Adirane blog

Hau deskribapen eremua da.

Mutxikoaren eguna

Domeka honetan, hilak 14, Mutxikoaren eguna ospatuko da Arrangoitzen, Nafarroa Behera, urtero legez . Goizeko hamaiketan, lore sorta bat utziko da Betti Betteluren hilobian. Hari esker Lapurdiko mutxikoak berpiztu baitziren. Jarraian Mutxikoak dantzatuko dira 17h00 : Dantza emanaldia, Gipuzkoako ALURR taldeak emanik (Ibarra herrikoa)18h30 : Mutxikoak eta erromeria PUNPEKA taldearekin  2007/10/10 - 20:26:35

JAUZIAK

JAUZIAK(BEHE NAFARROA)Jauziak nagusiki Iparraldeko hiru probintzietan dantzatzen diren dantzak dira. Dantza hauek Baztaneko mutil-dantzarekin batera, gainerakoetatik desberdintzen dituzten ezaugarri bereziak dituzte. Borobilean dantzatzen dira dantza hauek, eta borobilaren erdia dantzarien ardatz nagusia bilakatuko da dantza guztian berari gira eta bira arituko baitira, inolako loturarik gabe, denek batera dantza pausuak emanez. Zehaztu gabeko dantzari kopuruak egiten ditu dantza hauek eta ez dute urte sasoi zehatzik, batzutan, "Besta Berrietan" egiten da (korpus jaiak eta honen zortzieran) edo beste dataren batean."Tradicionalmente se han bailado los Jauziak por sólo hombres, lo mismo que los Bolant-iantzak y jamás se hubiera permitido que una mujer los bailara en público, si bien es verdad que, no pocas de ellas, los sabían tan bien como los hombres."Gaur egun, Iparraldeko zenbait gunetan ohiko da emakumeak dantza hauek dantzatzen ikustea, baina ohituraz gizonezkoek bakarrik dantzatzen zituzten.Musikari dagokionean, Jauziak biko konpaseko dantzak dira eta luzera aldatu daiteke, batzuk konpas gutxi dituztelarik eta beste batzuk, berriz, asko dituztelarik (batzuk 300). Hiru, lau, bost , sei edo konpas gehiago dituzten zatiak izan ditzakete dantzek, horregatik zatiak irregularrak dira. Pausuak musika zatien arabera egiten joaten dira, dantza bere osotasunean egin arte. Pausu bakoitzak bere izena du eta dantza egiten den bitartean, askotan pausuak abesten dira "a fin de que no se equivoquen los menos diestros", dio Sagasetak. HEGI OSTALERRAK  2007/02/01 - 10:44:06

2007ko inauteriak

Aurten inauteriak noiz ospatzen diren galdezka ari bazerete ez daukazue zalantzan jarraitu behar herri gehienetan otsailaren 16, 17 eta 18an.  2007/02/01 - 10:44:06

Ituren eta Zubietako inauterietako pertsonaiak. Galtza urdin, galtzerdi zuri eta albarkak. Ator zuri, azpiko gona zuri eta ardi larruz osatzen da zanpantzarraren janzkera. Ardi larrua herri bakoitzaren arabera da, batzuek gerrialdean bakarrik daramate, eta besteek berriz, sorbaldak, bizkarra eta gerriak estaltzen dute larru azalekin. Iturengoek painelu gorriak daramatzate soinean. Zubietakoek, ordea, zapi urdina. Buruan TTunturra daramate, Arrano lumak puntan eta koloredun zintekin apainduta dutelarik. Eskuan izopoa (Zaldi buztanez eginiko makiltxoa) dute espiritu zitalak alde eginarazteko. Zintzarriek "joare" dute izena ; horregatik dira Joaldunak tresna horiek astintzen dituztenak. Badago beste era bat ere talde hauek izendatzeko: Zanpantzarrak. Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehenengo asteko astelehen eta asteartean ospatzen dituzte Inauteriak, bi herrietako mutilak ados jarrita, aukeratzen duten egunean. Zintzarria da Inauteri hauetako elementu nagusia. Mutilok, gerria astinduz, izugarrizko hotsa ateratzen diete zintzarrioi. Binaka joaten dira, ilara banatan, Joaldunak. Astelehen eguerdian Zubietako Joaldunak joaten dira Itureneraino, hogei, hogeita hamar edo gehiago ere, beren dantzarekin zintzarrotsa sortzen. Asteartean Iturengoak joaten dira Zubietara. Bide erdian egoten zaizkie zain Zubietakoak, eta, honela, elkarrekin egiten dute hortik aurrerako bidea. Bide hau egiten ere, etengabe entzuten da zintzarrotsa. Bidean, beste lagun batzuk elkartzen zaizkie: karroxak, mozorrorik sinesgaitzenak, sorginak, ijitoak... Ordu biak bueltan heltzen dira Joaldunak Zubietara eta hango kaleak eta enparantza korritzen dituzte, beren dantzan kontzentraturik, serio-serio. Etnologoen iritzietan joare, zintzarri eta abarren soinuez lurra esnarazi nahi zutela neguko loaren ondoren.  2007/02/01 - 10:44:06

