbolie sartzea eo azaldu berkoek ba? 2007/06/25 - 15:24:06
Ojo amerikanuekin!
Abixu bat pasatzeko idazten dut, bazpare: ojo amerikanuekin! Nere gertuko bati gertatutakoa kontatuko dizuet. Azkoitin, kalean zegoela, bi pertsona joan zitzaizkion, amerikanoak zirela, eta ia hemen ze diru ibiltzen zen galdezka. Eskuan mila pezetako bat omen zuen. Nire gertuko honek, orduan, munduko fede hoberenarekin, pezetarik ez zegoela eta orain euroak erabiltzen genituela. Karteratik billeteak atera, eta dirua erakutsi: bi 20 euroko eta 50 euroko bat. Esku artean ibili dituzte billete horiek, eta eman dizkiote bueltan, billeteak bildu-bildu eginda. Eskerrik asko eta ez horregatik. Iritsi da gizona etxera, eta karteran 20 euro bakarrik. Nik nun gastau diat ba hainbeste diru? Eta "amerikanoen" irudia etorri zaio burura. Hasieran ez du sinestu nahi, baina bai, falta dira 70 euroak. Amorru galanta. Ba hori, bazpare, ojo amerikanuekin eta mila pezetetakoekin! 2007/05/30 - 19:45:14
