ZERDIOK
Hitza arma edo lore gisa hartu, zure aukera da. -------------------------------
Testu batzuk ezin dira idatzi.
Testu batzuk ezin dira idatzi. Testu batzuk debekatuta daude. Ezinaren zentsurak, ahanzturaren bortxak, ezinezko egiten ditu. Testu batzuk iraganeko kafetegietan geratzen dira. Kafea, hutsari begira hozten den uneetan. Paperik ez, eta lapitzik ere ez duzun goiz hartako bai gogoratuko nauk esaaldiarekin batera. Denok dakigu. Testu batzuk ezin dira idatzi 2010/03/09 - 23:54:04
Metronomoa
Badirudi metronomo bat bezalakoa dela bizitza. Saiatu, saiatu eta saiatu arren, ez dugu lortzen sekula tik-tak erritmoarekin bat egitea Agian horrela hobe. 2010/03/04 - 13:28:07
Kiratsa
Alkohol kiratsa darionean, hobe ixildu eta urrundu. Hobe bere kasa utzi pentsa dezan. Kirastunak pentsa dezan. Benediktine kopa batean bada ere 2010/02/27 - 03:05:04
Amakizuna (asmatzen duenarentzat saria)
Lau dituztenek, atzekoak eta aurrekoak bereizten dituzte. Bi dituztenek, behekoak eta goikoak. Bikotea ala ezer ez, hortxe dago gakoa. Ni blog bat naiz soilik. Zer ote? (asmatzen duenari pipa pakete bat bidaliko diot postaz.) -Erantzunak iruzkin bidez, pipa pakete 2010/02/22 - 22:16:05
Muinoan gora
Badoaz bizikletan muinoan gora. Muinoa bazen eta bada muino; bazen garai batean larre eta baso, bada galipot ibai eta industria orain. Eta badoaz bizikletan gora, denborari bide egiten. Badoaz 2010/02/18 - 23:26:04
Zoratzen ari naizela
Begira, begira zoratuko naiz zoratuko naiz horrela jarraitzen badut horrela egunero. Bonbardeo mediatikoak jango nau, hedabideek irentsiko naute, gezurrak gezur egi bihurtuko dira bihurtu errepikatzearen errepikatzez Eta begira, begira zoratuko naiz. 2010/02/13 - 12:59:04
Poli-Polizia segurtasunagatik
Ertzaintza gutxi dagoela diote batzuek Kezka adierazi behar honen aurrean, A8a gaur, polizia sobredosiarekin esnatu baita. Patrolak handik honuntza eta Ertzainen patruila bat zubi bakoitzean. Zer izango da hurrengoa? Nacionalak, Guardia Zibilak, Ertzaintza, Rudolf Ares, Udaltzaingoa (barka polizia) eta Donostian Trafikoa/Trafiko agenteak gutxi. Batek jakin 2010/02/08 - 20:18:10
Droga
Utzi nahi baina ezin, horrek bilakatzen du zerbait droga. Gustatu bai baina min ere egiten dutenak dira drogak Zein da zure helburua bizitzan? Zerk mugitzen zaitu? Zergatik nahi duzu aurrera egin? Horrek asko baldintzatzen du drogen izaera gaiztoa. Izaera ona izan dezakete bada. Nik droga onak ezagutzen ditut. Bai kalte egiten dute, baina nire bizitzaren oinarri bihurtu dira. Haien menpe [...] 2010/02/04 - 15:35:03
Kezken jerarkia
Lasaitasuna, ezin dugu irentsi sekula. Kezka batzuk besteak tapatzen dituzte eta beste horiek beste batzuk Handienak kendutakoan, ertainak handi bihurtzen dira. Azterketak amaitu ditut, noan beste kezka batzuetara. 2010/02/02 - 16:09:03
Gardenaren ispilu
Gardenak ez du ispilurik behar, ez baitu erreflexatzeko tapakirik, ez eta ere maskararik ere. Gardenak ez du egunkaririk erosten, gardenak internetetik guztiak irakurtzen ditu. Soilik gogoa duenean, bestela mendira doa, edo nobela bat irakurtzen du. Gardenak ez du kaferik edaten, nahikoa du basokada urekin. Gardenak ez du esan gezurrik sekula, ixildu egin da. Gardenak beregan du [...] 2010/01/30 - 17:00:04