MASKARADAK

 2007/02/01 - 10:44:06

PSIKOMOTRIZITATEA

Landu beharreko arloa dugu psikomotrizitatea. Umeak zenbat eta txikiagoak izan hobeto. Argi dago ume guztiekin ezin direla ekintza edo jarduera berdinak egin baina egin beharreko ariketak dira. 5 urtetik beherako umeekin ariketa fisikoak lantzea zaila da batez ere kontzeptu batzuk barneratuta ez dutelako, hala nola, eskuma-ezkerra, barruara- kanpora... Eta jolas edo bururtu beharreko ekintza horren arauak. Psikomotrizitateari ez zaio ematen duen garrantzi guztia. Hezkuntza fisikoko irakasleen esku dagoela uste dute askok ez beti ez da horrela, nahiz eta hauen esku usten ditugun. Hik Hasi aldizkarian honako artikulo hau irakur dezakegu psikomotrizitatea eta hezkuntza fisikoari buruz.  2007/02/01 - 10:44:06

NONDIK DATORKIGU OHITURA

Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan. Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak. Kastrexana, Barakaldo. Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, baserrietako soro eta baratzetan, Kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren. Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin. Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea. Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira.  2007/02/01 - 10:44:06

EUSKAL DANTZAK ESKOLETAN

Euskal dantzei hainbeste hitz egin ondoren eskoletara eramango ditugu. Horrelako zerbait pentsatu zuen Getxoko Udaleko "Euskara Zerbitzua". 2004.urtean dantza eskola eta ikastoletara edatzeko helburuarekin udalak Getxoko dantza taldeak bildu eta proposamena luzatu zuen. Ez dakigu euskal dantza sasoian edo krisian dagoen baina ezin uka dezakegu bultzada handia emateko aukera dela. Eta horretan diraute getxoko eskolak euskal dantza bultzatzen. Aukera ezin hobea plaza dantzak ikasteko.  2007/02/01 - 10:44:06

SORGIN DANTZA

SORGIN DANTZA Dantza honek Lasarte-Oriako Sorgin Dantza izena badu ere, bere jatorria Bergaran aurkituko dugu. Izan ere, mende honen hasieran bergarako zenbait jendek, Lasarte-Orian egiten zuten lan, eta beraiek izan ziren dantza hori inportatu zutenak. Dantza hau Zarautzen ere barneratua izan bazen ere, ez da kontserbatu. Lorenzo de Zabaleta (Lontxo Bergara), Martin Jose de Labaka, Jose Luis Berregui eta Francisco Arocena, bere familiekin batera, dantza hau sartu zutenak izan ziren. Dena dela, Lasarten ere laguntzaile finak izan zituzten. Horietako bat, Alberto de Orotegui dantzaria izan zen, zeinen familia janzkiak egoki gordetzen saiatu zen. Joaquin de Idígoras txistularia eta Manuel de Goiaran errondako kapitaina ere laguntzaile garrantzitsuak izan ziren.Dantzaren AzalpenaBandera eramaten duen kapinain batez, eta bi jende ilaraz osatua dago dantza. Bi hilera hauetan nahi haina jende joan daiteke, nahiz eta normalean 8-12 bitartean joaten diren.Hilera bat zuriz jantzita doa; buruan borla bat duen kukurutxo bat daramate. Beste hilera, emakumez jantzitako gizonezkoez osatua dago.Dantzaren koreografiak 3 zati ezberdin ditu.Lehenengo zatian, dantzariek Gipuzkoako boaztitzea dantzatzen dute. Bigarrenean, muxu, salto eta besarkaden artean, gizonezko eta emakumezkoen harremanaren parodia bat. Zati honek ikusleengan barreak eragiten ditu. Hirugarrenean, Fandango eta Arin-Arina dantzatzen da.  2007/02/01 - 10:44:05

AGATE DEUNA

Otsailaren 4an Agate Deunaren omenezko kantuak entzuteko aukera izango dugu. GETXON arratsaldeko 7etatik 9etara arituko dira taldeek, kalez-kale, plazarik plaza. Getxoko kultur etxeak antolatutako XXI. Agate Deuna Koru Jaialdian.  2007/01/30 - 20:26:11